Arautegia

Inprimatu

79/2021 DEKRETUA, martxoaren 2koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 43.298.636,00 euroko kredituak 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021. urterako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1390
  • Xedapen-zk.: 79
  • Xedapen-data: 2021/03/02
  • Argitaratze-data: 2021/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 43.298.636,00 euroko diru-sarrerak ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatutako laguntzak eta LGNEF Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Hori dela eta, dekretu honen bidez, diru-sarrera hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 2an proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da, sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak egon direlako:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funts horiek.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik