Arautegia

Inprimatu

98/2020 DEKRETUA, uztailaren 28koa, zeinaren bidez arautzen baita unibertsitate- eta unibertsitatekoak ez diren goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko beken eskaerak eta gainerako tramiteak era elektronikoan derrigorrean egin beharra.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3160
  • Xedapen-zk.: 98
  • Xedapen-data: 2020/07/28
  • Argitaratze-data: 2020/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Unibertsitate- eta unibertsitatekoak ez diren goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko zenbait beka-deialdi ematen du urtero Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitara, abenduaren 18ko 3/1979 lege organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuak 15. artikuluan, Unibertsitateen arloan 1985eko martxoaren 25eko Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioa argitara ematea onartzen duen uztailaren 2ko 181/1985 dekretuak eta otsailaren 25eko 3/2004 legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, xedatutakoaren arabera.

Testuinguru horretan, unibertsitate- eta unibertsitatekoak ez diren goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak era elektronikoan besterik ez direla tramitatuko erabaki du Unibertsitate Koordinazio eta Politikarako Zuzendaritzak.

Unibertsitate-beken hartzaileak unibertsitate-titulu bat lortzeko bidean dauden pertsonak dira. Horregatik, eskatzaileek adin nagusikoak izan beharko dute, edo adin nagusitasuna lortzeko zorian egon, eta Batxilergoa edo Goi Mailako Heziketa Zikloak eta unibertsitate-ikasketak egiteko sarrera-probak izan beharko dituzte gaindituak. Horiek horrela, beka eskatzen duten pertsonak behar diren bitarteko elektronikoak erabiltzeko teknikoki gai direla pentsa daiteke.

Horregatik, egiaztatutako gaitasun teknikoa duten eta erabili beharreko bitarteko teknologikoak eskura izatea bermatuta duten pertsona fisikoen kolektibo bateko partaide dira beka-eskatzaileak; gainera, bitartekoak ez dituenak du bitarteko horiek eskaintzen diren hainbat eta hainbat zentro publikotara, gizarte-etxeak, liburutegiak eta, jakina, unibertsitate-zentroak esate baterako, jotzeko aukera.

Administrazio-prozedurak era elektronikoan tramitatzeko prozesua aurrera eraman eta martxan jartzeko ahalegin inportantea egin du azken legealdietan Eusko Jaurlaritzak; ahalegin horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren menpeko sailek, organismoek eta erakunde publikoek kudeatzen dituzten prozeduren bi heren inguru interesatuta dauden pertsonekin interakzioan gauzatzeko daude eskura eta guztiz era elektronikoan tramita daitezke, baita antolaketaren barne eremuan ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuan administrazio-prozedurak era elektronikoan tramitatzeko euskarri den plataforma teknologikoa guztiz finkatuta dago eta erabilpen orokorra du Eusko Jaurlaritzaren menpeko sail, organismo eta erakunde publiko guztietan. EAEko sektore publikoaren dokumentu elektronikoak kudeatzeko politikak (Administrazio Publiko eta Justizia sailburuaren eta Ogasun eta Finantza sailburuaren 2016ko irailaren 27ko Aginduaren bidez onartua) EAEko sektore publikoa integratzen duten erakundeek sortu edo zaindutako espediente eta dokumentu elektronikoen egiazkotasuna, fidagarritasuna, eskuragarritasuna, integritatea eta kontserbazioa bermatzen ditu.

Horiek horrela, tramitazio elektronikoa gure Administrazioan era nabarmen batean ezarrita dagoela eta heldutasun maila handia lortu duela esan dezakegu. Dena den, zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzera, prozedura elektronikoa administrazio-jardueran ohiko eran integratzera eta zerbitzu elektronikoen erabilgarritasuna eta kalitatea hobetzera bideratutako jarduerak gauzatzen jarraitu behar da.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, 2017ko abenduaren 12an egindako bilkuran, 2020rako Gobernantza eta Berrikuntza Publikorako Plan Estrategikoa onartu zuen; izan ere, administrazio elektronikoaren eremuan sortzen diren erronka berriei erantzuna ematea du, hain zuzen ere, plan estrategiko horrek helburu, eta dituen proiektuen artean «3.3 Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea», besteak beste, sartzen da.

Horiek horrela, proiektu horrek zerbitzuak digitalizatzeko plan bat egitea planteatzen du. Plan horrek oraindik tramitazio elektroniko osorik ez duten Eusko Jaurlaritzako sail, organismo eta erakundeen zerbitzu eta prozedurak identifikatu eta berorien digitalizazioa planifikatuko du, zerbitzu eta prozedura guztiek digitalizatzeko data bat izan dezaten eta 2020rako Gobernantza eta Berrikuntza Publikorako Plan Estrategikoaren aldian zerbitzu elektronikoen eskaintza osatze aldera.

Estatu mailan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen bidez baliogabetutako ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Era Elektronikoan Sartzeari buruzkoak, arauzko babes handia ekarri zuen administrazio elektronikoa ezartzeko prozesuan. Urriaren 1eko 39/2015 legeak 14.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, beraiekiko harremanak bitarteko elektronikoen bidez izateko eginbeharra ezarri ahal izango dute Administrazioek, zenbait prozeduratan eta, haien gaitasun ekonomiko eta teknikoarengatik, dedikazio profesionalarengatik edo beste arrazoi batzuengatik, behar diren bitarteko elektronikoak eskura dituztela egiaztatuta dagoen pertsona fisikoen kolektibo batzuentzat.

EAEren eremuan, 39/2015 Legea indarrean jarri ondoren, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak administrazio elektronikoa erregulatzeko araudi gaurkotua izaten jarraitzen du. Dekretu horrek 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, berarekin derrigorrean bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko eginbeharra ezarriko duten araudiak emateko ahalmena izango du Administrazioak, interesatuak pertsona juridikoak edo, beraien gaitasun ekonomiko edo teknikoarengatik, jarduera profesionalarengatik edo egiaztatutako beste arrazoi batzuengatik, behar diren bitarteko teknologikoak eskura izatea bermatuta duten pertsona fisikoen kolektiboak badira.

Horren arabera, dagozkion nahitaezko txostenak egin ondoren, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 28an egindako bilkuran aldez aurretik deliberatu eta onartu ondoren, honako hau

Ikasleek unibertsitate-ikasketak eta unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beken eskabideetan eta gainerako izapideetan jasotako prozeduretan bitarteko elektronikoak derrigorrean erabili behar dituztela ezartzea du arau honek helburu.

  1. Ondorengo ikasketak egiten dituztenak dira arau honen aplikazio-eremu pertsonalean sartuta dauden ikasleak:

    1. Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    2. Unibertsitate-masterraren titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    3. 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko prestatze-ikastaroa, presentziazko irakaskuntza ez duten unibertsitateek emandakoa.

    4. Goi mailako arte-irakaskuntzak.

    5. Goi mailako ikasketa militarrak.

    6. Goi mailako erlijio-ikasketak.

  2. Ondorengo atalean aipatzen diren hezkuntzaren arloko Sail eskudunaren prozedurak, beka, dirulaguntza edo sarien arloan, daude arau honen aplikazio materialaren eremuan sartuta, ondorengo helburuekin:

    1. Aurreko atalean aipatutako ikasketak egitea.

    2. Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzea.

    3. Bikaintasun akademikoa saritzea.

    4. Ikerketa-lanetan laguntzea eta hastea.

      Halaber, unibertsitateen arloko zuzendaritza eskudunak ezartzen dituen beste laguntza batzuk ere aplikazio-eremuan sartuko dira.

  3. Aplikazio materialaren eremua ondorengo prozedurei buruzkoa da:

    1. Eskaera, agiriak aurkeztea eta aldaketak jakinaraztea.

    2. Alegazioak, gorako errekurtsoak eta uko egiteak aurkeztea.

  4. Derrigortasunak tramite eta jakinarazpen guztiak hartzen ditu.

  1. Era telematikoan egingo dira eskaera eta 2.2 artikuluan aipatutako deialdietan jasota agertzen diren prozeduren gainerako tramiteak eta, horretarako, identifikatzeko eta izenpetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) onartuta dauden bitartekoak erabiliko dira. Aipatutako egoitza elektronikoan publikatutako deialdi bakoitzerako ezarritako formularioaren bidez egingo da eskaera.

  2. Jakinarazpen elektronikoak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitzan dagoen plataformaren bidez jakinaraziko dira 2.3 artikuluan adierazitako prozeduretan emandako egintzak. Gainera, hala dagokionean, jakinarazpena argitalpen bidez egin ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholari lotuta.

    Abisu bakarra bidali ahal izango da dispositibo elektronikora edo interesatuak adierazi duen posta elektronikoaren helbidera, egoitza elektronikoan jakinarazpen bat eskura dagoela aditzera emateko.

Hasi ziren unean aplikatzeko modukoa zen araudiaren bidez erregulatuko dira agindu hau indarrean jarri aurretik hasitako prozedurak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da dekretu hau indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik