Arautegia

Inprimatu

207/2021 DEKRETUA, irailaren 14koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoa sortu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4779
  • Xedapen-zk.: 207
  • Xedapen-data: 2021/09/14
  • Argitaratze-data: 2021/09/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 26. artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren barruan berariazko estatistika-organo bat eratuta duten sailek, lege horretan aurreikusitako moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko jarduketa gauzatuko dute, eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundearen zati bat osatuko dute. Era berean, lege-testu beraren 27. artikuluak berariazko estatistika-organoen erregulazioa beren araudi propioari lotzen dio.

Jaurlaritzaren sailetako estatistika-organoak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak garatzen ditu aipatutako legean sailetako estatistika-organo horien sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruz jasotako aurreikuspenak. 180/1993 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du, gainera, Jaurlaritzako sailek Euskal Estatistika Planean edo Urteko Estatistika Programetan eurei dagozkien estatistikak eta jarduerak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango dela sailek berariazko estatistika-organoa izatea. Dekretuaren 1.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, sail bakoitzak berariazko estatistika-organo bakarra eduki ahal izango du.

Eusko Jaurlaritzaren XII. legegintzaldiaren hasieran, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua indarrean jarri ondoren (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), aurreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetik gaur egungo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailera eskualdatu da Ingurumen Sailburuordetzaren arloa, baita aurreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailetik ere, gaur egungo Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailera, Garraioen arloa, portuena izan ezik.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretua indarrean jarri ondoren, sail horretako berariazko estatistika-organoa dekretu bidez sortu behar da, baita aurreko dekretua indargabetu ere, bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuz.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordeak txostena egin ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2021eko irailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen bidez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzen da, eta haren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dira, Jaurlaritzako sailetako berariazko estatistika-organoak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren aginduekin bat etorriz.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoa, pertsona bakarreko organoa, sail horretako Zerbitzu Zuzendaritzaren mende dago zuzenean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 6.1-f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoa, bere eskumenen ondorioetarako, I. motakoa da. Horrenbestez, 180/1993 Dekretuak mota horretako berariazko estatistika-organoei esleitzen dizkien eskumenak eta ahalmenak izango ditu, eta, zehazki, honako hauek:

    1. Euskal Estatistika Planaren proiektuaren oinarri izango den sailaren estatistika-plana egitea.

    2. Euskal Estatistika Erakundearekin lankidetzan aritzea Euskal Estatistika Plana eta Urteko Estatistika Programak egiteko.

    3. Urteko Estatistika Programetan jasotako estatistikak edo horien faseak egitea, programa horietan zehazten diren baldintzetan.

    4. Estatistika propioak egitea, Euskal Estatistika Planean eta Urteko Estatistika Programetan sartuta ez daudenak, 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako moduan.

    5. artikulu honen c) eta d) apartatuetatik eratorritako estatistika-eginkizunen ondorioz beste erakunde batzuekiko harremana izatea, betiere 4/1986 Legearen 29.c) eta d) artikuluan ezarritakoa betez.

    6. Bere eskumeneko estatistikak egiteko informazioa lortzea, 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era bitartean adierazitako moduan.

    7. artikulu honen d) apartatuan aipatutako estatistiken emaitzak argitaratzea eta zabaltzea, baita urteko estatistika-programetan zehazten direnak ere, haien edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazi ondoren.

    8. Bere sektore-eremuko estatistika-direktorioen fitxategiak egiten eta eguneratzen parte hartzea, 4/1986 Legearen 29.i) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    9. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak interesgarritzat jotzen dituen proiektuak egitea, bereziki sektoreko eta azpisektoreko zerbitzuak, azterlanak eta analisiak, 180/1993 Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritako esparruan.

      1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoak bere eskumenak baliatuko ditu, bai sail horren bai sail honi atxikitako erakunde instituzionalen estatistika-beharrei dagokienez, estatistikak datu estatistikoetan edo datu administratiboetan oinarrituta egin behar diren alde batera utzita.

      2. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoak errespetatu egingo ditu estatistikek eragindako gaietan sail horretako organo eta instantziei legez esleitutako eskumenak. Azken horiek hark bere eskumenak gauzatzeko behar duen informazioa emango diote.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoak, 180/1993 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako Berariazko Estatistika Organoen Erregistroan inskribatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko jarduna gauzatuko du, estatistika-legeria betez, beste organo eta erakunde batzuekin dituen harremanetan, bere sailekoak edo sailari atxikitakoak barnean direla.

  1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren titularrak eskumena izango du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoak emandako egintzen aurka jartzen diren administrazio-errekurtsoak aztertu eta ebazteko.

  2. Errekurtso horiek ebazteko, Euskal Estatistika Erakundearen nahitaezko txostena beharko da.

Dekretu hau indarrean jartzen denean, indargabetuta geratuko da azaroaren 19ko 448/2013 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko estatistika-organo berezia sortu eta haren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituena, baita dekretu honetan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen ere.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko titularrari ahalmena ematen zaio dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak emateko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik