Arautegia

Inprimatu

215/2021 DEKRETUA, irailaren 28koa Asociación «Mukwano- Lagun» para la Ayuda de la Infancia en África izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5102
  • Xedapen-zk.: 215
  • Xedapen-data: 2021/09/28
  • Argitaratze-data: 2021/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación «Mukwano- Lagun» para la Ayuda de la Infancia en África izeneko elkarteak, aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, elkarteak onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, garapenerako lankidetzaren alorrean Jinjan (Uganda) egiten duen lanagatik.

Asociación «Mukwano- Lagun» para la Ayuda de la Infancia en África izeneko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/G/15249/2010), Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren 2010eko ekainaren 8ko Ebazpena dela bide.

Elkarteak bere eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu.

Eratu zenetik, Asociación «Mukwano- Lagun» para la Ayuda de la Infancia en África elkarteak, beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko, hau da, Ugandako Bujagaliko (Jinja) biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzeko, hezkuntza- eta osasun-arloetan esku hartuz, hango biztanleen kalteberatasun-maila murrizteko xedearekin, batez ere adingabeei dagokienez.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira, eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 28ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik