Arautegia

Inprimatu

282/2020 DEKRETUA, abenduaren 22koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020ko aurrekontuko 7212 programan -Industria-garapena eta ekintzaileentzako laguntza-, 5413 programan -Teknologia- sarrerak egon direlako (zenbatekoa: 30.000.000,00 euro).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 261
  • Hurrenkera-zk.: 5584
  • Xedapen-zk.: 282
  • Xedapen-data: 2020/12/22
  • Argitaratze-data: 2020/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

2016. urtean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 30.000.000,00 euroko bermea gordailutu zuen Finantzen Euskal Institutuan, zeren eta mailegu-programa bat bermatu nahi baitzuen efizientzia energetikoko neurrien I+G+B arlorako. Programa hori ez zen exekutatu, ordea, eta, ondorioz, dirua itzultzeko eskatu zen. Horregatik, Finantzen Euskal Institutuak 30.000.000,00 euroko sarrera egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian.

Finantzen Euskal Institutuaren Gizarte Funtsa zabaltzeko asmoz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eskatu du gaitu dadila Finantzen Euskal Institututik lortu den 30.000.000,00 euroko sarrera 2020ko ekitaldiko aurrekontuan.

Hori dela eta, dekretu honen bidez, diru-sarrera hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2020ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da, sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak egon direlako:

(Ikus .PDF)

Funtsez bidez, Finantzen Euskal Institutuaren Gizarte Funtsaren zabalkuntza finantzatuko da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik