Arautegia

Inprimatu

288/2020 DEKRETUA, abenduaren 29koa, «Euskadiko Kirol Portua, S.A.» sozietate publikoa azkentzeko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 94
  • Xedapen-zk.: 288
  • Xedapen-data: 2020/12/29
  • Argitaratze-data: 2021/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

«Euskadiko Kirol Portua, S.A.» sozietate anonimoa 2000ko ekainaren 6ko 105/2000 Dekretuaren bidez sortu zen, eta helburutzat zuen kirol-portuak eta haiei lotutako eremu eta instalazioak planifikatzeko, sustatzeko, garatzeko eta ustiatzeko zerbitzu publikoa ematea.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen bidez, Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoa sortu zen, zeina tresna nagusia baita Euskal Autonomia Erkidegoak bere politika gauzatu dezan itsas-aisialdiko erabilera duten portuen eta haiei lotutako instalazioen arloan. Lege horretan xedatzen da ezen, behin entea jardunean hasita, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietate publikoa azkentzeari eta likidatzeari ekingo diola.

«Euskadiko Kirol Portuak»en estatutuak onartzen dituen maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuan zehazten denez, 2020ko ekainaren 1ean hasiko da ente hori jardunean. Gainera, maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuaren bitartez, «Euskadiko Kirol Portuak» enteari bere eginkizunak betetzeko beharrezko dituen baliabideak atxiki zaizkio, hala xedatuta baitago ekainaren 28ko 2/2018 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan.

Hori dela eta, entea jardunean hasita dagoenez gero, sozietate anonimoa azkendu beharra dago. Izan ere, hark betetzen zituen eginkizunak «Euskadiko Kirol Portuak» ente publikoak betetzen ditu dagoeneko. Sozietate publiko bat desegiten den kasuan gaudenez, beharrezkoa da Jaurlaritzaren dekretu bat, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 20. artikuluko 3. apartatuan. Lege hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaz onartu zen. Hortaz, dekretu honen bidez, baimena ematen da merkataritza-sozietate hori azkentzeko behar diren eragiketak egiteko; hala, sozietate publikoa azkenduta geratuko da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.