Arautegia

Inprimatu

8/2021 DEKRETUA, otsailaren 12koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 947
  • Xedapen-zk.: 8
  • Xedapen-data: 2021/02/12
  • Argitaratze-data: 2021/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituen apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak 7. artikuluan lehendakariari ematen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak lau urterako izendatzeko ahalmena, nahiz eta epea luza daitekeen. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte.

Artikulu horrek berak honako hau ere ezarri du: legez jasota dagoen arrazoiren batengatik hutsunerik geratuz gero, proposamena egin duenari jakinaraziko zaio, ordezko bat izenda dezan gelditzen den aldirako.

Azaroaren 22ko 35/2019 Dekretuaren bidez izendatu ziren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak azkenengo aldiz; beraz, indarrean dago horien izendapena lau urtean. Hala ere, izendapen horiek egin eta gero zenbait hauteskunde izan direnez, taldeen osaera aldatu da zenbait erakundetan, hala nola Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzan, foru-aldundietan eta Unibertsitatean eta horrek zenbait kide aldatzea dakar.

Horregatik, eta kideok proposatu dituzten organoek aukeratu ondoren, horien ordezko kideak izendatu behar dira, ordezkatuei geratzen zaien agintaldirako. Era berean, Eusko Jaurlaritzako sailen izenak ere aldatu direnez, dekretu honetan jasotzen da, errazago ulertzeko, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen osaera.

Hori dela eta, hau

Batzordeburua: Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria.

Batzordeburuordea: María Ángeles Elorza Zubiría andrea, Kanpo Harremanen idazkari nagusia.

Idazkaria: Gorka Alvarez Aramburu jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.

Batzordekideak:

María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko industria-arloaren ordezkaria.

Yurdana Burgoa Valtierra Andrea, Ekonomia eta Ogasun Saileko ogasun-arloaren ordezkaria.

José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Hezkuntza Saileko hezkuntza-arloaren ordezkaria.

Pedro Javier Jauregui Fernández jauna, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko etxebizitza-arloaren ordezkaria.

Jesús María García de Cos jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko merkataritza-arloaren ordezkaria.

Gregorio José Zurro Tobajas jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko turismo-arloaren ordezkaria.

Irene Larraza Aizpurua andrea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura-arloaren ordezkaria.

María Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Enplegu Saileko lan eta gizarte-segurantzako arloaren ordezkaria.

Ainhoa Campo Arenaza andrea, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria..

Koldo Atxutegi Ajuria jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria.

Sebastián Zurutuza Mujika jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria.

Ángela Eguía Liñero andrea, euskal udalen ordezkaria.

Rakel Molina Pérez andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.

Jasone Agirre Garaitaonandia andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.

Juncal Gutiérrez Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaria.

Unai Lauzirika Amias jauna, euskal etxeen ordezkaria.

Jean Flesher jauna, euskal etxeen ordezkaria.

  1. ª Aránzazu Anitua Marsan andrea, euskal etxeen ordezkaria.

    Sagrario Alemán Astitz andrea, Euskaltzaindiaren ordezkaria.

Indarrik gabe geratu da Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzeko den azaroaren 22ko 35/2019 Dekretuaa.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.