Arautegia

Inprimatu

286/2020 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona «Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L.» erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko eta sozietatearen estatutuetako 6., 10. eta 16. artikuluen aldaketaren aldeko botoa emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 178
  • Xedapen-zk.: 286
  • Xedapen-data: 2020/12/29
  • Argitaratze-data: 2021/01/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da dekretu hori; baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Era berean, EOLren 111.2 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta instituzionalaren zuzeneko edo zeharkako titulartasuneko akzioen ordezkariek onartu behar dituzte estatutu sozialak, eta Gobernu Kontseiluak emango du horiek aldatzeko baimena.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaezkoa izango du sozietatearen xedea adieraztea, baita Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratze horretan zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Azaroaren 29ko 460/1994 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena eman zitzaion «Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L.» erantzukizun mugatuko sozietateko kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Harrezkero, Euskal Autonomia Erkidegoak ehuneko berrogeita hamarreko partaidetza du sozietate horren kapitalean; Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, gainerako ehuneko berrogeita hamarrekoa.

Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L. sozietatearen xedea edozelako arte-lan eta -sorkuntza motak eskuratu eta ustiatzea da, baita arte-erakusketak eta -erakustaldiak antolatzea ere.

Sozietatearen Ohiko Batzar Orokorrak 2020ko abenduaren 1ean egindako bilkuran erabaki zuen, besteak beste, kapital-gehikuntza bat proposatzea, beharrezko baliabideak lortzeko xedez, eta horiei esker ekin ahal izateko Bilboko Guggenheim museoaren bilduma propioko eskuratze-programari 2020ko ekitaldian zehar. Proposamen horrek hau dakar: Eusko Jaurlaritzak sozietatean beste 831 partaidetza harpidetzea, hau da, 499.439,31 euro guztira, Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L. sozietatearen kapitalean duen partaidetza-ehunekoari eutsi diezaion. Halaber, sozietatearen estatutuetako 10. eta 16. artikuluak aldatzea erabaki zuen, Batzar Orokorraren eta Administrazio Kontseiluaren bileretarako deialdiei buruzkoak.

831 partaidetza horiek harpidetzeko kreditu egoki eta nahikoa dagoenez, eta lehen paragrafoan adierazitakoarekin bat, Gobernu Kontseiluaren baimena behar da sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Horretaz gain, kapital-gehikuntzaren ondorioz, beharrezkoa da Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L. sozietatearen estatutuen 6. artikulua aldatzea, sozietatearen kapitalari dagokiona, hain zuzen.

Hori dela eta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

EAEko Administrazio Orokorrak bere gain hartutako partaidetza sozialen balio nominal osoa 2020ko abenduaren 31 baino lehen ordainduko da, eskudirutan eta Europako moneta erkidean.

Gehikuntzaren ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sozietate horren kapitalean izango duen partaidetza 57.158.455,04 eurokoa izango da, 95.104 partaidetzatan banatua. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L. sozietatean edukiko duen partaidetza kapitalaren ehuneko berrogeita hamarrekoa izango da, eta gainerako ehuneko berrogeita hamarra, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio.

Baimena ematen zaio, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren partaidetzen ordezkariari 10. eta 16. artikuluak aldatzeko, Batzar Orokorraren eta Administrazio Kontseiluaren bileretarako deialdiari buruzkoak. Bi artikulu horiek honela idatzita geratuko dira:

  1. artikulua (Estatutu sozialak)

    «Administrazio Kontseiluko lehendakariak egingo du Batzar Orokorrerako deia, idatziz, eta batzarraren eguna baino 15 egun lehenago, gutxienez.

    Deialdia banan-banan eta idatziz jakinaraziko zaio bazkide bakoitzari, legez aurreikusitako betekizunak konplituz.

    Administrazio Kontseiluko lehendakariak nahitaez egin beharko du Batzarrerako deia, baldin eta, gutxienez, sozietatearen kapitalaren ehuneko bost ordezkatzen duten bazkideek hala eskatzen badute.

    Deialdian, honako hauek adieraziko dira: sozietatearen izena, batzarraren eguna, ordua eta tokia, eztabaidatu beharreko gaiak eta bigarren deialdia, lehenengoaren biharamunean egingo dena, toki eta ordu berean.

    Deialdian adierazitako tokian egingo da Batzar Orokorra, eta, betiere, sozietateak helbidea daukan udalerrian. Deialdian tokia adierazita ez badago, sozietatearen egoitzan egingo dela joko da.

    Bazkideak, Batzar Orokorrean parte hartzeko, aurreko apartatuan adierazitako tokira joan ahal izango dira, edo, bestela, toki horrekin konektatu, bideokonferentzia bidez edo antzeko sistema teknikoen bidez. Sistema horiek, betiere, aukera eman behar dute parte-hartzaileak elkar ezagutu eta identifikatzeko, eta haien artean etengabe komunikatzeko, edozein dela ere dauden lekua; aukera eman behar dute, era berean, denbora errealean bozkatzeko eta parte hartzeko. Aukera horretaz baliatzea erabakitzen bada, deialdian adierazi beharko da posible dela batzarrean parte hartzea bideokonferentzia bidez edo antzeko sistema tekniko baten bidez, eta, gainera, sistema horren bidez parte hartzeko xehetasunak jakinarazi beharko dira. Erabakiak sozietatearen egoitzan hartu direla joko da.»

  1. artikulua (Estatutu Sozialak)

    «Sozietatearen interesek ezarriko dute Administrazio Kontseiluaren bileren maiztasuna. Lehendakariak egingo du bileren deialdia. Hala ere, administratzaileek ere egin dezakete deialdia, Kontseiluaren hiru heren gutxienez ordezkatzen badute eta, aurretik lehendakariari eskaera egin arren, hark hilabeteko epean deialdia egin ez badu inolako arrazoi justifikaturik gabe.

    Deialdiak beti idatziz egin behar dira, eta kontseilari bakoitzari bidali, bilera egin baino bost egun lehenago, gutxienez.

    Ez dago deialdia egin beharrik, baldin eta kontseilari guztiak bilduta badaude eta aho batez erabakitzen badute bilera egitea.

    Administrazio Kontseiluaren bilerak balio osoz egiteko, beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoak haietan parte hartzea.

    Administrazio Kontseiluaren bilerak sozietatearen egoitzan egingo dira, non eta deialdian ez den adierazten beste toki bat. Salbuespenez, kontseilariek Kontseiluko kideen herena ordezkatuz deitutako bilerak nahitaez egingo dira egoitza soziala dagoen herrian.

    Kontseilua, halaber, hainbat tokitan aldi berean egin daiteke, baldin eta ikus-entzunezko bitarteko edo bitarteko telefoniko bidez bermatzen bada kide guztiek elkar aintzatestea, bai eta haien arteko elkarreragina eta komunikazioa denbora errealean gauzatzea ere, hau da, ekitaldiaren bateratasuna. Kasu horretan, deialdian zehaztuko da zein den konexio-sistema eta zein diren sistema horren bidez bertaratzeko eta parte hartzeko xehetasunak. Erabakiak sozietatearen egoitzan hartu direla joko da.

    Kontseiluaren erabakiak idatziz eta bilerarik egin gabe ere hartu ahal izango dira, baldin eta kontseilari bat ere aurka azaltzen ez bada. Halakoetan, Kontseilua idatziz eta bilerarik gabe egiteko eskaera egiten duen kontsulta-deialdian zehaztu beharko da zer epetan jaso ahal izango dira botoak; epe hori gutxienez 72 ordukoa izango da, deialdia egiten denetik hasita. Kontseilariek bitarteko telematikoz bidali ahal izango dituzte botoak eta aktan jasoarazi nahi dituzten oharrak.»

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik