Arautegia

Inprimatu

20/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 177
  • Hurrenkera-zk.: 3521
  • Xedapen-zk.: 20
  • Xedapen-data: 2020/09/07
  • Argitaratze-data: 2020/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b), 17. eta 25. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau

  1. Eginkizun horiek betetzeko, Jaurlaritzari buruzko Legearen 8. artikuluko d), i), j) eta k) apartatuetan aurreikusitako ahalmenak eskuordetzen zaizkio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeari.

  2. Era berean, lehendakariari dagozkion zuzendaritza politikoko ahalmenei eta Autonomia Estatutuak eta legeek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten ahalmenei kalterik egin gabe, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea izango da, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Estatuarekiko Transferentzien Batzorde Mistoko eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko Batzorde Mistoko burua, inplikatutako sailen lankidetza izanik, bakoitzaren eskumenen esparruan.

Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik