Arautegia

Inprimatu

171/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3857
  • Xedapen-zk.: 171
  • Xedapen-data: 2021/07/06
  • Argitaratze-data: 2021/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan eskatzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera, dekretu honen xedea da, alde batetik, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren osoko bilkurak 2021eko maiatzaren 10ean hartu duen erabakia onartzea erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak, eta, beste alde batetik, eskualdatutako baliabide materialak adskribatu edo atxikitzea.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 6an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Ekainaren 29ko 476/2021 Errege Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen baitzaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.

Konstituzioaren 150.2 artikuluak ezartzen duenez, Estatuak, lege organiko baten bidez, autonomia-erkidegoei eskualdatu edo eskuordetu ahal izango dizkie Estatuaren titulartasuneko gaiei dagozkien ahalmenak, baldin eta gaiok, beren izaera dela-eta, eskualdatu edo eskuordetzeko modukoak badira. Legeak kasuan kasuko finantza-baliabideen eskualdatzea aurreikusiko du, bai eta Estatuak bere esku gordetzen dituen kontrol-bideak ere.

Bestalde, Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriak aurreikusten du bertan jasotako foru-eskubide historikoak eguneratzea, eta horien artean dago errepideko garraioaren araubide pribatiboa.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartua 10.32 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak lurreko eta kable bidezko garraioen arloko eskumenak izango ditu.

Estatuak errepideko garraioari eta kable bidezko garraioari buruz dituen ahalmenak autonomia-erkidegoen esku uzteko uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoak xedapen gehigarrian xedatzen duenez, Arabako Foru Aldundiarekin akordioa lortu ondoren, gaur egun indarrean dauden hitzarmenen arabera, Arabako Foru Aldundiak bere lurralde-eremua gainditzen duten garraioen gainean dituen ahalmen eta eskumenak egokitu egingo dira lege organiko honetan ezarritako antolamendu substantibo eta konpetentzialera. Xedapen gehigarriak eransten duenez, Arabako Foru Aldundiarentzat ezarrita dagoena Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundientzat ere ezarriko da, eta dagozkion akordioak egingo dira horiekin, aipatutako legean ezarritakoaren esparruan.

Bestalde, uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren 1. artikuluan ezartzen denez, lege horretan aurreikusitako eskuordetze-araubidea aplikatuko da 18. artikuluan arautzen diren giza baliabideen eta aurrekontu- eta ondare-baliabideen eskualdatzeari buruzko aurreikuspenak betetzen direnetik aurrera, eta, ordura arte, indarrean dagoen eskuordetze-araubidea aplikatuko da. Arauketa horrek ez du eraginik izango autonomia-erkidegoei beren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera dagoeneko eskualdatu zaizkien egitekoetan.

Uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren 18. artikuluaren arabera, Transferentzien Batzorde Mistoak zehaztuko du, erregelamenduz ezarritako moduan, zer giza baliabide eta zer aurrekontu- eta ondare-baliabide jarriko diren autonomia-erkidegoen eskura, eskuordetu zaizkien egitekoak betetzeko, eta dagokion proposamena Ministroen Kontseiluak onartu beharko du. Eskualdatuko diren giza baliabide eta aurrekontu- eta ondare-baliabide horiek Estatuko Administrazio periferikoari dagozkionak izango dira, zeinak eskuordetza eman arte berariaz lurreko garraioak kudeatzeko baitziren, eta ezabatu egin beharko da, eskuordetza horrek irauten duen bitartean, Estatuko Administrazio periferikoaren barruan lurreko garraioa kudeatzeko egon daitekeen edozein organo espezifiko, salbu eta atzerriko estatuekiko mugako probintzietan nazioarteko garraioari dagokionez beharrezkoak diren administrazio-egitekoak betetzeko beharrezkoak direnak, hala badagokio.

Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administrazioaren eskumenak eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari, honako arlo hauetan: herrizaingoa; turismoa; jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak, eta garraioak. Era berean, ekainaren 19ko 1446/1981 Errege Dekretuaren bidez, lurreko garraioen arloko zerbitzuak Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzea onartu zen.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak errepideko garraioaren arloan gaur egun bere gain hartu behar dituen giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak honako egiteko hauek gauzatzeari dagozkionak dira, uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan adierazitako moduan eta baldintzetan:

  1. Garraio pribatuak.

  2. Garraioaren jarduera lagungarri eta osagarriak.

  3. Arbitrajea.

  4. Garraiorako eta garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietarako konpetentzia profesionala.

    Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute nola eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoak, 2021eko maiatzaren 10ean egindako bileran, erabaki hau hartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak. Erabaki hori Gobernuari aurkeztu zaio, errege-dekretu bidez onar dezan.

    Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzeko xedez, eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak proposatuta eta Ministro Kontseiluak 2021eko ekainaren 29ko bilkuran gaia eztabaidatu ondoren, hau

Onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoaren erabakia, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen baitzaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak. Erabaki hori Batzorde Mistoaren osoko bilkurak hartu zuen 2021eko maiatzaren 10eko bileran, eta errege-dekretu honen eranskinean jasota dago.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak, Batzorde Mistoaren erabakian agertzen den bezala eta bertan zehazten diren modu eta baldintzetan.

Batzorde Mistoaren erabakian adierazten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak eskualdatzeak.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da «Estatuko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian», eta argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Madrilen, 2021eko ekainaren 29an.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

MIQUEL OCTAVI ICETA I LLORENS.

Jorge García Carreño jaunak eta Begoña Pérez de Eulate González andreak, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean adierazitako Batzorde Mistoko idazkariak diren aldetik, hau

ZIURTATZEN DUTE:

2021eko maiatzaren 10ean egindako osoko bilkuran, Batzorde Mistoak erabaki hau hartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak, hemen adierazitakoaren arabera:

  1. Eskualdatzea babesten duten konstituzio-, estatutu- eta lege-arauak.

    Konstituzioaren 150.2 artikuluak ezartzen duenez, Estatuak, lege organiko baten bidez, autonomia-erkidegoei eskualdatu edo eskuordetu ahal izango dizkie Estatuaren titulartasuneko gaiei dagozkien ahalmenak, baldin eta gaiok, beren izaera dela-eta, eskualdatu edo eskuordetzeko modukoak badira. Legeak kasuan kasuko finantza-baliabideen eskualdatzea aurreikusiko du, bai eta Estatuak bere esku gordetzen dituen kontrol-bideak ere.

    Bestalde, Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriak aurreikusten du bertan jasotako foru-eskubide historikoak eguneratzea, eta horien artean dago errepideko garraioaren araubide pribatiboa.

    Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartua 10.32 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak lurreko eta kable bidezko garraioen arloko eskumenak izango ditu.

    Estatuak errepideko garraioari eta kable bidezko garraioari buruz dituen ahalmenak autonomia-erkidegoen esku uzteko uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoak xedapen gehigarrian xedatzen duenez, Arabako Foru Aldundiarekin akordioa lortu ondoren, gaur egun indarrean dauden hitzarmenen arabera, Arabako Foru Aldundiak bere lurralde-eremua gainditzen duten garraioen gainean dituen ahalmen eta eskumenak egokitu egingo dira lege organiko honetan ezarritako antolamendu substantibo eta konpetentzialera. Xedapen gehigarriak eransten duenez, Arabako Foru Aldundiarentzat ezarrita dagoena Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundientzat ere ezarriko da, eta dagozkion akordioak egingo dira horiekin, aipatutako legean ezarritakoaren esparruan.

    Bestalde, uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren 1. artikuluan ezartzen denez, lege horretan aurreikusitako eskuordetze-araubidea aplikatuko da 18. artikuluan arautzen diren giza baliabideen eta aurrekontu- eta ondare-baliabideen eskualdatzeari buruzko aurreikuspenak betetzen direnetik aurrera, eta, ordura arte, indarrean dagoen eskuordetze-araubidea aplikatuko da. Arauketa horrek ez du eraginik izango autonomia-erkidegoei beren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera dagoeneko eskualdatu zaizkien egitekoetan.

    Uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren 18. artikuluaren arabera, Transferentzien Batzorde Mistoak zehaztuko du, erregelamenduz ezarritako moduan, zer giza baliabide eta zer aurrekontu- eta ondare-baliabide jarriko diren autonomia-erkidegoen eskura, eskuordetu zaizkien egitekoak betetzeko, eta dagokion proposamena Ministroen Kontseiluak onartu beharko du. Eskualdatuko diren giza baliabide eta aurrekontu- eta ondare-baliabide horiek Estatuko Administrazio periferikoari dagozkionak izango dira, zeinak eskuordetza eman arte berariaz lurreko garraioak kudeatzeko baitziren, eta ezabatu egin beharko da, eskuordetza horrek irauten duen bitartean, Estatuko Administrazio periferikoaren barruan lurreko garraioa kudeatzeko egon daitekeen edozein organo espezifiko, salbu eta atzerriko estatuekiko mugako probintzietan nazioarteko garraioari dagokionez beharrezkoak diren administrazio-egitekoak betetzeko beharrezkoak direnak, hala badagokio.

    Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administrazioaren eskumenak eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari, honako arlo hauetan: herrizaingoa; turismoa; jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak, eta garraioak. Era berean, ekainaren 19ko 1446/1981 Errege Dekretuaren bidez, lurreko garraioen arloko zerbitzuak Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzea onartu zen.

    Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak errepideko garraioaren arloan gaur egun bere gain hartu behar dituen giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak honako egiteko hauek gauzatzeari dagozkionak dira, uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan adierazitako moduan eta baldintzetan:

  1. Garraio pribatuak.

  2. Garraioaren jarduera lagungarri eta osagarriak.

  3. Arbitrajea.

  4. Garraiorako eta garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietarako konpetentzia profesionala.

    Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute nola eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari.

    Arau-aurreikuspen horietan oinarrituta, eskualdatzea formalizatu behar da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.

  1. Eskualdatzen diren estatuaren ondasun, eskubide eta betebeharrak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio honekin batera doan 1. zerrendan zehazten diren ondasun, eskubide eta betebeharrak.

    2. Erabaki hau onartzen duen errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hileko epean, kasuan kasuko higiezinen emate-aktak eta altzarien, ekipamenduen eta material inbentariagarrien jasotze-aktak sinatuko dira.

    3. Zerrenda horretan zuzenketarik edo aldaketarik sartu behar izango balitz, zuzenketa edo aldaketa hori bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko da, Transferentzien Batzorde Mistoko idazkariak emandako ziurtapenaren bitartez.

  2. Eskualdatzen diren giza baliabideak.

    1. Eskualdatzen diren lanpostuak erantsitako 2 zenbakiko zerrendan ageri dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko izatera pasatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak eta kasu bakoitzean aplikagarri diren gainerako arauek legez aurreikusitako baldintzetan, eta bakoitzaren langile-espedientean zehazten diren inguruabar berdinetan.

    2. Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak jakinaraziko die eskualdatzea interesdunei, Gobernuak erabaki hau errege-dekretuz onartu bezain laster. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunei, eskualdatu diren langileen espediente guztien kopia ziurtatua igorriko zaie, bai eta 2021ean sorrarazi beharko diren kopuruei buruzko hartzekoen ziurtagiriena ere.

    3. Langile-zerrenda horretan zuzenketarik edo aldaketarik sartu behar izango balitz, zuzenketa edo aldaketa hori bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko da, Batzorde Mistoko idazkariak emandako ziurtapenaren bitartez.

  3. Eskualdatzeak ukitutako aurrekontu-kredituak.

    Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatze hau egiteak estatu mailan urtean guztira 2021eko ekitaldian izango duen kostua erantsitako 3. zerrendan agertzen da.

  4. Eskualdatzen diren baliabideen agiriak eta espedienteak.

    Eskualdatutako baliabideen agiriak eta espedienteak hilabeteko epean entregatu behar dira, eskualdatzeak eragina duenetik aurrera, eta, horretarako, egintza horri buruzko emate- eta jasotze-aktak izenpetuko dira.

  5. Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

    Eskualdatzeak eragina izango du Estatuak errepideko garraioari eta kable bidezko garraioari buruz dituen ahalmenak autonomia-erkidegoen esku uzteko uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoak xedapen gehigarrian aurreikusten dituen hitzarmenak sinatzen diren unean. Eskualdatzeak eragina izateko, hitzarmen horiek 2021. urtean sinatu beharko dira.

    Eta horrela jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen dute Bilbon, 2021eko maiatzaren 10ean. Batzorde mistoko idazkariak, Jorge García Carreño eta Begoña Pérez de Eulate González.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik