Arautegia

Inprimatu

147/2021 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, zeinaren bidez gaitzen baitira 7.000.000,00 euroko kredituak 7311 Programan (Energia eta Meatzeen Politika eta Garapena), diru-sarrerak lortu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko ekitaldiko aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 3353
  • Xedapen-zk.: 147
  • Xedapen-data: 2021/06/01
  • Argitaratze-data: 2021/06/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Ingurumena; Ekonomia

Testu legala

2021eko apirilaren 5ean, 7.000.000,00 euro sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian, Industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikoa lortzeko jarduketetarako laguntzen programarekin lotuta. Izan ere, programa horretarako aurrekontua handitu egin da, IDAE Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren 2021eko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez. Laguntza horiek 2019ko apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretuaren bidez arautzen dira.

Horregatik, dekretu honen bidez, kredituok gaitzen dira Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 1ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

263/2019 Errege Dekretuan jasotako laguntzak finantzatzeko erabiliko dira funts horiek.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik