Arautegia

Inprimatu

31/2022 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea izeneko erakundea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1108
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 2022/02/22
  • Argitaratze-data: 2022/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkarteak, aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, elkartea onura publikokoa dela aitortzea merezi du, errefuxiatuen eta, oro har, egoera ahulenean dauden pertsonen premien arretari dagokionez, bai Grezian, bai egoerak hala eskatzen duen beste edozein herrialdetan egiten dituen jarduerengatik.

Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea izeneko erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/G/18657/2014), Herri Administrazio eta Justizia Saileko Administrazio Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren 2014ko irailaren 25eko Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak, eremu horretatik kanpo jarduerak garatzeko aukera alde batera utzi gabe, bere eginkizunen izaeraren arabera haren helburuak lortzeko eskatzen duenean.

Eratu zenetik, Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkarteak beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko, hau da, egoera ahulenean dauden pertsonen garapen integrala sustatzeko; alde batetik, errefuxiatuen, eta, oro har, egoera ahulenean dagoen biztanleriaren premiei erantzuten, bai Grezian, bai egoerak hala eskatzen duen beste edozein herrialdetan; eta, bestetik, gizarte osoa sentsibilizatuz pertsona horien egoeraren inguruan.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 22ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik