Arautegia

Inprimatu

214/2021 DEKRETUA, irailaren 28koa, Bosko Taldea Federazioa -Federación Don Bosco para la prevención, educación en el tiempo libre, animación juvenil, desarrollo sociocultural y la promoción integral de las niñas, niños adolescentes y jóvenes izeneko federazioari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Osasun Saila; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5101
  • Xedapen-zk.: 214
  • Xedapen-data: 2021/09/28
  • Argitaratze-data: 2021/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Bosko Taldea Federazioa -Federación Don Bosco para la prevención, educación en el tiempo libre, animación juvenil, desarrollo sociocultural y la promoción integral de las niñas, niños adolescentes y jóvenes izeneko federazioak, aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, federazioa onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, haurren eta nerabeen sustapen integralaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Bosko Taldea Federazioa -Federación Don Bosco para la prevención, educación en el tiempo libre, animación juvenil, desarrollo sociocultural y la promoción integral de las niñas, niños adolescentes y jóvenes izeneko federazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: FD/B/00094/1998), Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 1998ko azaroaren 19an Ebazpena dela bide.

Federazioak bere eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu, nolanahi ere, noizbehinkako jarduerak edo jarduera osagarriak egin ditzakete bere lurralde-eremutik kanpo.

Eratu zenetik, Bosko Taldea Federazioa -Federación Don Bosco para la prevención, educación en el tiempo libre, animación juvenil, desarrollo sociocultural y la promoción integral de las niñas, niños adolescentes y jóvenes federazioak, beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko, hau da, haur, nerabe eta gazteen hezkuntza integrala; honetarako metodologiak garatuz eta hezkuntza ez-formaletik zerbitzuak emanez.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Osasuneko sailburuak eta Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 28ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik