Arautegia

Inprimatu

190/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari Agencia Vasca de Internacionalización-Basque Trade and Investment SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko eta zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen baitzaie sozietate horren estatutuen 6. artikulua aldatzearekin ados egoteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 4326
  • Xedapen-zk.: 190
  • Xedapen-data: 2021/07/27
  • Argitaratze-data: 2021/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 31ko bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa sortu duen Euskal Autonomia Erkidegoko 2018 ekitaldirako aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 5. zenbakiaren c) letraren arabera, baimena eman ziezaion SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari Agencia Vasca de Internacionalización-Basque Trade and Investment SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, guztira 80.000 euro ordainduta, hau da, gehikuntza horren % 100. Eragiketa horren ostean, sozietate horretan % 100koa izango da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren parte-hartzea.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da dekretu hori; baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuan, non eta ez diren doan eskuratzen, nahitaez adieraziko da sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratze horretan zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Agencia Vasca de Internacionalización-Basque Trade and Investment SA sozietatearen xedea da ekonomiaren eta euskal enpresen nazioartekotzea, eta enpresei eta eragile eskudunei sostengua ematea haien nazioartekotze-proiekzioan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko inbertsioak erakartzeko.

Kapitala handitu nahi da, hain zuzen ere Agencia Vasca de Internacionalización-Basque Trade and Investment SAk aurreikusita duelako fidantzak gordailutzea eta finantza-inbertsioak egitea, finantzaketa-premia duten menpeko sozietateetan.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik