Arautegia

Inprimatu

260/2021 DEKRETUA, abenduaren 28koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua (FEI) zuzenbide pribatuko erakunde publikoari ULMA Inversiones, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen kapitalean partaidetza har dezan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 237
  • Xedapen-zk.: 260
  • Xedapen-data: 2021/12/28
  • Argitaratze-data: 2022/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera, Finantzen Euskal Institutua sortzen da, zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-politikaren eta kreditu publikoko politikaren tresna gisa. Abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Finantza Erakundearen estatutuak onartu ziren.

Aipatutako arauek Finantzen Euskal Institutuari esleitzen dizkioten eginkizunen artean, haren helburuak lortzeko, honako hauek daude: kapital sozialean edo fundazio-zuzkiduran parte hartzea edo finantzaketa ematea enpresa ez-finantzarioak finantzatzen edo sustatzen laguntzen duten sozietate edo fundazioei, bai eta enpresa ez-finantzarioak sustatzeko finantzaketa bideratzea eta kontrolatzea ere, haien kapitalean partaidetza hartuz edota beste finantzaketa mota batekin.

Eginkizun horiek betetzean, Finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 7an egindako bileran, ULMA Inversiones, S. Coop. sozietatean parte hartzea erabaki du. Institutuaren helburu nagusia da enpresak sustatzea, haien kapitalean aldi baterako parte hartuz, hainbat jardueraren bidez; besteak beste, kooperatiba eta merkataritza-sozietate berriak sustatzea, lehendik dauden erakundeetan jarduera berriak sustatzea, eta kooperatiben eta merkataritza-sozietateen akzioak edo partaidetzak harpidetzea eta erostea.

Finantzen Euskal Institutuak ULMA Inversiones, S. Coop. sozietatean hartzen duen partaidetza bazkide laguntzaile gisa egiten da. Horrela, kapital sozialaren ekarpena hirurogei euro eta hamar zentimokoa (60,10) da, eta, mendeko finantza-ekarpenaren harpidetza, berriz, zazpi milioi (7.000.000) eurokoa.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik