Arautegia

Inprimatu

45/2022 DEKRETUA, apirilaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 1901
  • Xedapen-zk.: 45
  • Xedapen-data: 2022/04/12
  • Argitaratze-data: 2022/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluaren arabera, lanpostu-zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak hartu beharko dituzte barnean, eta funtzionarioentzat, lan-kontratudun langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordeak diren bereizi. Manu hori betetzeko, argitara eman zen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onesteko Dekretua aldatzen duena, eta behin-behineko langileentzako lanpostuen zerrendak onesten dituena. Era berean, dekretu horrek apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordeztu zuen, zeina deusez deklaratu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2006ko urtarrilaren 12ko Epaiaren bidez. Ondoren hainbat aldaketa egin zaizkio 44/2007 Dekretuari, eta, gaur egun, indarrean dira apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostu-zerrenda eta onarpenaren ondoren izan dituen aldaketak.

Lanpostuen zerrendak administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokorra eta estrukturalari buruzko proposamena onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian aurreikusitakoa betetzeko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez.

Lanpostuen zerrenda honek zehazten ditu funtsezko ezaugarriak, horiek betetzeko eskatutako eskakizunak eta postuen ordainsari-erregimenari dagozkion beharrezko zehaztapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak arautzeko apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluaren arabera, eta urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuak emandako idazkeran, zeinak, batetik, erantzuten baitio 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan aurreikusitakoari eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluko eta Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiko aurreikuspenak bateratzen baititu.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 12ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 12an.

Lehendakaria,

I袸GO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.