Arautegia

Inprimatu

188/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa sortu eta haren funtzionamendua eta antolamendua ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 4364
  • Xedapen-zk.: 188
  • Xedapen-data: 2021/07/27
  • Argitaratze-data: 2021/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. artikuluak xedatzen duenez, berariazko estatistika-organo bat eratuta duten Jaurlaritzako sailek aipatu legean aurreikusitako zehaztapenekin bat jardungo dute Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari dagokionez, eta, hala, EAEko Estatistika Antolakundearen parte izango dira. Era berean, aipatu legearen 27. artikuluaren arabera, berariazko estatistika-organoak berezko araudiaren arabera arautuko dira.

Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organo Bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak lege horretan jasotako aurreikuspenak garatzen ditu, hala sailetako estatistika-organoak sortzeari eta antolatzeari nola horien funtzionamenduari dagokienez. Haren lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du, gainera, Jaurlaritzako sailek Euskal Estatistika Planean edo urteko estatistika-programetan berezkotzat esleituta dituzten estatistikak eta jarduketak gauzatu ahal izateko, nahitaezkoa izango dela horiek berariazko estatistika-organoa izatea.

Bestalde, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren xedapen iragankorrak ezartzen du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzeko dekretua onesten ez den bitartean, indarrean jarraituko dutela Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa sortzeko ekainaren 30eko 202/1996 Dekretuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere funtzionamendu eta antolamendua ezartzen dituen urriaren 3ko 189/2006 Dekretuak. Hartara, sailaren jardun-arloei dagozkien estatistika-lanak beteko dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren jardun-eremua osatzen duten sektoreei dagokienez, estatistiken arloan sortutako premiak direla eta, komenigarritzat jotzen da sail horren antolaketa-egituran integratutako organo bat sortzea, zeinak desagertutako sailen organoak ordeztuko baititu. Organo berri horrek, batetik, organo horien funtzioak beretuko ditu, eta, bestetik, bere funtzionamendua estatistikari buruzko legeek arautua, babestua eta mugatua izango da, bereziki estatistika-sekretuaren arloan.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordeari galdetuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honen bitartez, batetik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzen da, eta, bestetik, organo horren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dira, bat etorriz Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organo Bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren manuekin.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa kide bakarreko organoa da, eta Saileko Zerbitzuen zuzendariaren mende dago zuzenean.

  1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa, eskumenei dagokienez, I. motakoa da. Hori dela eta, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak mota horretako berariazko estatistika-organoei esleitzen dizkien eskumenak izango ditu, eta dekretuak ezarritako ahalmenak erabiliko ditu. Zehazki, honako hauek:

    1. Euskal Estatistika Planaren Proiektuaren oinarri izango den Sailaren estatistika-plana egitea.

    2. Euskal Estatistika Erakundearekin lankidetzan jardutea, Euskal Estatistika Plana eta urteko estatistika-programak egitean.

    3. Urteko estatistika-programetan dauden estatistikak edo haien fase batzuk egitea, bertan zehazten den eran.

    4. Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-programetan ez dauden sailaren estatistika propioak egitea, apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako moduan.

    5. artikulu honetako c) eta d) letretatik datozen estatistika-funtzioen ondorioz beste erakunde batzuekin harremanak izatea, betiere apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 29. artikuluko c) eta d) letretan ezarritakoa errespetatuta.

    6. Bere eskumeneko estatistikak egiteko informazioa lortzea, apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9.etik 16.era bitarteko artikuluetan adierazitako zehaztapenekin bat etorriz.

    7. artikulu honen d) letran aipatutako estatistiken emaitzak argitaratzea eta zabaltzea, eta, halaber, urteko estatistika-programetan zehazten diren estatistikenak, betiere aldez aurretik horien edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazita.

    8. Dagokion eremu sektorialean, estatistikako fitxategi direktorioak prestatzen eta eguneratzen parte hartzea, apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 29.i) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    9. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak interesgarritzat jotzen dituen proiektuak egitea; batez ere, interes sektorialeko eta azpisektorialeko zerbitzuak, azterlanak eta analisiak, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuko 7.2 artikuluan ezarritako esparruaren barruan.

  2. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak bere eskumenak erabiliko ditu, bai sail horren estatistika-beharrei dagokienez eta bai Euskal Estatistika Erakundetik kanpo sail horri atxikita dauden ente instituzionalei dagokienez, kontuan hartu gabe estatistikak datu estatistiko edo datu administratiboetatik abiatuta egingo diren.

  3. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak errespetatu egin beharko ditu eskumen hauek: estatistikek ukitutako gaiei dagokienez, sail horretako organo eta instantziei esleitutako legezko eskumenak. Organo eta instantzia horiek eskatutako informazioa eman beharko diote organoari, baldin eta informazio hori beharrezkoa badu dagozkion eskumenak egikaritzeko.

  1. Ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako Estatistikarako Organo Berezien Erregistroan inskribatu ostean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruz dagokion jarduera gauzatuko du, estatistikari buruzko legeria errespetatuta, hain justu ere, beste organo eta ente batzuekin izango dituen harremanetan, baita sailari atxikitakoekin eta sailari dagozkionekin dituenetan ere.

  2. Bere jarduera garatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak honako lege hauetan xedatutakoari jarraituko die: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeren 16. artikulua, eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 28. artikulua. Bi artikuluak estatistikak eta azterlanak egokitzeari buruzkoak dira, Sailaren politiketan genero-ikuspegia modu eraginkorrean txertatzen dela bermatzeko.

  1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren titularrak eskumena izango du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoak emandako egintzen aurka jarritako errekurtsoak aztertzeko eta ebazteko.

  2. Errekurtso horien ebazpena eman aurretik, Euskal Estatistika Erakundearen nahitaezko txostena izan beharko da.

Dekretu hau indarrean jarritakoan, indargabetu egingo da uztailaren 30eko 202/1996 Dekretua (Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa sortzekoa). Halaber, indargabetu egingo da urriaren 3ko 189/2006 Dekretua (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta bere funtzionamendu eta antolamendua ezartzen dituena), baina, horrek ez du eragotziko, merkataritza eta turismoaren arloei dagokienez, hark indarrean irautea, harik eta arlo horietan eskumena duen sailaren berariazko estatistika-organoa sortu arte.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ahalmena ematen zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik