Arautegia

Inprimatu

204/2021 DEKRETUA, irailaren 7koa, honako dekretu honetako hutsak zuzentzeko dena: 72/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 4718
  • Xedapen-zk.: 204
  • Xedapen-data: 2021/09/07
  • Argitaratze-data: 2021/09/13

Testu legala

Otsailaren 23ko 72/2021 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten zenbait dekretu aldatzen dituen otsailaren 23ko 72/2021 Dekretuaren hutsak zuzenduta, atzemandako hutsak zuzendu nahi dira.

Lanpostu-zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Prozesu horretan, hutsak atzeman dira eta egiaztatu da Azpeitia, Getxo eta Durangoko barruti judizialetako ZULUPeko kide bakarreko organo mistoetan, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko lanpostu eta dotazioek guardiak egitea sartu behar dutela oharren atalean. Era berean, Barakaldoko ZULUPean, izapidetze-kidegoan, egiaztatu da huts bat dagoela lanpostuaren eta dotazioaren numerazioan, dagokion jurisdikzio-ordenarekin lotuta.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikulua aplikatuz, zuzendu egin behar da otsailaren 23ko 72/2021 Dekretuan atzemandako hutsa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.