Arautegia

Inprimatu

11/2021 DEKRETUA, otsailaren 24koa, lehendakariarena, otsailaren 12ko 8/2021 Dekretuko hutsak zuzentzekoa, zeinaren bidez Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea osatzen duten pertsonak izendatu baitziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1175
  • Xedapen-zk.: 11
  • Xedapen-data: 2021/02/24
  • Argitaratze-data: 2021/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira aipatutako dekretuan (2021eko otsailaren 19ko EHAA, 37. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2021/947 (2/2) orrialdean, honen ordez:

Jesús María García de Cos jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko merkataritza-arloaren ordezkaria.

Gregorio José Zurro Tobajas jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko turismo-arloaren ordezkaria.

Honako hau esan behar da:

Jesús María García de Cos jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko merkataritza- eta turismo-arloaren ordezkaria.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.