Arautegia

Inprimatu

187/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta organismo autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 4244
  • Xedapen-zk.: 187
  • Xedapen-data: 2021/07/27
  • Argitaratze-data: 2021/07/30

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta organismo autonomoetako karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori zenbait aldiz aldatu da, hauen bidez, hain zuzen:

Uztailaren 19ko 167/2011 Dekretua eta uztailaren 24ko 113/2018 Dekretua, Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunen lanpostuei buruzkoak.

Ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretua, zeinen bidez aldatzen baitira funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, bi kolektiboen analisi funtzionalen prozesuen ondorioz.

Irailaren 8ko 166/2015 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lanpostuen zerrenda.

Uztailaren 30eko 127/2019 Dekretuaren bidez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoak Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko langileak subrogatu zituen, eta lanpostuen zerrenda aldatzen hasteko eta langile-zuzkidura berriak sortzeko betebeharra ezarri zuen, langile horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren antolaketa-egituran sar daitezen.

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira lanpostuen zerrendetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

Lehenengoa. I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako aldaketek sortzen dituzten ondorioak dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Bigarrena. IV. eranskinean zerrendatutako aldaketek sortzen dituzten ondorioak 2021eko irailaren 1ean hasiko dira.

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik