Arautegia

Inprimatu

182/2021 DEKRETUA, uztailaren 20koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 4237
  • Xedapen-zk.: 182
  • Xedapen-data: 2021/07/20
  • Argitaratze-data: 2021/07/30

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea onartu zen kudeaketa publikoaren gardentasuna bermatzeko helburuarekin; horrela, funtzio publikoak dituen pertsona orok eginkizun etiko bat eta eginkizun sozial bat bete dezan, eta, era horretan, gizarteak berriro konfiantza izan dezan interes komuna kudeatzen dutenengan. Era berean, legearen xedea da, kargu publikodunen jokabide-kodean agintzen duten printzipio orokorrak ezartzeaz gain, interes-gatazkak sor ditzaketen egoerak arautzea eta bateraezintasun-araubidea finkatzea, hori guztia interes orokorra nagusituko dela bermatzeko.

Ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 2. artikuluak zehazten du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zein kargu publiko sartzen diren bere aplikazio-eremuan. Legearen garapenari eta aplikazioari ziurtasun juridikoa emateko, Jaurlaritzak kargu publikoen katalogoa onar dezala aurreikusten da 4. artikuluaren 1. apartatuan, lege horretan ezarritako araubide juridikoaren mende dauden kargu publikoak identifikatzeko eta horiei buruzko informazioa izateko. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogoa onartzen duen azaroaren 18ko 216/2014 Dekretuaren bidez onartu zen katalogo hori. Hori dela eta, 4. artikulu horretan, ezartzen da kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango duela, kargu publikoa katalogoan azaltzea beharrezkoa izango dela legea aplikatu ahal izateko, kargu publikoen katalogoa etengabe eguneratuko dela eta herritar guztiek katalogoa eskura izango dutela Eusko Jaurlaritzaren web-orriaren bidez.

Horri dagokionez, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren 51.1 artikuluan dago zehaztuta (ekainaren 26ko 1/2014 Legea garatzeko eman zen dekretu hori) publizitate aktiboaren konpromisoa artikulu horren a) letran, Kargu Publikoen Katalogoa azaltzen da, non adieraziko baita kargu publikoen titularrei buruzko informazioa eta zer egunetan hasi diren zerbitzua ematen.

Horrela, kargu publikodunen lanpostuekiko gardentasun-konpromisoa hartuta, 2015etik aurrera, urterik urtera eman dira argitara kargu publikodunen lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen lanpostuen katalogo eguneratua onartu duten dekretuen bitartez.

Kargu publikoen postuei dagokienez, azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren 8. artikuluan ezarri bezala, urtero eta lehen hiruhilekoan, Gobernu Kontseiluak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailburuak hala proposatuta, dekretu bidez onetsiko du Kargu Publikoen Katalogo eguneratua, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2020ko irailaren 7an sartu zen indarrean lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena. Azken xedapenetako lehenengoak ezartzen du 2020ko abenduaren 31ko epea izango dutela sailburuek beren sailetako erregelamendu organikoen proiektuak lehendakariari aurkezteko, onets ditzan. Proiektu horiek Jaurlaritzaren programan ezarritako helburuetara eta printzipio inspiratzaileetara egokituko dira, sailei esleitutako jardun-arlo bakoitzerako. Xedapen iragankor bakarrak ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Jaurlaritzako sailen egitura eta eginkizunak zehazten dituzten arau organikoek indarrean jarraituko dute.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua aplikatzeak sailetako organoen eskumenak eta bulego organikoak aldatzea ekarri du, eta horrek horien titularren kargu publikodunei eragiten die. Horregatik, komenigarritzat jo da kargu publikoen katalogo eguneratua egiten ez hastea, harik eta lanpostu horiek aipatutako 18/2020 Dekretuan esleitutako funtzioetara eta jardun-arloetara egokitzen diren arte. Horretarako, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Jaurlaritzako sailen egiturak eta funtzioak zehazten dituzten arau organikoak onartu behar dira.

Arartekoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari, Lan Harremanen Kontseiluari eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari dagokienez, erakunde horietako kargu publikoen katalogo eguneratuak sartu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko xedez.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartu da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko xedez. Dekretu honen I. eranskinean jaso da katalogoa.

  2. Arartekoaren, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen, Lan Harremanen Kontseiluaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kargu publikoen katalogo eguneratuak sartu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen. Dekretu honen II. eranskinean jaso dira.

  3. Dekretu honek ondorioak dituen egunean dago eguneratuta dekretu honen bidez onartutako kargu publikoen katalogoa; hala ere, gerora emandako beste edozein arauk aldatutzat joko da, baldin eta bertako kargu publikoen arautzeari eragiten badio.

Dekretu honen bidez onartzen den kargu publikoen katalogo eguneratua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Eraginkortasuna.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik Aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. LEHENDAKARITZA

  1. Lehendakaria.

    Idazkaritzaren eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendaria.

  2. Lehendakariaren idazkari nagusia.

    1. Azterlan Kabinetearen zuzendaria.

    2. Araubide Juridikoaren zuzendaria.

    3. Koordinazio zuzendaria.

    4. Lehendakariaren Zerbitzu zuzendaria.

    5. Komunikazio zuzendaria.

  3. Kanpo Harremanetarako idazkaria nagusia.

    1. Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

    2. Europar Gaietarako zuzendaria.

    3. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.

    4. Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria.

    5. Euskadiren Argentinako ordezkaria (Mercosur)

    6. Euskadiren Txile, Peru, eta Kolonbiako ordezkaria.

    7. Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria.

    8. Euskadiren Mexikoko ordezkaria.

  4. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia.

    1. Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

  5. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako pertsona komisionatua.

    1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua (Sailburuorde maila)

  6. Behin behineko langileria.

    1. Lehendakariaren aholkularia (Sailburuorde maila)

    2. Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren aholkularia (Zuzendari maila)

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako aholkularia (Zuzendari maila)

    4. Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako aholkularia (Sailburuorde maila)

    5. Ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu programa sustatzeko aholkularia (Zuzendari maila)

    6. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorreko aholkularia (Zuzendari maila)

    7. Nazioarteko Harremanetarako aholkularia (Zuzendari maila)

    8. Trantsizio sozialeko proiektuak koordinatzeko aholkularia (Zuzendari maila)

      02. SEGURTASUN SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo Zentralak:

      1. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua.

        1. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

        2. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Komunikazio zuzendaria.

      2. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

        1. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria.

        2. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria.

        3. Giza Baliabideen zuzendaria.

        4. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria.

      3. Segurtasuneko sailburuordea.

        1. Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.

        2. Joko eta Ikuskizunen zuzendaria.

        3. Trafiko zuzendaria.

        4. Ertzaintzaren zuzendaria.

        5. Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Erakunde Autonomoak.

      Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademia.

      Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia (Sailburuorde maila)

      Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiaren Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria (Zuzendari maila)

      II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

    1. Segurtasun Publikoari Teknologia Berriak Aplikatzeko aholkularia (Sailburuorde maila)

    2. Kalitatea Kudeatzeko Prozesuak ezartzeko aholkularia (Zuzendaria maila)

    3. Segurtasun Publiko Arloko Prestakuntza-politiken aholkularia (Zuzendaria maila)

    4. Euskadiko Segurtasun Publiko Plana Garatzeko aholkularia (Zuzendaria maila)

    5. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Jardun-arloko Politika Publikoak Koordinatzeko aholkularia (Zuzendaria maila)

      03. LAN ETA ENPLEGU SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo Zentralak:

      1. Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua.

        1. Zerbitzu zuzendaria.

        2. Kabinetearen zuzendaria.

        3. Komunikazio zuzendaria.

      2. Lan eta Gizarte Segurantzaren sailburuordea.

        1. Lan eta Gizarte Segurantzaren zuzendaria.

        2. Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.

      3. Enplegu eta Gazteria sailburuordea.

        1. Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Erakunde Autonomoak:

      Osalan, Laneko Segurtasun Osasunerako Euskal Erakundea.

      Osalaneko zuzendari nagusia.

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

      Zuzendari nagusia.

      Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

      Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

      Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.

      Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendaria.

      II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

    1. Aholkularia Komunikazio Gaietan (Zuzendaria maila)

    2. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia (Zuzendaria maila)

    3. Teknologia Berrietako eta Informazioaren Gizarteko aholkularia (Zuzendaria maila)

    4. Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkularia (Zuzendari maila)

    5. Analisiko eta Arau Garapeneko aholkularia (Sailburuorde maila)

      04. GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo Zentralak:

      1. Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua.

        1. Zerbitzu zuzendaria.

        2. Kabinete zuzendaria.

        3. Autogobernu zuzendaria.

      2. Erakunde Harremanetarako sailburuordea.

        1. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria.

        2. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria.

        3. Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria.

        4. Gobernu Irekiaren zuzendaria.

      3. Araubide Juridikoaren sailburuordea.

        1. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria.

        2. Auzibide zuzendaria.

      4. Funtzio Publikoaren sailburuordea.

        1. Funtzio Publikorako zuzendaria.

        2. Lan Harremanen zuzendaria.

      5. Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.

        1. Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendaria.

        2. Baliabide Orokorren zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Erakunde Autonomoak:

      IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

      IVAPeko zuzendaria.

      2. Sozietate Publikoak:

      Itelazpi, S.A.

      Zuzendari nagusia.

      Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (EJIE)

      Zuzendari nagusia.

    3. Erakunde Partaidetua:

      Izenpe, S.A.

      Zuzendari nagusia.

    4. Administrazioaren egitura hierarkikoan integratuta ez dagoen organoa:

      Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.

    1. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

    2. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

    3. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

    4. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

    5. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

    6. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

    7. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

    8. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kidea.

      EAEko Administrazio Publikoko Datuak Babesteko ordezkaria.

      EAEko Administrazio Publikoko Datuak Babesteko ordezkaria.

      II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

    1. Sailaren Komunikazioko aholkularia (Zuzendari maila)

    2. Legebiltzarreko Kontuetarako aholkularia (Zuzendari maila)

    3. Administrazioaren Modernizazio Kontuetarako aholkularia (Zuzendari maila)

    4. Saileko Koordinazio eta Politikako aholkularia (Zuzendari maila)

      05. GARAPEN EKONOMIKO, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo Zentralak:

      1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

        1. Kabinete eta Komunikazio zuzendaria.

        2. Zerbitzu zuzendaria.

      2. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea

        1. Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria.

        2. Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.

      3. Industriako sailburuordea.

        1. Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria.

        2. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria.

        3. Portu eta Itsas Gaietarako zuzendaria.

      4. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

        1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

        2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

        3. Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.

        4. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

      5. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.

        1. Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria.

        2. Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa:

      Uraren Euskal Agentzia:

      Zuzendari nagusia (Sailburuorde maila)

      Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria.

      Plangintza eta Lanen zuzendaria.

      Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria.

      Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE)

      Zuzendari nagusia.

      SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia.

      Zuzendari orokorra.

      Nazioartekotze zuzendaria.

      Euskadiko Kirol Portua.

      Zuzendari nagusia.

      2. Sozietate Publikoak:

    1. Euskadiko Hidrokarburo Baltzua, A.B. (SHESA)

      Zuzendari nagusia.

    2. Parque Tecnológico Teknologi Elkartegia, S.A.

      Zuzendari nagusia.

    3. Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, IKEKS, S.A.

      Zuzendari nagusia.

    4. Sprilur, S.A.

      Zuzendari nagusia.

    5. NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B.

      Zuzendari nagusia.

      Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe, S.A.

      Zuzendari nagusia.

      3. Sektore Publikoko Fundazioa.

      HAZI Fundazioa.

      Zuzendari-gerentea.

      ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa.

      Zuzendari-gerentea.

      4. Sektore Publikoko Partzuergoa.

      Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa Basque Research and Technology Aliance (BRTA)

      Zuzendari orokorra.

      II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

    1. Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkularia (Sailburuorde maila)

    2. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Gaietarako aholkularia (Zuzendari maila)

    3. Aholkularia Komunikazio Gaietan (Zuzendari maila)

    4. Koordinazio eta Plangintzako aholkularia (Zuzendari maila)

    5. Ingurumenaren arloko aholkularia (Zuzendari maila)

      06. EKONOMIA ETA OGASUN SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo Zentralak:

      1. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.

        1. Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

        2. Zerbitzu zuzendaria.

        3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zuzendaria (Sailburuorde maila)

      2. Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea.

        1. Ekonomia eta Plangintzaren zuzendaria.

        2. Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria.

      3. Finantza eta Aurrekontu sailburuordea.

        1. Finantza Politikako zuzendaria.

        2. Aurrekontu zuzendaria.

      4. Ogasun sailburuordea:

        1. Zerga Administrazioko zuzendaria.

        2. Ondare eta Kontratazio zuzendaria.

        3. Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Erakunde Autonomoak:

      Euskal Estatistika Erakundea (EEE/IVE)

      Euskal Estatistika Erakundea zuzendari nagusia.

      Lehiaren Euskal Agentzia.

      Lehiaren Euskal Agentzia presidentea (Sailburuorde maila)

      Lehiaren Euskal Agentzia kidea.

      Lehiaren Euskal Agentzia kidea.

      Ikerketa zuzendaria.

      2. Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa.

      Finantzen Euskal Institutua.

      Zuzendari nagusia.

    3. Administrazioaren egitura hierarkikoan integratuta ez dagoen organoa:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa.

      Administrazio Organoko titularra.

      II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

    1. Aholkularia Komunikazio Gaietan (Zuzendari maila)

    2. Legebiltzarreko Ekimenen Arloko aholkularia (Zuzendari maila)

    3. Ogasun eta Finantza Araudiari buruzko aholkularia (Sailburuorde maila)

    4. Programa eta Azterlanetarako aholkularia (Zuzendari maila)

    5. Egitura-funtsetako aholkularia (Zuzendari maila)

      07. HEZKUNTZA SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo zentralak:

      1. Hezkuntza sailburua.

        1. Unibertsitatez kanpoko Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendaria (ISEI)

        2. Kabinete eta Komunikazio zuzendaria.

      2. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

        1. Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria.

        2. Langileak Kudeatzeko zuzendaria.

        3. Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria.

        4. Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria.

      3. Hezkuntza sailburuordea.

        1. Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria.

        2. Ikastetxe eta Plangintza zuzendaria.

        3. Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaria.

      4. Lanbide Heziketako sailburuordea.

        1. Plangintza eta Antolaketa zuzendaria.

        2. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria.

      5. Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.

        1. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

        2. Ikerketa zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Sektore Publikoko Fundazioa.

      Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene, fundazio pribatua.

      Zuzendari akademikoa.

      Zuzendari-gerentea.

      2. Sektore Publikoko Partzuergoa.

      Haurreskolak Partzuergoa.

      Gerentea.

      3. Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa.

    1. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia.

      Zuzendaria.

      II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

    1. Eskola Kontseiluko lehendakaria (Zuzendari maila)

    2. Aholkularia Komunikazio gaietan (Zuzendari maila)

    3. Hezkuntza Arloko aholkularia (Zuzendari maila)

    4. Hezkuntza Arloko aholkularia (Zuzendari maila)

    5. Administrazio aholkularia (Zuzendari maila)

      08. LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIOAK

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo zentralak:

      1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua..

        1. Kabinete zuzendaria.

        2. Zerbitzu zuzendaria.

      2. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea.

        1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria.

      3. Etxebizitza sailburuordea.

        1. Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendaria.

        2. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria.

      4. Azpiegitura eta Garraio sailburuordea.

        1. Garraio Plangintzaren zuzendaria.

        2. Garraio Azpiegituren zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa.

      Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS)

      Sozietatearen zuzendari nagusia.

      2. Sozietate Publikoak:

      Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (Visesa)

      Sozietatearen zuzendari nagusia.

      Alokabide, S.A.

      Zuzendari nagusia.

      Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. (Euskotren)

      Sozietatearen zuzendari nagusia.

      II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

    1. Aholkularia Komunikazio Gaietan (Zuzendari maila)

    2. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia (Zuzendari maila)

    3. Koordinazioko aholkularia (Sailburuorde maila)

    4. Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkularia (Zuzendari maila)

    5. Etxebizitzako aholkularia (Zuzendari maila)

      09. OSASUN SAILA

      I. KARGU PUBLIKOAK

    1. Organo zentralak:

      1. Osasuneko sailburua.

        1. Osasun Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

      2. Osasun sailburuordea.

        1. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

        2. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

        3. Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

        4. Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.

      3. Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea.

        1. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

        2. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria.

        3. Farmazia zuzendaria.

    2. Sektore Publikoa:

      1. Zuzenbideko Pribatuko ente publikoa.

      Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

      1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia:

        1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.

        2. Asistentzia Sanitariorako zuzendaria.

        3. Ekonomia eta Finantza zuzendaria.

        4. Giza Baliabideetako zuzendaria.

      2. Emergentziak-Lurralde Unitateak:

        1. Zuzendari-gerentea - Emergentziak (4. mailakoa)

        2. Kudeaketako zuzendaria - Emergentziak (4. mailakoa)

      3. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa:

        1. Zuzendari-gerentea - Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa (4. mailakoa)

        2. Kudeaketako zuzendaria - Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa (4. mailakoa)

      4. Erakunde Sanitario Integratua Araba:

        1. Zuzendari-gerentea (1. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (1. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (1. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (1. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (1. mailakoa)

        6. Arreta Integratuaren zuzendaria (2. mailakoa)

      5. Erakunde Sanitario Integratua Arabako Errioxa-Rioja Alavesa:

        1. Zuzendari-gerentea (4. mailakoa)

        2. Erizaintzako zuzendaria (4. mailakoa)

        3. Kudeaketako zuzendaria (4. mailakoa)

      6. Arabako Osasun Mentalaren Sarea:

        1. Zuzendari-gerentea (4. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (4. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (4. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(4. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (4. mailakoa)

      7. Erakunde Sanitario Integratua Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta:

        1. Zuzendari-gerentea (1. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (1. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (1. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (1. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (1. mailakoa)

        6. Arreta Integratuaren zuzendaria (1. mailakoa)

      8. Erakunde Sanitario Integratua Bilbao-Basurtu:

        1. Zuzendari-gerentea (2. mailakoa)

        2. Arreta Integratuaren zuzendaria (2. mailakoa)

        3. Zuzendari medikoa (2. mailakoa)

        4. Erizaintzako zuzendaria (2. mailakoa)

        5. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (2. mailakoa)

        6. Langileen zuzendaria (2. mailakoa)

      9. Erakunde Sanitario Integratua Barrualde-Galdakao:

        1. Zuzendari-gerentea (2. mailakoa)

        2. Arreta Integratuaren zuzendaria (2. mailakoa)

        3. Zuzendari medikoa (2. mailakoa)

        4. Erizaintzako zuzendaria (2. mailakoa)

        5. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(2. mailakoa)

        6. Langileen zuzendaria (2. mailakoa)

      10. Erakunde Sanitario Integratua Barakaldo-Sestao:

        1. Zuzendari-gerentea (3. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (3. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (3. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(3. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (3. mailakoa)

      11. Santa Marina Ospitalea:

        1. Zuzendari-gerentea (4. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (4. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (4. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(4. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (4. mailakoa)

      12. Gorlizko Ospitalea:

        1. Zuzendari-gerentea (4. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (4. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (4. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria(4. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (4. mailakoa)

      13. Bizkaiko Osasun Mentalaren Sarea:

        1. Zuzendari-gerentea (2. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (2. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (2. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (2. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (2. mailakoa)

      14. Erakunde Sanitario Integratua Uribe:

        1. Zuzendari-gerentea (3. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (3. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (3. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (3. mailakoa)

      15. Erakunde Sanitario Integratua Donostialdea:

        1. Zuzendari-gerentea (1. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (1. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (1. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (1. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (1. mailakoa)

        6. Arreta Integratuaren zuzendaria (1. mailakoa)

      16. Erakunde Sanitario Integratua Goierri-Urola Garai:

        1. Zuzendari-gerentea (3. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (3. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (3. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (3. mailakoa)

      17. Erakunde Sanitario Integratua Bidasoa:

        1. Zuzendari-gerentea (3. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (3. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (3. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (3. mailakoa)

      18. Erakunde Sanitario Integratua Debabarrena:

        1. Zuzendari-gerentea (3. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (3. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (3. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (3. mailakoa)

      19. Erakunde Sanitario Integratua Debagoiena:

        1. Zuzendari-gerentea (3. mailakoa)

        2. Zuzendari medikoa (3. mailakoa)

        3. Erizaintzako zuzendaria (3. mailakoa)

        4. Ekonomia eta Finantza zuzendaria (3. mailakoa)

        5. Langileen zuzendaria (3. mailakoa)

      20. Gipuzkoako Osasun Mentalaren Sarea:

        Zuzendari-gerentea (4. mailakoa)

      21. Erakunde Sanitario Integratua Tolosaldea:

        1. Zuzendari-gerentea (4. mailakoa)

        2. Kudeaketako zuzendaria (4. mailakoa)

          2. Sozietate Publikoa.

          Osatek, S.A.

          Zuzendari-gerentea.

          3. Sektore Publikoko Fundazioa.

          Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa (BIOEF)

          I+G+B Kudeatzeko zuzendaria.

          Antolaketa eta Kudeaketa Berrikuntzarako zuzendaria.

          II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

        1. Komunikazio Gaietan aholkularia (Zuzendari maila)

        2. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia (Zuzendari maila)

        3. Osasun-programa eta Herritarrekiko Harremanetarako aholkularia (Sailburuorde maila)

        4. Kudeaketa Estrategikorako aholkularia (Zuzendari maila)

        5. Osasun-plangintza eta Berrikuntzarako aholkularia (Zuzendari maila)

          10. BERDINTASUNA, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKA SAILA

          I. KARGU PUBLIKOAK

        1. Organo Zentralak:

          1. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

            1. Kabinete zuzendaria.

            2. Komunikazio zuzendaria.

            3. Zerbitzu zuzendaria.

            4. Gazteria zuzendaria.

          2. Justizia sailburuordea.

            1. Justizia Administrazioko zuzendaria.

            2. Justizia Digitalaren eta Azpiegituren zuzendaria.

            3. Justizia zuzendaria.

          3. Gizarte Politiketako sailburuordea.

            1. Gizarte Zerbitzuen zuzendaria.

            2. Familia eta Haurren zuzendaria.

            3. Migrazio eta Asilo zuzendaria.

          4. Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza sailburuordea.

            1. Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria.

        2. Sektore Publikoa:

          1. Erakunde Autonomoak:

          Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

          1. Emakunderen zuzendari nagusia (Sailburuorde maila)

          1. Emakunderen idazkari nagusia (Zuzendari maila)

            Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

            Gogora zuzendaria (Zuzendari maila)

            2. Zuzenbide pribatuko ente publikoak:

            Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia (Elankidetza)

            Zuzendaria (Zuzendari maila)

            II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

            1. Azterlan eta Programetako aholkularia (Zuzendari maila)

            2. Gizarte Politiketan aholkularia (Zuzendari maila)

            3. Komunikazio Gaietan aholkularia (Zuzendari maila)

            4. Kabineteko aholkularia (Zuzendari maila)

            5. Saileko Politikarako aholkularia (Sailburuorde maila)

            6. Espetxe Erakundeetako aholkularia (Sailburuorde maila)

            7. Biktimen Arretarako Aholkulari Koordinatzailea (Zuzendari maila)

              11. KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA

              I. KARGU PUBLIKOAK

            1. Organo zentralak:

              1. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua:

                1. Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria.

                2. Zerbitzu zuzendaria.

                3. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.

              2. Kultura sailburuordea.

                1. Kultura Ondarearen zuzendaria.

                2. Kultura Sustatzeko zuzendaria.

              3. Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

                1. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

                2. Euskara Sustatzeko zuzendaria.

                3. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

            2. Sektore Publikoa:

              1. Erakunde autonomoak.

              Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)

              HABE zuzendari nagusia.

              2. Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa:

              Euskal Irrati Telebista/ Radio Televisión Vasca (EITB)

              Zuzendari nagusia.

              Zuzendari-gerentea.

              Estrategia eta Komunikazio Korporatibo zuzendaria.

              Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute.

              Zuzendari nagusia.

              Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria.

              Euskal Kulturaren Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendaria.

              3. Sozietate Publikoak:

              EITB MEDIA. S.L.U.

              Sozietatearen zuzendaria.

              Orquesta de Euskadi, S.A.

              Sozietatearen zuzendari nagusia.

              II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

            1. Aholkulari Komunikazio Gaietan (Zuzendari maila)

            2. Kultur Industria eta Industria Sortzaileetarako aholkularia (Zuzendari maila)

            3. Kultur Ondarea Garatzeko aholkularia (Sailburuorde maila)

            4. Nazioartekotze aholkularia (Zuzendari maila)

            5. Kabineteari Laguntzeko Aholkularia (Zuzendari maila)

              12. TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA

              I. KARGU PUBLIKOAK

            1. Organo zentralak:

              1. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua.

                1. Kabinete eta Komunikazio zuzendaria.

                2. Zerbitzu zuzendaria.

              2. Turismo eta Merkataritza sailburuordea.

                1. Turismo eta Ostalaritza zuzendaria.

                2. Merkataritza zuzendaria.

            2. Sektore Publikoa:

              1. Erakunde Autonomoak.

              Kontsumobide-Kontsumorako Euskal Institutua.

              Zuzendaria.

              2. Sozietate Publikoa.

              Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia, S.A.

              Zuzendari nagusia.

              II. BEHIN BEHINEKO LANGILERIA

            1. Azterlan eta Programetako aholkularia (Zuzendari maila)

            2. Komunikazio Gaietan aholkularia (Zuzendari maila)

            3. Erakundearteko Harremanetarako aholkularia (Zuzendari maila)

            4. Teknologia Berrien eta Informazioaren Gizartearen Kontuetarako aholkularia (Zuzendari maila)

            5. Analisiko eta Arau Garapeneko aholkularia (Sailburuorde maila)

I. ARARTEKOA

  1. Arartekoa.

  2. Arartekoaren ondokoa.

    II. HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA (HKEE)

  1. HKEEko kideak.

    1. HKEEko lehendakaria.

    1. HKEEko lehendakariordea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

    1. HKEEko kidea.

  2. HKEEko idazkari nagusia.

  3. HKEEko behin-behineko langileak.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

    1. HKEEko auditoretzako aholkularia.

      III. EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETAKO BATZORDEA

      1. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko lehendakaria.

      2. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia.

        IV. LAN HARREMANEN KONTSEILUA

      1. Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.

      2. Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia.

        V. DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA

        Zuzendaria.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik