Arautegia

Inprimatu

33/2021 DEKRETUA, uztailaren 7koa, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3872
  • Xedapen-zk.: 33
  • Xedapen-data: 2021/07/07
  • Argitaratze-data: 2021/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Eusko Legebiltzarraren ekainaren 24ko 2/2021 Legea, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzkoa, onartu ondoren, dekretu honen bidez prebentzio-neurri espezifikoak eguneratu eta zehaztuko dira, Legeak aurrez zehaztutako alerta-mailaren arabera.

Helburua da giza portaera indibidual eta kolektiboko tresnei eta irtenbideei eustea, agintaritzen kontrola eta esku-hartzea eskatzen baitute. Izan ere, tradizionalki, tresna eta konponbide horiek antolamendu juridikotik esplizituki gaitu izan dira mota guztietako alderdietan, Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoan egindako hasierako aurreikuspenetik, eta, beraz, beste behin ere hainbat neurritan eragiten dute, hedapen birikoaren bidez, gure inguruko herrialdeek sistematikoki neurri horietara edo antzekoetara jo izanak egiaztatutako erabilgarritasun aurreikusgarriarekin; hori guztia Osasunaren Mundu Erakundeak eta nazioarteko beste erakunde batzuek adierazitakoarekin bat etorriz.

Bestalde, Estatuko zein Autonomia Erkidegoko legeria arruntak eskaintzen duen arau-euskarriaz gain, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluan kudeatu diren osasun publikoaren arloko erabakiak eta jarduera koordinatuak integratzen dira.

Azkenik, adierazi behar da hartzen diren neurriak bat datozela egiten den ebaluazio epidemiologiko iraunkorrarekin, Bizi Berri IV Planaren erreferentzia-panelaren ildotik, kontuan hartuta justifikatuta daudela eta proportzionalak eta egokiak direla helburu nagusi gisa lortu nahi den prebentziorako, Legean aurreikusitako eta aurrez zehaztutako esparruaren barruan.

Euskadiko lehendakariari dagokio dekretu hau onartzea, COVID-19 pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Beraz, Lege horretan eta oro har aplikatu beharreko gainerakoetan xedatutakoaren arabera, honako hau

COVID-19 pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako osasun-larrialdia deklaratuta eta indarrean dago, eta dekretu honetan zehazten diren neurriak aplikatu behar dira, egindako ebaluazio epidemiologikoaren arabera, eta 1. agertokirako aurreikusitako neurrien lege-esparruaren arabera, lege horren 7. artikuluarekin bat, eragin zuzeneko eta osagarriko adierazleen multzoa kontuan hartuta.

  1. Ekainaren 24ko 2/2021 Legearen V. tituluko I. kapituluan, 20. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako neurri orokorren eta prebentzio-neurrien multzoa aplikatzea zehazten da, hargatik eragotzi gabe dekretu honetan ezartzen diren berariazko egokitzapenak.

  2. Maskarak nahitaez erabiltzeari dagokionez, Estatuko oinarrizko legeriak xedatzen dituen premiazko neurriak kontuan hartuta, sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili behar dituzte, erabilera publikoko edozein espazio itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein gunetan. Erabiltzeko betebehar hori ñabartuta geratuko da, eta, era berean, mantendu egingo da, baldin eta pertsonen aglomerazioaren ondorioz pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea ezinezkoa bada, salbu eta bizikide-taldeak badaude.

  3. Era berean, legez aurreikusitako maskara ez erabiltzeko arrazoiak eta kasuak aplikatuko dira, salbuespena egiaztatzeko ezarrita dauden moduekin.

Jarduera-eremu orokorren arabera, neurri hauek aplikatuko dira:

  1. Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga-ordutegia 02:00ak arte ezartzen da, hargatik eragotzi gabe bakoitzari dagokion ordutegira doitzea, goizago bada, hala agintzen duen ordutegi-arau arrunten bat badago. Irekitzeko ordutegia ohiko arauen araberakoa izango da.

  2. Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 60koa izango da lokal eta instalazio guztietarako, muga espezifikoren bat aplikatu behar duten lokal eta instalazioetarako izan ezik. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira. Garraiobideek berariazko araudian baimendutako edukiera osatu ahal izango dute.

  3. Oro har, edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barnealdeetan eta 800 pertsona kanpoan. Berariaz:

    600 eta 5.000 lagun arteko edukiera duten esparruetan, gehienez 800 pertsona egon daitezke barruan, eta 1.200 kanpoan.

    000 lagun arteko edukiera duten esparruetan, ez da gehieneko edukieraren % 30 gaindituko. Ahal den guztietan, 1.000 pertsona baino gutxiagoko eremu independenteak ezarriko dira, sarbide eta pasabide independenteko guneekin.

    Aire zabalean egiten diren ekitaldietan, hiri-inguruneetan nahiz ingurune naturalean izan, jendea jarduera horietara joan ahal izateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak errespetatu beharko dituzte antolatzaileek.

    Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio protokoloak ezar ditzan, beste edukiera batzuk dituzten instalazioak erabili ahal izateko, osasun publikoko helburuetarako proba pilotuak egiteko.

  4. Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 50eko muga ezartzen da, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekua ere. Zerbitzua antolatzeko, barrualdeetan eta terrazetan, gehienez sei pertsona izan daitezke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango dira bezero gehiago elkartu ez lau lagunentzako mahaietan, ez sei lagunentzako mahaietan ere.

  5. Joko- eta apustu-establezimenduen barruko edukiera ehuneko 50ean ezartzen da. Ostalaritza- edo jatetxe-zerbitzua badute, sektore horretarako aurreikusitako baldintzak beteko dituzte.

  6. Txokoek eta elkarte gastronomikoek honako arauak beteko dituzte:

    Edukieraren ehuneko 50eko muga eta barran edo zutik kontsumitzeko debekua dago xedatuta, bai eta maskara nahitaez erabiltzea ere, irensteko unean izan ezik.

    Erabiltzaileak mahai bakoitzeko sei pertsona baino gehiago ez esertzeko moduan antolatu beharko dira, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango da lau edo sei lagunentzako mahaietan jende gehiago jarri. Nolanahi ere, ziurtatu behar da inguruko mahaietan eserita dauden pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantziari eusten zaiola.

  7. Lonjak, gazteen lokalak eta antzekoak itxita egongo dira.

  8. Itxita egongo dira diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuan III. eta IV. taldeetan sailkatutakoak, salbu eta beren jarduera I. eta II. taldeetarako indarrean dagoen araudiaren arabera garatzen badute eta dagokion udal-baimena badute.

  9. Museoetan, erakusketa-aretoetan, natura-turismoan eta aisialdi- eta turismo-zentroetan, barrualdean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 10 pertsonakoak izango dira. Eskola-talde egonkorrak gida bakarrarekin joan ahal izango dira museoetara.

  10. Euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan, publikoetan zein pribatuetan, egiten den jarduera gehienez ere 25 laguneko taldeetan eman ahal izango da.

  11. Hezkuntza-aisialdiko jarduerak antolatzen dituzten erakundeek COVID-19aren aurkako protokolo bat izan beharko dute prebentzio-neurri guztiak benetan betetzen direla ziurtatzeko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak betez.

  12. Barruko instalazioetako kirol-jarduera gehienez ere 10 pertsonako taldeetan antolatu ahal izango da. Gehieneko edukieraren ehuneko 50ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak banaka edo pertsonen arteko bi metroko distantzia mantenduz.

  13. Indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta -neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakartzaten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan ez kanpoan, ez barruan parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Dekretu honetan aipatutako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Horretarako, 15 eguneko epean, neurrien indarraldia luzatu, neurriak aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira, hargatik eragotzi gabe data hori baino lehen egoki edo beharrezko iritzitako berregokitze oro egitea.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Dekretu honetan xedatutakoaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 7an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.