Arautegia

Inprimatu

227/2021 DEKRETUA, urriaren 26koa, Asociación TADEH (Tecnologías Apropiadas para el Desarrollo Humano) izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5536
  • Xedapen-zk.: 227
  • Xedapen-data: 2021/10/26
  • Argitaratze-data: 2021/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación TADEH (Tecnologías Apropiadas para el Desarrollo Humano) izeneko elkarteak aitortza hori eman dakion eskatu du, bere ustez elkartea onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, giza garapenerako teknologia egokiak ezartzeko eta zabaltzeko egiten dituen jarduerengatik.

Asociación TADEH (Tecnologías Apropiadas para el Desarrollo Humano) izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/B/20374/2016), Herri Administrazio eta Justizia Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoan zein garatzeko bidean dauden herrialdeetan garatzen ditu bere eginkizunak.

Eratu zenetik, Asociación TADEH (Tecnologías Apropiadas para el Desarrollo Humano) elkarteak beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko, hau da, pertsonen bizi-baldintzak hobetzen lagunduko duten teknologia jasangarriak garatzeko, batez ere garapen-bidean dauden herrialdeetan.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu baten bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko urriaren 26ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Halaber, deklarazio honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urriaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik