Arautegia

Inprimatu

95/2020 DEKRETUA, uztailaren 28koa, egoera ahulean dauden herriei laguntzeko «Jambo Congo» elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3173
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 2020/07/28
  • Argitaratze-data: 2020/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Horren babesean, egoera ahulean dauden herriei laguntzeko «Jambo Congo» elkarteak aitorpen hori eskatu du, uste baitu garapenerako lankidetzaren eta sentsibilizazioaren arloan garatzen dituen jarduerek onura publikoko erakunde gisa aitortzea merezi dutela.

Egoera ahulean dauden herriei laguntzeko «Jambo Congo» elkartea AS/A/19921/2016 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, hori egitea agindu baitzen Administrazio Publiko eta Justizia Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak 2016ko martxoaren 11n eman zuen Ebazpenaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu elkarteak bere eginkizunak.

Eratu zen egunetik, egoera ahulean dauden herriei laguntzeko «Jambo Congo» elkarteak bere helburu nagusiak betetzeko behar diren jarduera guztiak egiten ditu: alde batetik, garapen bidean dauden herrialdeetan egoera ahulean dauden biztanleen bizi-baldintzak hobetzea, eta bestetik, herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea garapen-bidean dauden herrialdeetan bizi diren bizi-baldintzei eta pobrezia- eta indarkeria-egoerari buruz, bereziki Kongoko Errepublika Demokratikoan.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Lehendakariak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira eta, Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 28ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik