Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 13/2020 Dekretua, ekainaren 7koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatu eta aplikatzeko arauak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2237
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/07
  • Argitaratze-data: 2020/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria

Horrelako hutsak aurkitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatzeko eta aplikatzeko arauak ezartzen dituen Lehendakariaren ekainaren 7ko 13/2020 Dekretuan (2020ko ekainaren 7ko EHAA, 110. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Dekretuaren 3.3 artikuluan, 2020/2212 (4/2) orrialdean,

honako hau dio:

  1. Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak eta hotel eta ostatu turistikoetako gune komunak: edukiera-muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean bi metroko tartea bermatzen bada.

    Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko tartea gordez gero.

baina hau esan behar du:

  1. Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak: edukiera-muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean bi metroko tartea bermatzen bada.

    Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko tartea gordez gero.