Arautegia

Inprimatu

179/2021 DEKRETUA, uztailaren 13koa, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 4324
  • Xedapen-zk.: 179
  • Xedapen-data: 2021/07/13
  • Argitaratze-data: 2021/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen du. Atariko tituluaren II. kapituluan, interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta bere lurraldean dauden interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak behar diren neurriak ezartzen ditu autonomia-erkidegoek portuko agintaritzen antolaketa-egituran partaidetza handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organo publikoak dira.

Zehazki, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 30.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera:

  1. Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:

    (...)

    1. Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

    2. Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal-kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

  2. Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) letran aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:

    1. Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari Kontseiluan. Hiru bokal horietako bat estatuaren abokatua izango da, eta beste bat Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

    2. Administrazio Kontseiluko lehendakariaz gain, lau bokalek ordezkatuko dute Autonomia Erkidegoa.

    3. Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

    4. Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: portu-agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalei; eta, ondoren, gainerakoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

    5. Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkari izango dira: merkataritza-, industria-eta nabigazio-ganberenak, enpresa- eta sindikatu-erakundeenak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

      Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak erakunde publikoko lehendakariak egingo du proposamena.

      Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehen apartatuko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerroaldean ezarritakoa eragotzi gabe.

      Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek ondorioak izango ditu bokal baten kargugabetzea eta bestearen izendapena Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera; dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik