Arautegia

Inprimatu

1/2022 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, lehendakariarena, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko (PLE) presidente gisa, zeinaren bidez eskuordetzen baitira Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoa ordezkatzeko eginkizunak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 499
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2022/01/24
  • Argitaratze-data: 2022/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren estatutuen 7. artikuluaren arabera, partzuergoaren presidentetza partzuergoko kideetako batek betetzen du, txandaka, estatutuetan bertan ezarritako ordenaren arabera. Presidentetza horrek 2 urteko iraupena izango du, eta, salbuespenezko egoeretan, urtebetez luza daiteke, gehienez ere.

2021eko abenduaren 13an, Alpen (Cerdanya, Katalunia) egindako Osoko Bilkuran, partzuergoaren presidentetza Kataluniako Autonomia Erkidegotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzea formalizatu zen; beraz, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren presidentetza Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariari dagokio bi urtez.

PLEren estatutuen 11. artikuluaren arabera, idazkaritza nagusia da presidentetzaren ordezkaritza PLEren Partzuergoaren Batzorde Betearazlean.

Lehendakariaren abenduaren 23ko 50/2021 Dekretuaren bidez, Mikel Antón Zarragoitia jauna izendatu zen Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko idazkari nagusi.

PLEren estatutuen 8.1 artikuluak ezartzen duenez, Partzuergoaren presidentetzaren eginkizunak izango dira PLEren Partzuergoaren ordezkari izatea edozein instantzia eta agintari publiko edo pribaturen aurrean, eta osoko bilkuretarako deiak egitea eta bilkura horien buru izatea. artikulu beraren bigarren apartatuak xedatzen duenez, presidentetzaren titularrak, hala badagokio, idatziz eskuordetu ahal izango dizkio PLEren Partzuergoaren ordezkaritzaren eginkizunak Idazkaritza Nagusiaren titularrari.

PLEren Estatutuen 20.1 artikuluarekin bat etorriz, Partzuergoak, administrazio-ahalak baliatuz, bere jarduna egokitu behar du Espainiako legedian administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari eta sektore publikoaren araubide juridikoari buruz xedatutakora.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, administrazio publikoetako organoek administrazio bereko beste organo batzuei eskuordetu ahal izango dizkiete esleituta dituzten eskumenak, nahiz eta hierarkikoki mendekoak ez izan.

Administrazio-jardunean arintasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko, beharrezkoa da PLEren Partzuergoaren idazkari nagusiaren esku uztea ordezkaritza-eginkizun batzuk.

Horrenbestez, hau

  1. PLEren Partzuergoko langileak kontratatzetik eratorritakoak, kontratuak esleitu eta formalizatzearen ondoriozko egintza guztiak sinatzea barne.

  2. PLEren Partzuergoaren bulegoen alokairu-kontratuak formalizatzetik eratorritakoak.

  3. PLEren Partzuergoak sinatzen dituen hitzarmenak formalizatzetik eratorritakoak.

  4. PLEren Partzuergoak Europar Batasunaren eta beste erakunde batzuen deialdietan eta, bereziki, POCTEFA programa operatiboaren kudeaketaren esparruan parte hartzetik eratorritakoak.

  5. PLEko Partzuergoko Zuzendaritzako titularrak bere kargua betetzeko atzerrira (Espainiatik eta Frantziatik kanpo) egin beharreko joan-etorrietarako baimenarekin lotutakoak, bai eta dagozkion opor eta baimenekin lotutakoak ere.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko urtarrilaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.