Arautegia

Inprimatu

177/2021 DEKRETUA, uztailaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 4083
  • Xedapen-zk.: 177
  • Xedapen-data: 2021/07/13
  • Argitaratze-data: 2021/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudunentzat gordeta dauden lanpostuen zerrendak. Dekretu horrek aldaketa batzuk izan ditu. Horien artean daude, bi kolektiboen Analisi Funtzionalen prozesuaren ondorioz, langile funtzionarioei eta lan-kontratudunei, hurrenez hurren, gordetako lanpostuen zerrendak aldatzen dituzten ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretua.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetuta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 13ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.