Arautegia

Inprimatu

247/2020 DEKRETUA, azaroaren 3koa, baimena ematen diona SPRI-Enpresaren Garapenerako Euskal Agentziari Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko eta baimena ematen diona sozietate horren estatutuetako 2. artikulua aldatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 4801
  • Xedapen-zk.: 247
  • Xedapen-data: 2020/11/03
  • Argitaratze-data: 2020/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2020ko apirilaren 14ko bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018 ekitaldirako aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 5. zenbakiaren c) letraren arabera, baimena eman ziezaion SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapitala, guztira 1.150.000 euro ordainduta, hau da, gehikuntza horren % 76,67. Eragiketa horren ostean, enpresa horretan % 67,11koa izango da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren parte-hartzea.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan ezartzen denez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da dekretu hori; baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuan, non eta ez diren doan eskuratzen, nahitaez adieraziko da sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskuratze horretan zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen xedea da industria-arloko ekimena eta inbertsioa bultzatzea eta sustatzea. Horretarako, zenbait eraikin eraiki, eta lursail-multzoak egokituko ditu, eta horien ustiaketa kudeatuko du errentamendu-formulen bidez, jabetza-eskualdatze bidez edo beste edozein bide erabiliz, prekarioko lagapena barnean dela. Sozietateak, halaber, lokal eta zerbitzuak sustatuko eta merkaturatuko ditu, teknologia zabalduko du, eskualdatzeko jarduerak gauzatuko ditu, eta parkean ezartzekoak diren enpresa hautagaiak gonbidatu eta aukeratuko ditu, hau da, teknologia aurreratuan jarduerak egingo dituzten enpresak.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik