Arautegia
Inprimatu152/2021 DEKRETUA, ekainaren 22koa, zeinaren bidez aldatzen baita Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3667
- Xedapen-zk.: 152
- Xedapen-data: 2021/06/22
- Argitaratze-data: 2021/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren bidez, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautu zen. Kontseilu honetan parte hartzen dute administrazio publikoez kanpoko Euskadiko eragile ugarik. Batzordekideek nazioarteko esparruaren ezagutza zabala eta askotariko profilak dituzte; besteak beste, soziala, akademikoa, kulturala, teknologikoa eta enpresa-arlokoa.
Dekretu hori urriaren 10eko 230/2017 Dekretuak aldatu zuen, eta, horren bidez, orain ezabatzen den f) apartatua berriz idatzi da.
Kontseiluko kide jakin batzuen aldaketa dela eta, beharrezkoa da, alde batetik, Kontsuletxeen Kidegoko Gobernu Batzordeak eskatuta, Kontseiluan duten partaidetza ezabatzea, eta, bestetik, Euskal Partzuergo Zientifiko Teknologikoari (BRTA) parte hartzeko bidea ematea. Partzuergo hori 2019an sortu zen, lankidetza publiko-pribatuko hitzarmen baten bidez, Tecnalia eta IK4 korporazioen ordez, Partzuergoan integratuta egoteagatik.
Halaber, Aholku Batzordean parte hartzen duten entitate batzuen izenak eguneratu dira.
Era berean, ordenamendu juridikoan, ekainaren 28ko, 96/2016 dekretua onartu zenetik gaurdaino egondako aldaketak aintzat hartuta, azken xedapenetako lehenengoan egiten den lege erreferentzia gaurkotu beharra dago.
Horrenbestez, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 22an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
Kide hauek osatuko dute Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea:
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, batzordeburua izango dena.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Eusko Jaurlaritzan industriaren alorrean eskumena duen sailburua.
Eusko Jaurlaritzan turismoaren alorrean eskumena duen sailburua.
Eusko Jaurlaritzan kulturaren eta euskararen alorrean eskumena duen sailburua.
Euskadiko merkataritza-ganberen izenean diharduen pertsona.
Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria.
Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako lehendakaria.
Mondragon Corporación de Comercio Internacional korporazioko lehendakaria.
Fundación Agirre Lehendakaria fundazioaren lehendakaria.
Unesco Etxeako lehendakaria.
Munduko Nekazaritza Foroa garapenerako elkarteko lehendakaria.
Basque Culinary Center fundazioko zuzendari nagusia.
Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, ordena horren arabera urtebeteko txandak eginez.
Basque Research and Technology Alliance - BRTA, Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoaren zuzendari nagusia.
BC3 - Basque Center for Climate Change bikaintasun ikerketa-zentroko lehendakaria.
TKNIKA - Lanbide Heziketari aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako, Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren Zuzendari Exekutiboa.
Ikerbasque - Zientziarako Euskal Fundazioko zuzendari zientifikoa.
Euskararen arloan aditua den ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.
Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide diren garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.
Kanpoko euskal komunitatearen ordezkari bat, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatua.
Nazioartean eragina duten bi pertsona ospetsu, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuak.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko pertsona bat, batzordeko idazkari-lanak egingo dituena; hitz egiteko eskubidea izango du, baina ezin izango du botorik eman.
Batzordeko eskubide osoko kide izango dira pertsona horiek. Lehendakariak izendatuko ditu, 4 urteko epealdirako, eta beste epealdi batean jarraitu ahal izango dute.
Dekretu honetan jasotzen ez diren prozedurazko arlo guztietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta, hala badagokio, horien ordezko xedapenetan xedatutakoa beteko da.
Indargabetu egiten da hau: 230/2017 Dekretua, urriaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen dekretua aldatzen duena.
Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 37/2021 DEKRETUA, irailaren 22koa, lehendakariarena, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.
- Indargabetzen du: 230/2017 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: 96/2016 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duena.