Arautegia

Inprimatu

96/2020 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Giza Sustapenerako eta Komunitate Garapenerako «Susterra» elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Osasun Saila; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3143
  • Xedapen-zk.: 96
  • Xedapen-data: 2020/07/28
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Horren babesean, Giza Sustapenerako eta Komunitate Garapenerako «Susterra» elkarteak aitorpen hori eskatu du, uste baitu gizarte-bazterketako egoeran dauden kolektiboen giza sustapena erraztuz egiten dituen jarduerek onura publikoko erakunde gisa aitortzea merezi dutela.

Giza Sustapenerako eta Komunitate Garapenerako «Susterra» elkartea AS/B/07697/1998 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, hori egitea agindu baitzen Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak 1998ko abenduaren 2an eman zuen Ebazpenaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu elkarteak bere eginkizunak.

Eratu zen egunetik, Giza Sustapenerako eta Komunitate Garapenerako «Susterra» elkarteak bere helburu nagusia betetzeko behar diren jarduera guztiak egiten ditu: gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, gizakien sustapenera eta garapen komunitariora bideratutako programak garatuz.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Lehendakariak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Osasuneko sailburuak eta Lan eta Justiziako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 28ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik