Arautegia

Inprimatu

74/2021 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 1147
  • Xedapen-zk.: 74
  • Xedapen-data: 2021/02/23
  • Argitaratze-data: 2021/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Sortzeko eta Arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legeak eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen dute, halaber, kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela institutua.

Maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak 10. artikuluan ezartzen du zer bokalek osatzen duten patronatua, eta berezko bokalak eta ez-berezkoak bereizten ditu.

Aipatutako dekretuaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, patronatuko berezko bokalak izango dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean arlo hauen eskumena duten sailak ordezkatuko dituzten bost bokal: kanpo-harremanak, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasuna eta administrazio publikoa.

Irailaren 15eko 149/2020 Dekretuaren bidez, José Ángel María Muñoz Otaegi jauna Kulturako sailburuorde kargutik kendu zen.

Irailaren 15eko 150/2020 Dekretuaren bidez, Andoni Iturbe Amorebieta jauna Kulturako sailburuorde izendatu zen.

Aldaketa horren ondorioz, eguneratu egin behar da Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko berezko bokal bat.

Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortzeko eta arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoaren arabera zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 23ko bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.