Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 180/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, Ertzaintzako langileen garapen profesionalerako sistemarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 4363
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/20
  • Argitaratze-data: 2021/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Ertzaintzako langileen garapen profesionalerako sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretuan (2021eko uztailaren 30eko EHAA, 152. zk). Hori dela-eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen:

Dekretuaren 1. eranskinaren A Atalaren 3.3.1. idatz-zatian, 2021/4236 (38/20) orrialdean,

honako hau dio:

Zorion adierazpena, 172/2012 Dekretuaren arabera.

baina hau esan behar du:

Zorion adierazpena, 202/2012 Dekretuaren arabera.

Dekretuaren 2. eranskinaren 3.3. idatz-zatian, 2021/4236 (38/29) orrialdean,

honako hau dio:

Gehieneko puntuazioa - 20.

baina hau esan behar du:

Gehieneko puntuazioa - 35.

Dekretuaren 3. eranskinaren 2.1. idatz-zatian, 2021/4236 (38/33) orrialdean,

honako hau dio:

Zorion adierazpena, 172/2012 Dekretuaren arabera.

baina hau esan behar du:

Zorion adierazpena, 202/2012 Dekretuaren arabera.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik