Arautegia

Inprimatu

58/2021 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 784
  • Xedapen-zk.: 58
  • Xedapen-data: 2021/02/09
  • Argitaratze-data: 2021/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren osaera apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren bidez arautu zen (49/2014 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duena).

Eusko Jaurlaritzak, ikerketa eta berrikuntzaren alde egindako apustu estrategikoaren barruan, Euskadiko I+G+b politika sustatzen jarraitu nahi du, eta, horrela, euskal gizartearen bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetu, aurrean ditugun erronka nagusiak ebatzi, eta Euskadin garapen ekonomiko eta sozial orekatua eta iraunkorra bermatu.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko tresna da Euskadiko I+G+b politika bultzatzeko. Plan hori testuinguru estrategikoa osatzen duten plan eta estrategia batzuen parte da.

Testuinguru estrategiko horretan daude: Euskadi Basque Country 2030 Agenda Euskadik garapen jasangarriaren helburuekin duen konpromisoa jasotzen duena, Horizonte Europa Europako esparru-programa berria, Europaren gaitasun berritzailean sakontzera bideratutakoa, oinarri zientifikoak eta teknologikoak indartzea edo berrikuntza, lehiakortasuna eta enplegu-gaitasuna bultzatzea lehenetsita, Europako Itun Berdea klima-aldaketari eta ingurumen-degradazioari lotutako erronkak gainditzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programa pairatzen ari garen osasun-krisiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko, ekonomia eta enplegua suspertuz.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren barruan, espezializazio adimenduneko arloak egokitzeko prozesuan sakondu behar da.

Horregatik guztiagatik, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren gobernantza indartzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen dekretua eguneratu behar da, eta, zehatzago esanda, kontseiluaren osaerari dagokionez, parte hartzaileen zerrenda zabaldu beharra dago.

Era berean, ordenamendu juridikoan, apirilaren 8ko, 49/2014 Dekretua onartu zenetik gaurdaino egondako aldaketak aintzat hartuta, azken xedapenetako lehenengoan egiten den lege-erreferentzia gaurkotu beharra dago.

Horrenbestez, lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak otsailaren 9an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Lehen artikulua. Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren laugarren artikuluaren lehenengo apartatua aldatzea. Honenbestez, honela geldituko da:

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideak hauek izango dira:

    1. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, kontseiluburua izango dena.

    2. Eusko Jaurlaritzan ogasunaren alorreko eskumena duen sailburua.

    3. Eusko Jaurlaritzan garapen ekonomikoaren alorreko eskumena duen sailburua.

    4. Eusko Jaurlaritzan hezkuntzaren eta unibertsitateen alorreko eskumena duen sailburua.

    5. Eusko Jaurlaritzan osasunaren alorreko eskumena duen sailburua.

    6. Lurralde-plangintzaren eta etxebizitzaren alorreko eskumena duen sailburua.

    7. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

    8. Lurralde historikoetako foru-aldundietako diputatu nagusiak.

    9. Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak.

    10. Basque Researche and Technology Allianceren (BRTA) zuzendaria.

    11. BRTAko Zuzendaritza Batzordeko teknologia-zentroen eta ikerketa kooperatiboko zentroen (IKZ) ordezkari bat.

    12. Bikaintasuneko oinarrizko ikerketa-zentroen (BERC) ordezkari bat, lehendakariak izendatua.

    1. Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioaren ordezkari bat.

    2. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ordezkari bat.

    1. Ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileen lau ordezkari, lehendakariak izendatuak.

    2. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren presidentea.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua.

Dekretu honetan jasotzen ez diren prozedura-arlo guztietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta, hala badagokio, horien ordezko arauetan xedatutakoa beteko da.

Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.