Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 181/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, EAEko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroaren antolaketa eta funtzionamendurako araudia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 675
  • Xedapen-zk.: 181
  • Xedapen-data: 2021/07/20
  • Argitaratze-data: 2022/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira honako dekretu honetan: 181/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, EAEko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroaren antolaketa eta funtzionamendurako araudia onartzen duena (2021eko uztailaren 29ko EHAA, 151. zk.). Beraz, zuzendu egin behar dira.

Lehenengo xedapen gehigarriaren 3. apartatuan, 2021/4214 (8/8) orrialdean,

honako hau dio:

(...) 210/2014 Erregelamenduan (EB) (...).

Baina honela behar du:

(...) 910/2014 Erregelamenduan (EB) (...).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.