Arautegia

Inprimatu

189/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia erakundeari baimena ematen diona Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko eta zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen diena sozietate horren estatutuen 2. artikulua aldatzearekin ados egoteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 4387
  • Xedapen-zk.: 189
  • Xedapen-data: 2021/07/27
  • Argitaratze-data: 2021/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 31ko bileran erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea baimena eman ziezaion, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa sortu duen EAEko 2018ko ekitaldirako aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 5. zenbakiaren c) letrari jarraikiz, agentzia horrek berak parte har dezan Parque Tecnológico de Álava Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan. Guztira, 2.159.949 euro harpidetuko dira, eta hori % 72,91ko partaidetza izango da. Eragiketa horren ostean, % 66,50ekoa izango da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren parte-hartzea.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da dekretu hori; baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuan, non eta ez diren doan eskuratzen, nahitaez adieraziko da sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratze horretan zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Parque Tecnológico de Álava Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen helburuak honako hauek dira: inbertsio eta ekimen industriala sustatu eta bultzatzea, industria-pabiloien konplexu bat eraikiaz, eta horiek, errentamendu-formulen, jabetza-transferentzien edo prekarioko lagapenaren bidez kudeatuaz, lokalen eta zerbitzuen promozioa eta komertzializazioa eginez, eta haietan instalatu nahi diren enpresak gonbidatu eta hautatuaz; enpresa horiek teknologia aurreratuko jarduerak burutu beharko dituzte, bereziki elektronikaren edo informatikaren arloan (hardware eta software); guzti hori produktu, prozesu eta zerbitzuei aplikatuaz, eta halako instalazioetan obligaziozko diren zerbitzuen ustiapen eta kudeaketa iraunkorrarekin aurrera eginez; zerbitzuok honakoak lirateke: testuen prozesaketa, telexa, ordenagailu bidez marrazketa, datu-baseekiko konexioa, ordenagailuen alokairua, bulegoetako makinaria, batzar-aretoak eta telefono bidezko arreta pertsonalizatua.

Kapitala handitu nahi da, hain zuzen ere bazkideen finantzaketa lortzeko, eta, horrela, sozietatearen inbertsio-beharrei erantzun ahal izateko.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. artilukua. Baimena ematea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari Parque Tecnológico de Álava Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital sozialaren gehikuntzan parte-hartzeko, bi milioi ehun eta berrogeita hemeretzi mila bederatziehun eta berrogeita bederatzi (2.159.949) euroko zenbatekoarekin; hori % 72,9ko partaidetza izango da. Eragiketa horren ostean, % 66,50ekoa izango da SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren parte-hartzea.

  2. artilukua. Baimena ematea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren titularitatekoak diren akzioen ordezkariei kapital-gehikuntzaren ondorioz Parque Tecnológico de Álava Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen estatutuen 2. artikuluaren aldaketa onartzeko; honela idatzita geratzen da:

    Berrogeita hamahiru milioi berrehun eta berrogeita bi mila bostehun eta zortzi (53.242.508) eurokoa da kapital soziala, 872.828 akziotan zatituta; akzio bakoitzak hirurogeita bat (61,00) euroko balio nominala du, eta akzioak zenbakituta egongo dira, 1etik 872.828ra, biak barne, eta erabat harpidetuta eta ordainduta daude.

Onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik