Arautegia

Inprimatu

281/2020 DEKRETUA, abenduaren 22koa, zeinaren bidez baimentzen baita Basque Trade e Investimento do Brasil SA izeneko sozietate publikoa sortzea eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak eta Nazioartekotze Euskal Agentzia-Basque Trade & Investment SAk han parte hartzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 261
  • Hurrenkera-zk.: 5577
  • Xedapen-zk.: 281
  • Xedapen-data: 2020/12/22
  • Argitaratze-data: 2020/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze Planaren barruan, lehentasunezko herrialdetzat hartu da Brasil; izan ere, ikusi dugu herrialde horretan egon behar dugula, EAEko enpresen nazioartekotzea sustatzeko bai hango merkatuan bai Hego Amerika osoan.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia erakunde publikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ekonomia sustatzeko politikaren tresna gisa jardutea du xede. Hori dela eta, EAEko enpresen nazioartekotzeari laguntza publikoa emateko sistema sustatzeko eta sendotzeko eskumena du, eta EAEko enpresei atzerrian ezartzen laguntzen die.

Nazioartekotze Euskal Agentzia-Basque Trade & Investment SA sozietate publikoaren SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia da bere bazkide bakarra xede soziala da ekonomiaren eta EAEko enpresen nazioartekotzea sustatzea, eta enpresei laguntza eskaintzea haien nazioarteko proiekzioan, lehiakortasun-elementu garrantzitsu den heinean, baita eragile eskudunei ere, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko inbertsioak erakartzeko.

Nazioartekotze Euskal Agentzia-Basque Trade and Investment SA sozietate publikoaren eta euskal enpresen arteko lankidetza aholkularien eta bulego propioen sare baten bidez gauzatzen da (bulegoak herrialde garrantzitsuenetan daude kokatuta). Kasu honetan, Brasilen nazioartekotzen laguntzeko egiturari egonkortasuna eta gaitasun juridikoa emateko aukerarik egokiena da Nazioartekotze Euskal Agentzia-Basque Trade and Investment SAren sozietate filial bat eratzea Brasilen, «Basque Trade e Investimento do Brasil SA» izenekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina), sozietate publikoak merkataritzako sozietateak dira, baldin eta beren kapitaletan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen partaidetza bada nagusi. Lege horrek ezartzen du, halaber, sozietate publikoak sortzeko edo azkentzeko, Jaurlaritzaren dekretu bat beharko dela, eta sozietate horien araubide juridikoa sozietate mota bakoitzari dagokionez indarrean dagoena izango dela.

Bestalde, Euskadiko Ondareari buruzko Legeak (azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina) 110. artikuluan ezartzen du, baita ere, Jaurlaritzaren dekretu bat behar dela, enpresa-ondarea osatuko duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko aldez aurreko baimena ematen duena. Eskuraketa modu bat da merkataritza-sozietate baten kapitala ordezkatzen duten balioak harpidetzea.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak eta Nazioartekotze Euskal Agentzia-Basque Trade and Investment SAk baimena eskatu dute bien partaidetza duen sozietate bat eratzeko eta Brasilen martxan jartzeko.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Ekonomiaren eta EAEko enpresen nazioartekotzea sustatzea, eta enpresei laguntzea Brasilgo merkatuko proiekzioan, bai eta eragile eskudunei ere, Euskal Autonomia Erkidegora Brasilgo inbertsioak erakartzeko.

  2. Bitartekotza-jarduerak eta zerbitzu- eta negozio-agentziak, oro har.

  3. Merkatua aztertzeko zerbitzuak.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak eta Nazioartekotze Euskal Agentzia-Basque Trade and Investment SA sozietate publikoak, Basque Trade e Investimento do Brasil SAren zor sozialei dagokienez, jarritako kapital sozialera mugatutako erantzukizuna izango dute.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik