Arautegia

Inprimatu

25/2022 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita 2022ko Urteko Estatistika Programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1183
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 2022/02/15
  • Argitaratze-data: 2022/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Estatistika Plana da jarduera hori aldi batez antolatzen duen tresna. Gaur egungo plana ekainaren 27ko 8/2019 Legearen bidez onartu zen, eta barnean hartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundeak 2019-2022 aldian egin beharreko estatistika-eragiketak.

Apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 7. artikuluan dioenez, urteko estatistika-programak dira plana garatzeko eta burutzeko tresnak, eta Jaurlaritzaren dekretu baten bidez onartu beharko dira. Programa horiek zerrenda batean biltzen dituzte estatistika-eragiketak eta izaera horretako beste jarduera batzuk, eta horietako bakoitzerako jasotzen dituzte, banakako fitxetan jaso ere, aipatutako legearen 7. artikuluaren 4. paragrafoan zehazten diren ezaugarriak.

Halaber, 2019-2022ko Euskal Estatistika Planari buruzko ekainaren 27ko 8/2019 Legearen 3.2 artikuluak xedatzen duenez, plana garatzeko eta exekutatzeko onartzen diren urteko estatistika-programak Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legearen (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) 2. artikuluaren 1. paragrafoko erregelamenduzko xedapenen parte izango dira.

Gainera, 4/1986 Legearen 8. artikuluaren babesean, hasiera batean 2019-2022ko Euskal Estatistika Planean sartuta ez zegoen estatistika-eragiketa bat arautu da, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak proposatuta (EAEko txikizkako merkataritzaren barometroa).

Apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 7. artikuluan agindutakoa betez, Euskal Estatistika Erakundeak prestatu du 2022ko Urteko Estatistika Programaren proiektua. Proiektuaren edukia Euskal Estatistika Kontseiluak aztertu du, eta Euskal Estatistika Batzordeak eman du apirilaren 23ko 4/1986ko Legearen 34.b) artikuluak aipatzen duen nahitaezko txostena.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 7. artikuluak xedatu duenarekin, 2022ko Urteko Estatistika Programa onartzen da, zeina dekretu honen eranskin gisa doan eragiketa-multzoak osatzen baitu.

Bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 10.2 artikuluan ezarritakoarekin, estatistika-eragiketa bakoitzaren fitxan informatzaile gisa ageri direnek nahitaez bete behar dituzte 2022ko Urteko Estatistika Programan sartutako estatistikak.

  1. 2022ko Urteko Estatistika Programan sartzen diren estatistiken emaitzak argitaratu eta zabaldu egin behar dira, Euskal Estatistika Erakundearen web zerbitzarian gutxienez. Gainera, sail bakoitzaren eskumeneko estatistiken emaitzak sail horien atarietan argitaratu eta zabalduko dira, Euskal Estatistika Erakundeari horien edukiaren berri eman eta gero.

  2. Estatistika-eragiketa bakoitzaren ardura duen erakundeak Euskal Estatistika Erakundera bidali behar ditu lortu dituen emaitza nagusiak; bidali ere, argitaratzen diren egunean.

  3. Euskal Estatistika Erakundeak iragarki baten bitartez emango du emaitza horien berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako organismoek estatistikarako informaziorik emanez gero Estatuko Administrazio Orokorreko organismoei eta sektore publiko instituzionalari, emandako informazioaren kopia bidaliko diote Euskal Estatistika Erakundeari.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Araudia garatzea.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Indarraldia.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean, eta 2022ko abenduaren 31ra arte izango du indarra.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarraldia luzatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 7. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorrita, programa honen indarraldia amaitzen denerako onartu gabe badago urteko estatistika-programa berria, luzatutzat joko da, besterik gabe, programa berria indarrean jarri arte, salbu eta ezarritako epeak edo aldiak direla-eta kanpoan utzi beharreko estatistika-jarduketak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.