Arautegia

Inprimatu

183/2021 DEKRETUA, uztailaren 20koa, honako baimen hauek ematen dituena: SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari baimena ematen zaio Sprilur SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren zuzeneko eta zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen zaie Sprilur SA sozietatearen estatutuen 5. artikulua aldatzearekin ados egoteko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zuzeneko titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen zaie lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 4325
  • Xedapen-zk.: 183
  • Xedapen-data: 2021/07/20
  • Argitaratze-data: 2021/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sprilur SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 30eko bilkuran, erabaki zuen sozietatearen kapitala zabaltzeko (11.100.000 euro) proposamena egitea Akziodunen Batzar Orokorrari.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak Sprilur SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, EAEko aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen 13. xedapen gehigarriaren 5. paragrafoaren c) letraren arabera. Parte-hartze hori 11.100.000 eurokoa izango litzateke, hau da, % 100ekoa. Eragiketa horren ondoren, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak % 95,00eko partaidetza izango du enpresa horretan, eta gainerako % 5,00a Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaezkoa izango du sozietatearen xedea adieraztea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Sprilur SA sozietatearen xedea honako helburu hauetakoren bat edo batzuk gauzatzea da, betiere industria-eraikinak eta lurzorua sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean:

  1. Azterketak egingo ditu, haietan edozein motatako hirigintza-plan eta -proiektuak jasoz. Bere zeregina izango da, halaber, plan eta proiektu horiek izapidetzeko eta onartzeko hirigintza-arloan indarrean dauden legeen arabera dagozkion zereginak gauzatzea.

  2. Industria-lurra prestatzeko egin behar diren hirigintza-jarduerak gauzatuko ditu; haien artean, azpiegitura- eta hiritze-lanak, zerbitzuen horniketa, eta hirigintza-planeamendua gauzatzeko egin beharreko gainontzekoak.

  3. Industrien kokaleku izango diren eraikinak eta instalazioak egiteko beharrezkoak diren eraikuntza-jarduerak egingo ditu, bai eta hirigintza-planeamenduan aurreikusten den ekipamendu komunitarioa jartzeko behar direnak ere.

  4. Egiten dituen hirigintza- eta eraikuntza-jardueren ondoriozko obra eta zerbitzuen kudeaketa-, ustiaketa- eta mantentze-lana egingo du.

  5. Bere xedea betetzearren, sozietateak interes bereziko enpresen kapitalean parte hartu ahal izango du, kasuan kasurako zehazten diren baldintzetan.

    Kapitala handitu nahi da Sprilurren 2021erako aurrekontuetan jasotako inbertsioak egiteko behar diren baliabideak lortu nahi direlako. Era berean, SPRIk Sprilurren zabalkuntzan parte hartuko du 2021erako aurrekontuetan jasotako helburuak betetzeko, baita haren bazkide nagusiaren baldintzak betetzeko ere.

    Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik