Arautegia

Inprimatu

259/2021 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Asociación Instituto de Reintegración Social de Euskadi, Euskadiko Birgizarteratze Institutoa, IRSE-EBI izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 173
  • Xedapen-zk.: 259
  • Xedapen-data: 2021/12/28
  • Argitaratze-data: 2022/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación Instituto de Reintegración Social de Euskadi, Euskadiko Birgizarteratze Institutoa, IRSE-EBI izeneko elkarteak, aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, elkartea onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, kalteberatasun, babesgabetasun edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei eta haien familiei laguntzeko, tratamendua emateko eta gizarteratzeko programak kudeatzen eta ezartzen egiten duen lanarengatik.

Asociación Instituto de Reintegración Social de Euskadi, Euskadiko Birgizarteratze Institutoa, IRSE-EBI izeneko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/B/00657/1987), Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapen Saileko Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritza Orokor Teknikoaren 1987ko irailaren 4ko Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak, eta lurralde-eremu horretatik kanpo ere egin ditzake noizbehinkako jarduerak edo jarduera osagarriak.

Eratu zenetik, Asociación Instituto de Reintegración Social de Euskadi, Euskadiko Birgizarteratze Institutoa, IRSE-EBI elkarteak, beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko, hau da, programa eta proiektu publikoak garatzea eta kudeatzea testuinguru sozio-sanitarioetan, psikologikoetan eta juridikoetan; baita kalteberatasun, babesgabetasun edo bazterketa sozialeko egoeran dauden pertsonei eta haien familiei laguntzeko, tratamendua emateko eta gizarteratzeko programak ere.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 28ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik