Arautegia

Inprimatu

42/2022 DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 7.533.729,00 euroko kredituak 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022. urterako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 1724
  • Xedapen-zk.: 42
  • Xedapen-data: 2022/04/05
  • Argitaratze-data: 2022/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonom韆; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 Erregelamenduak COVID-19ak eragindako krisiaren osteko susperraldiari laguntzeko Europar Batasuneko suspertze-tresna ezartzen duenak 2. artikuluan ezartzen du nola banatuko den tresna horren zuzkidura, eta, horren arabera, zati bat landa-eremuak garatzera bideratu beharko da. Baliabide gehigarri horiek LGENFren esparruko neurrien zenbatekotzat hartzen dira.

Beraz, konpromiso irmoak daude Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 7.533.729,00 euroko diru-sarrerak emateko, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak kofinantzatutako laguntzei dagokienez.

Hori dela-eta, zenbateko hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 5ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funts horiek.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 5ean.

Lehendakaria,

I袸GO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MAR虯 AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik