Arautegia

Inprimatu

76/2020 DEKRETUA, ekainaren 9koa, gas erregaiak kanalizazio bidez banatu eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozedurena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 2305
  • Xedapen-zk.: 76
  • Xedapen-data: 2020/06/09
  • Argitaratze-data: 2020/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen arabera, administrazio-baimenak behar dira gas naturala banatu eta garraiatzeko instalazioak eta petrolio-gas likidotuak biltegiratu eta banatzeko instalazioak eraiki, aldatu, ustiatu, itxi eta eskualdatzeko, kanalizazio bidezko hornidurarako.

Aipatutako lege-testuarekin bat etorriz, autonomia-erkidegoei dagokie, beren estatutuen eremuan, gas erregaien kanalizazio bidezko banaketa eta bigarren mailako garraioko instalazioetarako baimenak ematea, baldin eta instalazio horiek autonomia-erkidegoaren lurralde-eremutik ateratzen ez badira; orobat dagokie instalazio horiek ukitzen dituzten ikuskaritza- eta zehapen-eskumenak baliatzea.

Horregatik, testu horren azken xedapenetako lehenengoak finkatu arren Legea oinarrizkoa dela, testutik kanpo laga dira kasuan-kasuan eskumena daukan administrazioaren gain utzita dauden prozeduren inguruko erreferentzia guztiak.

Irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuak petrolio-gas likidotuak banatzeko jardueraren Erregelamendua onartzen du, eta instalazio mota horien administrazio-baimena emateko prozedura arautzen; errege-dekretu hori, gainera, indarrean dago uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako gas-erregaiak banatu eta erabiltzeko erregelamendu teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoarekin kontraesanean ez dagoen eta haren aurka ez doan orotan.

Horiek horrela, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan gas naturalen instalazioak baimentzeko prozedurak eta gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak arautzen dituena xedatuta dago gas naturaleko jarduerekin lotutako instalazio guztiak baimentzeko erregimena; jarduera hori Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoa da.

Ildo beretik, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak erregai gaseosoen banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak (01etik 11rako ICG) onartzen dituena eragina du erregai gaseosoak kanalizazio bidez banatzeko instalazioen administrazio-baimenen izapidetzean.

Euskal Autonomia Erkidegoan, ekainaren 9ko 107/1998 Dekretuaren bidez arautu zen gas kanalizatuaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena ematea eta horiek abiaraztea.

Ekainaren 9ko 107/1998 Dekretua esparru hori arautzen duen estatu-araudiaren aurrekoa denez, ezinbestean eguneratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko instalazio guztien administrazio-baimenak emateko prozedura.

Horregatik guztiagatik egin da dekretu hau, orain arteko erregulazioa arau-aldaketetara egokitzeko eta arintasun handiagoa emateko onura publikoaren deklarazioa edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa beharrezkoa ez den kasuetan, hartara instalazio ohikoenak baimentzea eta abiaraztea errazteko. Era berean, egoki irizten zaio gas kanalizatua banatzeko instalazioen eskualdatze, itxiera, berrikuspen, ikuskapen eta erantzukizunen araubidea eta zehapen-araubideari eragiten dioten alderdi batzuk arautzeari.

Horrenbestez, bat etorriz Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2020ko ekainaren 9an egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honen xedea da arautzea gas kanalizatuaren banaketarako eta bigarren mailako garraiorako instalazioak eraiki, aldatu, ustiatu, eskualdatu eta ixteko administrazio-baimenak emateko prozedurak, zeinaren eskumena Euskal Autonomia Erkidegoarena baita.

  2. Era berean, gas erregaia banaketa-eremu geografiko berri batean banatzeko administrazio-baimenen eskabideentzako lehia-prozedura arautzen da.

  3. Dekretu honetan instalazio horiei buruzko berrikuspenak eta ikuskapenak ere arautzen dira.

  1. Kanalizatutako gasaren banaketarako eta bigarren mailako garraiorako instalazioei aplikatzen zaizkie dekretu honen manuak, baldin eta instalazio horiek ez badaude gas naturalaren oinarrizko sarearen barnean edo Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremutik ateratzen ez badira.

  2. Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira Estatuko Administrazio Orokorraren eskumeneko instalazioak.

Talde hauetan sailkatuko da dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren gas kanalizatuko instalazioen izapidetzea:

  1. Lehenengo taldea:

    Gasa kanalizazio bidez banatzeko instalazioak, gas hori banatzen ez den eremu geografiko batean kokatuta daudenak eta ez dutenak indarreko administrazio-baimenik eskaera egiten den egunean. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremutik ateratzen ez diren bigarren mailako gas-garraioko instalazioak. Dekretu honen esparruko instalazio oro, edo haren aldaketak, onura publikoaren deklarazioa eskatzen denean edo, indarreko araudiaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar denean.

  2. Bigarren taldea:

    Lehen taldean sartuta ez dauden sareen zabalkuntzak, aldaketak edo itxierak, dekretu honen V. kapituluan jasotako itxierak izan ezik.

  1. Aurretiko administrazio-baimena.

    Instalazioaren aurreproiektutik abiatuta izapidetuko da, dokumentu tekniko gisa, eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera. Enpresa baimenduari eskubidea ematen dio instalazio jakin bat baldintza zehatz batzuetan egiteko.

  2. Proiektua onartzea.

    Egikaritze-proiektuarekin eta aplikatu beharreko arauak betetzen direla egiaztatzen duen erantzukizun-deklarazioarekin izapidetuko da, horrela, titularrak instalazioa eraiki ahal izango du, eskatu beharreko eskakizunak beteta.

  3. Ustiatzeko eta abiarazteko baimena.

    Baimen horrek ahalbidetuko du, proiektua gauzatu ostean, instalazioak gasean jartzea eta ustiapen komertziala egitea. Instalazioen abiarazte-akta emanez zehaztuko da hori.

Energia-gaietan eskumenak dituen zuzendaritzak egikarituko ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasunaren mendeko baimenak emateko eskumenak.

1. 4. artikuluan adierazitako baimen-eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, energia-gaietan eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko dira, www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez.

  1. Eskabideok Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluak ezarritako eskakizunak bete behar dituzte.

  2. Kapitulu honetako baimenak emango dira aplikatzekoak diren xedapenekin bat etorrita beharrezkoak diren bestelako baimenak kontuan hartu barik.

Gas kanalizatuko instalazioetako administrazio-baimenen eskatzaileek, jardueran aritzeko, xedapen hauetan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte: 1434/2002 Errege Dekretuaren 9. artikuluan gas naturalaren banatzaileentzat, haren 7. artikulua gas naturalaren garraiolarientzat, eta 1085/1992 Errege Dekretuaren 11. artikulua petrolio-gas likidotuen hornitzaileentzat.

Honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira eremu geografiko berri baterako administrazio-baimenerako eskabidearekin batera:

a) 7. artikuluan adierazitako eran, eskatzailearen gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

  1. Instalazioaren aurreproiektua, teknikari eskudun batek sinatua, gutxienez honako hauek bildu beharko dituena:

    Kokapena. Instalazioaren helburua. Ezaugarri nagusiak. Kokapen-planoa. Zenbatetsitako aurrekontua eta ordainsari-baldintzak. Obrak egikaritzeko eta abiarazteko epeak. Zenbat hornidura-puntutara heltzen den.

    Aurreproiektuaren ordez, instalazioaren egikaritze-proiektua aurkez dezake eskatzaileak, egoki baderitzo.

Beste eremu geografiko batean baimena emateko eskabideak lehia-prozeduraren eraginpean egongo dira. Horretarako, iragarki bat jarriko da instalazioa dagoen lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako hauek adierazita:

  1. Lehiaren xede den eremu geografikoa.

  2. Kanalizatuko diren gasak zer motatakoak izango diren.

  3. Prozeduraren hasiera-data.

  4. Ebazpena eta administrazio-isiltasunaren ondorioak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

  5. Eskabideak aurkezteko epearen hasiera-data, eskabideak aurkezteko epea, eta eskabideak aurkezteko modua arautzen duten dekretu honetako artikuluei buruzko erreferentziak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  1. Instalazioen gertutasuna.

    Petrolio-gas likidotuak (PGL) banatzeko existitzen diren instalazioen transformazioa, gas naturala banatzeko: 35 puntu. D = 0 km: 20 puntu. D 10 km: 15 puntu. 10 km < D 25 km: 10 puntu. D > 25 km: 0 puntu.

    D da planoan neur daitekeen gutxieneko distantzia, eraiki nahi diren sareen eta gas bereko eta enpresa eskatzailearen titulartasuneko zerbitzuan dauden beste sare batzuen artean.

  2. Hartutako soluzio teknikoa:

    Gas berriztagarria fabrikatzeko plantaren bidez hornitzea: 35 puntu. Gasbideen bidezko konexioa: 30 puntu. Gas natural likidotuaren instalazioaren edo PGL biltegien bidez hornitzea: 0 puntu.

  3. Hornidura-puntu posibleen gehieneko kopurua:

    Ratio bat ezarriko da aurkeztutako eskabide bakoitzean adierazitako kopuruaren eta horien guztien gehieneko kopuruaren artean, eta ratio hori gehieneko puntuazioarekin (10 puntu) biderkatuko da.

    Balioespena: 10 x (N / MN) puntu.

    N da planteatutako sareak lor ditzakeen hornidura-puntuen gehieneko kopurua, eta MN: aurkeztutako eskabide guztien artean N kopuru handiena.

  4. Proiektuak izandako babesa:

    Udalak proiektuaren hirigintza-bideragarritasunari buruz duen aldeko jarrera balioetsiko da atal honetan.

    Udalaren edo udalen aldeko jarrera: 5 puntu.

  5. Industria-erabilerarako goi-presioko instalazioak:

    Balioetsi egingo da proposamenak barne hartzea presio altuan banatzeko sareak (5 < MOP 16), industrialdeak hornitzeko. Ez dira irizpide honen barruan balioetsi beharreko instalaziotzat hartuko hiriguneak hornitzeko proiektatutako goi-presioko banaketa-sareak, adierazitako poligonoetarako banaketa-gasbide espezifikoak proiektatzen direnean izan ezik.

    Presio altuko sareak aurreikusten diren industrialde baterako edo gehiagorako: 5 puntu. Ez diren aurreikusten presio altuko sareak industrialdeak hornitzeko: 0 puntu.

  1. Lehia-prozeduraren ebazpena hasierako eskabidea aurkeztu eta hiru hileko epean eman eta jakinaraziko zaie prozesuan parte hartzen duten enpresei.

    Lehia-prozedurari amaiera ematen dion ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion lurraldeko aldizkari ofizialean, eta instalazioa kokatuta dagoen udalei jakinaraziko zaie.

  2. Lehia-prozeduraren ebazpena jakinarazten denetik aurrera hilabeteko epean, instalazioen aurreikusitako aurrekontuaren 100eko 2ko fidantza eratu beharko du prozeduran aldeko ebazpena jaso duen enpresak.

  3. Prozeduran aldeko ebazpena jaso duen enpresak batera aurkeztu beharko ditu administrazio-baimenerako eskabidea eta proiektua onartzeko eskabidea, hiru hileko epean lehia-ebazpena jakinarazten zaionetik aurrera.

Enpresa esleipendunak ez badu betetzen aurreko artikuluan edo lehia-ebazpenean ezarritako betebeharren bat, edo egiaztatzen bada aurkeztutako informazioan datuak faltsuak, zehaztugabeak edo hutsak direla, organo eskudunak lehia-prozeduraren ebazpena ezeztatu ahal izango du modu arrazoituan, eraginpeko enpresari entzun ondoren, eta beste lehia-ebazpen bat emango du errebokatzeak eragindako eskabidearen puntuazioa baino baxuagoa lortu duen enpresaren alde.

  1. artikuluan aipatutako fidantza egikaritu ahal izango da, eraginpeko enpresari entzun ondoren, baldin eta enpresa horrek, zuzenean egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, betetzen ez baditu administrazio-baimenaren ebazpenean ezarritako epeak edo gainerako baldintzak.

1. 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, lehia ebatzi ondoren, enpresa esleipendunak, hiru hileko epean, batera aurkeztu beharko ditu administrazio-baimenerako eskabidea eta proiektua onartzeko eskabidea.

  1. Eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Teknikari eskudunak sinatutako egikaritze-proiektua, erregelamendu teknikoen eta aplikatzekoak diren gainerako arau teknikoen arabera egina, eta, gutxienez, dokumentu hauek jasotzen dituena:

      Memoria, gutxienez honako hauek jasotzen dituena: xedea, kokapena, titularra, aplikatu beharreko araudia, deskribapena eta justifikazio-kalkuluak. Baldintzen plegua. Aurrekontua. Instalazioaren planoak, dagozkien erregelamenduetan eskatutakoari jarraituz. Bestelako azterlanak: mugarik gabe, lan-arriskuen prebentzioari buruzkoak.

      Energia-gaietan eskumenak dituen zuzendaritzak onartutako proiektu-ereduren bat badago, enpresa banatzaileak eredu hori erabili ahal izango du, eta kasu zehatz bakoitzari buruzko datu espezifikoak hala nola, kokapena, sarbideak, toki-inguruabarrak, neurri espezifikoak eta kasu zehatzari dagokion beste edozein datu bilduko dituen memoria bat aurkeztu beharko du soilik.

    2. Separatak administrazio publikoentzat, erakundeentzat eta, hala badagokio, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuko enpresentzat, baldin eta instalazioak eragindako ondasun edo zerbitzuak badituzte. Separatek instalazioaren ezaugarri orokorrak eta dagokion dokumentazio kartografikoa bildu behar dituzte.

    3. Ingurumen-inpaktuari buruzko dokumentazioa, beharrezkoa izanez gero.

  1. Kanalizatuko gasa banatzeko instalazioen proiektuei ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egingo zaie, ingurumen-gaietako indarreko legedian zehaztutako baldintzetan eta kasuetan.

  2. Kasu horietan, aurretiko administrazio-baimenerako hurrengo artikuluan araututako informazioarekin batera emango dira ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduran aurreikusitako jendaurreko informazioa eta beste administrazio publiko, erakunde edo enpresa batzuei egin beharreko kontsultak. Kasu horietan, izapide horietarako epearen iraupena luzeagoa izango da sektore- edo ingurumen-araudi aplikagarrietan aurreikusitakoak baino.

  1. Aurretiko administrazio-baimeneko eskabideei jendaurreko informazioaren izapidea egingo zaie, hogei egunez. Horretarako, eskabideen laburpen-iragarkia argitaratuko da instalazioa dagoen lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  2. Aurretiko administrazio-baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa aldi berean eskatuz gero, aurreko apartatuan adierazitako jendaurreko informazio-erakustaldia batera egingo da bi eskabideetarako.

  3. Baldin eta instalazioak lurralde historiko bati baino gehiagori eragiten badio, instalazioak sorburu duen probintziako lurralde-bulegoak egingo ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkia argitaratzeko izapideak.

  4. Jendaurreko informazioaren ondorioz alegaziorik aurkezten bada, alegazio horiek eskatzaileari helaraziko zaizkio. Eskatzaileak egoki deritzona jakinaraziko dio organo eskudunari, gehienez ere hamabost eguneko epean.

  5. Ez da beharrezkoa honako hauek jendaurreko informazioaren izapidera berriz aurkeztea: alegazioak baiestearen ondorioz gerta litezkeen aldaketa ez-funtsezkoak; eta partikularrek edo administrazioek, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuko erakundeek edo enpresek, aipatutako instalazioen administrazio-baimenetarako eskabideak izapidetzean, aurkeztutako baldintza edo neurri zuzentzaileak, baldin eta eraginpeko jabeek bide-eskubidea edo erabilera-eskubidea laga badiete.

Gas naturala garraiatzeko instalazioak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak baimentzeko, ezinbestean izan beharko da Estatuko Administrazio Orokorraren Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusiaren aurretiko txostena, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 3.2.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horretarako, zuzendaritza eskudunak Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusira bidaliko ditu eskabidea eta hari erantsitako dokumentuak.

  1. Proiektuaren separata bat emango zaie dagokien administrazio, erakunde eta zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresei, instalazioak beren ardurapeko ondasun edo zerbitzuei eragiten dien heinean, hilabeteko epean eskatutako baimena eman edo uka dezaten. Epe hori igaro ondoren, berariazko erantzunik jasotzen ez bada, instalazioaren baimenarekin bat datozela ulertuko da.

  2. Bestela, eskatzaileari ukapenaren berri emango zaio, eta hark hamabost eguneko epea izango du adostasuna agertzeko edo egoki iritzitako eragozpenak adierazteko.

  3. Eskatzaileak eragozpenik adieraziz gero, aurkakotasuna adierazi zuen administrazioari, erakundeari edo enpresari jakinaraziko zaizkio eragozpen horiek, eta hark hamabost eguneko epea izango du erantzun horren alde agertzeko edo eragozpenak adierazteko.

  4. Baldin eta, epe hori igarota, administrazio, erakunde edo enpresa horiek beste eragozpen-idatzi bat egin ez badute, eskatzailearen erantzunarekin bat datozela ulertuko da.

  5. Artikulu honen aurreko paragrafoetan ezarritako izapideak bertan behera utz daitezke, baldin eta, eskabidea aurkeztearekin batera, baimenaren eskatzaileak adierazten badu ados dagoela administrazioek, erakundeek edo, halakorik izanez gero, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresek gasa banatzeko instalazioaren eraginpeko ondasunak edo eskubideak dituzten heinean emandako baldintzekin eta aldeko txostenekin.

  1. Energia-gaietan eskumenak dituen zuzendaritzak sei hileko epean eman eta jakinaraziko du ebazpena. Baimen-eskabidea aurkezten denetik hasiko da epe hori, salbu eta instalazioaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa beharrezkoa izan denean; halakoetan, ebaluazio hori ebazten denetik aurrera hasiko da epea.

  2. Eskabidea berariaz ebazten ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

  3. Instalazioa dagoen lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da ebazpena, eta haren berri eman beharko zaie bai eskatzaileari baita espedientean esku hartu duten administrazio, erakunde publiko eta interes orokorreko zerbitzuen enpresa guztiei ere.

  4. Instalazioa zer denbora-tarteren barnean abiarazi behar den azaldu beharko du baimenak. Baimen horren titularrak hala eskatuz gero, epe hori luzatu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoari jarraikiz edo, hala badagokio, araudi espezifikoak xeda dezakeenaren arabera.

    Baimenean adieraziko da instalazioa emandako epean ez abiarazteak administrazio-baimena iraungitzea eragin dezakeela.

  5. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluari jarraikiz, gas naturala banatzeko baimena ez da inolaz ere emango erabilera-eskubide esklusiboarekin.

  6. Administrazio-eskabidearen esanbidezko edo ustezko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

  1. Dekretu honen eraginpeko instalazioetan nahitaez egin beharreko probak egikaritzeari eta gainbegiratzeari dagokionez, enpresa hornitzaileak berak izango du zeregin hori edo, bestela, hark horretarako aukeratutako kontrol-erakundeak.

  2. Enpresa hornitzaileak dagokion lurralde-ordezkaritzari jakinaraziko dio, hamabost egun balioduneko gutxieneko aurretiaz, proba horiek zer egunetan egingo diren. Bost eguneko epe hori laburtu ahal izango du, ofizioz, ordezkaritza horrek.

    Jakinarazpenean, honako hauek bilduko dira: instalazioen ezaugarriak eta kokapena, egin beharreko probak, eta proba horiek egingo dituen enpresa hornitzaileko edo kontrol-erakundeko arduradun teknikoa.

  3. Gauzatutako derrigorrezko proben akta egin beharko da, dagozkien erregistro grafikoekin edo informazio baliokidearekin.

    Lurralde-ordezkaritzako teknikariek proba horietara joateko aukera izango dute, betiere ezarritako ikuskapen-plangintzaren arabera.

  1. Proiektua egikaritu eta dagozkion probak egin ondoren, administrazio-baimenaren titularrak dagokion ustiatze-baimenaren eskabidea edo abiarazteko eskabidea aurkeztuko du.

    Kasuan kasuko erregelamenduetan adierazitako dokumentazioa eskabide horri atxikita egongo da; honako hauek bildu beharko ditu gutxienez:

    Obra-zuzendaritzaren ziurtagiria, teknikari eskudunak sinatua, honako hauek jasoko dituena: instalazioa aurkeztutako proiektuaren araberakoa dela; proiektuaren edukiarekin alderatuta, zer-nolako aldaketa ez-funtsezkoak sartu diren instalazioan, hala badagokio; instalazioak erregelamendu tekniko aplikagarria betetzen duela; eta proba, entsegu eta egiaztapenen emaitza aldekoa izan dela. Soldaduren ziurtagiria, hala badagokio. Proba-aktak, probei dagozkien erregistro grafikoekin edo informazio baliokidearekin.

  2. Eskabidea eta horri atxiki beharreko dokumentazioa arestian adierazitakoa aurkeztu ondoren, instalazioak behin-behinean abiarazi ahal izango dira, enpresa hornitzailearen eta obra-zuzendariaren erantzukizunpean.

  3. Ustiatzeko eta abiarazteko baimena hilabeteko epean emango da, eskatzen denetik aurrera, egoki iritzitako egiaztapenak egin ondoren, betiere.

  1. Eskatzaileak aurretiko administrazio-baimen bat aurkeztu beharko du «n» urtean banaketa-instalazioen zabalkuntzak edo aldaketak egitea aurreikusten duen udalerri bakoitzeko.

  2. Eskabide horiek «n-1» urteko urrian aurkeztu beharko dira.

  3. Eskaerarekin batera, proiektu bat aurkeztu beharko da udalerri bakoitzeko, banaketa-instalazioak eraikitzeko gutxi gorabehera zenbat urte aurreikusten den jasoko duena. 14.a) artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu proiektuak.

  1. Zuzendaritza eskudunak «n-1» urteko abenduaren 31 baino lehen emango eta jakinaraziko du udalerri bakoitzerako ebazpena.

  2. Ezarritako epean esanbidezko ebazpenik eman ezean, aurkeztutako baimen-eskabideak ezetsi direla ulertuko da.

  3. Administrazio-eskabidearen esanbidezko edo ustezko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

  1. «n+1» urteko lehen hiruhilekoan, enpresa banatzaileak ustiapen-baimena eskatu beharko du banaketa-sarea benetan hedatu den udalerri bakoitzerako.

  2. Eskabidearekin batera, benetan egindako obren dokumentazio teknikoa helaraziko da, honako hauek barne: as-built planoak, obra-zuzendaritzaren ziurtagiria, soldaduren ziurtagiria (hala badagokio), eta proben aktak, horien erregistro grafikoekin, edo erregistro horien informazio baliokidearekin. Era berean, luzapen bakoitza zer egunetan abiarazi den adierazi beharko da.

  3. Udalerri bakoitzarentzat, ustiatzeko eta abiarazteko baimena hilabeteko epean emango da, eskabidea egiten denetik aurrera, egoki iritzitako egiaztapenak egin ondoren.

  4. Artikulu honetako 1. puntuan aipatzen den eskabidea egin aurretik, instalazio horiek enpresa hornitzailearen eta obra-zuzendariaren erantzukizunpean jarri ahal izango dira martxan, araudian aurreikusitako obra-probak gainditu ondoren.

  5. Enpresa hornitzaileak dagokion lurralde-ordezkaritzari jakinaraziko dio, 24 ordu balioduneko gutxieneko aurretiaz, proba horiek zer egunetan egingo diren. Jakinarazpenean, honako hauek bilduko dira: instalazioen ezaugarriak eta kokapena, egin beharreko probak eta proba horiek egingo dituen enpresa hornitzaileko edo kontrol-erakundeko arduradun teknikoa.

  1. Urtea igaro ahala, sarea zabaldu behar bada edo aldaketarik egin behar bada sarean zein aurkeztutako urteko eskabidean barne hartu gabeko biltegiratze-zentroetan, honako kasu hauen arteko bereizketa egingo da:

  1. Uneko urterako aurretiko administrazio-baimena izapidetu zitzaien udalerriak: a) Funtsezko aldaketak: MOP sarean 1.000 m-tik gorako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino. MOP sarean 100 m-tik gorako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino. Biltegiratze-zentroen edukiera handiagotzea (PGL edo GNL-gas natural likidotua). Biltegiratze-zentroak lekualdatzea (GLP edo GNL) b) Funtsezkoak ez diren aldaketak: MOP sarean 1.000 m-tik beherako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino. MOP sarean 100 m-tik beherako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino. Beste aldaketa batzuk biltegiratze-zentroetan: lurruneztagailua instalatzea, etab. Erregulazio eta neurketarako toki (ENT) berriak. 2) Uneko urterako aurretiko administrazio-baimena izapidetu ez zitzaien udalerriak: a) Funtsezko aldaketak: MOP sarean 500 m-tik gorako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino. MOP sarean 50 m-tik gorako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino. Biltegiratze-zentroen edukiera handiagotzea (GLP edo GNL) Biltegiratze-zentroak lekualdatzea (GLP edo GNL) Erregulazio eta neurketarako toki berriak. Beste aldaketa batzuk biltegiratze-zentroetan: lurruneztagailua instalatzea, etab. b) Funtsezkoak ez diren aldaketak: MOP sarean 500 m-eko edo hortik beherako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino. MOP sarean 50 m-eko edo hortik beherako aldaketak, handitzeak edo itxierak egitea, 16 bar-eraino.

  1. Funtsezko aldaketetarako, aurretiko administrazio-baimena eta proiektuaren onarpena batera eskatu beharko dira. Berariazko eskabide bat egingo da udalerri bakoitzerako.

    Gutxienez, dekretu honen 14.a) artikuluan adierazitakoaren araberako proiektu batekin batera aurkeztu beharko da eskabidea.

    Energia-gaietan eskumenak dituen zuzendaritzak ebazpena 2 hileko epean eman eta jakinaraziko du baimen-eskabidea aurkezten denetik aurrera.

    Eskabidea berariaz ebazten ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

    Abiarazte-akta banan-banan eskatu daiteke, edo, bestela, urteko zabalkuntza guztiekin batera.

  2. Funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko, nahikoa izango da urteko abiarazte-eskabidean sartzea, behar bezala identifikatuta.

  3. Era berean, 24. artikuluko 4. eta 5. puntuetan ezarritakoa aplikatuko zaie.

  1. Dekretu honen aplikazio-eremuko instalazioen titulartasuna eskualdatzeko, aurretiko administrazio-baimena behar da.

  2. Titulartasuna eskuratu nahi duen pertsonak eskatu beharko ditu eskualdatzeko administrazio-baimenak, eta honako hauek ere aurkeztu behar ditu: eskatzailearen ahalmen juridikoa, teknikoa eta ekonomikoa frogatu ahal izateko dokumentazioa eta instalazioaren titularraren deklarazioa, non adierazten baita titulartasun hori eskualdatzeko asmoa.

  3. Erabiltzaile bakar bati edo jabekideen erkidego bati hornitu izateagatik, lehenago administrazio-baimenen izapiderik izan ez zuen instalazio oso bat edo haren zati bat banaketa-sare bihurtu nahi den kasuetan, dekretu honen II. edo III. kapituluan kasuaren arabera ezarritako urratsei jarraitu beharko die haren titulartasuna eskuratu nahi duen enpresak.

  1. Organo eskudunak hilabeteko epean emango du eskabideari buruzko ebazpena, aurreko artikuluaren 3. puntuan ezarritako kasuetan izan ezik, halakoak II. edo III. kapituluetan kasu bakoitzerako ezarritako epeen eraginpean egongo baitira. Ezarritako epean berariazko ebazpenik eman ezean, aurkeztutako eskabidea ezetsi dela ulertuko da.

  2. Ebazpena arauzko epean jakinaraziko zaio bai eskualdatzen duenari bai titulartasuna eskuratzen duenari, baita instalazioa kokatuta dagoen udalari ere.

  3. Baimena ematen denetik aurrera, eskatzaileak sei hileko epea izango du instalazioaren titulartasuna eskualdatzeko. Epea eskualdatzerik gabe igaro bada, baimena iraungitzat jo ahal izango da.

  4. Titulartasuna eskualdatzen den egunetik aurrera hilabeteko epean, eskuratzaileak horren berri eman behar dio energia-gaietan eskumena duen zuzendaritzari, eta eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera.

    Administrazioak titulartasun berria jasoko du.

  5. Baimen-eskabidearen esanbidezko edo ustezko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

  1. Udalerri batean gas erregaia banatzeko sarearen instalazio osoa ixteko, aurretiko administrazio-baimena beharko da.

  2. Energia-gaietan eskumena duen zuzendaritzari aurkeztu behar zaio itxiera-eskabidea. Eta horrekin batera, honako eduki hau duen memoria bat ere aurkeztu beharko da: itxiera eragin duten teknika-, ekonomia- nahiz ingurumen-arloko gorabeherak, edo beste arloren batekoak; instalazioaren plano eguneratuak; eta, eraistekoa bada, instalazioa eraisteko plana.

Gas naturala garraiatzeko instalazioak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak direnak, ixteko baimena emateko, Ministerioaren Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusiaren aurretiko txostena beharko da, Gas naturalen instalazioak baimentzeko prozedurak eta gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 89.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horretarako, zuzendaritza eskudunak Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusira bidaliko ditu eskabidea eta hari erantsitako dokumentuak.

Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusiaren txostena eskatzaileari helaraziko zaio.

  1. Organo eskudunak hilabeteko epean erabakiko du instalazioa ixteko baimenaz, Energia Politikako eta Meategietako Zuzendaritza Nagusiaren txostena jasotzen denetik aurrera, hala badagokio. Esanbidezko ebazpenik eman ezean, aurkeztutako eskabidea ezetsi dela ulertuko da.

  2. Nolanahi ere, instalazioa ixtea baimentzeko ebazpenean instalazioa egikaritzeko epea zehaztu beharko da, instalazio bakoitzaren ezaugarrien arabera, eta titularrari hura eraisteko betebeharra ezarri ahal izango dio, bai eta egokitzat jotzen diren ingurumena berreskuratzeko beste betebehar batzuk ere.

  3. Ebazpena eskatzaileari eta instalazioa kokatuta dagoen udalari jakinaraziko zaie.

  1. Instalazioa itxi eta, hala badagokio, desmuntatu ondoren, titularrak horren berri eman behar dio energia-arloan eskumena duen eta baimena eman zion zuzendaritzari, 15 eguneko epean.

  2. Itxiera jakinarazita eta egokitzat jotzen diren egiaztapenak egin ondoren, itxiera-akta egingo da.

Dekretu honen esparruan sartzen diren instalazioen mantentze-lanak, kontrola eta aldizkako berrikuspenak uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan (gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko erregelamendu teknikoa eta haren ICG 01etik 11ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena) eta aplikagarri zaion beste edozein industria-segurtasuneko arautegitan araututakora egokituko dira.

  1. Energia-gaietan eskumena duen zuzendaritzak behar beste ikuskapen egingo ditu dekretu honetan jasotako gas kanalizatua banatzeko instalazioetan, ofizioz edo alderdi interesdunak hala eskatuta.

  2. Baldin eta egindako ikuskapenen ondorioz, edo aldizkako egiaztapenen edo ikuskapenen ondorioz, irregulartasunen bat agerian geratzen bada, instalazioaren titularrari agindu ahal izango zaio egoki iritzitako neurri zuzentzaileak hartzeko, horretarako dituen epeak adierazita.

  1. Energia-gaietan eskumena duen zuzendaritzak onartuko du, hala badagokio, dekretu honen esparruan bildutako instalazioen onura publikoaren deklarazioa.

  2. Onarpena lortzeko, interesdunak halaxe eskatu behar du, honako hauek erantsita:

    1. Eskatzailearen aburuz, desjabetu behar diren ondasunen edo eskubideen bana-banako zerrenda zehatza, finkaren eta berorren titularraren datuen (harremanetarako datuak: posta-helbidea eta helbide elektronikoa) zerrenda barne. b) Separata, instalazioak eragindako ondasunak edo eskubideak dauden udal-mugartearen udal bakoitzarentzat, jendaurrean jar dezan. c) Finka bakoitzari eragindako afekzioen plano zehatza. d) Aurretiko administrazio-baimenerako eta proiektua onartzeko behar den gainerako dokumentazioa.

  3. Onura publikoaren deklarazioak beti berarekin dakar eragindako eskubideak okupatu eta eskuratu beharra, eta presazko okupazioa ekarriko du, Nahitaezko Desjabetzearen 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  4. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 103.2 artikuluan aipatzen diren emakiden, baimenen edo baimenen titularrek jabari publikoa, ondarea eta zortasun publikoko eremuak okupatzeko eskubidea izango dute, bertan jasotzen diren kasu beretan.

  1. Proiektuaren egilearen erantzukizuna da proiektua araudira eta arau tekniko aplikagarrietara egokitzea.

  2. Obra-zuzendaritzako ziurtagiria ematen duen teknikari eskudunaren erantzukizuna da instalazioak proiektura egokitzea eta, prozesu horretan, aplikatu beharreko erregelamendu-baldintzak eta arau teknikoak betetzen direla bermatzea.

  3. Instalazioaren titularrari dagokio kasuan kasuko administrazio-baimenak lortzeko administrazio-izapideak egitea, baita instalazioak erregelamendu-baldintzen barnean mantentzea eta instalazioaren aldizkako azterketa edo ikuskapenak garaiz eta behar bezala egitea ere.

  4. Pertsona instalatzaileak izango du gas-instalazioekin lotutako jarduerak gauzatzeko gaitzen duten eskakizunak betetzeko ardura.

  5. Enpresa instalatzaileak izango du gas-instalazioekin lotutako jarduerak gauzatzeko gaitzen duten eskakizunak betetzeko ardura. Gas-instalazioak behar bezala egikaritu, muntatu, aldatu, mantendu, berrikusi eta konpontzeko ardura izango du.

Hauei dagokie dagokio Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean aurreikusitako arau-hausteak zehatzeko eskumena Autonomia Erkidegoan:

  1. Energia-gaietan eskumenak esleituta dituen sailburuordeari, oso astuntzat tipifikatutako arau-hausteei dagozkien zehapenak ezartzeko.

  2. Energia-gaietan eskumenak dituen zuzendariari, astun edo arintzat tipifikatutako arau-hausteei dagozkien zehapenak ezartzeko.

Dekretu honen indarraldia hastean izapidetzen ari diren espedienteak espedientea hasteko unean aplikatu beharreko araudiari jarraituz ebatzi arte izapidetzen jarraituko dira.

  1. Berariaz indargabetuta geratzen da ekainaren 26ko 107/1998 Dekretua, kanalizatutako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek abiarazteari buruzkoa.

  2. Era berean, dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz beheragoko mailako arau guztiak indargabetzen dira.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Arauak onartzeko gaikuntza.

    Energia-gaietan eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau egikaritzeko eta aplikatzeko beharrezko diren xedapenak egiteko.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Indarrean jartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilera jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2020ko ekainaren 9an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.