Arautegia

Inprimatu

17/2020 DEKRETUA, abuztuaren 15ekoa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Lehendakariak Euskadiko Herri Babeseko Plana-Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi zuzentzeko eskumenak bereganatzen baititu, COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurrean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3300
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 2020/08/15
  • Argitaratze-data: 2020/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2020ko abuztuaren 14an, Osasuneko sailburuak eskatuta, Segurtasuneko sailburuak erabaki du Euskadiko Herri Babeseko Plana-Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi formalki aktibatzea, COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurrean.

«Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi» deritzon Euskadiko Herri Babeseko Plana onartzen duen eta larrialdiei aurre egiteko euskal sistemak dituen integrazio-bideak arautzen dituen ekainaren 24ko 153/1997 Dekretuaren bidez onartu zen Euskadiko Herri Babeseko Plana, eta horren berrazterketa berezi bat egitea onartzen duen urtarrilaren 13ko 1/2015 Dekretuaren bidez aldatu zen. Plan horrek Euskal Autonomia Erkidegoko antolamendu-esparru orokorra ezartzen du, larrialdi-mota guztiei aurre egiteko, baldin eta horien izaera edo hedapenagatik edo administrazio bat baino gehiago koordinatu behar izateagatik autonomia-mailako zuzendaritza behar bada.

Larrialdia zuzentzea eta koordinatzea Segurtasuneko sailburuari dagokio, Planaren eta Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren arabera, hargatik eragotzi gabe Lehendakariak ahalmen horiek bere gain hartzea, larrialdiaren hedapena edo intentsitate bereziki larria kontuan hartuta.

Gaur egungo egoerak eta larrialdiaren hedapen bereziak gizarte osoari eta gizarteko eta ekonomiako hainbat sektoreri eragin diezaiekete. Ondorioz, beharrezkoa da Lehendakariak larrialdi-jardueren zuzendaritza eta koordinazioa bere gain hartzea, eta Euskadiko Herri Babeseko Planaren antolaketa-egitura Lehendakariaren mende jartzea zuzenean.

Horregatik, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebatzi dut larrialdi-jardueren zuzendaritza eta koordinazioa nire gain hartzea.

Ondorioz, aipatutako manuen eta aplikatu beharreko gainerako legeen arabera, honako hau

Lehenengoa. Lehendakariak bere gain hartzen ditu Euskadiko Herri Babeseko Planean Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi jasota dauden larrialdi-jardueren koordinazioa eta zuzendaritza bakarra, COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurrean. Eskumenak bereganatze horrek dekretu hau sinatzen den unetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena. Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abuztuaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik