Arautegia

Inprimatu

38/2022 DEKRETUA, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1696
  • Xedapen-zk.: 38
  • Xedapen-data: 2022/03/29
  • Argitaratze-data: 2022/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea onartu zen kudeaketa publikoaren gardentasuna bermatzeko helburuarekin; horrela, funtzio publikoak dituen pertsona orok eginkizun etiko bat eta eginkizun sozial bat bete dezan, eta, era horretan, gizarteak berriro konfiantza izan dezan interes komuna kudeatzen dutenengan. Era berean, legearen xedea da, kargu publikodunen jokabide-kodean agintzen duten printzipio orokorrak ezartzeaz gain, interes-gatazkak sor ditzaketen egoerak arautzea eta bateraezintasun-araubidea finkatzea, hori guztia interes orokorra nagusituko dela bermatzeko.

Ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 2. artikuluak zehazten du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zein kargu publiko sartzen diren bere aplikazio-eremuan. Legearen garapenari eta aplikazioari ziurtasun juridikoa emateko, Jaurlaritzak kargu publikoen katalogoa onar dezala aurreikusten da 4. artikuluaren 1. apartatuan, lege horretan ezarritako araubide juridikoaren mende dauden kargu publikoak identifikatzeko eta horiei buruzko informazioa izateko. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogoa onartzen duen azaroaren 18ko 216/2014 Dekretuaren bidez onartu zen katalogo hori. Hori dela eta, 4. artikulu horretan, ezartzen da kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango duela, kargu publikoa katalogoan azaltzea beharrezkoa izango dela legea aplikatu ahal izateko, kargu publikoen katalogoa etengabe eguneratuko dela eta herritar guztiek katalogoa eskura izango dutela Eusko Jaurlaritzaren web-orriaren bidez.

Horri dagokionez, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren 51.1 artikuluan dago zehaztuta (ekainaren 26ko 1/2014 Legea garatzeko eman zen dekretu hori) publizitate aktiboaren konpromisoa. Artikulu horren a) letran, Kargu Publikoen Katalogoa azaltzen da, non adieraziko baita kargu publikoen titularrei buruzko informazioa eta zer egunetan hasi diren zerbitzua ematen.

Horrela, kargu publikodunen lanpostuekiko gardentasun-konpromisoa hartuta, 2015etik aurrera, urterik urtera eman dira argitara kargu publikodunen lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen lanpostuen katalogo eguneratua onartu duten dekretuen bitartez.

Kargu publikoen postuei dagokienez, azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren 8. artikuluan ezarri bezala, urtero eta lehen hiruhilekoan, Gobernu Kontseiluak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailburuak hala proposatuta, dekretu bidez onetsiko du Kargu Publikoen Katalogo eguneratua, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Arartekoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari, Lan Harremanen Kontseiluari eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari dagokienez, erakunde horietako kargu publikoen katalogo eguneratuak sartu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko xedez.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartu da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko xedez. Dekretu honen I. eranskinean jaso da katalogoa.

  2. Arartekoaren, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen, Lan Harremanen Kontseiluaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kargu publikoen katalogo eguneratuak sartu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen. Dekretu honen II. eranskinean jaso dira.

  3. Dekretu honek ondorioak dituen egunean dago eguneratuta dekretu honen bidez onartutako kargu publikoen katalogoa; hala ere, gerora emandako beste edozein arauk aldatutzat joko da, baldin eta bertako kargu publikoen arautzeari eragiten badio.

Dekretu honen bidez onartzen den kargu publikoen katalogo eguneratua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko martxoaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. LEHENDAKARITZA

  1. Lehendakaria.

    Idazkaritzaren eta Erakundeekiko Harremanen zuzendaria.

  2. Lehendakaritzako idazkari nagusia.

    1. Azterlan Kabinetearen zuzendaria.

    2. Araubide Juridikoaren zuzendaria.

    3. Koordinazio zuzendaria.

    4. Lehendakariaren Zerbitzu zuzendaria.

    5. Komunikazio zuzendaria.

  3. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

    1. Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

    2. Europar Gaietarako zuzendaria.

    3. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.

    4. Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria.

    5. Euskadiren Argentinako ordezkaria (Mercosur).

    6. Euskadiren Txile, Peru, eta Kolonbiako ordezkaria.

    7. Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria.

    8. Euskadiren Frantziako ordezkaria.

    9. Euskadiren Mexikoko ordezkaria.

  4. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia.

    1. Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

  5. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako pertsona komisionatua.

    1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua. (Sailburuorde maila).

  6. Behin-behineko langileria.

    1. Lehendakariaren aholkularia. (Sailburuorde maila).

    2. Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren aholkularia. (Zuzendari maila).

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako aholkularia. (Zuzendari maila).

    4. Ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu programa sustatzeko aholkularia. (Zuzendari maila).

    5. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko aholkularia. (Zuzendari maila).

    6. Nazioarteko Harremanetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

    7. Trantsizio sozialeko proiektuak koordinatzeko aholkularia. (Zuzendari maila).

      02. SEGURTASUN SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK.

    1. Organo Zentralak:

      1. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua.

        1. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

        2. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Komunikazio zuzendaria.

      2. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

        1. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria.

        2. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria.

        3. Giza Baliabideen zuzendaria.

        4. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria.

      3. Segurtasuneko sailburuordea.

        1. Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.

        2. Joko eta Ikuskizunen zuzendaria.

        3. Trafikoko zuzendaria.

        4. Ertzaintzaren zuzendaria.

        5. Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Erakunde Autonomoak.

      Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

      Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia. (Sailburuorde maila).

      Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria. (Zuzendari maila).

      II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

    1. Segurtasun Publikoari Teknologia Berriak Aplikatzeko aholkularia. (Sailburuorde maila).

    2. Kalitatea Kudeatzeko Prozesuak ezartzeko aholkularia. (Zuzendari maila).

    3. Segurtasun Publiko Arloko Prestakuntza-politiken aholkularia. (Zuzendari maila).

    4. Euskadiko Segurtasun Publiko Plana Garatzeko aholkularia. (Zuzendari maila).

    5. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Jardun-arloko Politika Publikoak Koordinatzeko aholkularia. (Zuzendari maila).

      03. LAN ETA ENPLEGU SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK.

    1. Organo Zentralak:

      1. Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua.

        1. Zerbitzuen zuzendaria.

        2. Kabinetearen zuzendaria.

        3. Komunikazio zuzendaria.

      2. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

        1. Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

        2. Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.

      3. Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea.

        1. Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1) Erakunde Autonomoak:

      Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

      Osalaneko zuzendari nagusia.

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

      Zuzendari nagusia.

      Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

      Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

      Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

      Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendaria.

      II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

    1. Aholkularia Komunikazio Gaietan. (Zuzendari maila).

    2. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

    3. Teknologia Berrietako eta Informazioaren Gizarteko aholkularia. (Zuzendari maila).

    4. Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

    5. Analisiko eta Arau Garapeneko aholkularia. (Sailburuorde maila).

      04. GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA

      I. KARGU PUBLIKOAK.

    1. Organo Zentralak:

      1. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.

        1. Zerbitzuen zuzendaria.

        2. Kabinetearen zuzendaria.

        3. Autogobernu zuzendaria.

      2. Erakunde Harremanetarako sailburuordea.

        1. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria.

        2. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria.

        3. Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria.

        4. Gobernu Irekiaren zuzendaria.

      3. Araubide Juridikoaren sailburuordea.

        1. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria.

        2. Auzibide zuzendaria.

      4. Funtzio Publikoko sailburuordea.

        1. Funtzio Publikoko zuzendaria.

        2. Lan Harremanen zuzendaria.

      5. Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.

        1. Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendaria.

        2. Baliabide Orokorren zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Erakunde Autonomoak:

      IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

      IVAPeko zuzendaria.

      2. Sozietate Publikoak:

      • Itelazpi, S.A.

        Zuzendari nagusia.

      • Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (EJIE).

        Zuzendari nagusia.

    3. Erakunde Partaidetua:

      • Izenpe, S.A.

        Zuzendari nagusia.

    4. Administrazioaren egitura hierarkikoan integratuta ez dagoen organoa:

      • Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.

        1. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

        2. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

        3. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

        4. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

        5. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

        6. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

        7. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

        8. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

      • EAEko Administrazio Publikoko Datuak Babesteko ordezkaria.

        EAEko Administrazio Publikoko Datuak Babesteko ordezkaria.

        II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

        1. Sailaren Komunikazioko aholkularia. (Zuzendari maila).

        2. Legebiltzarreko Kontuetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

        3. Administrazioaren Modernizazio Kontuetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

        4. Saileko Koordinazio eta Politikako aholkularia. (Zuzendari maila).

          05. EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA

          I. KARGU PUBLIKOAK.

        1. Organo Zentralak:

          1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

            1. Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

            2. Zerbitzuen zuzendaria.

          2. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.

            1. Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria.

            2. Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.

          3. Industriako sailburuordea.

            1. Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria.

            2. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria.

            3. Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.

          4. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

            1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

            2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

            3. Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.

            4. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

          5. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.

            1. Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria.

            2. Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.

        2. Sektore Publikoa:

          1. Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak:

          Uraren Euskal Agentzia:

          Zuzendari nagusia. (Sailburuorde maila).

          Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria.

          Plangintza eta Lanen zuzendaria.

          Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria.

          Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE).

          Zuzendari nagusia.

          SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia.

          Zuzendari orokorra.

          Nazioartekotze zuzendaria.

          Euskadiko Kirol Portuak.

          Zuzendari nagusia.

          2. Sozietate Publikoak:

        1. Euskadiko Hidrokarburo Baltzua, A.B. (SHESA).

          Zuzendari nagusia.

        2. Parque Tecnológico Teknologi Elkartegia, S.A.

          Zuzendari nagusia.

        3. Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, IKEKS, S.A.

          Zuzendari nagusia.

        4. Sprilur, S.A.

          Zuzendari nagusia.

        5. NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B.

          Zuzendari nagusia.

          Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe, S.A.

          Zuzendari nagusia.

          3. Sektore Publikoko Fundazioa.

          HAZI Fundazioa.

          Zuzendari-gerentea.

          ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa.

          Zuzendari-gerentea.

          4. Sektore Publikoko Partzuergoa.

          Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa Basque Research and Technology Aliance (BRTA).

          Zuzendari orokorra.

          II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

        1. Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkularia. (Sailburuorde maila).

        2. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Gaietarako aholkularia. (Zuzendari maila).

        3. Aholkularia Komunikazio Gaietan (Zuzendari maila).

        4. Koordinazio eta Plangintzako aholkularia. (Zuzendari maila).

        5. Ingurumenaren arloko aholkularia. (Zuzendari maila).

          06. EKONOMIA ETA OGASUN SAILA

          I. KARGU PUBLIKOAK.

        1. Organo Zentralak:

          1. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.

            1. Kabinete eta Komunikazio zuzendaria.

            2. Zerbitzuen zuzendaria.

            3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria. (Sailburuorde maila).

          2. Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea.

            1. Ekonomia eta Plangintzaren zuzendaria.

            2. Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria.

          3. Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea.

            1. Finantza Politikako zuzendaria.

            2. Aurrekontuen zuzendaria.

          4. Ogasuneko sailburuordea.

            1. Zerga Administrazioko zuzendaria.

            2. Ondare eta Kontratazioko zuzendaria.

            3. Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

        2. Sektore Publikoa:

          1. Erakunde Autonomoak:

          Euskal Estatistika Erakundea (EEE/IVE).

          Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusia.

          Lehiaren Euskal Agentzia.

          Lehiaren Euskal Agentziako presidentea. (Sailburuorde maila).

          Lehiaren Euskal Agentziako kidea.

          Lehiaren Euskal Agentziako kidea.

          Ikerketa zuzendaria.

          2. Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

          Finantzen Euskal Institutua.

          Zuzendari nagusia.

        3. Administrazioaren egitura hierarkikoan integratuta ez dagoen organoa:

          Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa.

          Administrazio Organoko titularra.

          II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

        1. Aholkularia Komunikazio Gaietan. (Zuzendari maila).

        2. Legebiltzarreko Ekimenen Arloko aholkularia. (Zuzendari maila).

        3. Ogasun eta Finantza Araudiari buruzko aholkularia. (Sailburuorde maila).

        4. Programa eta Azterlanetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

        5. Egitura-funtsetako aholkularia. (Zuzendari maila).

          07. HEZKUNTZA SAILA

          I. KARGU PUBLIKOAK.

        1. Organo zentralak:

          1. Hezkuntzako sailburua.

            1. Unibertsitatez kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendaria (ISEI).

            2. Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

          2. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

            1. Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria.

            2. Langileak Kudeatzeko zuzendaria.

            3. Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria.

            4. Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria.

          3. Hezkuntzako sailburuordea.

            1. Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria.

            2. Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria.

            3. Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria.

          4. Lanbide Heziketako sailburuordea.

            1. Plangintza eta Antolaketako zuzendaria.

            2. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria.

          5. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.

            1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

            2. Ikerketako zuzendaria.

        2. Sektore Publikoa:

          1. Sektore Publikoko Fundazioa.

          Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene, fundazio pribatua.

          Zuzendari-gerentea.

          Zuzendari akademikoa.

          2. Sektore Publikoko Partzuergoa.

          Haurreskolak Partzuergoa.

          Gerentea.

          3. Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

        1. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia.

          Zuzendaria.

          II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

        1. Eskola Kontseiluko lehendakaria. (Zuzendari maila).

        2. Aholkularia Komunikazio gaietan. (Zuzendari maila).

        3. Hezkuntza Arloko aholkularia. (Zuzendari maila).

        4. Hezkuntza Arloko aholkularia. (Zuzendari maila).

        5. Administrazio aholkularia. (Zuzendari maila).

          08. LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA

          I. KARGU PUBLIKOAK.

        1. Organo zentralak:

          1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

            1. Kabinetearen zuzendaria.

            2. Zerbitzuen zuzendaria.

          2. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea.

            1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria.

          3. Etxebizitzako sailburuordea.

            1. Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria.

            2. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria.

          4. Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordea.

            1. Garraio Plangintzaren zuzendaria.

            2. Garraio Azpiegituren zuzendaria.

        2. Sektore Publikoa:

          1. Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

          Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS).

          Sozietatearen zuzendari nagusia.

          2. Sozietate Publikoak:

          Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (Visesa).

          Sozietatearen zuzendari nagusia.

          Alokabide, S.A.

          Zuzendari nagusia.

          Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A. (Euskotren).

          Sozietatearen zuzendari nagusia.

          II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

        1. Aholkularia Komunikazio Gaietan. (Zuzendari maila).

        2. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

        3. Koordinazioko aholkularia. (Sailburuorde maila).

        4. Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

        5. Etxebizitzako aholkularia. (Zuzendari maila).

          09. OSASUN SAILA

          I. KARGU PUBLIKOAK.

        1. Organo zentralak:

          1. Osasuneko sailburua.

            1. Osasuneko sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

          2. Osasuneko sailburuordea.

            1. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

            2. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

            3. Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

            4. Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.

          3. Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.

            1. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

            2. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria.

            3. Farmaziako zuzendaria.

        2. Sektore Publikoa:

          1. Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa.

          Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

          1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia.

            1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.

            2. Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

            3. Ekonomia eta Finantza zuzendaria.

            4. Giza Baliabideetako zuzendaria.

          2. Emergentziak-Lurralde Unitateak.

            1. Zuzendari-gerentea Emergentziak (4. maialakoa).

            2. Kudeaketako zuzendaria Emergentziak (4. maialakoa).

          3. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

            1. Zuzendari-gerentea Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa (4. maialakoa).

            2. Kudeaketako zuzendaria Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa (4. maialakoa).

          4. Erakunde Sanitario Integratua Araba.

            1. Zuzendari-gerentea (1. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (1. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (1. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(1. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (1. maialakoa).

            6. Arreta Integratuaren zuzendaria (2. maialakoa).

          5. Erakunde Sanitario Integratua Arabako Errioxa-Rioja Alavesa.

            1. Zuzendari-gerentea (4. maialakoa).

            2. Erizaintzako zuzendaria (4. maialakoa).

            3. Kudeaketako zuzendaria (4. maialakoa).

          6. Arabako Osasun Mentalaren Sarea.

            1. Zuzendari-gerentea (4. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (4. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (4. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(4. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (4. maialakoa).

          7. Erakunde Sanitario Integratua Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta.

            1. Zuzendari-gerentea (1. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (1. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (1. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (1. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (1. maialakoa).

            6. Arreta Integratuaren zuzendaria (1. maialakoa).

          8. Erakunde Sanitario Integratua Bilbao-Basurtu.

            1. Zuzendari-gerentea (2. maialakoa).

            2. Arreta Integratuaren zuzendaria (2. maialakoa).

            3. Zuzendari medikoa (2. maialakoa).

            4. Erizaintzako zuzendaria (2. maialakoa).

            5. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (2. maialakoa).

            6. Langileen zuzendaria (2. maialakoa).

          9. Erakunde Sanitario Integratua Barrualde-Galdakao.

            1. Zuzendari-gerentea (2. maialakoa).

            2. Arreta Integratuaren zuzendaria (2. maialakoa).

            3. Zuzendari medikoa (2. maialakoa).

            4. Erizaintzako zuzendaria (2. maialakoa).

            5. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(2. maialakoa).

            6. Langileen zuzendaria (2. maialakoa).

          10. Erakunde Sanitario Integratua Barakaldo-Sestao.

            1. Zuzendari-gerentea (3. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (3. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (3. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(3. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (3. maialakoa).

          11. Santa Marina Ospitalea.

            1. Zuzendari-gerentea (4. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (4. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (4. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(4. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (4. maialakoa).

          12. Gorlizko Ospitalea.

            1. Zuzendari-gerentea (4. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (4. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (4. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(4. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (4. maialakoa).

          13. Bizkaiko Osasun Mentalaren Sarea.

            1. Zuzendari-gerentea (2. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (2. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (2. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (2. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (2. maialakoa).

          14. Erakunde Sanitario Integratua Uribe.

            1. Zuzendari-gerentea (3. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (3. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (3. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (3. maialakoa).

          15. Erakunde Sanitario Integratua Donostialdea.

            1. Zuzendari-gerentea (1. maialakoa).

        3. Zuzendari medikoa (1. maialakoa).

        4. Erizaintzako zuzendaria (1. maialakoa).

        5. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (1. maialakoa).

        6. Langileen zuzendaria (1. maialakoa).

        7. Arreta Integratuaren zuzendaria (1. maialakoa).

          1. Erakunde Sanitario Integratua Goierri-Urola Garaia.

            1. Zuzendari-gerentea (3. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (3. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (3. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(3. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (3. maialakoa).

          2. Erakunde Sanitario Integratua Bidasoa.

            1. Zuzendari-gerentea (3. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (3. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (3. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (3. maialakoa).

          3. Erakunde Sanitario Integratua Debabarrena.

            1. Zuzendari-gerentea (3. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (3. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (3. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (3. maialakoa).

          4. Erakunde Sanitario Integratua Debagoiena.

            1. Zuzendari-gerentea (3. maialakoa).

            2. Zuzendari medikoa (3. maialakoa).

            3. Erizaintzako zuzendaria (3. maialakoa).

            4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. maialakoa).

            5. Langileen zuzendaria (3. maialakoa).

          5. Gipuzkoako Osasun Mentalaren Sarea.

            Zuzendari-gerentea (4. maialakoa).

          6. Erakunde Sanitario Integratua Tolosaldea.

            1. Zuzendari-gerentea (4. maialakoa).

            2. Kudeaketako zuzendaria (4. maialakoa).

              2. Sozietate Publikoa.

              Osatek, S.A.

              Zuzendari-gerentea.

              3. Sektore Publikoko Fundazioa.

      • Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa (BIOEF).

        I+G+B Kudeatzeko zuzendaria.

        Antolaketa eta Kudeaketa Berrikuntzarako zuzendaria.

        II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

        1. Komunikazio Gaietan aholkularia. (Zuzendari maila).

        2. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia. (Zuzendari maila).

        3. Osasun-programa eta Herritarrekiko Harremanetarako aholkularia. (Sailburuorde maila).

        4. Kudeaketa Estrategikorako aholkularia. (Zuzendari maila).

        5. Osasun-plangintza eta Berrikuntzarako aholkularia. (Zuzendari maila).

          10. BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

          I. KARGU PUBLIKOAK.

        1. Organo Zentralak:

          1. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

            1. Kabineteko zuzendaria.

            2. Komunikazioko zuzendaria.

            3. Zerbitzuen zuzendaria.

            4. Gazteriako zuzendaria.

          1. Justiziako sailburuordea.

            1. Justizia Administrazioko zuzendaria.

            2. Justizia Digitalaren eta Azpiegituren zuzendaria.

            3. Justiziako zuzendaria.

          1. Gizarte Politiketako sailburuordea.

            1. Gizarte Zerbitzuen zuzendaria.

            2. Familia eta Haurren zuzendaria.

            3. Migrazio eta Asiloko zuzendaria.

          2. Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.

            1. Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria.

        2. Sektore Publikoa:

          1. Erakunde Autonomoak:

          Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

          1. Emakunderen zuzendari nagusia. (Sailburuorde maila).

          1. Emakunderen idazkari nagusia. (Zuzendari maila).

            Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

            Gogorako zuzendaria. (Zuzendari maila).

            2. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak:

            Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (Elankidetza).

            Zuzendaria. (Zuzendari maila).

            Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia.

            Zuzendaria. (Zuzendari maila).

            II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

            1. Azterlan eta Programetako aholkularia. (Zuzendari maila).

            2. Gizarte Politiketan aholkularia. (Zuzendari maila).

            3. Komunikazio Gaietan aholkularia. (Zuzendari maila).

            4. Kabineteko aholkularia. (Zuzendari maila).

            5. Saileko Politikarako aholkularia. (Sailburuorde maila).

            6. Espetxe Erakundeetako aholkularia. (Sailburuorde maila).

            7. Biktimen Arretarako Aholkulari Koordinatzailea. (Zuzendari maila).

              11. KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA

              I. KARGU PUBLIKOAK.

            1. Organo zentralak:

              1. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

                1. Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria.

                2. Zerbitzuen zuzendaria.

                3. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.

              2. Kulturako sailburuordea.

                1. Kultura Ondarearen zuzendaria.

                2. Kultura Sustatzeko zuzendaria.

              3. Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

                1. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

                2. Euskara Sustatzeko zuzendaria.

                3. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

            2. Sektore Publikoa:

              1. Erakunde autonomoak.

              Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE).

              HABEko zuzendari nagusia.

              2. Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa:

              Euskal Irrati Telebista/ Radio Televisión Vasca (EITB).

              Zuzendari nagusia.

              Zuzendari-gerentea.

              Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria.

              Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute.

              Zuzendari nagusia.

              Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria.

              Euskal Kulturaren Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria.

              3. Sozietate Publikoak:

              EITB MEDIA. S.L.U.

              Sozietatearen zuzendaria.

              Orquesta de Euskadi, S.A.

              Sozietatearen zuzendari nagusia.

              II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

            1. Aholkularia Komunikazio Gaietan (Zuzendari maila).

            2. Kultur Industria eta Industria Sortzaileetarako aholkularia (Zuzendari maila).

            3. Kultur Ondarea Garatzeko aholkularia (Sailburuorde maila).

            4. Nazioartekotze aholkularia (Zuzendari maila).

            5. Kabineteari laguntzeko aholkularia.

              12. TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA

              I. KARGU PUBLIKOAK.

            1. Organo zentralak:

              1. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.

                1. Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

                2. Zerbitzuen zuzendaria.

              2. Turismo eta Merkataritzako sailburuordea.

                1. Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria.

                2. Merkataritzako zuzendaria.

            2. Sektore Publikoa:

              1. Erakunde Autonomoak.

              Kontsumobide-Kontsumorako Euskal Institutua.

              Zuzendaria.

              2. Sozietate Publikoa.

              Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia, S.A.

              Zuzendari nagusia.

              II. BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.

            1. Azterlan eta Programetako aholkularia (Zuzendari maila).

            2. Komunikazio Gaietan aholkularia (Zuzendari maila).

            3. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia (Zuzendari maila).

            4. Teknologia Berrien eta Informazioaren Gizartearen Kontuetarako aholkularia (Zuzendari maila).

            5. Analisiko eta Arau Garapeneko aholkularia (Sailburuorde maila).

I. ARARTEKOA.

  1. Arartekoa.

  2. Arartekoaren ondokoa.

    II. HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA (HKEE).

  1. HKEEko kideak.

    1. HKEEko lehendakaria.

    1. HKEEko lehendakariordea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

  2. HKEEko idazkari nagusia.

  3. HKEEko behin-behineko langileak.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko Lehendakaritzako aholkularia.

      III. EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETAKO BATZORDEA.

      1. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko lehendakaria.

      2. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia.

        IV. LAN HARREMANEN KONTSEILUA.

      1. Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.

      2. Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia.

        V. DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA.

        Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik