Arautegia

Inprimatu

60/2020 DEKRETUA, maiatzaren 12koa, Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3136
  • Xedapen-zk.: 60
  • Xedapen-data: 2020/05/12
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalarekin lotutako Lanbide Heziketako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia Jasangarriaren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Jasangarriaren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak zeinaren bidez aldatzen baitira Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa ekonomia lehiakorrago eta berritzaileago bat, produkzio-sektore tradizionalak berrituko dituena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarako bidea zabalduko duena, sustatzeko eta bizkortzeko behar ziren hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da Lanbide Heziketako tituluen egitura. Horretarako, kontuan hartu dira Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk.

Titulu horien lanbide-profila zehazten du errege-dekretu horren 7. artikuluak. Lanbide-profil horrek barne hartuko ditu konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokie, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, osatutako lanbide-kualifikazio bat, gutxienez, hartuko du barnean titulu bakoitzak; betiere, helburu hartuta Lanbide Heziketako tituluek eraginkortasunez erantzutea produkzio-sistemaren beharrei eta herritartasun demokratikoa gauzatzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei.

Ekainaren 23ko 653/2017 Errege Dekretuak Gizarte- eta Kirol-animazioko eta -irakaskuntzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu. Dekretu horrek ordezkatu egin du abenduaren 22ko 2048/1995 Errege Dekretuak ezartzen zuen Gorputz-eta kirol-ekintzen animazioaren goi mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestalde, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 2. apartatuan xedatzen da hezkuntza-administrazioek ezarriko dituztela Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak, errege-dekretu horretan bertan eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatzen direnak errespetatuz.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi-inspekzioari kalterik egin gabe».

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen xedea Lanbide Heziketako Euskal Sistema antolatzea eta arautzea da, eta haren helburua da Euskadik egungo eta etorkizuneko erronkei modu egokian erantzungo dien lanbide-heziketako sistema bat izatea.

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da, Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluari Lanbide Heziketako irakaskuntzan dagokion curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere ekainaren 23ko 653/2017 Errege Dekretuaren babesean, hark ezartzen baititu Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren titulua eta curriculumaren oinarrizko alderdiak.

Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren titulu honen curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila, hura osatzen duten kualifikazioak eta konpetentzia-unitateak, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak; eta, bestetik, titulu horren helburu orokorrak eta lanbide-moduluak ezartzen dituzten ikasgaiak, hala nola haietako bakoitzari dagozkien ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, barne direla horiek guztiak antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak.

Profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik eratorri diren helburu orokorrek ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dituzte, eta haiek dira lehenengo iturria eratortzeko heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleek bereganatu beharreko ikaskuntza-emaitzak.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren euskarria, eta horien bidez eskuratuko ditu ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-identitate koherentea islatuko duten portaerak.

Dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoa aintzat hartuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2020ko maiatzaren 12an egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Lanbide Heziketako irakaskuntzako Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere ikastetxearen curriculum-proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta identitatea zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko behar diren erabakiak.

  3. Ikastetxearen curriculum-proiektuaren markoan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari, eta zehazki irakasle bakoitzari, dagokie programazioak prestatzea, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuta, lanbide-modulu bakoitzean jasotzen diren ikaskuntza-emaitzak eta edukiak errespetatuz, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profilaren euskarrian oinarrituta.

Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Kirol-jarduera fisikoak.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila. Goi-mailako teknikaria.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da mota guztietako erabiltzaileentzako kirol-animazio fisikoko eta jolas-animazioko proiektuak prestatzea, kudeatzea eta ebaluatzea, irakaskuntzako, gizarte- eta kirol-inklusioko eta aisialdiko jarduerak programatuz eta zuzenduz, inplikatutako profesionalen jarduerak koordinatuz, segurtasuna bermatuz, ingurumena errespetatuz eta erabiltzaileen gogobetetasuna lortuz, aurreikusitako kostu-mugen barruan.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Gizarte- eta kirol-arloko animazioko proiektuak prestatzea. Horretarako, ingurunearen ezaugarrien azterketa hartuko da abiapuntutzat, lanbide-arlo horretako azken berrikuntzak sartuko dira eta, egokia bada, aurretik egindako proiektuen jarraipenetik ateratako hobekuntza-proposamenak ere sartuko dira, eta erakundeen deialdiak baliatuko.

    2. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen ebaluazio-plana garatu eta erregistratzea, aplikazio-tresnak eta -sekuentzia eta lortutako datuen tratamendua eta helburua zehaztuz, hori guztia informazioaren teknologien laguntzarekin.

    3. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko kudeaketa egitea, proiektua sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko behar diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.

    4. Gizarte- eta kirol-animazioko programetako parte-hartzaileen egoera fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta feedbackerako baliagarriak izateko moduan tratatuz.

    5. Banakako, taldeko, tresna bidezko eta jolaseko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza programatzea, parte-hartzaileen, dauden bitartekoen eta jarraipen-datuen arabera, metodologia didaktikoa eta animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.

    6. Gizarte- eta kirol-inklusioko jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden bitartekoen eta jarraipen-datuen arabera, eta esku hartzeko metodologia egokiena eskaintzea.

    7. Kirol-jarduera fisikoen eta jolasen bidezko olgeta programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden bitartekoen eta jarraipen-datuen arabera, animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.

    8. Era guztietako parte-hartzaileentzako kirol-jarduera fisikoak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta faseak errespetatuz.

    9. Adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea eta sekuentziatzea, saio edo jardueren helburuak eta faseak errespetatuz.

    10. Era guztietako parte-hartzaileentzako jolas-saio edo -jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta faseak errespetatuz.

    11. Kirol-jarduera fisikoak irakasteko prozesua gidatu eta dinamizatzea, programatutakoa jardueraren eta taldearen dinamikara egokituz, eta parte-hartzaileen ikaskuntzak ebaluatuz.

    12. Programatutako gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jarduerak gidatu eta dinamizatzea, jardueraren eta taldearen dinamikara egokituta.

    1. Programatutako jolas- eta kirol-jarduera fisikoak eta jolasak gidatu eta dinamizatzea, jardueraren eta taldearen dinamikara egokituta.

    2. Jarduerak gauzatzeko behar diren baliabideak daudela bermatzea, behar diren espazioak, ekipoak eta materialak prestatuz.

    3. Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

    4. Laneko egoera berrietara egokitzea, lanbide-inguruneari buruzko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak egunean izanda, bere prestakuntza eta bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.

    5. Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoaz norberaren eta taldekideen zereginetan.

    6. Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, haien garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez, lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuz.

    7. Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

    8. Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

    9. Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-kudeaketarako prozedurak, irisgarritasun unibertsalerakoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

    10. Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea, erantzukizun sozialez jokatuta.

    11. Dagokion lanbide-jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

    12. Genero-desberdintasunen azterketa eta balorazio kritikoa egitea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea lanaren eta lanbidearen arloan, beren ibilbide akademiko-profesionalak gara ditzaten genero-baldintzatzailerik gabe, autonomia pertsonala eta erantzunkidetasuna izanez.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-unitateen zerrenda:

    Lanbide-kualifikazio osoak:

    1. Kirol-animazio fisikoa eta jolas-animazioa AFD509_3 (146/2011 Errege Dekretua, otsailaren 4koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, kirol-jarduera fisikoen lanbide-arloko hamabi lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez, eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuan, eta azaroaren 16ko 1521/2007 Errege Dekretuan ezarritako zenbait lanbide-kualifikazio eguneratzen dituena). Honako konpetentzia-atal hauek biltzen ditu:

      UC1658_3: kirol-animazio fisikoko eta jolas-animazioko proiektuak egitea, kudeatzea, sustatzea eta ebaluatzea. UC1659_3: kirol-animazio fisikoko eta jolas-animazioko ekitaldiak, jarduerak eta jokoak antolatzea eta dinamizatzea, erabiltzaile mota guztientzat. UC1095_3: animazio turistikorako eta jolas-animaziorako kultura-jarduerak antolatzea eta garatzea. UC1096_3: animazioa helburu duten gau-jaialdiak eta ikuskizunak antolatzea eta garatzea. UC0272_2: istripu edo larrialdi-egoeretan lehen esku-hartzaile gisa laguntzea.

    2. Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jardueren zuzendaritza eta koordinazioa - SSC565_3 (567/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1869_3: hezkuntza-aisialdiko proiektuak planifikatzea, antolatzea, kudeatzea eta ebaluatzea. UC1867_2: talde-prozesuetan jardutea, haurtzaroaren eta gaztaroaren portaera eta eboluzio-ezaugarriak aintzat hartuta. UC1868_2: aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta -baliabideak erabiltzea. UC1870_3: begirale-taldeak sortzea, eta haurrentzako eta gazteentzako aisialdiko hezkuntza-proiektuetan talde horiek dinamizatzea eta gainbegiratzea.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. Igeriketa-jarduerak AFD341_3 (1521/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Kirol-jarduera fisikoen lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez):

      UC1084_3: igeriketa-jarduerekin loturiko irakaskuntzako eta oinarrizko egokitzapen fisikoko jarduerak programatzea. UC1085_3: igeriketa-jardueretan, ikaskuntza eta oinarrizko egokitzapen fisikoa zuzentzea.

    2. Musikaren laguntza bidezko taldeko egokitze fisikoa AFD162_3 (1087/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa, zeinaren bidez ezartzen baitira lanbide-kualifikazio berriak, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen direnak, eta haiei dagozkien prestakuntza-moduluak, Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoan sartzen direnak, eta, orobat, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak ezarritakoen arteko lanbide-kualifikazio jakin batzuk eguneratzen baitira errege dekretu hori aldatzen du 1521/2007 Errege Dekretuak, azaroaren 16koak, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Kirol-jarduera fisikoen lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezarrita). Konpetentzia-atal hauek biltzen ditu:

      UC0273_3: erabiltzailearen egoera fisikoa, biologikoa eta motibazionala zehaztea.

    3. Animazio turistikoa HOT329_3 (1700/2007 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Ostalaritza eta Turismoaren lanbide-arloko hamahiru lanbide-kualifikazio ezarrita):

      UC1093_3: aisialdiko egoeretan, taldeak sortzea eta dinamizatzea. UC1094_3: animazio turistikoko jarduera ludikoak eta jolas-jarduera fisikoak antolatu eta garatzea.

  1. Titulu hau lortzen duten pertsonek kirol-irakaskuntzako, egokitzapen fisikoko, gizarte- eta kirol-arloko inklusioko eta jolas-arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeetan egiten dute lan, dela esparru publikoan (administrazio orokorrean, autonomikoan edo tokikoan), dela erakunde pribatuetan, enpresa handietan, ertainetan edo txikietan.

    Profesional horiek arlo hauetan gauzatzen dute beren jarduera: gizarte-animazioa, testuinguru eta adin desberdinetarako kirol-irakaskuntza fisikoa, animazio turistikoa, eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak. Jarduerak planifikatzeaz, antolatzeaz, dinamizatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko dira.

    Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta kirol-ekitaldi fisiko txikien antolakuntzaz arduratu daitezke.

    Haien jarduera kirol-instalazio konbentzional eta ez-konbentzionaletan eta natura-ingurunean garatzen da, bai eta instalazio turistikoetan ere, hala nola hoteletan, bainuetxeetan, turismorako kanpamenduetan eta opor-herrietan.

    Hauek dira laneratzeko ekoizpen-sektoreak: kirola, turismoa, eta haur eta gazteentzako hezkuntza-arloko aisialdia eta denbora librea.

  2. Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

    Kirol-jarduera fisikoen irakaslea (igeriketa, atletismoa, saskibaloia, boleibola, tenisa eta padela, bestek beste).

    Kirol-jarduera fisikoen eta jolas-jardueren animatzailea.

    Gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jardueretako animatzailea.

    Turismo-instalazioetako gau-jaialdietako eta ikuskizunetako animatzailea.

    Turismo-instalazioetako aire zabaleko jolas-jardueren animatzailea.

    Kirol-animazioko jardueren koordinatzailea.

    Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako kirol-jarduera fisikoen koordinatzailea.

    Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.

    Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea.

    Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.

    Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko proiektuen arduraduna.

    Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko zuzendaria.

    Kanpamenduen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen zuzendaria.

    Curriculumetik kanpoko jardueren zuzendaria eskola-eremuan.

    Turismo-animazioko saileko burua.

    Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.

    Oinarrizko mailako edo gizarte-arloko lehiaketetako eta oinarrizko kirol-ekitaldietako kirol-sustatzailea.

    Kanpamenduetako kirol- eta jolas-jarduera fisikoen begiralea.

    Aisialdiko begiralea.

    Uretako instalazioetako soroslea.

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektu bateko elementu eta faktore guztiak koherentziaz erlazionatzea, datu sozioekonomikoak, fisiko-geografikoak, kulturalak eta kirol- eta jolas-arlokoak, besteak beste, baloratuta, gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak prestatzeko.

    2. Herritarren osasunean eta bizi-kalitatean ondorio onak izango dituzten jarduketak proposatzea gizarte- eta kirol-arloan, kolektibo hartzaileen ezaugarriak adierazita eta gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak egiteko dauden aurrerapenak baliatuta.

    3. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen ebaluaziorako tresnak eta aplikazio-sekuentzia zehaztea, aldagaien tratamenduan informazioaren teknologiak erabiliz, ebaluazio-plana garatu eta erregistratzeko.

    4. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko egin behar diren jarduketak sekuentziatzea, behar diren baliabideak eta haiek lortzeko modua adierazita, gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko prozesua kudeatzeko.

    5. Eskura dauden giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea, sustapen-, garapen- eta gainbegiratze-ekintzak aurreikusita, gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko prozesua kudeatzeko.

    6. Ebaluazio-teknikak eta -tresnak aplikatzea, lortu nahi diren datu motekin erlazionatuz, gizarte- eta kirol-animazioko programetan parte hartzen duten pertsonen egoera fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzeko.

    7. Programazioaren elementuak, baliabideak, egokitzapenak eta estrategia didaktikoak ezartzea, parte-hartzaile izan daitezkeenen ezaugarriekin erlazionatuta, banakako, taldeko, tresna bidezko eta jolas-arloko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza programatzeko.

    8. Programazioaren elementuak, baliabideak, eta esku hartzeko estrategia metodologikoak ezartzea, inplikatu daitezkeen kolektiboen ezaugarriekin erlazionatuta, gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jarduerak programatzeko.

    9. Programazioaren elementuak, baliabideak, egokitzapenak eta animazio-estrategiak ezartzea, parte-hartzaile izan daitezkeenen ezaugarriekin erlazionatuta, jolas-arloa kirol-jarduera fisikoen eta jolasen bidez programatzeko.

    10. Jarduera fisikoen praktikan zerikusirik duten mekanismo guztiak baloratzea, intentsitate- eta zailtasun-mailak bereizita, kirol-jarduera fisikoak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak diseinatzeko, egokitzeko eta sekuentziatzeko.

    11. Zenbait jarduera fisikoren osagaiak edo eskakizun fisiko, psikiko eta sozialak aztertzea, gizarte-inklusioaren arloko helburuekin erlazionatuta, adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako ariketak eta atazak diseinatzeko eta sekuentziatzeko.

    12. Olgeta-arloko kirol-jarduera fisikoekin lotutako osagai fisiko, psikiko eta sozialak zein arriskuak baloratzea, elementuen ziurgabetasun-graduak ebaluatuta, jolas-saio edo jardueretako ariketa eta atazak diseinatu, egokitu eta sekuentziatzeko, era guztietako parte-hartzaileentzat.

    1. Teknika didaktikoak aplikatzea, baliabideen eta taldearen antolaketa, informazio-kanalak eta -motak eta motibazio- eta indartze-tresnak egokituz, besteak beste, kirol-jarduera fisikoak irakasteko ariketak zuzentzeko eta dinamizatzeko.

    2. Gizarte-arloko esku-hartze teknikak aplikatzea, gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jarduerak gidatzeko eta dinamizatzeko, honako hauek egokituta: baliabideen eta taldearen antolaketa, informazio-kanalak eta -tipologia, bai eta harremanetarako, inklusiorako eta parte-hartzerako sareak eraikitzeko tresnak ere.

    3. Animazio-teknikak aplikatzea, baliabideen eta taldearen antolaketa, informazio-kanalak eta -tipologia, eta jolas-arloko estrategiak, besteak beste, egokituta, olgeta-arloko kirol-jarduera fisikoak eta jolasak gidatzeko eta dinamizatzeko.

    4. Jarduerak egiteko espazioak, ekipoak eta materialak antolatzea, haiek erabiltzean optimizazio-irizpideak aplikatuz, jarduerak gauzatzeko behar diren baliabideak daudela bermatzeko.

    5. Istripurik izanez gero, esku hartzeko eta lehen laguntzak emateko prozedurak aplikatzea, ezarritako protokoloak erabiliz, jarduerak egitean istripuak izaten dituzten parte-hartzaileei oinarrizko arreta emateko.

    6. Sektoreko zein informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien arloko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotutako ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, eguneratze-espirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

    7. Sormena eta berrikuntzarako joera lantzea, lanean eta norberaren bizitzako prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

    8. Erabakiak arrazoituta hartzea, eta, horretarako, uneko aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratuta, eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartuta, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

    9. Gidaritzako, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak lantzea talde-laneko egoeretan, lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

    10. Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

    11. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

    12. Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

    13. Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

    14. Ekintzailetzako, enpresako eta ekimen profesionaleko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

    15. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

      Aa) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta batzuen eta besteen presentzia orekatua sustatuko duten kirol-programak, kirol-programa fisikoak eta gizarte- eta kirol-programak egitea, genero-rolak eta -estereotipoak gaindituz eta batzuentzat eta besteentzat erreferenteak ezarriz.

  2. Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

    Talde-dinamizazioa.

    Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea.

    Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea.

    Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak.

    Banakako kirol-jarduera fisikoak.

    Taldeko kirol-jarduera fisikoak.

    Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak.

    Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak.

    Kirol-jarduera fisikoak irakasteko metodologia.

    Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua.

    Ingeles teknikoa.

    Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    Enpresa eta ekimen sortzailea.

    Lantokiko prestakuntza.

    1. eranskinean zehazten da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta zer kurtsotan eman behar diren.

      Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak araututako heziketa-eskaintzaren arabera egokitu daiteke moduluen ordu-esleipena eta horren arabera zehaztu daiteke moduluak zer kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluak arautzen duenarekin bat.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak ezartzen dira, prestakuntza-aldia amaitzean ikasleek jakitea, ulertzea eta egin ahal izatea espero dena deskribatzen dutenak, bai eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ere. II. eranskinean xedatzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 28. artikuluan arautzen da atzerriko hizkuntzak, batez ere ingelesa, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-prozesuetara eramateko modua.

    Europar Batasuneko Kontseiluak 2018ko maiatzaren 22an etengabeko prestakuntzarako oinarrizko konpetentziei buruz emandako gomendioei jarraituz eta Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza lantzeko, Ingeles Teknikoko modulu bat erantsiko da haren curriculumean.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-ziklo hau osatzen duten lanbide-moduluak honako irakaskuntza-kidego hauetako irakasleek emango dituzte: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleek, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleek, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek, betiere dekretu honen IV. eranskineko 1. apartatuan ezarritako espezialitateen arabera.

  2. Aipatu irakaskuntza-kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta haiek eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Ondorio horietarako, irakasleen espezialitateetarako, dekretu honen IV. eranskineko 2. apartatuan jasotakoak dira aipatu titulazioen baliokideak.

  3. Hezkuntzako administrazioaz besteko administrazioen titulartasun pribatuko zein titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko behar diren titulazioak eta eskakizunak dekretu honen IV. eranskinaren 3. apartatuan eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» baten bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

    Ondorio horietarako, eta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, dekretu honen IV. eranskineko 4. apartatuan jasotako titulazioak gaituko dira lanbide-moduluetarako.

  4. Dagokion sailaren ardura izango da lanbide-moduluak irakasten dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzea, irakaskuntza horien kalitatea bermatzeko.

Batxilergoko edozein modalitate ikasi dutenek izango dute heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna.

  1. Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako zein goi-mailako beste heziketa-ziklo orotara sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.2 eta 41.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  2. Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-ikasketetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Hezkuntzaren alorreko eskumendun Sailak zehaztuko du Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluak eta berarekin loturaren bat duten unibertsitate mailako tituluak baliozkotzeko araubidea. Baliozkotze-araubide hori bideratze aldera, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako ikasketetan, heziketa-zikloaren lanbide-moduluen artean.

  1. Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluen eta dekretu honetan Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren titulurako ezartzen diren lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  2. Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko VI. eranskinean jaso da.

  3. Heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetarako baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan biltzen dira (32/2008 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena) eta, halaber, ondorio horretarako betetzekoa den gainerako araudian.

  4. Tituluan barne hartutako konpetentzia-unitate guztiak Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez egiaztatu dituztenek Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulua baliozkotzea eskatzeko aukera izango dute, baldin eta:

    urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

    prebentzio-jardueraren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak arautuko ditu ziklo honetako irakaskuntzen balizko eskaintzaren baimena eta oinarrizko alderdiak, hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa, araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean, bai eta urrutiko irakaskuntzarako edo beste modalitate batzuetarako ere.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotura.

  1. Abenduaren 22ko 2048/1995 Errege Dekretuak ezarritako Kirol-jarduera Fisikoen Animazioko goi-mailako teknikariaren tituluak eta Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikariaren titulu honek ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

  2. Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan xedatutako prestakuntzak gaitasuna ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako lanbide-erantzukizunak izateko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu eman badira erantzukizun horiek Prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatzen dira.

  3. Dekretu honetan ezarritako prestakuntzak barne hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudiak eskatzen duen uretako salbamenduko eta lehen sorospenak emateko prestakuntza, lanbide-modulu hauetan, hain zuzen ere: «1136. Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea» eta «1139. Banakako kirol-jarduera fisikoak».

    Halaber, dekretu honen lanbide-moduluetan ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko zuzendariaren/koordinatzailearen diplometan eskatutako jakintza-maila, autonomia-erkidego ezberdinetan aisialdiko jarduerak egiteko eskatzen diren titulazio-betekizunak betetzearren.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Metodologia berriz egindako proiektuak baimentzea.

    Ikastetxeek aukera izango dute, beren autonomia pedagogikoaz eta antolamendukoaz baliatuta, eta ikasketa-proiektuko xedapenen arabera, dekretu honen eranskinetan lanbide-moduluek duten iraupena zertxobait aldatzea proposatzen duten proiektuak prestatzeko, heziketa-zikloak emateari buruzko estrategietan eta metodologietan oinarrituta. Hori egin ahal izango da, baldin eta ez bada aldatzen kurtsokako banaketa, eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzerako ezarri diren gutxieneko ordutegiak errespetatzen badira. Lanbide Heziketaren eskumena duen sailburuordetzaren baimena beharko dute proiektuek.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 12a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

MAIATZAREN 12KO 60/2020 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

LANBIDE-MODULUEN ZERRENDA, ORDU-ESLEIPENA ETA KURTSOA

(Ikus .PDF)

MAIATZAREN 12KO 60/2020 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

LANBIDE-MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

  1. lanbide-modulua: Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

    Kodea: 1123.

    Kurtsoa: 2.

    Iraupena: 140 ordu.

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 9.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Aisialdiko eta denbora libreko proiektuak planifikatzen ditu, eta aisialdiko eta denbora libreko animazioaren printzipioak erabiltzaileen beharrekin eta ekipamenduen eta baliabideen ezaugarriekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aisialdiko eta denbora libreko jardun-testuinguruak baloratu ditu.

        2. Aisialdiko eta denbora libreko animazioaren printzipioak ezaugarritu ditu.

        3. Denbora librerako hezkuntzaren oinarriak ezarri ditu.

        4. Aisialdiko eta denbora libreko proiektua erabiltzaileen beharretara egokitu du, errealitate soziolinguistikoa aintzat hartuta.

        5. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak garatzeko estrategiak baloratu ditu.

        6. Aisialdiko eta denbora libreko proiektuetarako ekipamenduak eta baliabideak hautatu ditu.

        7. Aisialdiko eta denbora libreko jardueretan animatzailearen funtzioak eta egitekoa identifikatu ditu.

        8. Aisialdiko eta denbora libreko hezkuntza-asmoaren garrantzia justifikatu du.

      2. Hezkuntza-arloko aisialdiko eta denbora libreko jarduerak antolatzen ditu, eta, horretarako, espazioak eta baliabideak eta prebentzioaren eta segurtasunaren arloko araudia aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jolasaren pedagogiaren printzipioak identifikatu ditu.

        2. Jolasaren bilakaera motak eta jarraibideak identifikatu ditu.

        3. Jolas-jarduerak garatzeko espazioak, baliabideak eta materialak hautatu ditu.

        4. Espazioak eta materialak antolatzeko irizpideak ezarri ditu.

        5. Aisialdiko eta denbora libreko jardueretan, jolas-baliabideak erabiltzeko estrategiak ezarri ditu.

        6. Hezkuntzaren arloko aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egitean, segurtasun- eta prebentzio-neurriak kontuan hartu ditu.

        7. Jokoaren hezkuntza-balioa argudiatu du.

      3. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak inplementatzen ditu, animazioko hezkuntza-baliabideak eta -teknikak hautatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ahozko adierazpena, gorputz-adierazpena, musika-adierazpena, adierazpen plastikoa eta ikus-entzunezkoa garatzeko teknikak erabili ditu.

        2. Trebetasun sozialak, intelektualak eta motorrak garatzeko jolasak hautatu ditu.

        3. Baliabideak hautatu ditu, esku-hartzearen helburuak kontuan izanik.

        4. Ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak erabili ditu aisialdiko eta denbora libreko animazio-tresna gisa.

        5. Espazioak egokitu ditu, jardueren hezkuntza-ahalmenari erreparatuta.

        6. Animazio-baliabideak eta -teknikak erabiltzaileen beharretara egokitu ditu.

        7. Adierazpen-teknikek erabiltzaileen sormena garatzeko duten garrantzia argudiatu du.

      4. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egiten ditu ingurune naturalean, ingurumena kontserbatzeko printzipioak eta prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aisialdiko eta denbora libreko jardueren bitartez, ingurumen-hezkuntzaren garrantzia baloratu du.

        2. Ingurune naturalaren ezaugarriak definitu ditu, aisialdiko eta denbora libreko espazio gisa.

        3. Ingurune naturaleko aisialdiko eta denbora libreko jarduera-proiektuaren helburuekin koherenteak diren teknikak eta tresnak aplikatu ditu.

        4. Ingurune naturalean hezkuntza-jarduerak garatzeko estrategiak eta jarraibideak hautatu ditu.

        5. Ingurune naturalean, arriskuak minimizatuta, ingurune seguruak sortzearen garrantzia baloratu du.

        6. Ingurune naturalean jarduerak garatzeko behar diren baliabideak identifikatu ditu.

        7. Jardueraren garapena bermatzeko giza baliabideak antolatu ditu.

        8. Ingurune naturalean garatutako jardueretan gerta daitezkeen larrialdi-egoeretan laguntzeko protokoloak aplikatu ditu.

      5. Aisialdiko eta denbora libreko jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko jarduerak garatzen ditu, eta hobetu daitezkeen alderdiak identifikatzeko estrategiak, teknikak eta baliabideak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aisialdiko eta denbora libreko proiektuak eta jarduerak ebaluatzean, jarraitu beharreko adierazleak hautatu ditu.

        2. Aisialdiaren eta denbora librearen esparruan ebaluazioa egiteko teknikak eta tresnak definitu ditu.

        3. Aisialdiko eta denbora libreko proiektuen eta jardueren jarraipen-erregistroak landu eta bete ditu.

        4. Ebaluazio-txostenak eta -memoriak egin ditu.

        5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu, jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

        6. Inplikatuta dauden pertsonen ebaluazioaren emaitzak transmititu ditu.

        7. Aisialdiko eta denbora libreko animazio-proiektua garatzean, kalitate- eta hobekuntza-prozesuak hartu ditu kontuan.

        8. Aisialdiko eta denbora libreko animazioaren barruan, ebaluazioak hezkuntza-jardunaren prozesuan duen garrantzia justifikatu du.

    2. Edukiak:

      1. Aisialdiko eta denbora libreko proiektuak planifikatzea.

        Ingurune hurbileko eta Euskal Autonomia Erkidegoko aisialdiko eta denbora libreko testuinguruak, baliabideak, ekipamenduak, zentroak eta klubak aztertzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko proiektu generalistak planifikatzea, bai eta kolektibo espezifikoetarako proiektuak ere (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak, etab.).

        Aisialdiko eta denbora libreko proiektua erabiltzaileen beharretara egokitzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak garatzeko estrategien eta metodologien analisia.

        Aisialdiko eta denbora libreko ekipamenduak proiektuari esleitzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko jardueretan animatzailearen atazak, funtzioak eta dedikazioa identifikatzea.

        Proiektuaren kuantifikazio ekonomikoa.

        Aisialdia eta denbora librea. Aisialdian eta denbora librean esku hartzeko testuinguruak.

        Aisialdiaren pedagogia. Aisialdiko eta denbora libreko animazioaren printzipioak.

        Oinarri pedagogikoak denbora libreko hezkuntzan. Denbora libreko hezkuntzaren oinarriak.

        Aisialdi inklusiboa. Denbora librearen okupazioa desgaitasuna duten edo bazterkeria-arriskuan dauden pertsonengan.

        Aisialdiko eta denbora libreko animazioaren metodologia. Estrategiak eta teknikak.

        Aisialdiko eta denbora libreko proiektua: helburuak, egutegia, atazak, esleitutako baliabideak. Aurrekontua.

        Aisialdirako eta denbora librerako baliabideak (baliabide materialak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak), ekipamenduak eta zentroak: ludotekak; haur-parkeak; kanpamentuak; baserri-eskolak; denbora libreko klubak; elkartegintza; zahar-etxeak eta hirugarren adinerako edo eguneko zentroak. Kostu ekonomikoa.

        Animatzailearen eginkizuna aisialdiko eta denbora libreko jardueretan. Atazak eta eginkizunak. Kostu ekonomikoa.

        Aisialdiaren eta denbora librearen balorazioa balioen arloko heziketarako.

        Inguruan aisialdirako eta denbora librerako dauden baliabideei eta haien ezaugarriei buruzko ikerketa egiteko ekimena.

        Erabiltzaileen errealitate soziolinguistikoaren azterketa.

      2. Hezkuntzaren arloko aisialdiko eta denbora libreko jarduerak antolatzea.

        Jolas-jarduerak eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak garatzeko espazioak hautatzea eta antolatzea.

        Espazioak antolatzeko irizpideak ezartzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko jardueretan, jolas-baliabideak erabiltzeko estrategiak ezartzea.

        Jolasaren erabilera, aisialdiko eta denbora libreko animazioan.

        Aisialdiko eta denbora libreko jardueretarako materialak antolatzea eta hautatzea.

        Segurtasun- eta prebentzio-neurriak aplikatzea hezkuntzaren arloko aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egitean.

        Jolasaren pedagogiaren printzipioak. Jolasaren hezkuntza-balioa: jolasa erabiltzearen arrazoiak.

        Jolasa. Jolasaren bilakaera motak eta jarraibideak.

        Jolas-espazioak. Aisialdirako haur-parkeak eta ludotekak, aterpeak eta kanpalekuak. Lege-esparrua.

        Jolas-jarduerak: motak.

        Jolas-baliabideak. Jostailua. Sailkapena.

        Aisialdi-espazioak eta -materialak antolatzeko irizpideak.

        Jolas-baliabideak erabiltzeko estrategiak.

        Aisialdiko eta denbora libreko jardueretarako materialak.

        Prebentzio- eta segurtasun-neurriak aisialdirako eta denbora librerako espazioetan.

        Aisialdiko eta denbora libreko jardueretan ingurune seguruak sortzearen garrantzia baloratzea.

        Materialak, instalazioak eta ekipamenduak hautatzean eta antolatzean zorroztasunez jokatzea.

      3. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak inplementatzea.

        Ahozko adierazpena eta adierazpen plastikoa, mugimendukoa, musikakoa eta ikus-entzunezkoa garatzeko teknikak erabiltzea.

        Aisialdirako eta denbora librerako jarduerak diseinatzea, adierazpen-baliabideak eta -teknikak abiapuntu izanik.

        Trebetasun sozialak, intelektualak eta motorrak garatzeko jolasak hautatzea.

        Baliabideak hautatzea, esku-hartzearen helburuak kontuan izanik.

        Ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak erabiltzea aisialdiko eta denbora libreko animazio-tresna gisa.

        Erabili beharreko espazioak egokitzea.

        Animazio-baliabideak eta -teknikak erabiltzaileen beharretara egokitzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko jarduera normalizatuak diseinatzea desgaitasuna duten pertsonentzat.

        Ahozko adierazpeneko, gorputz-adierazpeneko, musika-adierazpeneko, adierazpen plastikoko eta ikus-entzunezko adierazpeneko teknikak eta baliabideak. Animazioa.

        Sormena, esanahia eta baliabideak.

        Gizarte- eta adimen-trebetasunak garatzeko jolasak.

        Pertsonaren garapen motorrerako jolasak.

        Lantegiak denbora librerako hezkuntzan.

        Aisialdiko eta denbora libreko animaziorako ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak: aplikazioak.

        Adierazpen-teknikek erabiltzaileen sormena garatzeko duten garrantziaren justifikazioa.

      4. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egitea ingurune naturalean.

        Ingurune naturalerako jarduerak antolatzea eta garatzea.

        Txangoetako baliabideak aztertzea eta aplikatzea.

        Ingurune naturalean hezkuntza-jarduerak garatzeko estrategiak eta jarraibideak hautatzea.

        Ingurune naturalean jarduerak garatzeko behar diren baliabideak identifikatzea.

        Giza baliabideak koordinatzea, jardueraren garapena bermatzeko.

        Ingurune naturalean garatutako jardueretan gertatzen diren larrialdi-egoeretan arreta emateko protokoloak aplikatzea.

        Ingurumen-hezkuntza. Ingurune naturalaren ezaugarriak, aisialdiko eta denbora libreko espazio gisa. Hiri-ekosistema.

        Aire zabaleko jardueretako lege-esparrua.

        Natura-ingurunean jarduerak egiteko instalazioak. Erabilera eta mantentze-lanak.

        Natura-inguruneko baliabideak:

        Txangoetarako baliabideak. Natura-ingurunea hautemateko teknikak. Natura-ingurunean orientatzeko jarduerak. Ibilbideak eta kanpamentuak. Ingurumen-jolasak eta -jarduerak. Beste baliabide batzuk.

        Jardueretarako esleitutako giza baliabideak: koordinazioa eta eginkizunak.

        Prebentzioa eta segurtasuna natura-inguruneko aisialdiko eta denbora libreko jardueretan.

        Larrialdi-egoerak natura-ingurunean. Larrialdi-egoeretarako arreta-protokoloa.

        Ingurumen-hezkuntzaren garrantzia baloratzea aisialdiko eta denbora libreko jardueren bitartez.

        Jarduerek koherentzia izatea natura-inguruneko aisialdiko eta denbora libreko jardueretako proiektuaren helburuekin.

        Natura-ingurunean ingurune seguruak sortzearen garrantzia baloratzea, arriskuak minimizatuz.

      5. Aisialdiko eta denbora libreko jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko jarduerak garatzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko animazio-proiektuen ebaluazioa egitea.

        Aisialdiaren eta denbora librearen esparruan ebaluazioa egiteko teknikak eta tresnak definitzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko proiektuak eta jarduerak ebaluatzean jarraitu beharreko adierazleak hautatzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko animazio-proiektua garatzean, kalitate-kudeaketako eta hobekuntzako prozesuak aplikatzea.

        Aisialdiko eta denbora libreko proiektuen eta jardueren jarraipen-erregistroak landu eta betetzea.

        Ebaluazio-txostenak eta -memoriak egitea.

        Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

        Inplikatuta dauden pertsonei ebaluazioaren emaitzak transmititzea.

        Aisialdiaren eta denbora librearen esparruan ebaluazioa egiteko teknikak eta tresnak.

        Ebaluazio-adierazleak.

        Aisialdiko eta denbora libreko proiektuetako eta jardueretako kalitate-adierazleak. Proiektuko kalitate-adierazleen kontrola eta jarraipena egiteko prozedurak. Proiektuaren hobekuntzak.

        Jarraipen-erregistroak: atazenak, adierazleenak, etab.

        Proiektuaren eta proiektuko atazen ebaluaziorako memoriak eta txostenak.

        Aisialdiko eta denbora libreko animazioan, hezkuntza-jarduneko prozesurako ebaluazio-teknikekiko interesa izatea.

        Informazioaren eta komunikazioaren transmisioak aisialdiko eta denbora libreko animazio-proiektuak garatzeko duen garrantzia baloratzea.

  2. lanbide-modulua: Talde-dinamizazioa.

    Kodea: 1124.

    Kurtsoa: 1.

    Iraupena: 99 ordu.

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 7.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Taldeak sortzeko estrategiak garatzen ditu, aisialdiko inguruneetako esku-hartzeak taldearen beharrekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Taldeekin esku hartzeko printzipioak aplikatu ditu.

        2. Goi-mailako teknikariaren jardun-esparruaren ezaugarriak adierazi ditu.

        3. Taldearen jardun-beharrak baloratu ditu.

        4. Kognizio sozialeko prozesuak talde-sorrerarekin lotu ditu.

        5. Talde batean parte-hartzearen gizarte-arrazoiak baloratu ditu.

        6. Parte-hartzaileak taldearen sorreran inplikatzearen garrantzia baloratu du.

        7. Talde baten barruko elkarreraginean, besteak errespetatzearen garrantzia justifikatu du.

        8. Taldeak abian jartzeko parte hartzeko teknikak aplikatu ditu, taldeekin esku hartzeko printzipioak aintzat hartuta.

      2. Taldea dinamizatzen du, talde-dinamikako tekniken erabilera dagozkion faseetara egokituta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Talde baten egituraren ezaugarriak adierazi ditu.

        2. Talde baten faseak identifikatu ditu.

        3. Talde-teknikak aplikatu ditu, taldea dagoen faseetako bakoitzerako.

        4. Aisialdi-egoeretan lankidetza- eta gozamen-giroa bermatzeko neurriak proposatu ditu.

        5. Talde baten barruan parte-hartzea sustatzeko metodo aktiboak erabili ditu.

        6. Espazioak taldearen ezaugarrien arabera antolatu ditu.

        7. Egin beharreko talde-tekniketara egokitu ditu denborak.

        8. Taldeko kide guztiekin elkarreraginean jarduteko, talde-dinamikak erabiltzeak duen garrantzia baloratu du.

      3. Komunikazio-teknikak hautatzen ditu, prozesuan inplikatuta dauden pertsonen eta taldeen ezaugarriak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Komunikazio-prozesuaren elementuak aztertu ditu.

        2. Talde-komunikazioko oztopoak gainditzeko estrategiak hautatu ditu.

        3. Komunikazio-teknikak testuinguruetara eta taldeetara egokitu ditu.

        4. Testuinguruaren arabera komunikazio-prozesua eraginkorrago egiten duten komunikazio-estiloak definitu ditu.

        5. Komunikazio-prozesua errazteko beharrezko komunikazio-trebetasunak deskribatu ditu.

        6. Kultura-aniztasunari eta dibertsitate funtzionalari erreparatuta, egoera jakin bakoitzerako batez ere desgaitasun-egoeretarako egokiak diren komunikazio-teknikak zehaztu ditu.

        7. Komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ebaluatzeko sistemak ezarri ditu.

      4. Proiektuen araberako lantaldeak antolatzen ditu, eta lankidetzarako eta koordinaziorako teknikak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Taldearen lan-egoeraren eta berau osatzen duten profesionalen profilen ezaugarriak adierazi ditu.

        2. Talde-lanaren helburuak formulatu ditu.

        3. Lantaldea dinamizatzeko teknika parte-hartzaileak erabili ditu.

        4. Taldeko kideen artean zereginak eta eginkizunak banatu ditu, kide bakoitzaren ahalmen eta gaitasunak kontuan izanik.

        5. Lantaldeko kideen zereginen sekuentzia koordinatu du.

        6. Lantaldeko kideen zereginak eta eginkizunak gainbegiratzeko eta ebaluatzeko prozedurak zehaztu ditu.

        7. Lan-giro egokia sortzearen eta lantaldeetako kideen arteko berdintasuna sustatzearen garrantzia baloratu du.

        8. Taldeko kideen prestakuntza-atazak zehaztu ditu, betiere jardueretan segurtasuna bermatzen duten teknikei eta protokoloei dagokienez.

      5. Talde-gatazkak kudeatzeko eta arazoak konpontzeko estrategiak aplikatzen ditu, jardunaren testuinguruaren araberako teknikak hautatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Taldeen funtzionamenduan, arazo- eta gatazka-iturri nagusiak identifikatu ditu.

        2. Taldearen barruan gatazkak kudeatzeko teknikak garatu ditu.

        3. Taldearen barruan arazoak ebazteko trebetasun sozialak garatu ditu.

        4. Arazoak ebazteko estrategiak baloratu ditu.

        5. Erabakiak hartzeko prozesuaren faseak jarraitu ditu.

        6. Gatazken kudeaketan eta arazoen ebazpenean komunikazio-estrategiak erabiltzeak duen garrantzia baloratu du.

      6. Talde-prozesuak eta lanbide-funtzioak garatzeko konpetentzia soziala ebaluatzen ditu, hobetu daitezkeen alderdiak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ebaluazio-adierazleak hautatu ditu.

        2. Gizarte-ikerketako teknikak eta teknika soziometrikoak aplikatu ditu.

        3. Profesionalaren abiapuntuko egoera pertsonalari eta sozialari buruzko autoebaluazioa egin du.

        4. Informazioa biltzeko tresnak diseinatu ditu.

        5. Datuak ezarritako euskarrietan erregistratu ditu.

        6. Bildutako datuak baloratu ditu.

        7. Hobetzeko beharra duten egoerak identifikatu ditu.

        8. Hobekuntzan bete beharreko jarraibideak ezarri ditu.

    2. Edukiak:

      1. Taldea sortzeko estrategiak.

        Goi-teknikariaren esku-hartzearen esparrua aztertzea, gizarte- eta kirol-arloko animazio eta irakaskuntzako jarduera kolektiboak eta taldeak sortzeari eta sendotzeari dagokionez.

        Pertsonek gizarte- eta kirol-arloko animazioko eta irakaskuntzako jarduera kolektiboetan eta taldeetan parte hartzeko izan ditzaketen arrazoiak aztertzea.

        Esku hartzeko printzipioak aplikatzea gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko taldeetan eta jarduera kolektiboetan.

        Kognizio sozialeko prozesuen analisia. Ingurunearen eragina.

        Parte-hartzeko teknikak aplikatzea gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko taldeak eta jarduera kolektiboak martxan jartzeko.

        Motibazio- eta fidelizazio-teknikak aplikatzea gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko taldeak eta jarduera kolektiboak martxan jartzeko eta haiei eusteko.

        Esku hartzeko beharrak baloratzea gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko talde eta jardueretan.

        Taldea: ezaugarriak, tipologia, funtzioak. Jarduera kolektiboak.

        Goi-mailako teknikarien esku hartzeko esparrua, gizarte- eta kirol- animaziorako eta -irakaskuntzarako taldeak eta jarduera kolektiboak sortzeari eta sendotzeari dagokionez.

        Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko jarduera kolektiboetan eta taldeetan parte hartzeko arrazoiak.

        Kognizio soziala. Lotutako elementuak: gizarte-eskemak, gizarte-pertzepzioa.

        Taldeei aplikatutako gizarte-psikologia. Ingurunearen eragina.

        Taldeekin esku hartzeko printzipioak.

        Jarduera kolektibora eta taldera fidelizatzeko teknikak.

        Taldeko parte-hartzerako metodo aktiboak eta teknikak animazio turistikoan eta gizarte- eta kirol-irakaskuntzako jarduera kolektiboetan. Taldeen sorreran parte-hartzeak duen garrantzia.

        Gizarte-motibazioa: motibazio-teknikak.

        Bideratzaile-rola taldearen eta jarduera kolektiboaren sorreran.

        Taldeak eta jarduera kolektiboak sortzearen garrantziaz ohartzea.

        Errespetuzko tratua taldeko kideen artean, taldeetako eta jarduera kolektiboetako elkarreragin-printzipio gisa.

        Parte-hartzaileak taldearen sorreran eta jarduera kolektiboan inplikatzearen garrantzia baloratzea.

      2. Talde-dinamizazioa.

        Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko jarduera kolektiboen eta taldeen egitura eta prozesuak aztertzea.

        Taldearen eta jarduera kolektiboaren egitura eta dinamika eraldatu dezaketen faktoreak identifikatzea.

        Jarduerarako eta taldearen faserako egokiak diren dinamika-teknikak eta -tresnak hautatzea eta aplikatzea.

        Talde baten barruan parte-hartzea sustatzeko metodo aktiboak erabiltzea.

        Aisialdi-egoeretan, lankidetza- eta gozamen-giroa bermatzeko neurriak aplikatzea.

        Taldeko egituran lidergo-funtzioa eta rol positiboak baliatzen dituzten jardun-estrategiak aplikatzea, eta rol negatiboak neutralizatu edo zuzentzea.

        Taldean eta jarduera kolektiboan konfiantza eta kohesioa sorrarazten dituzten dinamikak aplikatzea.

        Espazioak jarduera kolektiboaren eta taldearen ezaugarrien arabera antolatzea.

        Talde baten egitura eta dinamika: tipologia, ezaugarriak, garapena eta prozesuak. Talde baten egitura eta dinamika aldatzen dituzten faktoreak.

        Talde baten garapen-faseak. Helburuak. Eboluzioa. Taldeari eragiten dizkioten fenomenoak.

        Talde-teknikak, talde baten garapen-fase bakoitzerako.

        Gizarte-kohesioa. Lankidetza eta lehia taldeetan. Konfiantza.

        Gizarte-kohesioa sustatzen duten faktoreak: parte-hartze pertsonalaren gradua, bizikidetza-arauak, lidergo motak.

        Kohesioa eta konfiantza sorrarazteko dinamikak.

        Lankidetza sorrarazten duten dinamikak.

        Lidergoa: lidergo-moduak. Botere-zentroak taldean.

        Talde-dinamikarako teknikak, esku hartzeko metodologia gisa: eztabaida, elkarrizketa, ideia-jasa, etab. Behar diren baliabideak eta espazioak.

        Taldeko pertsona dinamizatzailearen rola, talde-prozesuen abiarazle eta dinamizatzaile gisa.

        Taldeko kide guztiekin elkarreraginean jarduteko, talde-dinamikak erabiltzearen garrantzia baloratzea.

        Talde-lanean banakoen arteko desberdintasunak errespetatzea.

        Taldearen une bakoitzerako jarrera egokia izatearen garrantzia balioestea.

      3. Komunikazio-teknikak hautatzea.

        Komunitate elebidunen berezko komunikazio-egoera desberdinak aztertzea.

        Komunikazio-teknikak gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko testuinguru eta taldeetara egokitzea.

        Kultura-aniztasunari eta dibertsitate funtzionalari erreparatuta, egoera jakin bakoitzerako batez ere desgaitasun-egoeretarako egokiak diren komunikazio-teknikak zehaztea.

        Dauden komunikazio-oztopoak gainditzeko estrategiak hautatzea.

        Komunikazio-sistema alternatiboak erabiltzea.

        Komunikaziorako teknologia berriak aplikatzea.

        Adierazmena eta komunikazio-gaitasunen garapena sustatzeko jarduerak programatzea.

        Komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ebaluatzeko sistemak ezartzea.

        Komunikazio-prozesua. Etapak. Ezaugarriak eta funtzioak. Parte hartzen duten elementuak.

        Goi-mailako teknikariaren lanbidea garatzean sortzen diren komunikazio-testuinguruak eta -beharrak.

        Komunikazio-sistemak. Komunikazio motak. Hitzezko komunikazioa, hitzik gabekoa eta paralinguistikoa. Sistema alternatiboak eta handigarriak. Adierazmena.

        Komunikaziorako oinarrizko trebetasun sozialak eta haien antzeko kontzeptuak.

        Komunikazioko eta trebetasun sozialetako programak eta teknikak.

        Komunikazio-sistemak baloratzeko estrategia motak.

        Komunikazio-estiloak. Estilo erasokorra, estilo inhibitua/pasiboa, estilo asertiboa. Estiloen eraginkortasuna. Aplikazio-testuinguruak.

        Komunikazioaren erraztaileak eta hesiak/oztopoak.

        Komunikazio-egoeren analisia egiteko jarraibideak.

        Adimen emozionala. Emozioak eta sentimenduak.

        Elebitasuna.

        Pertsonarteko harremanetan hitzezko komunikazioa, hitzik gabekoa eta paralinguistikoa egoki erabiltzearen garrantzia nabarmentzea.

        Lan-jardunean trebetasun sozialak garatzeko interesa izatea.

      4. Lantaldeak antolatzea.

        Taldeetan lan egitearen abantailak eta desabantailak identifikatzea.

        Lantaldearen helburuak formulatzea.

        Atazak, ataza-multzoak eta haiek denboran banatzeko modua zehaztea.

        Atazak koordinatzea eta taldekideen artean banatzea. Baliabideen esleipena.

        Lantaldea dinamizatzeko teknika parte-hartzaileak erabiltzea.

        Atazak eta funtzioak gainbegiratzeko eta haien betetze-maila ebaluatzeko prozedurak zehaztea.

        Bileren zuzendaritza: Deialdiak eta aktak egitea.

        Taldekideentzako prestakuntza-jarduerak zehaztea.

        Lan-giro lasaia eta lankidetzakoa lortzea.

        Talde-lana. Komunikazio horizontala eta bertikala lantaldean.

        Taldeetan lana egitearen abantailak eta desabantailak.

        Talde-rolak. Positiboak eta negatiboak. Rol positiboak indartzeko estrategiak.

        Zereginak eta eginkizunak banatzeko estrategiak.

        Antolakunde baten barruan lantaldeak koordinatzeko eta dinamizatzeko metodoak.

        Lantaldeko kideen funtzioetarako motibazio- eta laguntza-teknikak.

        Informazioa eta orientabideak emateko teknikak lantaldearen barruan.

        Lan-giroa.

        Bilera kolektiboak eta sormen-teknikak. Bilerak zuzentzea. Etapak. Bilerak dinamizatzeko eta moderatzeko teknikak. Erabakiak hartzea. Akta.

        Taldekideen lana baloratzea.

        Lantaldearen barruan komunikazioko eta koordinazioko prozesuek duten garrantzia baloratzea.

        Ordena eta metodoa talde-lanean.

      5. Gatazkak konpontzeko estrategiak aplikatzea.

        Taldeen funtzionamenduko arazo- eta gatazka-iturri nagusiak aztertzea.

        Arazoak konpontzeko estrategiak aztertzea.

        Taldearen barruan, taldeen gatazkak kudeatzeko teknikak aplikatzea.

        Taldearen barruan arazoak konpontzeko trebetasun sozialak garatzea.

        Bitartekaritza- eta negoziazio-teknikak aplikatzea.

        Erabakiak hartzeko prozesua planifikatzea.

        Gatazka: kontzeptua, ezaugarriak eta motak.

        Banakako eta taldeko arazoak eta gatazkak taldean. Gatazka-iturri nagusiak.

        Banakakoen eta taldearen jarrerak gatazken aurrean.

        Pertsonaren sozializazio-prozesuaren ezaugarriak eta gatazkak.

        Lidergoa taldean. Botere-zentroak.

        Arazoak eta gatazkak kudeatzeko eta konpontzeko estrategiak eta teknikak.

        Komunikazio-estrategiak talde-arazoen konponketan. Garrantzia.

        Negoziazioa eta bitartekotza. Negoziazio- eta bitartekotza-teknikak.

        Aniztasunarekiko eta dibertsitatearekiko gizarte-garapena.

        Erabakiak hartzeko prozesua. Faseak eta deskribapena. Prozesua planifikatzea eta ebaluatzea.

        Gatazken kudeaketan eta arazoen ebazpenean komunikazio- eta behatze-estrategiak erabiltzeak duen garrantzia baloratzea.

        Gatazken konponketan parte hartzen duten eragile eta profesionalekin lankidetzan aritzea.

        Konponbideak bilatzeko ekimena.

      6. Talde-prozesuak eta norberaren konpetentzia soziala ebaluatzea.

        Taldeen egituraren eta prozesuen ebaluazioa.

        Taldeak eta haien osagaiak aztertzeko adierazleak eta tresnak hautatzea.

        Informazioa biltzeko tresnak diseinatzea.

        Taldeekiko lanean gizarte-ikerketako teknikak eta teknika soziometrikoak aplikatzea.

        Datuak ezarritako euskarrietan erregistratzea.

        Bildutako datuak interpretatzea.

        Pertsonen gizarte-garapen optimoa sustatzen duten oinarrizko beharrak identifikatzea.

        Konpetentzia soziala hobetzeko jarraibideak ezartzea.

        Egoera pertsonal eta sozialaren autoebaluazioa egitea, hasieran, prozesuak iraun bitartean eta amaieran, hobetu daitezkeen alderdiak adierazita.

        Konpetentzia soziala: ezaugarriak eta ebaluazio-metodoak.

        Taldeen egitura eta prozesuak: ebaluatzeko metodoak.

        Taldeak aztertzeko estrategiak eta tresnak.

        Gizarte-ikerketako teknikak eta teknika soziometrikoak: metodo zientifikoa, teknika kualitatiboak, kuantitatiboak, etab.

        Oinarrizko soziometria. Taldeak eta haien osagaiak aztertzeko adierazleak eta tresnak.

        Informazioa biltzeko tresnak. Tresnak diseinatzeko metodologia.

        Datu-bilketa. Teknikak.

        Autoebaluazioa, konpetentzia soziala hobetzeko estrategia gisa.

        Talde-ebaluazioa balioestea taldeen hobekuntza- eta garapen-estrategia gisa.

        Konfidentzialtasuna datuen tratamenduan.

  3. lanbide-modulua: Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea.

    Kodea: 1136.

    Kurtsoa: 1.

    Iraupena: 198 ordu.

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 12.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ariketa fisikoaren intentsitate-mailak lotzen ditu bihotz-biriketako sistemaren eta erregulazio-sistemaren egokitzapenekin, sistema horien portaera aztertuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Deskribatu du zer-nolako ondorioak dituen ariketa fisikoa sistematizatua egiteak bihotz-biriketako sistemaren eta erregulazio-sistemaren egiturazko elementuetan eta elementu funtzionaletan.

        2. Argudiatu du zer-nolako inplikazioa duen jarduera-fisikoak egiteak bizi-kalitatearen hobekuntzan.

        3. Bizi-ohitura kaltegarriek osasun-mailan duten eragina zehaztu du.

        4. Bihotz-biriketako sistemaren eta erregulazio-sistemaren fisiologia identifikatu du, eta adierazi du zer-nolako elkarreraginak dauden sistema horiek osatzen dituzten egituren artean eta zer ondorio dituzten horiek errendimendu fisikoan.

        5. Deskribatu du zer mekanismo erabiltzen dituzten bihotz-biriketako sistemak eta erregulazio-sistemak esfortzu fisikoarekiko egokitzapen funtzionala egiteko.

        6. Bihotz-biriketako sistemako eta erregulazio-sistemako egitura anatomikoak deskribatu ditu, maila makroskopikoan.

        7. Neke fisikoko egoera eragiten duten mekanismo fisiologikoak adierazi ditu.

      2. Oinarrizko egokitzapen fisikoko ariketen eta jardueren mekanika lotzen du sistema muskulu-eskeletikoaren biomekanikarekin eta egokitzapen fisiologikoekin, haren funtzionamendua aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Palanka motak lotu ditu gizakiaren gorputzaren giltzadurekin eta muskuluek giltzaduren mugimenduetan duten parte-hartzearekin.

        2. Giza gorputzaren giltzadura-mugimendu nagusiak sailkatu ditu, espazio-planoak eta -ardatzak kontuan hartuta.

        3. Grabitatearen eragina eta kargaren kokapena lotu ditu ariketak egitean gertatzen den muskulu-uzkurdura motarekin.

        4. Ariketak egokitu ditu indarraren garapeneko eta mugimenduaren anplitudeko maila desberdinetara.

        5. Ariketak egitean kontuan hartu behar diren alderdiak eta egon daitezkeen kontraindikazioak definitu ditu.

        6. Ereduzko ariketak eta mugimenduak interpretatzeko eta irudikatzeko sinbolo eta eskema grafikoak erabili ditu.

      3. Oinarrizko egokitzapen fisikoko programak egiten ditu, oinarrizko gaitasun fisikoak hobetzeko sistemetako oinarriak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kirol-entrenamenduko printzipioak lotu ditu organismoak esfortzu fisikorako egiten dituen egokitze-mekanismoekin, egoera fisikoa hobetzeko sistemetan.

        2. Gaitasun fisikoak eta pertzeptibo-motorrak garatzean lesioak edo gainkargak eragozteko kontuan hartu behar diren faktoreak identifikatu ditu.

        3. Garatu behar diren gaitasun fisikoak eta hori lortzeko metodo egokienak zehaztu ditu, balorazioko datuen arabera.

        4. Gaitasun fisikoak garatzeko ariketen sekuentzia ezarri du.

        5. Oinarrizko egokitzapen fisikoko ariketak eta gaitasun pertzeptibo-motorrak hobetzeko ariketak nola egin behar diren erakutsi du.

        6. Gaitasun fisikoak eta pertzeptibo-motorrak garatzeko ereduzko ariketetan egiten diren akats ohikoenak adierazi ditu.

        7. Egoera fisikoa eta motorra garatzeko ohiko ekipamendu eta materialak eta haiek izan ditzaketen erabilerak zehaztu ditu.

      4. Egoera fisikoa eta biologikoa zehazteko probak egiten ditu, ebaluatu behar diren parametroetarako egokiak direnak, eta horietako bakoitzean segurtasun-protokoloak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gaitasun fisikoa eta biologikoa aztertzeko proba-sorta bat egin du, erabiltzailearen profilaren eta eskuragarri dauden bitartekoen arabera egokitua, kontuan hartuta zer baldintzatan dagoen kontraindikatuta proba bakoitza.

        2. Tresnak eta makinak hautatu ditu, neurtu behar diren parametro morfologikoen eta funtzionalen arabera.

        3. Erabiltzaile-profil desberdinek (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...) behar dituzten laguntzak eman ditu, autonomia pertsonal txikiena dutenei batik bat.

        4. Egoera fisikoa neurtzeko aparatuak/tresnak eta ekipoak erabiltzeko modu zuzena azaldu eta erakutsi du, bete behar diren segurtasun-neurriak adierazita (aukeran, komunikazioaren xede diren erabiltzaileek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

        5. Arrisku-adierazleen zeinuak identifikatu ditu balorazio kardio-funtzionaleko probak egin aurretik eta egitean.

        6. Pertsonen eta taldeen (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...) banakako beharrak, behar sozialak eta bizi-kalitatearekin lotutako beharrak identifikatzeko behatze-prozedurak eta galdetegiak aplikatzekoak baliatu ditu.

      5. Egoera fisikoaren balorazio-proben emaitzak interpretatzen ditu, eta datuak kontrol-fitxetan erregistratu eta aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaileen (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...) balorazio-datuen kontrolerako fitxak hautatu edo egokitu ditu.

        2. Balorazio antropometrikoa, biologiko-funtzionala eta gorputz-jarreraren balorazioa egiteko proben datuak kontrol-fitxetan erregistratu ditu.

        3. Datuak erreferentzia-baremoekin alderatu ditu, eta prebentzio-neurriak hartzea komeni dela adieraz dezaketen desbiderapenak nabarmendu ditu.

        4. Kontrol-fitxetan erregistratutako datuetatik abiatuta, txostenak egin ditu, baliabide informatiko espezifikoak erabiliz.

        5. Kausa-efektu erlazioak ezarri ditu egindako jarduera fisikoaren eta erabiltzaile jakin batek gaitasun fisikoa eta biologia aztertzeko ondoz ondo egindako probetako emaitzen artean.

      6. Neurri osagarriak integratzen ditu egoera fisikoa hobetzeko programetan, eta osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko izan dezaketen eragina baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esfortzu fisikoaren ostean errekuperazioa errazten duten teknikak hautatu ditu.

        2. Mantenugaien proportzioa ezarri du, esfortzu fisikoaren arabera.

        3. Mantenugai-hartzearen eta jarduera fisikoaren arteko balantze energetikoa kalkulatu du.

        4. Ohitura dietetiko osasungarrien zerrenda egin du.

        5. Neurri osagarri hidrotermalak aplikatzean kontuan hartu behar diren prozedura eta prebentzio-neurriak azaldu ditu, haiek dituzten erabateko kontraindikazioak edo kontraindikazio partzialak azalduta.

        6. Errekuperatzeko masajearen oinarrizko maniobrak egin ditu.

      7. Larrialdi-egoera bati dagokion arretaren hasierako balorazioa egiten du, arriskuak, baliabide erabilgarriak eta eman behar den laguntza mota aztertuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eremua segurtatzeko modua eta istripua izan duen pertsonarengana heltzeko egin behar diren maniobrak justifikatu ditu, heltzeko modu onena proposatuta eta egon daitezkeen arriskuak identifikatuta.

        2. Protokoloaren araberako jarraibideak bete ditu, istripua izan duen pertsonaren hasierako balorazioa egiteko.

        3. Bizi-arriskuko egoerak identifikatu ditu eta haiek eragiten dituzten jarduketak definitu ditu.

        4. Bereizi du zer kasutan edo egoeratan ez den esku hartu behar, eta lehen esku-hartzaileak zer teknika ez dituen erabili behar modu autonomoan.

        5. Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko erabili beharreko teknikak aplikatu ditu.

        6. Larrialdietako botikinaren gutxieneko edukia, eta produktuen eta sendagaien jarraibideak berrikusi ditu.

        7. Jarduteko lehentasunak zehaztu ditu, lesioen larritasunaren eta tipologiaren arabera, bai eta aplikatu behar diren lehen laguntzetako teknikak zehaztu ere.

        8. Istripu, larrialdi eta doluko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatu ditu.

      8. Bizi-euskarriko eta lehen laguntzetako teknikak aplikatzen ditu, ezarritako protokoloen arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aire-bideko buxadura kentzeko teknikak aplikatu ditu.

        2. Bizi-euskarriko teknikak aplikatu ditu, ezarritako protokoloaren arabera.

        3. Bihotz-biriketako bizkortzerako oinarrizko teknikak eta teknika instrumentalak aplikatu ditu manikietan, oxigenoterapiako ekipoa eta desfibriladore automatikoa ere erabilita.

        4. Lesio, patologia edo traumatismo esanguratsuenen kausak, sintomak, jardun-jarraibideak eta prebentzio-alderdiak adierazi ditu, jardueraren ingurunea kontuan hartuta.

        5. Eragile fisikoek, kimikoek edo biologikoek eragindako larrialdiko patologia organikoen eta lesioen simulazioetan lehen laguntzak aplikatu ditu.

        6. Istripua izan duen pertsonarekin eta hari lagun egiten diotenekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak aplikatu ditu, egoera emozional desberdinen arabera.

        7. Dolu, antsietate, larritasun edo oldarkortasuneko egoera kontrolatzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.

      9. Istripua izan duen pertsona ebakuatzeko hori beharrezkoa izanez gero mobilizatzeko eta immobilizatzeko metodoak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jardun osoan autokontrola izateak eta istripua izan duenari konfiantza eta baikortasuna emateak duten garrantzia baloratu du.

        2. Laguntzean huts egin izana psikologikoki gainditzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.

        3. Istripua izan duen pertsona baten erreskatea egiteko oinarrizko metodoak identifikatu eta aplikatu ditu.

        4. Istripua izan duen pertsona lekualdatzea beharrezkoa denerako aplika daitezkeen immobilizatzeko metodoak aplikatu ditu.

        5. Gaixorik dauden pertsonak edo istripua izan dutenak immobilizatzeko eta garraiatzeko ohatilak eta sistemak prestatu ditu, material ohikoekin eta berariazkoak ez direnekin nahiz halabeharrezko baliabideekin.

    2. Edukiak:

      1. Ariketaren intentsitatearen eta bihotz-biriketako sistemaren eta erregulazio-sistemaren arteko erlazioa.

        Ingurune hurbilean jarduera fisikorako dauden faktore erabakigarriak aztertzea.

        Eredu anatomikoetan, jarduera fisikoen arloan garrantzia duten bihotz-biriketako sistemako eta erregulazio-sistemako organoak kokatzea.

        Bihotz-biriketako sistemaren eta erregulazio-sistemaren mekanika deskribatzea.

        Bihotz-biriketako sistemak eta erregulazio-sistemak zenbait jarduera fisiko eta kirol-jardueratan duten parte-hartzea deskribatzea, fitxa deskriptibo batean.

        Osasunaren kontzeptu integrala. Osasunerako jarduera fisikoa. Jarduera fisikorako eta osasunerako EAEren esparruko eta/edo toki-esparruko planak.

        Ohitura ez-osasungarriak eta osasunerako arrisku-portaerak: tabakoa, alkohola edo drogak kontsumitzea, sedentarismoa eta estresa.

        Gaixotasun kronikoak eta endekapenezko gaixotasunak, bizi-estilo ez-osasungarrien ondorioz.

        Jarduera fisikoaren faktore erabakigarriak: a) banakako faktoreak b) gizarte-faktoreak eta c) ingurune fisikoa.

        Bizi-estilo aktiboa. Kontzeptua, motak eta ariketa fisikoarekiko lotura. Efektuak. Behar adina aktibo den pertsona Eguneroko bizitzako jarduera fisikoak. Portaera sedentarioa. Jarduerarik eza. Jarduera fisiko arina, neurritsua eta indartsua edo intentsitate handikoa.

        Bihotz-biriketako sistemaren egitura anatomikoa maila makroskopikoan:

        Sistema kardiobaskularra. Kokapena, egitura eta funtzionamendua. Arnas sistema. Kokapena, egitura eta funtzionamendua. Sistema kardiobaskularraren eta arnas sistemaren arteko interrelazioa.

        Erregulazio-sistemen egitura anatomikoa maila makroskopikoan:

        Nerbio-sistemaren antolamendua: nerbio-sistema zentrala eta periferikoa. Sistema endokrinoaren antolaketa: organo endokrinoak eta guruinak (gizonen eta emakumeen artean kontuan hartzeko aldeak). Termorregulazio-sistemaren antolaketa.

        Metabolismo energetikoa. Adenosina trifosfatoa (ATP). ATPa lortzeko sistema aerobikoa eta anaerobikoa. Sistemen erabilera eta ariketa fisikoaren intentsitatea.

        Bihotz-biriketako sistemak ariketa fisikorako dituen egokitzapen akutu eta kronikoak:

        Birika-edukiera. Oxigeno-kontsumoa (VO2) eta oxigeno-kontsumo maximoa (VO2 max.). Bihotz-gastua: bihotz-maiztasuna eta bolumen sistolikoa. Tentsio arteriala. Beste egokitzapen batzuk.

        Erregulazio- eta kontrol-sistemek ariketa fisikorako dituzten egokitzapenak:

        Nerbio-funtzioa eta funtzio hormonala mota desberdinetako ariketa fisikoan, pertsonaren generoa kontuan hartuta. Heltze hormonala (emakumearen ziklo menstruala kontuan hartuta) eta ariketaren intentsitatea. Gorputz-tenperaturaren egokitzapena. Termorregulazioa uretako ingurunean.

        Nekea: neke motak, nekea eragiten duten mekanismo fisiologikoak eta nekea hautemateko irizpideak. Nekearen zeinuak eta sintomak. Aipatutako zeinuen eta sintomen eguneroko eta aldian-aldiko monitorizazioa. Gainentrenamenduaren sindromea. Lana/atsedenaldia erlazioa egokitzapen fisiologikoetarako faktore gisa.

        Erabateko kontraindikazioak edo kontraindikazio partzialak jarduera fisikoa egiteko/egitean. Jarduera fisikoa egiteko arrisku-faktoreak, erabiltzaileen arabera (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...).

        Osasun-egoeran eragin positibo zuzena duten bizi-ohiturak balioestea.

        Gorputzeko sistemen egitura eta funtzionamendua nolakoa den jakiteko interesa izatea, egokitzapen fisikorako lana garatzeko oinarria direla aitortuta.

      2. Ariketaren mekanikaren eta sistema muskulu-eskeletikoaren arteko erlazioa.

        Pertsonetan eta eredu anatomikoetan, egokitzapen fisikoko jardueretan garrantzia duten hezurrak, giltzadurak eta haien mugimenduak kokatzea eta identifikatzea.

        Pertsonetan eta eredu anatomikoetan, egokitzapen fisikoko jardueretan garrantzia duten muskuluak eta/edo muskulu-multzoak eta mugimenduak kokatzea eta identifikatzea.

        Grabitate-zentroa kokatzea giza gorputzaren zenbait gorputz-jarreratan.

        Grafikoki deskribatu diren zenbait ekintza motorren azterketa mekanikoa, muskuluen parte-hartzearen azterketa eta azterketa funtzionala egitea.

        Indarra, malgutasuna eta mugimenduen anplitudea lantzeko ariketak diseinatzea, zenbait irizpide eta egokitzapen kontuan hartuta (mailak, pertsona kopurua, generoa, helburuak, etab.), eta kontuan hartu beharrekoak eta egon daitezkeen kontraindikazioak aintzat hartuta.

        Indarra eta malgutasuna lantzeko ariketen fitxategia egitea, ariketak zenbait irizpide edo faktoreren arabera sailkatuta eta haiei buruzko deskriptoreak adierazita.

        Behatutako ekintza motorren irudikapen grafikoa egitea eta ereduzko mugimenduak eta ariketak irudikatzeko erabili diren sinbologia eta eskema grafikoak interpretatzea.

        Jarrera anatomikoa. Mugimenduaren planoak eta ardatzak, eta noranzko espazialak.

        Giltzadura-mugimendu nagusiak, espazio-planoen eta -ardatzen arabera. Flexioa, estentsioa, biraketa, abdukzioa, adukzioa eta zirkundukzioa.

        Hezur- eta giltzadura-sistemaren anatomia deskribatzailea.

        Eskeletoaren antolaketa eta haren elementu garrantzitsuenen deskribapena: burezurra, enborra eta gorputz-adarrak. Hezurrak. Hezur-ehuna eta kartilagozko ehuna. Giltzadurak: definizioa, osagaiak eta motak. Giltzadura garrantzitsuenak.

        Muskulu-sistemaren anatomia deskribatzailea.

        Ariketa fisikoan garrantzia duten muskuluak. Muskulu-multzo bakoitzaren kokapena eta ekintza espezifikoak:

        Goiko gorputz-adarrak: sorbalda, besoa eta besaurrea.

        Enborra: aurrealdea eta atzealdea.

        Beheko gorputz-adarrak: aldaka, izterra eta zangoa.

        Muskulu-ehunak: motak. Ehun muskulu-eskeletikoaren antolaketa. Muskulu-zuntza. Ehun konektiboa: lotailuak, fasziak eta tendoiak.

        Sistema muskulu-eskeletikoaren funtzioak, portaera eta egokitzapenak:

        Muskulu-uzkurdura eta -elongazioa. Muskulu-uzkurdurak: motak. Gorputz-jarrerara eta mugimendura aplikatutako printzipio biomekanikoak. Giza gorputzaren palanka-sistema: mugimendu-aukerak. Askatasun fisiologikoko graduak giltzaduren mugimenduetan. Sistema muskulu-eskeletikoak zenbait motatako ariketa fisikotan izaten dituen egokitzapen akutu eta kronikoak. Tonuarekin eta luzaketekin lotutako erreflexuak: erreflexu miotatikoa, inhibizio autogenoko erreflexua, elkarrekiko inhibiziokoa eta inhibizio gurutzatukoa.

        Mugimenduaren analisia: ariketen analisi mekanikoa, muskularra eta funtzionala. Mugimenduak irudikatzeko sistema.

        Indar-ariketak.

        Maila desberdinak. Faktoreak: a) gorputz-jarrera globala eta segmentarioa ariketaren faseetan; b) muskulu-ekintzak exekuzio-faseetan; c) uzkurdura mota; d) grabitatearen eragina uzkurdura motan; e) erritmoa eta abiadura; f) anplitudea; g) karga motak eta h) arnasketa. Binaka edo taldean egiteko ariketak. Laguntzak. Kontuan hartzekoak eta egon daitezkeen kontraindikazioak.

        Mugimenduaren anplitudea lantzeko ariketak.

        Maila desberdinak. Faktoreak: a) giltzaduren anplitude-tartea plano edo ardatz bakoitzean, b) ariketa motak; c) muskulu-ekintzak exekuzio-faseetan; d) gorputz-jarrerei eusten zaien denbora eta e) erritmoa, abiadura, anplitudea eta arnasketa. Kontuan hartzekoak, kokapena, heldulekuak, kanpo-ekintzak. Sentsazio propiozeptiboak interpretatzeko kontsignak. Binaka edo taldean egiteko ariketak. Arreta-neurriak eta egon daitezkeen kontraindikazioak.

        Balioestea zer-nolako erabilgarritasuna duen mugimendua aztertzeak egokitzapen fisikoko lanerako ariketa egokiak hautatzeko.

        Ekimena izatea indarra eta malgutasuna lantzeko ariketa berriak bilatzeko, egokitzapen fisikoko saioak diseinatzeko lana erraztu ahal izateko.

        Mugimendua irudikatzeko sistemak eta sinbologia egokia erabiltzeko ahalegina egitea, gehiegizko ahozko deskribapena erabili gabe, eta, aukeran, komunikazioaren xede diren erabiltzaileek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz (euskara, ingelesa edo gaztelania).

      3. Oinarrizko egokitzapen fisikoko programak egitea.

        Entrenamendu-kargekin lotutako alderdiak (bolumena, intentsitatea, atsedenaldiak, etab.) jasotzea taula batean, ezarritako entrenamendu-printzipioak betetzen direla bermatzeko.

        Entrenamendu-kargaren kuantifikazioa, haren osagaiak kontuan hartuta (bolumena, intentsitatea, gehienezko ahalmena).

        Erresistentzia, abiadura, espazialtasuna, denborazkotasuna, espazio-denboraren egituraketa, oreka eta koordinazioa lantzeko ariketen fitxategia egitea, ariketak zenbait irizpide edo faktoreren arabera sailkatuta eta haiei buruzko deskriptoreak adierazita.

        Errendimendua lortzera bideratutako egokitzapen fisikoa eta osasunera bideratutako egokitzapen fisikoa aplikatzeko esparruak bereiztea, adingabeekin batik bat. Abusuzko esplotazio ororen aurka babestea.

        Oinarrizko egokitzapen fisikoko programa bat egitea zenbait kolektibotarako (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...), honako atal hauek sartuta:

        Garatu behar diren gaitasun fisikoak eta hori lortzeko metodo egokienak, balorazioko datuen arabera. Egoera fisikoa eta motorra garatzeko ohiko ekipamendu eta materialak eta haiek izan ditzaketen erabilerak. Oinarrizko egokitzapen fisikorako egin beharko diren saioen fitxa. Honako hauek izan beharko ditu fitxak:

        Helburuak eta gaitasun fisikoak garatzeko ariketen sekuentzia.

        Akats ohikoenak eta jarraibideak.

        Kargak egokitzea parte-hartzaileen mailetara (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...).

        Oinarrizko egokitzapen fisikoko programa bateko saioak gidatzea, ariketak egiteko modu zuzena erakutsita, akatsak adierazita, eta dagokion informazioa emanda, saioa egin aurretik, bitartean eta ondoren.

        Egoera fisikoa eta motorra: sailkatzeko irizpideak eta haiek zehazten dituzten faktoreak. Egoera fisikoaren, gaitasun fisikoen eta gaitasun pertzeptibo-motorren garapenaren printzipio orokorrak.

        Osasunera bideratutako egoera fisikoa eta motorra. Osagaiak. Osasunera bideratutako entrenamenduaren printzipio nagusiak. Kirol-errendimendura bideratutako entrenamenduarekiko aldeak.

        Ahalmen aerobikoa eta anaerobikoa: ahalmenean eragina duten faktoreak. Bihotz-jarduerako eremuak. Entrenamendu-sistemak: jarraituak eta zatikatuak. Entrenamendu-bitartekoak. Ahalmenaren garapenerako entrenamendu-printzipio espezifikoak. Egokitzapen kroniko espezifikoak. Ahalmen fisikorako eta osasunerako esfortzu-marjinak. Oinarrizko ariketa-programa.

        Indarra: indar-motak. Ahalmena zehazten duten faktoreak. Entrenamendu-sistemak: autokargak, binakako lana, eta zenbait material eta aparatu erabiliz egindakoa. Entrenamendu-bitartekoak. Ahalmenaren garapenerako entrenamendu-printzipio espezifikoak. Egokitzapen kroniko espezifikoak. Ahalmen fisikorako eta osasunerako esfortzu-marjinak. Oinarrizko ariketa-programa.

        Mugimenduaren anplitudea: giltzaduren mugikortasuna, elastikotasun muskularra. Haiek zehazten dituzten faktoreak. Entrenamendu-sistemak: aktiboak eta pasiboak. Entrenamendu-bitartekoak. Ahalmenaren garapenerako entrenamendu-printzipio espezifikoak. Egokitzapen kroniko espezifikoak. Oinarrizko ariketa-programa.

        Abiadura: motak. Ahalmena zehazten duten faktoreak. Entrenamendu-sistemak eta -bitartekoak. Ahalmenaren garapenerako entrenamendu-printzipio espezifikoak. Egokitzapen kroniko espezifikoak. Oinarrizko ariketa-programa.

        Gaitasun pertzeptibo-motorrak: propiozepzioa, gorputz-eskema, espazialtasuna, denborazkotasuna, espazio-denboraren egituraketa. Oreka: oreka-motak. Koordinazioa: koordinazio-motak. Entrenamendu-sistemak eta -bitartekoak. Oinarrizko ariketa-programa.

        Jarduera fisiko osasungarrirako esfortzu-marjinak. Gaitasun fisikoak eta pertzeptibo-motorrak garatzean lesioak edo gainkargak eragozteko kontuan hartu behar diren faktoreak.

        Beroketa eta lasaitasunera itzultzea: oinarrizko printzipioak.

        Entrenamendua, prozesu zientifiko eta pedagogiko gisa. Fitnessaren eta wellnessaren kontzeptua.

        Kirol-errendimenduaren baldintzatzaileak. Entrenamendu-helburuak eta -bitartekoak: egokitzapen fisikoko jarduerak lantzeko motibazioak. Egokitzapena azaltzen duten teoriak: egokitzapenaren sindrome orokorra eta atalasearen legea. Egokitzapen fisikorako aplika daitezkeen entrenamendu-printzipioak. Esfortzuen dinamika egokitzapen fisikoko lanean. Karga. Barne- eta kanpo-karga. Karga zehazten duten faktoreak: bolumena, intentsitatea, dentsitatea.

        Egokitzapen fisikoaren urteko plangintzarako oinarriak. Plangintza periodifikatzea: denboraldia, metatze-, eraldatze- eta gauzatze-mesozikloak (ATR). Mikrozikloak: tipologia.

        Egokitzapen fisikorako jarduerak, autonomia pertsonaleko maila desberdinetara aplikatuta. Egokitzapen fisikoa eta egokitzapenak, adinaren eta generoaren arabera:

        Gaitasun fisikoek eta pertzeptibo-motorrek denboran duten bilakaera. Taldeko egokitzapen fisikoa musikaren laguntza erabiliz egiteko aukerak.

        Esfortzura egokitzearen berezitasunak eta zer kontraindikazio dauden autonomia funtzional mugatuko egoeretan.

        Merkatuan egokitzapen fisikoko jarduerak garatzeko dauden baliabideak eta aukerak: instalazio konbentzionalak eta ez-konbentzionalak, makinak, baliabide osagarriak. Haiek osatzen dituzten elementuak eta/edo materialak. Kostuak, tipologia, neurriak, kokapena eta ezaugarri teknikoak eta segurtasunekoak.

        Euskadiko eta ingurune hurbileko natura-inguruneak egokitzapen fisikoko lana egiteko ematen dituen aukerak. Aire zabalean egiteko jarduera egokienak.

        Egoera fisikoko eta motorreko maila desberdinak daudela ohartzea eta horren ardura hartzea, banakotasunaren printzipioa aplikatuz eta abusuzko esplotaziotik babestuz, adingabeak batik bat.

        Erresistentzia, abiadura, oreka eta koordinazioa lantzeko ariketa-erregistro zabala izatearen beharra baloratzea, egokitzapen fisikorako saioak diseinatzeko lana errazteko.

        Ingurune hurbilak egokitzapen fisikoko jarduerak egiteko eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko eta erabiltzeko interesa izatea.

      4. Egoera fisikoaren eta biologikoaren ebaluazioa.

        Ebaluazio antropometrikoa eta gaitasun fisikoa eta biologikoa ebaluatzeko proba sorta bat aplikatzea jarduera fisikoko zerbitzuen erabiltzaile eta bezeroei (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...).

        Elkarrizketa pertsonala egitea, egokitzapen fisikorako jarduerak egitearen inguruko motibazio-alderdi garrantzitsuen berri izateko (aukeran, komunikazioaren xede diren erabiltzaileek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

        Tresnak eta/edo makinak hautatzea, neurtu behar diren parametro morfologikoen eta/edo funtzionalen arabera.

        Erabiltzaile-profil desberdinek (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...) behar dituzten laguntzak ematea, autonomia pertsonal txikiagoa dutenean batik bat.

        Egoera fisikoa neurtzeko aparatuak/tresnak eta ekipoak erabiltzeko modu zuzena azaltzea eta erakustea.

        Hobekuntza-proposamenak adieraztea, prozesu osoan eta ebaluazioan bildutako informazioa eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuta.

        Gaitasun fisikoa eta osasuna ebaluatzeko esparruak. Testak, probak eta galdetegiak, adinaren eta generoaren arabera. Hasierako balorazioa, eta denbora-epe jakin batean izandako bilakaera.

        Balorazio antropometrikoa egiteko metodoak eta biotipologia.

        Gorputzaren osaeraren balorazioa egiteko prozedurak. Gorputzaren osaeraren erreferentziazko balioak zenbait erabiltzaile eta bezero motatan, adinaren eta sexuaren arabera. Gorputzaren osaeraren eta osasunaren arteko erlazioa.

        Ahalmen pertzeptibo-motorrak neurtzeko probak. Test hauen protokoloak eta aplikazioa: pertzepzio espaziala, denboraren pertzepzioa, espazio-denboraren egituraketa, gorputz-eskema, koordinazioa, oreka.

        Proba biologiko-funtzionalak egokitzapen fisikoaren arloan. Probetarako protokoloak. Testak egitean gertatzen diren fenomeno fisiologikoak. Arrisku-adierazleak probak egin aurretik eta/edo egin bitartean.

        Proba orokorren eta espezifikoen multzoa:

        Ahalmen aerobikoa eta ahalmen anaerobikoa ebaluatzeko probak. Pultsometroa. Zeharkako probak eta landa-laneko testa. Orokorrak eta espezifikoak. Atalaseak. Arrisku-adierazleak. Abiaduraren ebaluaziorako probak. Abiadura mota bakoitzerako proba espezifikoak. Indar-adierazpenen ebaluazio-proba orokorrak eta espezifikoak: indar maximoa, abiadura-indarra eta erresistentzia-indarra. Mugimenduaren anplitudearen ebaluaziorako proba orokorrak eta espezifikoak: giltzaduren mugikortasuna eta muskuluen elastikotasuna. Eskakizunak, protokoloak, neurtzeko tresnak eta gailuak.

        Aplikazio autonomoa edo espezialisten lankidetza izanda.

        Gorputz-jarrera:

        Gorputz-jarreraren alterazio ohikoenak. Gorputz-jarrera aztertzeko probak egokitzapen fisikoaren arloan.

        Pertsonen eta taldeen (pertsona sedentarioak edo kirolariak: gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologiak dituzten pertsonak...) historia eta motibazioaren balorazioa egitea, bai eta banakako beharren, behar sozialen eta bizi-kalitatearekin lotutako beharren balorazioa egitea ere.

        Elkarrizketa pertsonala egokitzapen fisikoaren arloan. Behaketa egokitzapen fisikoko jardueren ebaluazioa egiteko oinarrizko teknika gisa. Gogobetetasun-mailaren jarraipena.

        Historia medikoa eta jarduera fisikorako gaitasun-ziurtagiriak.

        Jarrera kritikoa hobetu daitezkeen prozesuko alderdiekiko.

        Jardueretan inplikatuta dauden beste pertsona batzuek egindako iradokizunak entzutea eta aintzat hartzea.

      5. Datuak aztertzea eta interpretatzea.

        Testak, eta balorazio antropometrikoko eta gorpuz-jarreraren baloraziorako probak aplikatzean lortutako emaitzak erregistratzea.

        Galdetegietako, historiako eta beste espezialista batzuen aginduzko txostenetako informazioa aztertzea.

        Lortutako informazioaren integrazioa eta tratamendua.

        Lankidetza aktiboa eskaintzea kirolariek dagozkien osasun-profesionalen bitartez egin beharreko kontrol medikoetarako.

        Lankidetza aktiboa izatea dopin-kontrolak egiten eta dopinaren aurkako legedian xedatutako betebeharrak betetzen.

        Datuak erreferentzia-baremoekin alderatzea eta aldagaien arteko alderaketa egitea.

        Txostenak egitea, erregistratutako eta aztertutako datu eta informazioetatik abiatuta.

        Kausa-efektu erlazioak ezartzea egindako jarduera fisikoaren eta ondoz ondoko balorazio-proben emaitzen artean.

        Lortutako informazioa eta helburuak erabiltzaileari edo bezeroari komunikatzea (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...).

        Testa, balorazio-probak eta galdetegiak egokitzapen fisikoaren arloan.

        Informazioa tratatzeko dokumentuen, euskarrien eta fitxen ereduak.

        Ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide informatikoak aplikatzea egokitzapen fisikoaren esparruko testak, probak eta galdetegiak baloratzeko eta erregistratzeko:

        Datuen behaketarako, transkripziorako eta azterketarako aplikatutako softwarea: kalkulu-orriak, pakete estatistikoak. Test eta probetan lortutako datuak interpretatzeko estatistika: emaitzen guztizko maiztasuna, moda, mediana, batez bestekoa, batez besteko desbideratzea, desbideratze tipikoa eta bariantza. Emaitzen irudikapen grafikoa. Datuak gurutzatzea eta aldagaien arteko erlazioak.

        Txosten espezifikoa eta datuen azterketaren aplikazioa. Beste espezialista batzuek agindutako ariketa fisikoa. Analisia diagnostikoaren oinarritzat erabiltzea, egoera fisikoa hobetzeko programak egiteko zenbait motatako erabiltzailerentzat (pertsona sedentarioak edo kirolariak: adingabeak, gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...).

        Erantzukizuna eta etika-sena informazioa kudeatzean eta ematean.

        Datuen eta informazioen analisi-prozesua baloratzea, diagnostikorako oinarri gisa.

      6. Egoera fisikoa hobetzeko neurri osagarriak integratzea.

        Esfortzu fisikoaren ostean errekuperazioa errazten duten teknikak hautatzea.

        Norberak eta beste pertsona batzuek ohiko egun batean egiten duten kaloria-gastua kalkulatzea.

        Norberak eta beste pertsona batzuek ohiko egun batean behar duen kaloria-ekarpena zein funtsezko mantenugaien ekarpena kalkulatzea.

        Kaloria-gastua eta kaloria-ekarpena erlazionatzen dituzten taula espezifikoak erabiltzea.

        Ohiko egun bateko kaloria-gastua, kaloria-ekarpena eta funtsezko mantenugaien ekarpena alderatzea.

        Egon daitezkeen desorekak eta desoreka horiek zuzentzeko neurriak identifikatzea.

        Errekuperatzeko masajerako oinarrizko maniobrak pertsona bati aplikatzea.

        Erlaxazio-teknikak erabiltzea, egoera fisikoa hobetzeko neurri osagarri gisa.

        Errekuperazioaren oinarri biologikoak. Errekuperaziorako neurriak eta teknikak. Energia-substratuen errekuperazioa.

        Errekuperazio-bitartekoak eta -metodoak, saio batean bertan eta saioen artean:

        Masajea: onurak eguneroko bizitzan eta jarduera fisikoan. Masaje-motak: terapeutikoa, higienikoa eta kirol-masajea:

        Kirol-masajea: berotzekoa, tartekoa eta errekuperatzekoa. Errekuperatzeko masajearen onurak. Aplikazioaren unea, teknika eta iraupena.

        Erlaxazioa: onurak eguneroko bizitzan eta jarduera fisikoan.

        Erlaxazio-jolasak, luzaketak eta bibrazioak, arnasketaren kontrola, apurka-apurkako erlaxazioa, entrenamendu autogenoa.

        Errekuperazio-metodo hidrotermalak. Saunak. Erabateko kontraindikazioak, kontraindikazio erlatiboak, eta abantailak. Saunak, lurrun-bainuak eta bainu termalak aplikatzean kontuan hartu beharreko prebentzio-neurriak.

        Beste errekuperazio-bitarteko eta -metodo batzuk:

        Bitarteko naturalak: kinesioterapia aktiboa eta pasiboa, loa eta bizi-estiloa.

        Bitarteko pedagogikoak: entrenamenduaren egitura arrazionala, berotzea, lasaitasunera itzultzea, etab.

        Bitarteko psikologikoak: teknika eragingarriak, kognitiboak, autokontrolekoak, sozialak eta biofeedbacka. Erlaxazioa. Kognizio-estrategiak, eta jomugak bisualizatzea eta ezartzea. Bitarteko mediko-biologikoak: elikadura-neurriak eta neurri dietetikoak, neurri farmakologikoak, laguntza ergogenikoak, neurri fisioterapeutikoak (elektroestimulazioa eta ultrasoinuak eta hidroterapia), aeroterapia eta erreflexoterapia.

        Elikadura eta nutrizioa:

        Elikagai-multzoak: sailkapena. Mantenugaiak. Elikagaien osaera. Funts-gaiak. Bitaminak, mineralak eta ura. Ezaugarriak. Sailkapena. Kaloria-beharrak, behar funtzionalak eta egiturazko beharrak. Metabolismo basala, kaloria-gastua. Gastu energetikoa zenbait jarduera fisikotan: taulak, adinaren eta sexuaren arabera. Kaloria-gastu teorikoa kalkulatzekoak, egindako jardueraren arabera. Dieta orekatua: ahoratutakoaren eta gastatutakoaren arteko balantze energetikoa. RDA gomendioak eta dieta mediterraneoa. Beste dieta mota batzuk. Elikadura- eta hidratazio-beharrak, ariketa fisikoa egin bitartean eta egin ondoren, helburuen arabera. Ohitura dietetiko osasungarriak. Elikadura ez-osasungarriaren ondorioak. Elikadura-nahasmenduak.

        Masaje-teknikak eta antzekoak erabiltzeak errekuperaziorako dituen ondorio positiboak baloratzea.

        Jarrera kritikoa izatea egokitzapen fisikoko lan baten ostean atsedenean eta errekuperazioan eragina izan dezaketen ohitura ez-osasungarrien aurrean.

        Jarrera kritikoa izatea kirolariek osasunaren kalterako egiten dituzten jardunbideekiko, dopatzea barne hartuta.

        Fidagarritasuna eta zehaztasuna ohiko egun batean kaloria-gastua eta -ekarpena kalkulatzean.

      7. Larrialdietako laguntzaren hasierako balorazioa.

        Egon daitezkeen arriskuen, esku-hartze motaren eta esku hartzeko behar diren baliabideen balorazioa.

        Esku hartzeko eremuko segurtasuna bermatzeko teknikak aplikatzea.

        Norbera babesteko teknikak identifikatu eta aplikatzea.

        Informazioa transmititzeko teknika egokiak erabiltzea.

        Larrialdi-zerbitzuek istripua izan duen pertsonarengana iristeko egin behar dituzten maniobrak zehaztea.

        Istripua izan duten pertsonekin esku hartzeko lehentasunak zehaztea.

        Istripua izan duen pertsona baten hasierako balorazioa egiteko protokoloa aplikatzea: konorte-mailaren balorazioa, aireztapena egiaztatzea, eta bizi-arriskuko sintomekiko jarduna.

        Jardun-sekuentzia identifikatzea, Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) xedatutako protokoloaren arabera.

        Lehen laguntzetako botikinaren oinarrizko materiala erabiltzea, berrikustea eta egoera onean gordetzea.

        Istripuak eta larrialdiak: motak eta ondorioak.

        Larrialdietarako jardun-protokoloaren faseak: gaixoaren hasierako ebaluazioa, jardunaren plangintza, kokapena eta iristeko moduak, egon daitezkeen arriskuak identifikatzea, eremua babestea eta istripua izan duenarengana iristea.

        Lehen esku-hartzailearen jardunaren helburuak eta mugak. BAL jokamoldea (babes-sistemak, abisu-sistemak eta laguntza-sistemak).

        Eremuaren balorazioa egiteko eta eremua babesteko sistemak. Justifikazioa.

        Jarduteko sistematika: konorte-mailaren balorazioa, aireztapena egiaztatzea, eta pertsonen bizi-arriskuko sintomekiko jarduna (helduak, haurrak eta edoskitzaileak).

        Zauritu ugariko istripuetarako jardun-lehentasuna, lesioen larritasuna eta tipologia kontuan hartuta. Triaje sinpleko metodoak. OMEren triaje-proposamena.

        Bizi-arriskuko egoerak: eragiten dituzten jarduketak.

        Lehen laguntzak ematearekin lotutako lege-esparrua: erantzukizun zibila eta penala. Zuhurtziagabekeria. Sorospen-eginbeharra ez betetzea. Lehen laguntzak uretako instalazioetan.

        Jarrerarekin lotutako alderdiak: etika profesionala. Komunikazioa larrialdiko egoeretan. Emozioak eta antsietatea kontrolatzea.

        Larrialdi-zerbitzuak: organismo eta erakunde orokorrak eta tokikoak. Larrialdi-zerbitzuekin komunikatzean kontuan hartu beharreko alderdiak. Informazio motak eta informazioaren ezaugarriak.

        Istripu, larrialdi eta doluko egoeretan antsietatea sorraraz dezaketen faktoreak.

        Nork bere burua babesteko neurriak eta segurtasunerako neurriak, istripua izan duten pertsonekin esku hartzean eta haiek manipulatzean. Neurriak eta ekipoak.

        Lehen laguntzetako botikina: tresnak, sendatzeko materiala, oinarrizko sendagaiak. Egoera onean gordetzeko eta ondo erabiltzeko arauak.

        Lasaitasuna ez galtzea jardunean.

        Konfiantza eta segurtasuna jardunean, komunikazioetan eta erabakiak hartzean.

        Esku-hartzearen mugez jabetzea, eta esku-hartzea protokoloetan eta gomendioetan adierazitakoa betez egitea.

      8. Bizi-euskarriko eta lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

        Istripua izan duen pertsonaren bizi-arriskuko egoerak eta bizi-konstanteak eteten ez direla egiaztatzea.

        Gorputz-jarrerarekiko tratamendu egokia aplikatzea.

        Airebideetatik oztopoak kentzeko eta haiek irekita egoteko teknikak aplikatzea konortea duten zein konorterik gabe dauden biktimetan.

        Bihotz-biriketako bizkortzerako teknika instrumentalak nahiz bizi-euskarriko teknikak aplikatzea manikietan.

        Oxigenoterapiako ekipoa eta desfibriladore automatikoa edo erdiautomatikoa erabiltzea.

        Lehen laguntzen aplikazio simulatua, larrialdiko patologia organikoetarako eta eragile fisikoek, kimikoek edo biologikoek eragindako lesioetarako.

        Identifikazio, balorazio eta jardun simulatua, egoera hauen aurrean:

        Zauriak eta odoljarioak: garbiketa, aposituak eta bendajeak jartzea. Immobilizatzeko bendajeak jartzea. Traumatismoa, konorte-galerarekin eta konortea galdu gabe. Konbultsio-krisia.

        Hasierako arreta larrialdi ohikoenetan. Esku-hartzerako jarraibideak lehen laguntzak aplikatzean: lehentasunak eta teknikak. Esku hartu behar ez denerako jarraibideak.

        Istripua izan duen pertsonarekin eta hari lagun egiten diotenekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak (aukeran, pertsona horiek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona). Dolu, antsietate, larritasun edo oldarkortasuneko egoerak kontrolatzeko jarraibideak.

        Airebidea irekitzeko eta handik oztopoak kentzeko teknikak konortea duten zein konorterik gabe dauden biktimetan. Protokoloa.

        Oinarrizko bihotz-biriketako berpizteko oinarriak (RCBP). Metodoak eta oinarrizko teknikak. Pertsona helduekin, emakume haurdunekin, bularreko haurrekin eta umeekin aplikatu beharreko protokoloak. Tresneria. Egoera desberdinak.

        Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (KDA).

        Aparatu motak, haien autonomiaren arabera. Erabiltzeko argibideak. Teknikak. Ekipoen funtzionamendua eta mantentzea. Egoera bereziak. Informazio-prozedura. Legedia eta ziurtapen-sistemak. Araudia eta legedia.

        Aireztapenari eta oxigenoterapiari laguntzeko osagarriak: Guedelen kanulak, anbua edo berpizteko baloia, oxigenoterapiako maletatxoa, jariakinen xurgagailu elektrikoa.

        Istripua izan duenaren lehen eta bigarren mailako balorazioa egiteko protokoloa. Lesioak, gaixotasunak eta traumatismoak detektatzea. Kausak, sintomak eta zeinuak: kontzientziaren alterazioak, sukarra, gonbitoak eta beherakoa, zorabialdiak, lipotimiak, sinkopeak, shocka, abdomeneko mina eta vientre en tabla delakoa, toraxeko mina.

        Lesio motak. Sailkapena, kausak, sintomak eta zeinuak, eta oinarrizko tratamendua: hemorragiak, zauriak, erredurak, istripu elektrikoak, uretako istripuak, eta traumatismoak.

        Zirkulazio-aparatuko nahasmenduak, intoxikazioak, krisi anafilaktikoak, epilepsia eta konbultsio-koadroak, deshidratazioa, gorputz arrotzak (azalean, begietan, belarrietan eta sudurrean), ama eta haurren larrialdiak, zirkulazio-istripuak, etxeko istripuak, beroak eta hotzak eragindako lesioak, ziztadak. Presio-aldaketek eragindako nahasmenduak.

        Ur-inguruneko istripuetan, ospitale aurreko esku-hartze protokoloa: esku-hartzea itotze-mailaren arabera, esku-hartzea bizkarrezur-muineko lesioa dutenekin.

        Bendajeak eta aposituak: erabiltzeko jarraibideak, tipologia eta aplikatzeko teknikak. Immobilizatzeko bendajeak zenbait giltzaduratan.

        Jardun-protokoloak ordenaz eta zehaztasunez aplikatzearen garrantzia baloratzea.

        Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.

        Lasaitasuna ez galtzea jardunean.

        Konfiantza eta segurtasuna jardunean, komunikazioetan (aukeran, istripua izan duen pertsonak erabiltzen duen hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona) eta erabakiak hartzean.

      9. Mobilizatzeko eta immobilizatzeko metodoak.

        Immobilizatzeko eta mobilizatzeko metodoak aplikatzea, istripua izan duen pertsona lekualdatu behar izanez gero.

        Istripua izan duen pertsona lekualdatzeko oinarrizko metodoak aplikatzea.

        Gaixorik dauden pertsonak eta/edo istripua izan dutenak immobilizatu eta garraiatzeko ohatilak eta sistemak egitea, material konbentzionalak, berariazkoak ez direnak edo halabeharrezko baliabideak erabiliz.

        Komunikazio-baliabideak erabiltzea ustez istripua izan duen pertsona baten senide eta laguntzaileekin.

        Larrialdi kolektiboak eta katastrofeak. Kontzeptuak.

        Bat-batean gaixo jarri den edo istripua izan duen pertsona lekualdatzea erabakitzeko irizpideak. Ebaluazio-metodoa.

        Immobilizatzeko metodo egokienak, patologiaren arabera. Segurtasun- eta itxarote-jarrerak.

        Mobilizatzeko metodo egokienak, patologiaren arabera. Lekualdatzeko gorputz-jarrera seguruak.

        Istripua izan duten pertsonak lekualdatzea.

        Gaixorik dauden pertsonak eta/edo istripua izan dutenak immobilizatu eta garraiatzeko ohatilak eta sistemak, material konbentzionalak, berariazkoak ez direnak edo halabeharrezko baliabideak erabiliz.

        Laguntza psikologikoko teknikak istripua izan duten pertsonentzat, haien senideentzat eta istripuan esku hartzen ari diren pertsonentzat:

        Istripua izan duen pertsonaren eta haren familiakoen behar psikologikoak. Lehen esku-hartzailearen erantzun emozionala. Komunikazioa (aukeran, istripua izan duen pertsonak erabiltzen duen hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona) eta trebetasun sozialak krisi-egoeretan. Pertsonen arteko komunikazioa errazten duten teknikak. Babes psikologikoa eta autokontrola. Autokontrol-teknikak estres-egoeretarako: defentsa-mekanismoak.

        Laguntza ematean huts egin izana psikologikoki gainditzeko teknikak.

        Errespetua eta zuhurtzia istripua izandako pertsonari lagun egiten dioten pertsonekiko tratuan.

        Konfiantza eta segurtasuna jardunean, komunikazioetan (aukeran, istripua izan duen pertsonak erabiltzen duen hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona) eta erabakiak hartzean.

        Autokontrola estres-egoeren aurrean eta frustrazioarekiko tolerantzia.

  4. lanbide-modulua: Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea.

    Kodea: 1137.

    Kurtsoa: 2.

    Iraupena: 40 ordu.

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 4.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Errealitatea aztertzeko metodo, teknika eta tresnak aplikatzen ditu, eta testuinguruan gizarte- eta kirol-animaziorako garrantzitsuak diren aldagaiak bereizten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua planteatzeko, zehaztu ditu testuinguruko zer alderdi diren aztertzeko interesgarriak.

        2. Esku hartzeko testuinguruan egindako animazio-proiektuei buruzko informazioa lortzeko teknikak zehaztu ditu.

        3. Errealitateko alderdi bakoitzerako eta analisi-une bakoitzerako teknika eta tresna proportzionatuak hautatu ditu.

        4. Proiektuaren oinarritzat erabiltzeko ondorioak atera ditu, datuen tratamendutik abiatuta.

        5. Errealitatea aztertzeak esku-hartzearen arrakastan duen garrantzia justifikatu du.

        6. Informazioa biltzearen eta tratatzearen alderdi etikoak baloratu ditu.

        7. Komunikazio-teknologiak erabili ditu (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona), informazioa lortzeko tresnak prestatzean.

      2. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak egiten ditu, testuinguruaren ezaugarriak eta errealitatearen azterketan hautemandako beharrak kontuan hartuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Justifikatu du gizarte- eta kirol-animazioko proiektua egokia dela aztertutako testuinguruan.

        2. Animazio-proiektuak edo -programak egiteko ereduak eta teknikak alderatu ditu, eta jarduera fisiko eta kirol-jardueren esparruan izan ditzaketen aplikazioak aztertu ditu.

        3. Proiektuaren zehaztasun-graduetara eta errealitatearen analisia egitean lortutako emaitzetara doitutako helburuak adierazi ditu.

        4. Estrategia metodologikoak proposatu ditu, helburuen eta testuinguruaren arabera.

        5. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan gehien eskatu eta erabiltzen diren kirol-ekitaldi eta -jarduera fisikoak hautatu eta bildu ditu, egituratutako fitxategi batean.

        6. Proiektua garatzeko beharko diren etapak sekuentziatu ditu.

        7. Prebentzio- eta segurtasun-neurriak definitu ditu.

        8. Eskatzen den gizarte- eta kirol-animazioko proiektua egiteko behar diren aplikazio-jarraibideak eta alderdiak baloratu ditu.

      3. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak kudeatzen ditu, eta horretarako, instalazioen erabilera planifikatzen du, eta baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Behar diren materialak zehaztu ditu.

        2. Proiektuaren garapenean inplikatutako pertsonen eta eginkizunen organigrama ezarri du.

        3. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuaren garapenean esku hartuko duten teknikarien lanbide-profilak esleitu ditu, proiektuetan garatu behar diren jarduera-tipologiarekin lotuta.

        4. Espazioen eta/edo instalazioen eta baliabide materialen eskuragarritasunerako kudeaketa-formulak zehaztu ditu.

        5. Proiektuan inplikatuta dauden beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa ezarri du.

        6. Diru-sarrerak, gastuak eta amaierako balantzea kalkulatu ditu.

      4. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan sartutako jardueren sustapen- eta hedapen-planerako irizpideak prestatzen ditu, eta eskura dauden baliabideak eta lortu nahi diren helburuak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Proiektuko jardueren indarguneak nabarmendu ditu.

        2. Sustapen- eta hedapen-kanpaina bateko oinarrizko elementuak identifikatu ditu.

        3. Jardueren sustapenerako epeak ezarri ditu.

        4. Jarduera bakoitzaren xede diren kolektiboen (pertsona sedentarioak edo kirolariak: gazteak, adinekoak, emakume haurdunak, patologia kronikoak dituzten pertsonak...) ezaugarriak adierazi ditu.

        5. Argudiatu du zein garrantzitsuak diren hedabideak animazio-proiektuak sustatzeko eta hedatzeko (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

        6. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona), sustapen- eta hedapen-materialak prestatzeko.

        7. Sustapenerako zenbateko aurrekontu-sail ekonomikoa dagoen adierazi du.

        8. Animazioko proiektuen sustapen- eta hedapen-kanpainak diseinatu ditu, askotariko baliabideak erabilita.

      5. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak ebaluatzen ditu, exekuzio-fase guztietan datuak lortzeko aukera ematen duten adierazleak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Animazio-proiektuak ebaluatzeko teknikak, adierazleak, irizpideak eta tresnak zehaztu ditu.

        2. Ebaluazio-teknikak aplikatzeko uneak zehaztu ditu.

        3. Diseinatutako proiektuetan kalitatea kudeatzeko prozedura orokorrak ezarri ditu.

        4. Programen funtzionamendua optimizatzeko eta haien kalitatea bermatzeko ebaluazioa egitearen beharra argudiatu du.

        5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona), ebaluazio-txostenak eta memoriak egiteko eta aurkezteko.

    2. Edukiak:

      1. Errealitatea aztertzea gizarte- eta kirol-animazioaren arloan.

        Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua garatzen den testuingurua aztertzea.

        Datuak eta informazioa lortzeko teknikak hautatzea, animazio-proiektuaren diseinuan erabiltzeko.

        Informazio-iturri nagusiak eta informazioa eta datuak erregistratzeko sistema nagusiak erabiltzea (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona): behaketa, elkarrizketa, galdeketa, inkesta, dokumentu-bilketa, etab.

        Proiektuaren oinarri izateko ondorioak ateratzea, datuen tratamendutik abiatuta.

        Komunikazio-teknologiak erabiltzea (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona): informazioa lortzeko tresnak prestatzean, informazioa erregistratzean, eta ondorioen txostenean.

        Animazioa. Alderdi historiko eta kontzeptualak:

        Animazioaren kontzeptuak eta definizioa. Animazioaren alderdi historikoak eta ebolutiboak. Gizarte- eta kirol-animazioa, gizarte-animazioaren esparruan. Olinpiar mugimendua, parte-hartze sozialeko mugimendu gisa.

        Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuaren testuingurua: aztertu beharreko alderdi eta aldagai garrantzitsuak. Analisiaren arrazoiak.

        Errealitatea aztertzeko metodoak, teknikak eta tresnak:

        Informazioa eta datuak biltzeko metodoak eta teknikak. Informazio-iturri nagusiak eta informazioa erregistratzeko sistema nagusiak: behaketa, elkarrizketa, galdetegia, inkesta, dokumentu-bilketa, etab. Informazioaren fidagarritasuna eta baliozkotasuna. Analisia egiteko eta ondorioak ateratzeko metodoak.

        Ondorioen txostena.

        Informazio-bilketaren eta -tratamenduaren alderdi etikoak baloratzea.

        Zorroztasuna proiektuan erabili behar diren datuak eta informazioak biltzean eta aztertzean.

        Ordena eta txukuntasuna datuak biltzean eta aztertzean.

      2. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak programatzea eta diseinatzea.

        Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak diseinatzea, metodologia egokiari jarraituz.

        Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuaren justifikazioa egitea aztertutako testuinguruan (egokitasuna eta mehatxuak).

        Proiektuaren zehaztasun-graduetara eta errealitatearen analisia egitean lortutako emaitzetara doitutako helburuak adieraztea.

        Proiektuaren egutegia egitea, diseinutik azken ebaluazio edo baloraziora arte.

        Estrategia metodologikoak proposatzea, helburuen eta testuinguruaren arabera.

        Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan gehien eskatu eta erabiltzen diren kirol-ekitaldi eta -jarduera fisikoak hautatzea eta biltzea, egituratutako fitxategi batean. Haien deskribapena.

        Proiektuaren fase guztietan egin behar diren ataza eta jarduera guztiak zehaztea eta deskribatzea.

        Proiektua garatzeko atazak eta jarduerak sekuentziatzea.

        Prebentzio- eta segurtasun-neurriak zehaztea, gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan.

        Animazio-proiektuak edo -programak egiteko eredu teorikoak eta teknikak. Jarduera fisiko eta kirol-jardueren esparruko eskakizunak.

        Animazio-proiektuak egiteko eta kudeatzeko faseak.

        Animazio-proiektuaren egitura, programak gehitzearen bidez: programak esparru/sektore espezifiko batzuetan txertatzea.

        Programazio- eta diseinu-irizpideak: egutegia, proiektuaren onuradunak, bete beharreko helburuak. Metodologia: atazak eta azpiatazak, jarduera egokienak, erabili beharreko materialak, azpiegitura eta espazioak, etab.

        Prebentzio- eta segurtasun-neurriak, gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan.

        Planifikazio- eta programazio-lanak egiterakoan antolatzeko eta kudeatzeko teknikak baloratzea.

        Zorroztasuna egin beharreko atazen planifikazioan.

      3. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak kudeatzea.

        Proiektuko ataza edo jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak zehaztea eta esleitzea.

        Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuko atazak egiteko baliatu behar diren giza baliabideen lanbide-profila ezartzea.

        Espazioak eta/edo instalazioak, baliabide materialak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak eskuragarri izateko kudeaketa-formulak zehaztea.

        Proiektuaren garapenean inplikatutako pertsonen eta eginkizunen organigrama egitea.

        Proiektuan inplikatuta dauden beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa ezartzea.

        Proiektuaren aurrekontua egitea: diru-sarrerak, gastuak eta amaierako balantzea kalkulatzea.

        Proiektuari esleitutako baliabide motak: giza baliabideak, baliabide materialak, instalazioak eta baliabide ekonomikoak.

        Giza baliabideak gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan:

        Animazio-saila: konfigurazioa eta funtzionamendua.

        Baliabide materialak eta espazioak gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan:

        Jolas-jardueretako berezko espazioak eta instalazioak: jolas-jardueretako ohiko espazioak, espazio alternatiboak, jolas-jardueretako instalazio eta ekipamendu espezifikoak. Desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako sarbideak eta zerbitzuak. Jolas-jardueretarako baliabide materialak: material tradizionalak, material alternatiboak, material birziklatuak. Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza teknikoak.

        Baliabide ekonomikoak: proiektuaren aurrekontuak, gastuen eta diru-sarreren aurrekontu-sailak, eta emaitza ekonomikoa.

        Zorroztasuna proiektuko atazei baliabideak esleitzean.

      4. Sustapen- eta hedapen-estrategiak gizarte- eta kirol-animazioko proiektuetan.

        Proiektuko jardueren indarguneak bilatzea eta sustatzea.

        Jardueren sustapenerako epeak ezartzea.

        Animazio-proiektuen sustapen- eta hedapen-kanpainak diseinatzea, zenbait eratako baliabideak erabilita (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

        Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea sustapenerako eta hedapenerako materialak egiteko (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

        Sustapenerako zenbateko aurrekontu-sail ekonomikoa dagoen adieraztea.

        Sustapen-ekintzen aurrekontu-kontrolari buruzko txosten bat idaztea.

        Publizitatea eta komunikazioa. Haien garrantzia sustapen- eta hedapen-elementu gisa.

        Sustapen- eta hedapen-kanpaina bateko oinarrizko elementuak.

        Sustapen- eta komunikazio-teknikak: sustapenaren helburuak.

        Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak animazio-proiektuen sustapenean eta hedapenean:

        Sustapen-ekintzak.

        Sustapenerako eta hedapenerako aurrekontua. Aurrekontu-kontrola.

        Teknologia berriek gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak sustatzeko duten ahalmena aitortzea.

        Komunikazio-trukeen ekarpena (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona) balioestea eta errespetatzea.

      5. Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuak ebaluatzea.

        Diseinatutako proiektuetako kalitate-kontrolerako eta ebaluaziorako prozedura orokorrak ezartzea.

        Animazio-proiektuen ebaluaziorako eta kontrolerako teknikak, adierazleak, irizpideak eta tresnak hautatzea.

        Kontrol- eta ebaluazio-teknikak aplikatzeko uneak zehaztea.

        Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona), ebaluazio-txostenak eta memoriak egiteko eta aurkezteko.

        Animazio-proiektuen ebaluaziorako teknikak eta tresnak. Adierazleak eta irizpideak. Atazei eta jarduerei buruzko txostenak.

        Kalitatearen kudeaketa animazio-proiektuetan. Ebaluazio- eta kontrol-prozedurak.

        Informatika-euskarriak informazioaren tratamenduan.

        Proiektuari buruzko azken txostena edo memoria.

        Programen funtzionamendua optimizatzeko eta haien kalitatea bermatzeko ebaluazioa egitearen beharra aitortzea.

        Hobekuntzak bilatzeko jarrera proaktiboa izatea.

  5. lanbide-modulua: Animazio turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak.

    Kodea: 1138.

    Kurtsoa: 1.

    Iraupena: 99 ordu.

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Animazio turistikorako gau-jaialdiak eta kultura-jarduerak programatzen ditu, bai eta jolasak eta olgeta-arloko kirol-jarduera fisikoak ere, haiek denek testuinguru desberdinetan izan ditzaketen egokitzapenak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jarduerak diseinatzean, ingurumen-faktoreak eta urte-sasoiarekin lotutakoak kontuan hartu ditu.

        2. Jarduerak diseinatzean, erabiltzaile-talde guztien (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) ezaugarriak, beharrak eta interesak kontuan hartu ditu.

        3. Jardueren sekuentziazioa egitean, irizpide fisiologikoak eta motibaziokoak baliatu ditu.

        4. Baliabideen azterketa eta banaketa egin ditu, haiek optimizatzeko eta ahalik eta parte-hartze handiena izateko aukera emateko.

        5. Jardueren sustapena eta publizitatea egiteko teknika eta estrategia espezifikoak diseinatu ditu.

        6. Pertsonekin, baliabide materialekin, espazioekin eta ingurunearekin lotuta gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

        7. Bere ardurapeko arloari dagokion segurtasunerako eta arrisku-prebentziorako protokoloa egin du.

      2. Animazio-jarduerak garatzeko baliabideak eta bitartekoak antolatzen ditu, parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) ezaugarri eta interesetarako egokitzapenak baloratuta, eta erreferentziazko proiektuan adierazitako irizpideak aintzat hartuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Babes- eta kontsulta-baliabide guztiak hautatu ditu: baliabide digitalen, informatikoen, bibliografikoen eta diskografikoen erabilera, bai eta ikus-entzunezko baliabideen erabilera ere.

        2. Espazioen eta instalazioen segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ezarri ditu, parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) beharretara egokitzeko eta jarduerak egitean lesio- eta/edo istripu-arriskuak murrizteko.

        3. Erabili behar diren ekipoak eta materiala ikuskatu eta, hala behar izanez gero, egokitu ditu, jarduera gozamen- eta segurtasun-baldintza ezin hobeetan egiten dela ahalbidetzeko.

        4. Jarduera motarako giro eta motibazio egokia sortzeko behar diren girotze- eta dekorazio-elementu eta -xehetasunak adierazi ditu.

        5. Materialaren kokapen eta antolaketa egokia hautatu du, egin behar diren jardueren arabera, eta materiala biltzea aurreikusi du, erabilera-baldintza onenetan gordeko dela bermatzeko.

        6. Teknikari, profesional eta animatzaile guztien jarduna koordinatzeko protokoloak diseinatu ditu, jarduera egitean gerta daitekeen gorabehera oro konpontzeko.

        7. Parte-hartzaileek jarduera egiteko eraman behar dituzten jantziak eta material pertsonala adierazi ditu, jantziak eta materialak egin behar den jarduera zehatzerako egokiak direla bermatzeko.

        8. Bere erantzukizun-arloko segurtasunarekin eta arrisku-prebentzioarekin lotutako bitartekoak eta baliabideak ikuskatu ditu lekuan bertan, erabilera- eta operatibotasun-egoera onean daudela egiaztatuta.

      3. Ekitaldiak, jolasak, olgeta-arloko kirol-jarduera fisikoak gidatzen eta dinamizatzen ditu, animazioaren arloko berezko metodologia erabiliz, eta parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako parte-hartzaileak) segurtasuna eta gogobetetasuna bermatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Komunikazio-teknika espezifiko egokiak eta egokituak erabili ditu, bai eta horretarako baliabide digitalak ere, jardueraren hasieran eta amaieran, motibazioa, parte-hartzea eta iraunkortasuna lortzera bideratuak.

        2. Ingurunearen, instalazioen eta jarduera egitean erabili behar den materialaren ezaugarriei buruz dagokion informazioa transmititu du, jarduera egitean segurtasuna eta gozamena bermatzeko, parte-hartzaileen konfiantza lehen unetik sustatuz.

        3. Ataza motorrak nola egin behar diren erakutsi du, haien alderdi garrantzitsuak nabarmenduta, gerta daitezkeen exekuzio-akatsak aurreikusita, eta zenbait informazio-kanal erabilita, jarraibideak ulertu direla ziurtatzeko.

        4. Parte-hartzaileen desinhibizioa errazten duen metodologia erabili du, pertsona arteko harremanak eta haien inplikaziorik handiena sustatuta.

        5. Intentsitate- eta zailtasun-maila parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) ezaugarrietara egokitu ditu.

        6. Detektatutako exekuzio-akatsak tokian bertan eta egoki zuzendu ditu, eta akatsak eragin ditzaketen kausetan esku hartu du.

        7. Asertibitate-estrategiak erabili ditu, jardueraren garapena eta harreman-giroa nahasten dituzten portaerak birbideratzeko.

        8. Komunikazio eraginkorra eta parte-hartzaileen kontrola izateko eta gorabeherei aurrea hartzeko leku egokian jarri da.

      4. Gau-jaialdiak eta ikuskizunak zuzentzen ditu, eta haietan, talde-komunikazioko eta -dinamizazioko teknikak erabiltzen ditu parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) gogobetetasuna bermatzeko.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gau-jaialdiaren edo ikuskizunaren aurkezpena eta agurra egin ditu, bertaratutako ikus-entzuleen ezaugarrietara (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) egokitutako komunikazio-estrategiak erabilita, haien interesa piztuta eta haien arreta suspertuta.

        2. Aurreikusitako gidoia eta zehaztutako denborak eta etenaldiak errespetatu ditu, gau-jaialdiaren zirkunstantzia eta gorabeheretara egokituta.

        3. Ezusteko gorabeherak naturaltasunez eta gustu onez konpondu ditu.

        4. Materialak, gailuak, ekipoak eta baliabide digitalak efikaziaz erabili ditu, haien iraunkortasunaren eta funtzionamendu onaren alde eginda.

        5. Komunikazio- eta motibazio-teknikak erabili ditu gau-jaialdian.

        6. Segurtasun-neurri espezifikoak aplikatu ditu jarduera gauzatzean.

      5. Kultura-jarduerak gidatzen eta dinamizatzen ditu, turismo-animaziorako, animazioaren arloko berezko metodologia erabiliz, eta parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako parte-hartzaileak) gozamena bermatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jardueraren eta inguruneko gizarte- eta kultura-errealitatearen arteko lotura azaldu du.

        2. Parte-hartzaileei jardueraren helburuei, edukiei eta prozedurei buruzko informazioa eman die, behar diren baliabide egokiak eta egokituak erabiliz.

        3. Jarduera parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta/edo jarduera egokituetako parte-hartzaileak) ezaugarrietara egokitu du.

        4. Erakutsi du nola egiten diren trebetasunen baten aplikazio praktikoa gauzatzea eta material edo tresna espezifikoren bat erabiltzea eskatzen duten jarduerak.

        5. Jarduerak egitean izandako exekuzio-akatsak tokian bertan eta egoki zuzendu ditu.

        6. Jarduerak antolatzeko eta taldeak banatzeko teknikak erabili ditu, taldeen animazio- eta dinamizazio-printzipioekin bat etorriz.

        7. Behar diren ekipo eta materialak erabili ditu, haien iraunkortasun eta errentagarritasun handieneko irizpideak kontuan hartuta.

        8. Jarduera garatzean sortu diren gorabeherak modu konstruktiboan konpondu ditu.

      6. Animazio-jardueren garapena eta emaitzak ebaluatzen ditu, haien egokitasuna eta ezarritako helburuekiko bat-etortzea baloratzeko tresna egokienak erabiliz, bai eta parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak eta/edo egokitutako jardueren praktikatzaileak) gogobetetasun-maila baloratzekoak erabiliz ere.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Animazio turistikoko jardueren egokitasuna ebaluatzeko teknikak eta tresnak aplikatu ditu, bai eta jarduera horiek ezarritako helburuekiko eta parte-hartzaileen ezaugarriekiko (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta/edo egokitutako jardueren praktikatzaileak) zenbateraino datozen bat ebaluatzeko ere.

        2. Jarduera osatzen duten elementuak ebaluatu ditu.

        3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu, jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

        4. Txosten bat egin du, prozesu osoan sortutako informazioa erabiliz.

        5. Hobekuntza-proposamenak adierazi ditu, prozesu osoaren ebaluazioan bildutako informazioa eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuta.

    2. Edukiak:

      1. Gau-jaialdiak, kultura-jarduerak, jolasak eta olgeta-arloko kirol-jarduera fisikoak programatzea.

        Helburu orokorrak definitzea, eta edukiak eta metodologia hautatzea.

        Kultura-jarduerak, jolasak eta jolas-jarduera fisikoak hautatzea.

        Jarduerak sekuentziatzea.

        Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak aztertzea.

        Jardueren sustapenerako eta publizitaterako estrategia eta teknika espezifikoak diseinatzea, baliabide digitalak eta informatikoak erabiliz, besteak beste.

        Egon daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikustea.

        Bere ardurapeko arloari dagokion segurtasunerako eta arrisku-prebentziorako protokoloa egitea.

        Jolas-jarduera fisikoetako, kultura-jardueretako eta jarduera turistikoetako animazio-saioak erregistratzea.

        Animazio turistikoa xede duten kirol-jarduera fisikoen eta jolas-jardueren ekitaldiak garatzeko inguruneak eta testuinguruak, bai eta kultura-arloko gau-jaialdi eta jarduerak garatzekoa ere. Ezaugarriak:

        Hirietakoak: hezkuntza-zentroak, klubak, elkarteak, geriatriakoak, ludotekak, kiroldegiak, beste kirol-instalazio publiko eta pribatu batzuk. Turistikoak/opor-arlokoak: koloniak, kanpamenduak, hotelak, herri-jaiak, jai tematikoak eta kulturalak. Natura-ingurunekoak: uretako, lehorreko eta aireko ingurunea.

        Animazio-jardueretako xede-kolektiboak. Interesak eta beharrak:

        Haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta/edo jarduera egokituetako parte-hartzaileak. Desgaitasuna duten pertsonak. Bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak. Familiak. Turistak. Beste kolektibo batzuk.

        Programatutako jardueraren sustapena eta publizitatea egiteko teknikak:

        Kartelak, diptikoak, liburuxkak, iragarki-taulak. Iragarkiak irratian, telebistan, prentsa idatzian. Web orriak, e-mailak, mezuak sakelako telefonoetara.

        Segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako protokoloak. Beste profesional batzuekin koordinatzea.

        Gau-jaialdien, kultura-jardueren, jolasen eta jolas-jarduera fisikoen programazioa egitean erabiltzeko hautatu behar diren baliabide zehatzak, ingurunearen, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera. Besteak beste:

        Jolasa:

        Jolasaren kontzeptua. Hurbilketa terminologikoa. Jolasari buruzko teoriak. Jolasaren funtzioak (dibertimendua, etab.) eta hezkuntza-balioa. Jolasa eboluzio-etapetan. Jolasa erabiltzea testuinguru desberdinetan. Jolasen zenbait sailkapen.

        Jolas motorrak. Barne-logika. Jolasaren egiturazko elementuak. Motak:

        Psikomotorrak. Soziomotorrak:

        Lankidetzakoak.

        Oposiziokoak.

        Lankidetza-oposiziokoak.

        Jolas sentsomotorrak.

        Jolas-saioa. Saioaren egitura. Prestatzean kontuan hartu beharreko irizpideak:

        Koherentzia fisiologikoa eta afektibo-soziala. Helburuekiko lotura. Aldagarritasuna jolas motetan. Proportzionaltasuna ataza motorreko mekanismoetako parte-hartzean. Antzekotasuna antolaketan.

        Jolasak eta jolas-jarduera fisikoak natura-ingurunean.

        Logistika. Izan behar dituzten ezaugarriak: globaltasuna, jasangarritasuna, harmonia, eta ingurunearekiko errespetua. Sailkapenak:

        Ingurunearen arabera (lehorrekoak, uretakoak, airekoak).

        Urtaroaren arabera (negukoak, udakoak).

        Jolas-jarduera fisikoak animazio-esparru eta -testuinguru desberdinetan. Jolas-arloa eta «kirola denentzat». Jolas-jarduera fisikoak musikaren laguntza erabiliz (aerobika, saloi-dantzak, Karibeko dantzak, dantza modernoa, etab.).

        Jolasetako eta jolas-jarduera fisikoetako ekitaldiak.

        Herri-lasterketak. Maratoiak. Erakustaldiak eta hitzaldiak. Jolas-lehiaketak. Herri-ibilaldiak eta -lasterketak. Kirol-lehiaketak eta -txapelketak. Jolas- eta kirol-topaketak. Beste ekitaldi eta jarduera batzuk, testuinguruaren, ingurunearen eta abarraren arabera.

        Gau-jaialdiak eta ikuskizunak animazio-proiektu baten testuinguruan:

        Helburuak. Motak: parte hartzeko festak, ezaugarri bereziko festak, lehiaketak, musikalak, emanaldiak, kanpo-showak, beste batzuk. Programazio-teknikak. Gidoiak egiteko irizpideak. Sailkapenak:

        Xede-kolektiboaren arabera.

        Behar den parte-hartze motaren arabera (aktiboa, pasiboa edo partekatua).

        Ikuskizun motaren arabera (lehiaketak, parte hartzeko festak, musikalak, ezaugarri bereziko festak eta kanpo-showak).

        Kultura-jarduerak eta baliabideak, Euskadiko herri-jaien eta animazio turistikoaren esparruan:

        Kultura-erakusketak, mintzaldiak. Puzgarriak eta haur-tailerrak: aurpegiak margotzea, girgilak, globoflexia, gatz-botilak, marrazkiak, etab. Gastronomia-, playback-, dantza-, mozorro-, pintura-, argazki-lehiaketak. Herri-bazkariak. Erakustaldiak: herri-kirolak, euskal dantzak. Euskal pilotako partidak, traineruak. Jolas tradizionalak eta bertakoak. Kalejirak, erromeriak, erraldoiak eta buruhandiak. Antzerkia eta zinema aire zabalean. Musika-emanaldiak: bertsolaritza, koruak, jotak, habanerak, mexikar doinuak... Herri-dantzaldiak: kontzertuak, berbenak.

        Beste baliabide batzuk, ingurunearen, testuinguruaren eta abarraren arabera.

        Jolas-izaera baloratzea animazio-programetan.

        Zorroztasuna jolas-jardueren logistikan eta planifikazioan.

        Gizarte- eta kirol-animazioko testuinguruak ikertzeko eta ezagutzeko interesa izatea.

      2. Animazio-jarduerak egiteko baliabideak eta bitartekoak antolatzea.

        Laguntza- eta kontsulta-baliabide guztiak hautatzea: informatikoak, bibliografikoak, diskografikoak, ikus-entzunezkoak, besteak beste.

        Jolasen eta jolas-jarduera fisikoen fitxategia egitea, honako hauen arabera sailkatuta: adina, instalazioa, materialak, eraginak, arauak, aldaerak, etab.

        Jolas-ekitaldiak, lehiaketak, ekitaldi sozialak eta abar antolatzea.

        Giro eta motibazio egokia sortzeko behar diren girotze- eta dekorazio-elementu eta -xehetasunak hautatzea.

        Materiala egoki kokatzea eta antolatzea, egin behar diren jardueren arabera, eta materiala biltzea aurreikustea.

        Teknikari, profesional eta animatzaileen jardunerako koordinazio-protokoloak diseinatzea.

        Parte-hartzaileek eraman behar dituzten jantziak eta material pertsonala adieraztea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatzea animazioaren eta jolas-jardueren sektorean.

        Erabiliko diren instalazioetarako eta materialerako irisgarritasun-baldintzak gainbegiratzea.

        Segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako protokoloekin lotutako bitartekoak eta baliabideak lekuan bertan ikuskatzea.

        Inguruneko kultura-baliabideak. Hautatzeko eta aztertzeko informazio-iturriak:

        Kontsultak turismo-bulegoetan, interesguneetan. Internet. Bibliografia. Beste kultura-baliabide batzuk.

        Jolasen fitxa eta fitxategia. Egitura eta diseinua. Fitxa baten atalak:

        Jolasaren izena. Gai-blokea. Jolas mota. Adina, espazioa, materiala. Jolasaren eraginak. Irudikapen grafikoa. Jolasaren garapena. Arauak eta aldaerak.

        Animazio-jarduerak zenbait testuingurutan garatzeko espazioak eta instalazioak:

        Hirietan: plazak, parkeak, kirol-zelaiak, patioak, kiroldegiak, gimnasioak, ... Turismo- eta natura-inguruneetan: hondartzak, xendak, ibaiak, mendiak, aterpetxeak, hotelak, besteak beste.

        Animaziorako materialak: ezaugarriak, erabilera eta aplikazioa zenbait testuingurutan, erabiltzeko protokoloak, antolatzeko eta banatzeko irizpideak.

        Materialen mantentze-lanak egiteko eta materiala biltegiratzeko teknikak: inbentarioa, gainbegiratzea, materialen kokapena, biltegiratze- eta kontserbazio-baldintzak.

        Animazio-jarduera antolatzeko teknikak. Aurreikusitako helburuetara, parte-hartzaileen ezaugarri eta espektatibetara, testuingurura, erakundearen irizpideetara eta abarrera doitzea.

        Protokolozko ekintzak animazioaren testuinguruko ekitaldi handietan. Pertsonala eta jarduerak koordinatzeko sistemak.

        Muntaia bat egiteko eta ekoizteko etapak: eszenografia, argiak, soinua eta efektu bereziak. Dekoraziorako oinarrizko materialak. Errotulazioa eta grafismoa.

        Taldeen tutoretzarekin lotutako erantzukizunari eta erantzukizun zibilari buruzko araudia eta legedia.

        Instalazio turistikoen eta kirol-instalazioen segurtasunari buruzko araudiak eta legedia: irisgarritasuna, espazioak, instalazioak, ekipoak, materiala, segurtasun-protokoloekin eta arriskuen prebentzioarekin lotutako baliabideak.

        Segurtasuna animazio-jardueretarako baliabideak antolatzeko oinarrizko printzipioa dela aintzat hartzea.

        Instalazioak, ekipamenduak eta materialak egoki erabiltzeko beharraz ohartzea.

        Jarrera proaktiboa izatea jardueretan erabiltzen den materiala kokatzean eta biltzean.

      3. Ekitaldien, jolasen eta kirol- eta jolas-jarduera fisikoen zuzendaritza eta dinamizazioa.

        Komunikazio-teknika espezifikoak erabiltzea jardueraren hasieran, jarduera egin bitartean, eta bukaeran, motibazioa, parte-hartzea eta atxikipena lortze aldera, mota guztietako baliabideak erabiliz (digitalak eta informatikoak, besteak beste).

        Erabili beharreko materialen eta instalazioen ezaugarriei buruzko informazioa transmititzea.

        Talde orekatuak eratzea eta espazioa eraginkortasunez erabiltzea.

        Jarduera motorrak nola egiten diren erakustea eta erakutsitakoa ulertu dela egiaztatzea.

        Parte-hartzaileen desinhibizioa sustatzen duten metodologiak erabiltzea.

        Pertzepzioekin, erabakiekin edo exekuzioarekin lotutako zailtasunak detektatzea: haien kausen gainean esku hartzea.

        Asertibitate-estrategiak erabiltzea, jardueraren garapena eta harreman-giroa asaldatzen dituzten portaerak birbideratzeko.

        Leku egokia hartzea, komunikazio eraginkorra eta parte-hartzaileen eta gorabeheren kontrola izateko.

        Animatzailearen eginkizuna jolasen eta kirol- eta jolas-jarduera fisikoen saioetan eta ekitaldietan: jolasak eta ekitaldiak antolatu, gidatu, dinamizatu, kontrolatu eta animatzen ditu.

        Jolasei eta jolas-jarduera fisikoei behatzeko eta haiek erregistratzeko irizpideak:

        Saioaren giroa. Praktika-denbora. Jardueren espezifikotasuna. Asimilazio-mailak.

        Kirol-animazio fisikoko eta jolas-animazioko metodologia: bilaketa-metodoak, estrategia globalak, estilo liberalak, gorabeheren kontrola, aniztasunaren arreta, etab.

        Jolas motorretara aplikatutako zuzendaritza- eta dinamizazio-metodoak, adin bakoitzerako eta konpetentzia motorra, kognitiboa, afektibo-soziala nahiz kultura-transmisioa garatzeko:

        Herri-jolasak, jolas tradizionalak eta bertako jolasak. Kirol-jolasak. Jolas sentsomotorrak. Adierazmena eta erritmoa lantzeko jolasak. Lankidetza-jolasak. Jolas alternatiboak. Beste jolas batzuk.

        Zuzendaritza- eta dinamizazio-metodoak jolas-jarduera fisikoetara aplikatuta:

        Musikaren laguntza erabiliz egiten diren jolas-jarduera fisikoak. Ongizatearekin eta erlaxazioarekin lotutako jarduerak. Akromuntaketak, zirku-jarduerak. Skatea, patinak, parkourra, etab.

        Zuzendaritza- eta dinamizazio-metodoak natura-inguruneko jolasetara eta jolas-jarduera fisikoetara aplikatuta:

        Lehorrekoak: orientazio-jokoak, arrasto- eta miaketa-jokoak, espazio ireki handietan egunez eta gauez egitekoak, orientazio-krosak, ginkanak, estrategia-joko handiak. Mendi-ibiliak, zikloturismoa, multiabentura, eskalada, rappela, tirolina, zaldi-ibiliak. Beste batzuk. Uretakoak: surfa, kanoak, bela, snorkela, stand up paddela, raftinga. Airekoak: puentinga, parapentea, etab. Negukoak: eskia, snowa, etab.

        Jolasetako eta jolas-jarduera fisikoetako ekitaldiak antolatzeko metodoak. Parte-hartzeko oinarrizko informazioa: ordutegiak, izen-ematea, arauak eta erregelamenduak, joko- eta lehiaketa-sistemak.

        Inplikazioa eta asertibitatea izatea, parte-hartzea eta ikaskuntza errazten duen giroa sortzeko.

        Ahozko eta keinu bidezko komunikaziorako gaitasuna baloratzea, jolasaren funtzionamendurako oinarri gisa.

        Parte-hartzearen denbora handitzeko aukera eman dezaketen aldaeren behaketa eta sorrera.

      4. Gau-jaialdiak eta ikuskizunak gidatzea.

        Gau-jaialdien edo ikuskizunen aurkezpena eta agurra.

        Ezusteko gorabeherak konpontzea.

        Era guztietako materialak, gailuak eta ekipoak erabiltzea, baliabide informatikoak eta digitalak barne hartuta.

        Komunikazio- eta motibazio-teknikak erabiltzea gau-jaialdian.

        Gau-jaialdien eta ikuskizunen garapena gainbegiratzea.

        Segurtasun-neurri espezifikoak aplikatzea jarduera gauzatzean.

        Koreografia eta emanaldi errazak sortzea.

        Aurkezle onaren aurkezte-teknikak eta ezaugarriak. Ahozko eta keinuzko komunikaziorako teknikak. Animatzaile show mana eta animatzaile show womana.

        Gorputz-adierazpeneko eta antzezpeneko teknikak: ezaugarriak eta aplikazioa. Ahozko adierazpeneko teknikak eta mikrofonoa erabiltzekoak.

        Teknika eszenografikoak eta espazioen dekorazioa:

        Eszenaratzea, hizkera grafikoa eta ikusmintzaira, eszenarako teknologia digitala, oholtzak eraikitzeko materialak, dekoratuetarako egiturak. Teknika eszenografikoetako eta dekorazioko hornitzaileak.

        Makillaje- eta karakterizazio-teknikak.

        Aurpegi- eta gorputz-makillajea. Makillaje artistikoa eta fantasiazkoa. Hiru dimentsioko karakterizazioa eta makillajea. Jantziak, oinetakoak, orrazkera, ordezkoak, osagarriak, etab. Makillaje- eta karakterizazio-tekniken hornitzaileak.

        Gau-jaialdietan eta ikuskizunetan esku hartzeko metodologia: esku-hartzearen faseak. Taldearen analisia. Gorabeheren kontrola. Animatzaile show manaren eta animatzaile show womanaren eginkizunak. Baliabide metodologikoak. Talde-lana.

        Dantzak, koreografiak eta abestiak gau-jaialdien eta ikuskizunen zuzendaritzara aplikatuta:

        Haur-dantzak. Abesti koreografiatuak. Imitazioak. Karaokea. Playback-lehiaketa, etab.

        Material txikiekin egiteko jarduerak gau-jaialdien eta ikuskizunen zuzendaritzara aplikatuta:

        Globoflexiako eta papiroflexiako oinarrizko teknikak. Malabarrak. Magia.

        Animazio-jolasak, etab.

        Izu eszenikoa gainditzea.

        Zorroztasuna aurreikusitako gidoia betetzerakoan, bai eta zehaztutako denborak eta etenaldiak betetzerakoan ere.

      5. Kultura-jarduerak gidatzea eta dinamizatzea animazio turistikoan.

        Jardueretarako deialdia eta haietan parte hartzen duten pertsonen izen-ematea egitea.

        Kultura-jarduerak aurkeztea animazio turistikoaren esparruan, jarduera horiek parte-hartzaileen interesguneekin eta ingurunearekin lotuta.

        Parte-hartzaileei jardueraren helburuei, edukiei eta prozedurei buruzko informazioa ematea, behar diren baliabideak erabiliz (baliabide digitalak eta informatikoak, besteak beste).

        Jarduera egokitzea parte-hartzaileen ezaugarrietara.

        Trebetasunen baten aplikazio praktikoa zuzen gauzatzea eta material edo tresna espezifikoren bat erabiltzea eskatzen duten jarduerak egiteko modua erakustea eta zuzentzea.

        Jarduerak antolatzea eta taldeak banatzea, taldeen animazio- eta dinamizazio-printzipioekin bat etorriz.

        Jarduerak egiteko behar diren ekipoak eta materialak antolatzea.

        Jarduera garatzean sortu diren gorabeherak modu konstruktiboan konpontzea.

        Kultura-lantegi eta -jarduera errazak egitea.

        Animazio turistikoko animatzailearen eginkizunak kultura-jardueretan: deialdiak; izen-emateak; pertsonak eta espazioak koordinatzeko metodoak; jardueren antolaketa, animazioa eta dinamizazioa.

        Kultura-jarduerei behatzeko eta haiek erregistratzeko irizpideak:

        Sortutako giroa. Parte-hartzaile kopurua. Gogobetetasun-maila. Lortutako helburuak.

        Kultura-jardueren animazioaren metodologia: teknikari animatzailearen estrategiak eta jarrerak, taldeko elkarreraginean dinamizatzeko eta motibatzeko.

        Gidaritza- eta dinamizazio-metodoak, inguruko edo Euskadiko animazio turistikoaren esparruko kultura-baliabideei aplikatuta:

        Bertako joko eta kirolak (euskal jokoak, herri kirolak, euskal pilota, bola-jokoa,...). Zaindarien jaiak, herri-jaiak, jai tematikoak, Gabonetako jaiak... Tokiko folklorea, eskualde-dantzak (euskal dantzak). Nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak... Erdi Aroaren giroko merkatuak, erromatarren garaiko giroko merkatuak... Herri-ohiturak. Ondare historiko-artistikoa. Errituak eta kondairak. Gastronomia.

        Herri-jokoak eta -jarduerak balioestea, tradizio kulturala gordetzeko bitarteko gisa.

        Zorroztasuna animazio turistikoko kultura-jarduerak antolatzean.

      6. Animazio-jardueren ebaluazioa.

        Animazio-jarduerak ebaluatzeko teknika eta tresna espezifikoak aplikatzea.

        Jardueraren konfigurazio-elementuak, eta haren prozesu nagusiak eta emaitzak ebaluatzea, tresna espezifikoak erabiliz. Alderdi hauek, besteak beste:

        Erabilitako espazioak. Instalazioak. Tresneria eta materiala. Inplikatutako pertsonala. Jardueraren garapena. Elementu osagarriak eta laguntzaileak. Parte-hartzearen, ikaskuntzaren eta gozamenaren maila. Parte-hartzaileen gogobetetasun-maila.

        Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera, jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

        Ebaluazio-txostenak egitea, prozesu osoan sortutako informazioa erabiliz.

        Hobekuntza-proposamenak hautematea eta adieraztea, ebaluazioan bildutako informazioa eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuta.

        Animazio-jardueretako prozesuak eta emaitzak ebaluatzeko irizpideak.

        Animazio-jarduera bakoitzerako ebaluazio-tresna espezifikoak diseinatzeko teknikak. Besteak beste, honako hauek diseinatzeko:

        Ohar-egunkaria. Gogobetetasun-mailari buruzko inkestak. Behaketa-fitxak. Erregistratze-inprimakia. Elkarrizketa parte-hartzaileekin. Pertsonal arduradunaren bilerak. Kanpo-behatzaileak.

        Animazio-jardueren emaitzei eta ebaluazioari buruzko txostenak: oinarrizko edukiak, ondorioak, etab. Autoebaluazio-txostenak prestatzeko teknikak.

        Autoebaluazioa eta etengabe hobetzeko jarrera baloratzea.

        Lankideek eta erabiltzaileek egindako iradokizunak aintzat hartzea.

  6. lanbide-modulua: Banakako kirol-jarduera fisikoak.

    Kodea: 1139.

    Kurtsoa: 1.

    Iraupena: 231 ordu.

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 10.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Banakako kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak adierazten ditu, proposamen didaktikoak jolas-ikuspegiz prestatzean manipulatu daitezkeen aldagaiak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Banakako kirol-jarduera fisikoen sailkapen desberdinetako multzokatze-irizpideak alderatu ditu.

        2. Banakako kirol-jarduera fisikoen osagai fisikoaren, teknikoaren eta, hala badagokio, taktikoaren garrantzia baloratu du.

        3. Banakako kirol-jarduera fisikoetako trebetasun tekniko espezifikoak lotu ditu oinarrizko trebetasun eta abilezia motorrekin.

        4. Banakako kirol-jarduera fisikoen osagaiak aztertu ditu, irakaskuntzako eta jolas-arloko proposamenetan duten eragina baloratuta.

        5. Banakako kirol-jarduera fisikoen oinarrizko arauak eta nomenklatura espezifikoa interpretatu ditu.

        6. Banakako kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarekin lotutako material espezifiko, egokitu, alternatibo eta lagungarrien aplikazioak deskribatu ditu.

        7. Banakako kirol-jarduera fisikoen alderdietako ezaugarriak eta segurtasun-baldintza optimoak deskribatu ditu.

        8. Banakako kirol-jarduera fisikoak egiten diren ingurunearen eragina baloratu du irakaskuntza- eta jolas-proposamenetan.

      2. Banakako kirol-jarduera fisikoen programetan eta uretako sorospenean inplikatutako baliabideak antolatzen ditu, segurtasun-, moldakortasun- eta efikazia-irizpideak definituta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Banakako kirol-jarduera fisikoak egiteko behar diren materialak, instalazioak eta ekipamenduak hautatu ditu, ahalik parte-hartze handiena lortzeko asmoz, eta segurtasun handieneko baldintzak bermatuz.

        2. Pertsonen antolaketa, materialen kokapena eta denboraren eta espazioaren erabilera definitu ditu banakako kirol-jarduera fisikoetan.

        3. Espazioak eta materialak egokitu ditu, pertsona mota desberdinen ikaskuntza eta parte-hartzea sustatzeko moduan.

        4. Arriskuen, eta ekipamenduen, instalazioen eta materialaren egoeraren kontrol iraunkorrerako tresnak diseinatu ditu.

        5. Banakako kirol-jarduera fisikoetako laguntza- eta kontsulta-baliabideak hautatu ditu (informatikoak, bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste).

        6. Parte-hartzaileek jarduera egiteko eraman behar dituzten jantziak eta material pertsonala zehaztu ditu, jantziak eta materialak egin behar den banakako kirol-jarduera fisiko zehatzerako egokiak direla bermatzeko.

        7. Bere ardurapeko arloari dagokion segurtasunerako eta arrisku-prebentziorako protokoloa egin du.

        8. Banakako kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzan, bere erantzukizun-arloko segurtasunarekin eta arrisku-prebentzioarekin lotutako elementuen egoera egiaztatu du.

        9. Uretako sorospena segurtasun handieneko baldintzetan egiteko behar diren ekipo pertsonala eta materialak zehaztu ditu.

      3. Banakako kirol-jarduera fisikoak irakasteko saioak diseinatzen ditu, oinarrizko programarekin, jarduera motarekin eta erreferentziazko taldearekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Banakako kirol-jarduera fisikoko saio baten faseak identifikatu ditu.

        2. Banakako kirol-jarduera fisikoko saio baterako helburu didaktikoak, edukiak eta metodologia definitu ditu, programazio orokorrarekin bat etorriz.

        3. Banakako kirol-jarduera fisikoen eduki fisikoak eta teknikoak integratu ditu banakako kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-atazen proposamenean.

        4. Jardueren sekuentziazioa egitean, irizpide fisiologikoak eta motibaziokoak aplikatu ditu, esfortzuen dinamika errespetatuz.

        5. Egokitzapenak diseinatu ditu ataza motor espezifikoetan, parte-hartzaileen ezaugarrien arabera.

        6. Banakako kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzak indartzeko tresnak aurreikusi ditu (informatikoak, ikus-entzunezkoak).

        7. Pertsonekin, baliabide materialekin, espazioekin eta ingurunearekin lotuta gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

        8. Banakako kirol-jarduera fisikoak egitean sor daitezkeen arrisku-egoerak deskribatu ditu, eta segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako hartu behar diren neurriak kontuan hartu ditu.

        9. Eraginkortasuneko eta segurtasuneko irizpideak aplikatu ditu saioan espazioak, ekipamenduak eta materialak erabiltzeko proposamenean.

      4. Banakako kirol-jarduera fisikoko saioak gidatu eta dinamizatzen ditu, jardueraren eta taldearen dinamikara egokituta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dagokion informazioa eman du saioaren hasieran eta amaieran, banakako kirol-jarduera fisikoetan parte-hartzera motibatze aldera.

        2. Atazak nola egin behar diren azaldu du, haien alderdi garrantzitsuak nabarmenduta, gerta daitezkeen exekuzio-akatsak aurreikusita, eta zenbait informazio-kanal erabilita.

        3. Banakako kirol-jarduera fisikoen modalitateetako ekintza motor espezifikoak erakutsi ditu, egin behar den atazaren irudikapen mental egokia eratu ahal izateko behar adina kalitatez.

        4. Intentsitate- eta zailtasun-maila parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitu ditu, espazioak, materialak eta transmititzen den informazioa aldatuta.

        5. Detektatutako exekuzio-akatsak zuzendu ditu, eta akatsak eragin ditzaketen kausetan eta dagozkion uneetan esku hartu du.

        6. Praktikan, parte-hartzaileen desinhibizioa errazten duen metodologia erabili du, pertsona arteko harremanak eta haien ahalik inplikazio handiena sustatuta, eta jardueraren garapena eta/edo harreman-giro egokia eragozten duten portaerak eragotzita.

        7. Materialen eta ekipamenduen erabilera kontrolatu du, haiek birkokatuz eta, behar izan denean, sortutako gorabeherak konponduz, eta instalazioa erabili ahal izateko egoera onenean utzita.

        8. Banakako kirol-jarduera fisikoko lehiaketa ez-ofizialak antolatzeko eta kontrolatzeko irizpideak definitu ditu.

      5. Banakako kirol-jarduera fisikoak ebaluatzen ditu, jarduera horiek jolas- eta irakaskuntza-prozesuetan optimizatzeko aukera ematen duten adierazleak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Banakako kirol-jarduera fisiko bakoitzerako ikaskuntza-mailak ezarri ditu.

        2. Banakako kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako alderdi tekniko eta fisiko esanguratsuak zehaztu ditu, ikaskuntza-maila bakoitzean.

        3. Banakako kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza teknikoak ebaluatzeko tresna eta jarduera egokiak hautatu ditu, planteatutako helburuen arabera.

        4. Banakako kirol-jarduera fisikoen alderdi kuantitatiboak ebaluatzeko tresna eta jarduera egokiak hautatu ditu, planteatutako helburuen arabera.

        5. Helburuen lorpen-mailari eta parte-hartzaileen parte-hartzeari eta gogobetetasun-mailari buruzko datuak ematen dituzten tresnak diseinatu ditu, prozesu metodologikoa ebaluatzeko.

        6. Hobekuntza-proposamenak prestatu ditu, prozesu osoaren ebaluazioan bildutako informazioaren analisia eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuta.

      6. Pertsonak erreskatatzen ditu, uretako istripuen edo larrialdi-egoeren kasu simulatuetan, salbamendu- eta erreskate-protokoloak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Uretako instalazio jakin bateko arriskuak aztertu ditu, arriskuok hierarkizatuta, eta erabiltzen den gainbegiratze-protokoloa eta arriskuak murrizteko behar diren aldaketak adierazi ditu.

        2. Uretako instalazio bateko erabiltzaileek izan ditzaketen portaera arrisku-eragileak eta portaera horiek pertsona horiengan zein gainerako erabiltzaileengan izan ditzaketen ondorioak definitu ditu, sorosleak hartu behar dituen neurriak adierazita.

        3. Zaintza-, prebentzio- eta jarduketa-lanei eusteko protokoloak eta teknikak definitu ditu, uretako zentroaren osasungarritasun-baldintzak aldatzen diren edo istripua gertatzen den kasuetarako.

        4. Jardun-protokoloetako (esku hartzea zenbait biktima motarekin, ebakuazioa, etab.) entsegu-/jardun-programa diseinatu du.

        5. Esku-hartzea egitea erabaki du, bai eta, hala badagokio, egin behar diren maniobrak ere, ustez istripua izan duen pertsona, gainerako erabiltzaileak eta instalazioaren egoera baloratuta, eta egoeraren baldintzak ere baloratuta.

        6. Uretan sartzeko, biktimarengana hurbiltzeko, harekin kontaktua egiteko, hura kontrolatzeko, lekualdatzeko eta uretatik ateratzeko maniobrak egitean, planteatutako suposiziorako material egokiak erabili ditu.

        7. Honako teknika hauek egin ditu, segurtasunez eta eraginkortasunez:

          Uretan sartzea, uraren ezaugarrien, irisgarritasunaren eta hurbiltasunaren arabera. Istripua izan duen pertsonarengana hurbiltzeko igeriketa-teknikak. 300 m igeri egitea, estilo librean, galtzak eta elastikoa jantzita, gehienez zortzi minutuko denboran. Uretan flotatzen egotea, besoak altxatuta, ukondoak uraren gainazaletik gora izanda, lekutik mugitu gabe. Biktimari eusteko eta hura atoian eramateko teknikak, haren arnasbideak uretik kanpo izanda. Uretara buruz botatzea, berrogeita hamar metro baino gehiago igeri egitea, estilo librean, eta gutxienez bi metroko sakonerara arte murgiltzea, lehiaketa-maniki bat hartzeko eta berrogeita hamar metro atoian eramateko, ondo lotuta; hori guztia gehienez 3 minutu eta 30 segundotan egitea. Ustez istripua izan duena 100 metro atoian eramatea, hegatsik gabe, lau teknika desberdin eginez; hori guztia, 4 minutuko denboran, gehienez. Ustez istripua izan duen pertsona bat, flotagarritasun eta pisu ertainekoa, ehun metro atoian eramatea, hegatsekin, teknika libre bakar bat erabiliz, 3 minutu eta 45 segundoko denboran, gehienez. Ustez istripua izan duen pertsona bat, kontzientea edo konorterik gabea, eta bizkarrezur-muinean kalterik ez duena, uretik ateratzea, protokoloak betez eta dagokion teknika behar bezala aplikatuz, 100 metro atoian eraman ondoren. Pertsona bat bizkarrezur-muineko kaltea duen biktima dela simulatzen duen kasu batean, hura ateratzea material egokia erabiliz, 2 eta/edo 3 soroslez osatutako talde bat antolatuta, protokoloekin bat etorriz eta teknikak behar bezala aplikatuz.

        8. Egindako kasu bakoitzean, azterketa kritikoa eta ebaluazioa egin ditu, eta hobekuntza-proposamenak egin eta justifikatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Banakako kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak adieraztea.

        Banakako kirol-jarduera fisikoek eskola-kiroleko programetan (curriculumetik kanpoko jarduerak eskola-esparruan), udal-programetan, federazioen programetan, denbora librean, jolasaren arloko programetan eta abarretan duten presentzia aztertzea.

        Jardueraren informazio-fitxa egitea: banakako kirol-jarduera fisikoen ezaugarri / osagai guztien azterketa.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen eta haien egokitzapenen oinarrizko arauak interpretatzea.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen nomenklatura espezifikoaren erabilera eta irudikapen grafikoa.

        Banakako kirolak euskal kirol-ereduan: eskola-kirola, partaidetzako kirola, errendimenduko eta goi-mailako kirola. Banakako kirolak kirol-animazioan.

        Banakako kirolak sailkatzeko irizpideak: beste parte-hartzaile batzuk egotea edo ez; ziurgabetasuna ingurunean; antzekotasunak inguruneari, materialei, ekintzari, ahalmen fisikoari edo lehiaketa motari dagokienez; etab.

        Programetan eskaintzen diren banakako kirol-jarduera fisikoen ezaugarri orokorrak, zenbait irizpide kontuan hartuta: alderdi fisikoak, teknikoak eta taktikoak. Keinu teknikoen, eta oinarrizko trebetasun eta abilezia espezifikoen osagai kuantitatiboa (indarra, denbora edo abiadura) eta kualitatiboa (erritmoa, presioa edo arintasuna).

        Banakako kirol-jarduera fisikoen ezaugarri espezifikoak, inguruneko beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, uretako jarduerak, lasterketan oinarritutako kirol-jarduera fisikoak, etab.

        Uretako jardueren ezaugarri espezifikoak:

        Ur-ingurunean, gorputz-eskemaren berregituraketa eta sentsazioen eta propiozepzioaren interpretazioa. Uretan jarduten ohitzea, flotatzea, arnasa egitea eta propultsatzea, ur-ingurunean moldatzeko berezko aldagaiak diren aldetik. Igeriketako lau estiloak (crawl, bizkar-igeriketa, bular-igeriketa eta tximeleta-igeriketa):

        Exekuzio teknikoko elementuak.

        Bakoitzaren onurak eta kontraindikazioak.

        Gaitasun kondizionalen inplikazioa.

        Ur-inguruneko ikaskuntzarako eta jolas-jardueretarako material espezifikoak eta ez-espezifikoak. Jarduera horretarako prebentzio- eta segurtasun-neurri espezifikoak. Lotura salbamendu- eta sorospen-zerbitzuarekin.

        Lasterketan oinarritutako kirol-jarduera fisikoen ezaugarri espezifikoak.

        Herri-lasterketak, -probak, -krosak, eta atletismoa. Eskola-kiroleko programako probak (lasterketak, jauziak, jaurtiketak eta proba konbinatuak). Probetan egindako aldaketak, adinaren arabera. Ikaskuntzarako eta jolas-jardueretarako material espezifikoak eta ez-espezifikoak. Jarduera horiek egiteko prebentzio- eta segurtasun-neurri espezifikoak.

        Banakako beste kirol-jarduera fisiko batzuetako ezaugarri espezifikoak, honako hauetan daudenak:

        Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

        Jarduera bakoitzaren ezaugarri espezifikoen inplikazio didaktikoak eta jolas-arlokoak. Transferentziak eta interferentziak ikaskuntzetan.

        Jardueren erregelamenduak. Aldagaiak jolas-ikuspegia erabiliz manipulatzeko irizpideak banakako kiroletan. Egokitutako erregelamendua. Lehiaketa-erregelamenduak.

        Nomenklatura espezifikoa. Jardueren irudikapen grafikoa.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen praktikaren inguruko testuinguruari buruzko interesa izatea.

        Inguruneko banakako kirol-jarduera fisikoen eskaintzaren eta haren ezaugarrien ikerketarako ekimena izatea.

      2. Banakako kirol-jarduera fisikoetako eta uretako sorospeneko programetan inplikatutako baliabideak antolatzea.

        Erabiltzaileei edo parte-hartzaileei orientabideak eta informazioa ematea, eraman behar dituzten jantziei eta material pertsonalari buruz.

        Behar diren instalazio, ekipamendu eta materialak bilatzea eta hautatzea: ahalik eta parte-hartze eta segurtasun handiena lortzeko irizpideak aplikatzea.

        Parte-hartzaileak eta materialak jarduerari esleitutako instalazioan, espazioan eta denboran antolatzea.

        Espazioak eta materialak pertsona mota desberdinen ikaskuntzarako eta parte-hartzerako egokitzea.

        Banakako kirol-jarduera fisikoetan eta uretako sorospenean erabilitako materialak gainbegiratzea eta haien mantentze-lanak egitea.

        Banakako kirol-jarduera fisikoetarako materialen inbentarioa (kokapena eta biltegiratzea, baldintzak, kantitatea, etab.). Instalazio, ekipamendu eta materialetan izandako gorabeherak erregistratzeko fitxak. Prozedura operatibo komunak.

        Banakako kirol-jarduera fisikoetako laguntza- eta kontsulta-baliabideak hautatzea (informatikoak, bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste).

        Parte-hartzaileek banakako kirol-jarduera fisikoak segurtasunez eta eroso egiteko behar dituzten janzkera (oinetakoak eta arropa) eta osagarriak.

        Uretako instalazioan uretako sorospenaz arduratzen den pertsonaren janzkera (oinetakoak eta arropa).

        Banakako kirol-jarduera fisikoen eta uretako sorospenaren praktikarako instalazioak eta ekipamenduak.

        Instalazio motak eta instalazioen ezaugarriak. Eskakizunak. Arkitektura-oztopoak eta instalazioen egokitzapena. Uretako instalazioen eraikuntzarekin eta mantentze-lanekin lotutako araudiak. Uretako instalazio bateko aparatu eta makinetarako segurtasun- eta gainbegiratze-sistemak. Salbamendu-postua. Mantentze-lanak.

        Banakako kirol-jarduera fisikoak praktikatzeko beste instalazio eta ekipamendu batzuk.

        Instalazio motak eta instalazioen ezaugarriak. Arkitektura-oztopoak eta instalazioen egokitzapena. Mantentze-lanetarako eta segurtasunerako araudiak.

        Banakako kirol-jarduera fisikoak egiteko material lagungarria.

        Uretako jardueretarako materialak. Uretako salbamendurako materialak: komunikaziokoak, biktimarengana iristekoak, harekin harremanetan jartzekoak, babestekoak, eta biktima uretatik ateratzeko eta ebakuatzekoak. Banakako beste kirol-jarduera fisiko batzuetarako materialak.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako, jolas-arlorako edo kirol-animaziorako egokitu daitezkeen espazio, ekipamendu eta material ez-konbentzionalak.

        Banakako kirol-jardueretako kirol-instalazioen erabilera eta gozamena optimizatzeko irizpideak. Denboren eta espazioen antolaketa. Segurtasuna.

        Jardueraren jarraipena eta kontrola egiteko baliabideak: denboraldiaren programazioa, jardueraren informazio-fitxa, saioaren fitxa, taldearen fitxa, inbentarioa, exekuzio-txostenak, memoria, etab.

        Banakako kirol-jarduera fisikoetarako erabiltzen diren instalazioetako segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako oinarrizko protokoloak.

        Arrisku-faktoreak eta arriskutsuak izan daitezkeen eremuak. Beste kolektibo profesional batzuekin koordinatzea. Prozedura operatibo komunak. Erreferentziazko legedia eta araudiak.

        Uretako instalazioetako segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako oinarrizko protokoloak:

        Uretako instalazioetako segurtasunean aplikagarri diren oinarrizko legedia eta araudiak. Tokiko eta autonomia-erkidegoko administrazio eskudunak.

        Profesionalaren eta soroslearen erantzukizunak: bere eskumeneko segurtasun-alderdiak, instalazioen, ekipamenduen eta materialaren egoerarekin lotuta.

        Jarduerak segurtasunez eta eroso egiteko ekipo pertsonal eta material egokia erabiltzeko konpromisoa hartzea.

        Instalazioak, ekipamenduak eta materialak egoki erabiltzearen garrantzia baloratzea.

        Jarrera proaktiboa izatea jardueretan erabiltzen den materiala kokatzean eta biltzean.

      3. Banakako kirol-jarduera fisikoen hastapenerako metodologia.

        Saioaren helburu didaktikoak definitzea: programazio orokorra (sasoikoa, urtekoa, opor-aldikoa, intentsiboa, etab.), programa (eskolakoa, eskola-ordutegitik kanpokoa, parte-hartzekoa, udalekoa, kirol-eskolakoa, federatiboa, etab.) edo erakundea (publikoa/pribatua, klubak, jarduera fisikoen alorreko enpresak, etab.) interpretatzea.

        Saioaren helburu didaktikoak, edukiak eta metodologia erregistratzea saioaren erregistratze-fitxan.

        Eduki fisikoak eta teknikoak integratzea proposatutako saioan.

        Jardueren sekuentziazioa: irizpide fisiologikoak, motibaziokoak eta globaltasunekoak aplikatzea.

        Egokitzapenak aurreikustea ataza motor espezifikoetan, parte-hartzaileen ezaugarrien arabera.

        Ikaskuntzak indartzeko tresnak prestatzea (informatikoak, ikus-entzunezkoak).

        Gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikustea.

        Eraginkortasuneko eta segurtasuneko irizpideak aplikatzea saioan espazioak, ekipamenduak eta materialak erabiltzeko proposamenean.

        Programa orokorra, jardueraren fitxa eta saioen kopurua/kokapena denboraldiko edo programako egutegian.

        Parte-hartzaileen taldearen fitxa. Kopurua eta oinarrizko datuak (izena, adina, etab.).

        Saioaren egitura. Saioaren erregistratze-fitxa. Kalkulatutako lan-denborak eta denbora errealak.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen hastapenerako ereduzko saioak, adin-profil edo kategoria desberdinetarako.

        Sekuentziazio- eta tenporalizazio-irizpide espezifikoak banakako kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-ikaskuntzako atazetan.

        Trebetasun espezifikoen irakaskuntza ataza globaletan integratzeko formulak.

        Parte-hartzaileak kirol-jarduera fisikoen praktikara fidelizatzea sustatzeko estrategiak.

        Banakako kirol-jarduera fisiko zehatzen irakaskuntza-saio espezifikoak, inguruneko beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, uretako jarduerak, lasterketan oinarritutako kirol-jarduera fisikoak, etab.

        Igeriketa eta uretako beste jarduera batzuk irakasteko saio espezifikoak:

        Igeriketako ikaskuntza-prozesuaren maila desberdinak. Biziraupen-mailatik igeri egiten jakitera. Igeriketa-saioaren helburuak, maila/adina binomioaren arabera. Progresioa igeriketaren eta uretako jardueren irakaskuntzan. Uretako ingurunearen eragina prozesuaren faseak ezartzean.

        Uretako ingurunearekin lehen kontaktuak: ohitzea, flotatzea, arnasketa eta propultsioa. Abileziak eta trebetasunak: uretara botatzea eta uretan murgiltzea, apneak, orekak, desplazamenduak, biraketak, manipulazioak, trebetasunen konbinazioak.

        Uretako ingurunea menderatzeko saioak: igeriketa-estiloak. Maila eta erabiltzaile-profil desberdinetarako egokitzapenak.

        Uretako jarduerak eta esfortzuaren intentsitatea. Aktibazio-ariketak uretan, erlaxazio-ariketak, erresistentzia, abiadura eta indarra lantzeko atazak. Segurtasuna. Teknikariaren egoeraren abantailak eta desabantailak ur barruan eta uretik kanpo. Atazen ordenak segurtasunarekin duen lotura. Laguntza-material espezifikoak. Igeriketa-eskolak eta ikastaro intentsiboak. Uretako jardueretarako ariketak eta atazak, zenbait biztanleria-talderekin egiteko: haurdunak, matroigeriketa, umeak, eskola-adinekoak, pertsona helduak, 65 urtetik gorakoak, kolektibo bereziak, desgaitasuna duten pertsonak.

        Lasterketan oinarritutako kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzako saio espezifikoak.

        Lasterketako eta/edo atletismo-diziplinetako trebetasunak eta exekuzio teknikoko elementuak. Onurak eta kontraindikazioak. Jolasera eta herri-probak, krosak edo antzekoak prestatzera bideratutako jarduerak. Ahalmen kondizionalen inplikazioa. Progresio metodologikoa lasterketaren edo atletismoko zenbait diziplinaren irakaskuntzan.

        Banakako beste kirol-jarduera fisiko batzuen irakaskuntza-saio espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

        Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

        Banakako kiroletan ikaskuntzak indartzeko tresnak. Filmazioak, baliabide didaktiko gisa.

        Banakako kirol-jarduera fisikoko saioetan (uretakoak, lasterketak, etab.) kontuan hartu beharreko oinarrizko segurtasun-arauak. Espazioa eta materialak kontrolatzeko eta haien erabilera eraginkorra egiteko teknikak. (Taldeetan: parte-hartzaileen posizioa eta haien arteko distantziak, mugikarien ibilbideak, jokalarien mugimenduak, etab.).

        Saioaren idatzizko plangintzaren garrantzia baloratzea.

        Saioak aldizka eta prestasunez bidaltzea antolakundeko edo eskola-zentroko dagokion arduradunari.

        Sormena saioko irakaskuntza-jardueren diseinuan.

      4. Banakako kirol-jarduera fisikoko saioen zuzendaritza eta dinamizazioa.

        Saioaren hasieran eta amaieran dagokion informazioa komunikatzea: parte-hartzeko motibatzea.

        Saiorako diseinatutako fitxari jarraitzea, saioa egin bitartean, planifikatutakoa errespetatuz eta doituz, eta hobetzeko oharrak hartuz.

        Saiorako bertaratzea kontrolatzea.

        Atazak nola egin behar diren azaltzea: haien alderdi garrantzitsuak, gerta daitezkeen exekuzio-akatsak eta zenbait informazio-kanalen erabilera.

        Banakako kirol-jarduera fisikoetako modalitate bakoitzaren ekintza motor espezifikoak erakustea.

        Intentsitate- eta zailtasun-maila egoera partikularrera egokitzea.

        Detektatutako exekuzio-akatsak zuzentzea: akatsak eragin ditzaketen kausak, esku hartzeko une egokiak. Feedbacka sarri erabiltzea.

        Metodologia desberdinak erabiltzea, saioaren helburuen arabera.

        Materialen eta ekipamenduen erabilera kontrolatzea ezarritako protokoloaren arabera. Taldearen fitxaren kudeaketa.

        Esku hartzeko teknikak, banakako kirol-jarduera fisikoko saioen zuzendaritzan:

        Atazak eta elementu teknikoak azaltzea eta erakustea. Dinamizazioa eta kontrola.

        Banakako kirol-jarduera fisikoko txapelketak eta ekitaldiak zuzentzeko irizpideak, bitartekoak eta arauak.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legea banakako kirol-jarduera fisikoen jardun-testuinguru desberdinetan aplikatzeko gomendioak eta betebeharrak.

        Banakako kirol-jarduera fisiko zehatzak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibide eta aholku espezifikoak, inguruneko beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, uretako jarduerak, lasterketan oinarritutako kirol-jarduera fisikoak, etab.

        Uretako jardueren zuzendaritzarako eta dinamizaziorako jarraibideak eta aholku espezifikoak. Teknikariaren jarduna igerilekuko ontziaren barruan eta kanpoan.

        Uretako ingurunera egokitzeko faserako jarduerak; pertzepzioak berreztea, gorputz-eskema berregituratzea eta kontrolatzea.

        Uretako ingurunearekin ohitzeko eta gorputza uraren bultzadaren aurrean kontrolatzeko jolasak eta jarduerak.

        Murgiltzeak, manipulazioak eta oinarrizko lekualdatzeak lantzeko jolasak eta jarduerak.

        Uretako ingurunean arnasketa lantzeko hastapeneko jolasak eta jarduerak.

        Beldurrak eta blokeoak gainditzen laguntzeko estrategiak.

        Kontrol- eta laguntza-materialak erabiltzea.

        Jarduerak uretako ingurunea menderatzeko fasean:

        Igeriketa-estiloak: crawl, bizkar-igeriketa, bular-igeriketa eta tximeleta-igeriketa.

        Ikasteko jolasak eta ariketak.

        Igeriketaren bidezko egokitzapen fisikoko atazak.

        Uretako jarduerak zenbait esparrutan: haurdunak, matroigeriketa, umeak, eskola-adinekoak, pertsona helduak, 65 urtetik gorakoak, kolektibo bereziak, desgaitasuna duten pertsonak, besteak beste.

        Lasterketan oinarritutako kirol-jarduera fisikoak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

        Oinarrizko trebetasunak atletismo-diziplinetara transferitzea. Lasterketa-, jauzi- eta jaurtiketa-jolasak. Trebetasunen konbinazioa. Oztopo-lasterketak. Erritmo-jolasak eta oztopoak zeharkatzekoak. Errelebo-jolasak. Lekuko-aldaketak, distantziak. Aplikazio- eta asimilazio-ariketak, atletismoko zenbait diziplinaren irakaskuntzan. Proba konbinatuak. Duatloia, triatloia, etab.

        Banakako beste kirol-jarduera fisiko batzuetarako jarraibide eta aholku espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

        Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

        Puntualtasuna saioa hasteko eta amaitzeko.

        Parte-hartzaileak edo beste pertsona giltzarri batzuk egunez egun erakartzeko eta ilusionatzeko interesa izatea, esfortzua, lana eta intentsitatea baliatuta.

        Saioan, inplikatzeko, taldean elkarreraginean aritzeko eta banakako zein taldekako feedback ugari emateko jarrera izatea.

      5. Banakako kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren ebaluazioa.

        Banakako kirol-jarduera fisiko bakoitzaren ikaskuntza-mailak ezartzea.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako alderdi tekniko eta fisiko esanguratsuak zehaztea, ikaskuntza-maila bakoitzean.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza teknikoak ebaluatzeko tresna eta jarduera egokiak hautatzea, planteatutako helburuen arabera.

        Banakako kirol-jarduera fisikoen alderdi kuantitatiboak ebaluatzeko tresna eta jarduera egokiak hautatzea, planteatutako helburuen arabera.

        Prozesu metodologikoaren ebaluaziorako tresnak diseinatzea.

        Hobekuntza-proposamenak egitea.

        Eskola-kiroleko, parte-hartzeko kiroleko, kirol-eskoletako, federazioetako, kirol-klubetako edo -elkarteetako eta abarretako programetan banakako kirol-jarduera fisikoetarako ezartzen diren ikaskuntza-mailak. Ezaugarriak eta gainditze- edo progresio-irizpideak.

        Banakako kirol-jarduera fisikoko programen ebaluazioan erabiltzen diren tresnak, eta haiek prestatzeko irizpideak:

        Erabiltzaileen bertaratzea erregistratzeko inprimakiak. Behaketa-fitxak (keinu teknikoak, jarrerak, etab.). Ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide informatikoak. Erabiltzaileen gogobetetasun-mailari buruzko inkestak. Helburuei buruz informatzeko liburuxka erabiltzaileentzat.

        Banakako kirol-jarduera fisiko zehatzak ebaluatzeko jarraibide eta aholku espezifikoak, inguruneko beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, uretako jarduerak, lasterketan oinarritutako kirol-jarduera fisikoak, etab.

        Igeriketako eta uretako jardueretako ikaskuntzak ebaluatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

        Maila bakoitzerako helburu espezifikoak kualitatiboak eta/edo kuantitatiboak. Maila bakoitzeko helburu espezifikoak lortu diren zehazten duten irizpideak. Helburuei buruz informatzeko liburuxka erabiltzaileentzat. Ebaluazio-egoerak:

        Keinu teknikoen alderdi kualitatiboak ebaluatzeko atazak: keinu orokorra ebaluatzekoak, keinuaren faseak ebaluatzekoak, material lagungarria erabilita, material lagungarririk gabe.

        Igeriketa-estiloen alderdi kuantitatiboak ebaluatzeko atazak.

        Lasterketan oinarritutako banakako kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzak ebaluatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

        Atletismo-modalitate bakoitzean mailaz maila ebaluatzen diren alderdiak. Maila bakoitzean exekuzioa zuzena dela zehazten duten irizpideak. Faktore kualitatiboa eta kuantitatiboa.

        Banakako beste kirol-jarduera fisiko batzuetako ikaskuntzak ebaluatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

        Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

        Atazan eta xehetasunetan kontzentratzea.

        Zorroztasuna ebaluazio-tresnen aplikazioan.

        Emaitzen komunikazio eraginkorra.

      6. Erreskatea uretako instalazioetan.

        Instalazioaren erabiltzaileek izan ditzaketen portaera arrisku-eragileen aurrean hartu beharreko neurriak identifikatzea.

        Uretako instalazio jakin batean egon daitezkeen arriskuak aztertzea, eta arrisku horiek murrizteko neurriak proposatzea.

        Instalazioko soroslearen jardun-protokoloa edo -prozedura interpretatzea eta betetzea zenbait egoeratan.

        Egin behar den esku-hartzea zehaztea, ustez istripua izan duen pertsonaren, gainerako erabiltzaileen eta instalazioaren egoeraren arabera, eta norberaren baldintzen arabera.

        Material egokiak erabiltzea jardun-prozedurako fase guztietan.

        Egindako suposizio bakoitzaren ebaluazioa. Hobekuntza-proposamenak definitzea.

        Honako teknika hauek aplikatzea:

        Uretan sartzea, uraren ezaugarrien, irisgarritasunaren eta hurbiltasunaren arabera. Istripua izan duen pertsonarengana hurbiltzeko igeriketa-teknikak. 300 m igeri egitea, estilo librean, galtzak eta elastikoa jantzita, gehienez zortzi minutuko denboran. Uretan flotatzea, besoak altxatuta, ukondoak uraren gainazaletik gora izanda, lekutik mugitu gabe, abilezia hori akreditatzeko behar beste denboraz. Biktimari eusteko eta hura atoian eramateko teknikak, haren arnasbideak uretik kanpo izanda. Uretara buruz botatzea, berrogeita hamar metro baino gehiago igeri egitea, estilo librean, eta gutxienez bi metroko sakonerara arte murgiltzea, lehiaketa-maniki bat hartzeko eta berrogeita hamar metro atoian eramateko, ondo lotuta; hori guztia gehienez 3 minutu eta 30 segundoko denboran egitea. Ustez istripua izan duena 100 metro atoian eramatea, hegatsik gabe, lau teknika desberdin eginez; hori guztia, 4 minutuko denboran, gehienez. Ustez istripua izan duen pertsona bat, flotagarritasun eta pisu ertainekoa, ehun metro atoian eramatea, hegatsekin, teknika libre bakar bat erabiliz, 3 minutu eta 45 segundoko denboran, gehienez. Ustez istripua izan duen pertsona bat, kontzientea edo konorterik gabea, eta bizkarrezur-muinean kalterik ez duena, uretik ateratzea, protokoloak betez eta dagokion teknika behar bezala aplikatuz, 100 metro atoian eraman ondoren. Ikaskide bat bizkarrezur-muina kaltetuta duen biktima bat delako simulazio batean, ikaskide hori ateratzea, material egokia erabiliz, bizpahiru sorosleren talde bat antolatuz, protokoloekin bat, eta teknikak behar bezala aplikatuz.

        Atoian eramateko sistemen eta jardun-protokoloen autoentrenamendu espezifikorako programa diseinatzea.

        Uretako sorospena.

        Uretako sorospenaren ezaugarriak: kontzeptua, motak, helburuak, jardunaren aukerak eta mugak. Sorosle-lana egiten duen pertsona: profila, jarrerak eta gaitasunak, funtzioak. Erantzukizun zibil eta penala. Erreferentziazko araudiak. Administrazio eskuduna. Lanbide-gaixotasunak, jarduneko arriskuak eta arriskuen prebentzioa. Beste kolektibo profesional batzuekin koordinatzea.

        Uretako inguruneko arrisku-egoera ohikoenak.

        Uren ezaugarriengatiko arriskuak. Arropa eta oinetakoak gaizki erabiltzeagatiko arriskuak. Jardunbide txarrengatiko arriskuak: portaera desegokiak, murgiltze arriskutsuak, apnea behartuak, gehiegizko esfortzuko jarduerak egitea, kontrolik gabeko jolasak eta beste batzuk. Uretako inguruneko lesio espezifikoak: beroak eta hotzak eragindako lesioak; traumatismoak uretako ingurunean; urak azalean, begietan, belarrietan, sudurrean eta ahoan eragindako zauriak eta beste lesio batzuk.

        Uretako instalazioa gainbegiratzeko protokoloak: gainbegiratu behar diren elementuak, gainbegiratzearen ordena eta maiztasuna, arriskuen hierarkizazioa.

        Jardun-protokoloak eta larrialdi-planak: zaintzakoak, komunikaziokoak, lekualdatzeak egitekoak, ebakuaziokoak.

        Zaintza. Zaintza-postuak, zaintza-arauak eta -teknikak. Postuaren kokapena, zaintza estatikoa eta/edo dinamikoa, uretako zaintza-teknikak, eremua kontrolatzeko estrategiak, zaintza-txandak, alderdi psikologikoak (estresa eta higadura psikikoa, estresa kontrolatzeko estrategiak).

        Sorospenaren antolaketako etapak.

        Arazoa hautematea: hautematearen funtsezko elementuak. Egoeraren azterketa. Erabakiak hartzea. Erreskate-ekintzak egitea. Ospitale aurreko esku-hartzea, bost itotze-gradutan. Ospitale aurreko esku-hartzea, agian bizkarrezur-muineko lesioa dutenekin.

        Uretako erreskateko teknika espezifikoak:

        Kokatze-teknikak, erreferentzia-puntuak eta zer-nolakoak aztertzea. Uretan sartzekoak. Biktimarengana hurbiltzekoak. Biktimarekin kontaktua egin, hura kontrolatu eta haren balorazioa egitekoak. Uretako ingurunean lekualdatzekoak. Atoian eramatekoak. Biktima traumatikoa uretan maneiatzekoak. Uretan berpiztekoak. Biktima ateratzekoak. Ebakuatzekoak. Beste baliabide batzuekin koordinatzea. Uretako erreskaterako materiala erabiltzea.

        Espezifikazioak, erreskatatu beharreko pertsonaren profilaren arabera.

        Erreskateko fase kritikoko alderdi psikologikoak.

        Itotzen ari dela uste duen pertsonaren portaera. Soroslearen jarrerak eta erantzuna. Egoeraren kudeaketa.

        Zorroztasuna protokoloen aplikazioan.

        Norberaren sasoi fisikoari eusteko konpromisoa.

        Lasaitasuna eta irmotasuna erabiltzaileen aurrean, eta konfiantza transmititzeko interesa.

      7. lanbide-modulua: Taldeko kirol-jarduera fisikoak.

        Kodea: 1140.

        Kurtsoa: 1.

        Iraupena: 165 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 9.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Taldeko kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak adierazten ditu, proposamen didaktikoak jolas-ikuspegiz prestatzean manipulatu daitezkeen aldagaiak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Taldeko kirol-jarduera fisikoen sailkapen desberdinetako multzokatze-irizpideak alderatu ditu.

            2. Taldeko kirol-jarduera fisikoen osagai fisikoaren, teknikoaren eta taktikoaren garrantzia baloratu du.

            3. Oinarrizko trebetasun eta abilezia motorrak lotu ditu taldeko kirol-jarduera fisikoen teknika espezifikoen trebetasunekin.

            4. Taldeko kirol-jarduera fisikoen egiturazko osagaiak eta osagai funtzionalak baloratu ditu

            5. Taldeko kirol-jarduera fisikoen oinarrizko arauak eta nomenklatura espezifikoa interpretatu ditu.

            6. Taldeko kirol-jarduera fisikoen berezko instalazioen ezaugarriak argudiatu ditu.

            7. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarekin lotutako material espezifiko, egokitu, alternatibo eta lagungarrien aplikazioak probatu ditu.

          2. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-programetan inplikatutako baliabideak antolatzen ditu, segurtasun-, moldakortasun- eta efikazia-irizpideak definituta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Taldeko kirol-jarduera fisikoak egiteko instalazioak, ekipamenduak eta behar diren materialak hautatu ditu, ahalik parte-hartze handiena lortzeko asmoz, eta segurtasun handieneko baldintzak bermatuz.

            2. Pertsonen antolaketa, materialen kokapena eta denboraren eta espazioaren erabilera definitu ditu taldeko kirol-jarduera fisikoetan.

            3. Joko-espazioak egokitu ditu, taldeko kirol-jarduera fisikoetan ikaskuntza, jolasa eta parte-hartzea sustatzeko moduan.

            4. Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako materialaren, ekipamenduen eta instalazioen egoeraren etengabeko kontrola egiteko tresnak diseinatu ditu.

            5. Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako laguntza- eta kontsulta-baliabideak zehaztu ditu (informatikoak, bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste).

            6. Parte-hartzaileek jarduera egiteko eraman behar dituzten jantziak eta material pertsonala zehaztu ditu, jantziak eta materialak egin behar den taldeko kirol-jarduera fisiko zehatzerako egokiak direla bermatzeko.

            7. Bere ardurapeko arloari dagokion segurtasunerako eta arrisku-prebentziorako protokoloa egin du.

            8. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzan, bere erantzukizun-arloko segurtasunarekin eta arrisku-prebentzioarekin lotutako elementuen egoera egiaztatu du.

          3. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako saioak diseinatzen ditu, oinarrizko programarekin, jarduera motarekin eta erreferentziazko taldearekin lotuta (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak).

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Taldeko kirol-jarduera fisikoko saio baten faseak identifikatu ditu.

            2. Taldeko kirol-jarduera fisikoko saio baterako helburu didaktikoak, edukiak eta metodologia definitu ditu, programazio orokorrarekin bat etorriz.

            3. Eduki fisikoak, teknikoak eta taktiko-estrategikoak integratu ditu taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-atazen sekuentzian.

            4. Jardueren sekuentziazioa egitean, irizpide fisiologikoak eta motibaziokoak erabili ditu.

            5. Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako egokitzapenak diseinatu ditu, parte-hartzaileen profilen eta saioko helburuen arabera.

            6. Eman behar diren ikaskuntza-errefortzuak aurreikusi ditu.

            7. Pertsonekin (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak eta egokitutako jardueren praktikatzaileak), baliabide materialekin, espazioekin eta ingurunearekin lotuta gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

            8. Taldeko kirol-jarduera fisikoak egitean sor daitezkeen arrisku-egoerak aurreikusi ditu, eta segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako hartu behar diren neurriak proposatu ditu.

          4. Taldeko kirol-jarduera fisikoko saioak gidatu eta dinamizatzen ditu, jardueraren eta taldearen dinamikara egokituta (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak).

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dagokion informazioa eman du (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona), saioaren hasieran eta amaieran, taldeko kirol-jarduera fisikoetan parte-hartzera motibatze aldera.

            2. Atazak nola egin behar diren azaldu du, alderdi garrantzitsuak nabarmenduta, gerta daitezkeen exekuzio-akatsak aurreikusita, eta zenbait informazio-kanal erabilita (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

            3. Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako trebetasun motor espezifikoak erakutsi ditu, behar adina kalitatez, ikasleek egin behar duten atazaren irudikapen mental egokia eratu ahal izateko.

            4. Intentsitate- eta zailtasun-maila parte-hartzaileen ezaugarrietara (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) egokitu ditu, espazioak, materialak eta transmititzen den informazioa aldatuta.

            5. Taldeko kirol-jarduera fisikoak egitean detektatutako exekuzio-akatsak zuzendu ditu, eta akatsak eragin ditzaketen kausetan eta dagozkion uneetan esku hartu du.

            6. Taldeko kirol-jarduera fisikoen praktikan, parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak eta egokitutako jardueren praktikatzaileak) desinhibizioa errazten duen metodologia erabili du, pertsona arteko harremanak eta haien ahalik inplikazio handiena sustatuta, eta jardueraren garapena eta/edo harreman-giro egokia eragozten duten portaerak eragotzita.

            7. Materialen eta ekipamenduen erabilera kontrolatu du eta sortu diren gorabeherak konpondu ditu.

            8. Taldeko kirol anitzetako lehiaketa ez-ofizialak antolatzeko eta kontrolatzeko irizpideak definitu ditu.

          5. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-programa ebaluatzen du, jolas- eta kirol-ikuspegitik, programa optimizatzeko aukera ematen duten adierazleak zehaztuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Taldeko kirol-jarduera fisiko bakoitzeko ikaskuntza tekniko, taktiko eta estrategikoko ikaskuntza-mailak ezarri ditu.

            2. Taldeko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako alderdi tekniko eta taktiko-estrategiko esanguratsuak zehaztu ditu, ikaskuntza-maila bakoitzean.

            3. Taldeko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako esanguratsuak diren oinarri teknikoen alderdiak zehaztu ditu, ikaskuntza-maila bakoitzean.

            4. Taldeko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza teknikoak eta taktiko-estrategikoak ebaluatzeko tresnak eta egoerak hautatu ditu, planteatutako helburuen arabera.

            5. Prozesu metodologikoa ebaluatzeko tresnak diseinatu ditu, taldeko kirol-jarduera fisikoetako parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak eta egokitutako jardueren praktikatzaileak) parte-hartze eta gogobetetasun-maila handieneko irizpideei jarraituta.

            6. Hobekuntza-proposamenak adierazi ditu, prozesu osoaren ebaluazioan bildutako informazioa eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuta.

            7. Ikus-entzunezko euskarriak eta euskarri informatikoak erabili ditu, erabakiak eta taldeko kirol-jarduera fisikoen praktikaren exekuzioan egindako behaketak aztertzeko.

        2. Edukiak:

          1. Taldeko kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoek eskola-kiroleko programetan (curriculumetik kanpoko jarduerak eskola-esparruan), udal-programetan, federazioen programetan, denbora librean, jolasaren arloko programetan eta abarretan duten presentzia aztertzea.

            Jardueraren informazio-fitxa egitea: taldeko kirol-jarduera fisikoen ezaugarri / osagai guztien azterketa.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen eta haien egokitzapenen oinarrizko arauak interpretatzea.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen nomenklatura espezifikoaren erabilera eta irudikapen grafikoa.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoak euskal kirol-ereduan: eskola-kirola, partaidetzako kirola, errendimenduko eta goi-mailako kirola. Taldeko kirolak kirol-animazioan.

            Taldeko kirolak sailkatzeko irizpideak: komunikazio motor nagusiaren tipologia, zerikusirik duten trebetasun motorrak (oinarrizkoak eta espezifikoak), espazioaren erabilera eta parte-hartze mota. Proposamen didaktikoetarako eta jolas-arloko proposamenetarako inplikazioak.

            Programetan eskaintzen diren taldeko kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak, zenbait irizpide kontuan hartuta: alderdi fisikoak, teknikoak, taktikoak, estrategikoak eta erregelamenduzkoak. Keinu teknikoen, eta oinarrizko trebetasun eta abilezia espezifikoen osagai kuantitatiboa (indarra, denbora edo abiadura) eta kualitatiboa (erritmoa, presioa edo arintasuna).

            Taldeko kirol-jarduera fisiko zehatzen ezaugarri espezifikoak, inguruneko beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, inbasioko kiroletako (saskibaloia edo beste batzuk) taldeko kirol-jarduera fisikoak, zelai zatituko kiroletako (boleibola edo beste batzuk) taldeko kirol-jarduera fisikoak, etab.

            Inbasioko kiroletako (saskibaloia) taldeko kirol jarduera fisikoen ezaugarri espezifikoak:

            Inbasioko kiroletako taldeko kirol-jarduera fisikoen egiturazko alderdiak: erregelamendua, joko-espazioa edo espazio soziomotorra eta haren osagaiak, denbora, taldekideak eta arerioak. Inbasioko kiroletako taldeko kirol-jarduera fisikoen alderdi funtzionalak: teknika edo exekuzio-ereduak, eraso- eta defentsa-printzipioak, komunikazio motorra eta estrategia motorra. Pentsamendu estrategikoa. Konponbide tekniko-taktikoak bilatzea. Inbasioko taldeko kirol-jarduera fisiko motak, eta haien ezaugarriak eta printzipio komunak:

            Mugikarian txandaka eraginez, espazio zatituan egiten diren jarduerak.

            Espazio komun batean eta txandaka parte hartuz egiten diren jarduerak.

            Espazio komun batean eta mugikariaren gainean aldi berean jardunda egiten diren jarduerak.

            Zelai zatituko taldeko kirol-jarduera fisikoen ezaugarri espezifikoak (boleibola):

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen egiturazko alderdiak: erregelamendua, mugikaria, joko-espazioa edo espazio soziomotorra, denbora eta haren osagaiak, taldekideak eta arerioak. Zelai zatituko taldeko kirol-jarduera fisikoen alderdi funtzionalak: teknika edo exekuzio-ereduak, eraso- eta defentsa-printzipioak, komunikazio motorra eta estrategia motorra. Zelai zatituko taldeko kirol-jarduera fisiko motak, eta haien ezaugarriak eta printzipio komunak:

            Mugikaria tresnarekin edo tresnarik gabe jasotzeko/jaurtitzeko jarduerak, zelai zatitukoak.

            Mugikariari tresnarik gabe jotzeko jarduerak, zelai zatitukoak.

            Mugikariari tresnarekin jotzeko jarduerak, zelai zatitukoak.

            Taldeko beste kirol-jarduera fisiko batzuen ezaugarri espezifikoak, honako hauetan ageri direnak:

            Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

            Jarduera bakoitzaren ezaugarri espezifikoen inplikazio didaktikoak eta jolas-arlokoak. Transferentziak eta interferentziak ikaskuntzetan.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen erregelamenduak. Aldagaiak jolas-ikuspegia erabiliz manipulatzeko irizpideak taldeko kiroletan: Materialari dagokionez (mugikaria eta tresnak); ateei/helmugei dagokienez (saskiak, ateak, zelaiko zonak, etab.). Egokitutako erregelamendua. Lehiaketa-erregelamenduak.

            Nomenklatura espezifikoa. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irudikapen grafikoa.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen praktikarako instalazioen eta ekipamenduen tipologia, ezaugarriak, segurtasun-baldintzak eta manipulazio didaktikorako marjina.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen atzean dauden printzipioak ulertzeko interesa izatea, tresna metodologikoak diren aldetik.

            Inguruneko kirol-jarduera fisikoko eskaintzaren eta haren ezaugarrien ikerketan ekimena izatea.

          2. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako baliabideen antolaketa.

            Erabiltzaileei edo parte-hartzaileei (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak eta egokitutako jardueren praktikatzaileak) orientabideak eta informazioa ematea, eraman behar dituzten jantziei eta material pertsonalari buruz.

            Behar diren instalazio, ekipamendu eta materialak bilatzea eta hautatzea: ahalik eta parte-hartze eta segurtasun handiena lortzeko irizpideak aplikatzea.

            Parte-hartzaileak (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) eta materialak jarduerari esleitutako instalazioan, espazioan eta denboran antolatzea.

            Espazioak eta materialak pertsona mota desberdinen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) ikaskuntzarako eta parte-hartzerako egokitzea.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoetan erabilitako materialak gainbegiratzea eta haien mantentze-lanak egitea.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako materialen inbentarioa (kokapena eta biltegiratzea, baldintzak, kantitatea, etab.). Instalazio, ekipamendu eta materialetan izandako gorabeherak erregistratzeko fitxak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako laguntza- eta kontsulta-baliabideak hautatzea. Informatikoak, bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.

            Parte-hartzaileek (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak eta egokitutako jardueren praktikatzaileak) taldeko kirol-jarduera fisikoak segurtasunez eta eroso egiteko behar dituzten jantziak (oinetakoak eta arropa) eta osagarriak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoak praktikatzeko instalazioak eta ekipamenduak.

            Instalazio motak eta instalazioen ezaugarriak. Eskakizunak. Instalazioen mantentze-lanekin, segurtasunarekin eta higienearekin lotutako araudiak.

            Instalazio irekiak: kokapena, lurzoruaren gainazala (zoladurak), kanpoko segurtasun-bandak, ekipamenduak (ainguratzeak eta kontrapisuak).

            Instalazio itxiak: akaberak, barnealdea, bertan instalatutako hormak eta elementuak, zoruaren gainazala (zoladura mota), sabaien altuera, ateak, erradiadoreak, leihoak eta haietan kokatutako elementuak, kanpoko segurtasun-zerrendak. Ekipamenduak: ainguratzeak eta kontrapisuak, ekipamendu mugikorra, argiak, aireztapena eta tenperatura.

            Beste instalazio batzuk.

            Arkitektura-oztopoak eta instalazioen egokitzapena. Kirol-instalazio bateko aparatuak eta materialak ikuskatzeko sistemak. Mantentze-lanekin, segurtasunarekin eta higienearekin lotutako araudi espezifikoak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoak egiteko material espezifiko eta lagungarria:

            Saskibaloiko jardueretarako materialak. Boleiboleko jardueretarako materialak. Taldeko beste kirol-jarduera fisiko batzuetarako materialak.

            Deskribapena, ezaugarriak eta haiek erabiltzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko segurtasun- eta eraginkortasun-irizpideak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako, jolas-arlorako edo kirol-animaziorako egokitu daitezkeen espazio, ekipamendu eta material ez-konbentzionalak.

            Taldeko kirol-jardueretako kirol-instalazioen erabilera eta gozamena optimizatzeko irizpideak. Denboren eta espazioen antolaketa.

            Jardueraren jarraipena eta kontrola egiteko baliabideak: denboraldiaren programazioa, jardueraren informazio-fitxa, saioaren fitxa, taldearen fitxa, inbentarioa, exekuzio-txostenak, memoria, etab.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako erabiltzen diren instalazioetako segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako oinarrizko protokoloak.

            Arrisku-faktoreak eta arriskutsuak izan daitezkeen eremuak. Beste profesional batzuekin koordinatzea. Erreferentziazko legedia eta araudiak. Tokiko eta autonomia-erkidegoko administrazio eskudunak.

            Teknikari profesionalaren erantzukizunak: bere eskumeneko segurtasun-alderdiak, instalazioen, ekipamenduen eta materialaren egoerarekin lotuta.

            Jarduerak segurtasunez eta eroso egiteko ekipo pertsonal eta material egokia erabiltzeko konpromisoa hartzea.

            Instalazioak, ekipamenduak eta materialak egoki erabiltzearen garrantzia baloratzea.

            Zorroztasuna segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako oinarrizko protokoloetako jarraibideak betetzean.

            Jarrera proaktiboa izatea jardueretan erabiltzen den materiala kokatzean eta biltzean.

          3. Taldeko kirol-jarduera fisikoen hastapen-saioak diseinatzea.

            Saioaren helburu didaktikoak definitzea: programazio orokorraren interpretazioa egitea (sasoikoa, urtekoa, opor-aldikoa, intentsiboa, etab.), bai programarena (eskolakoa, eskola-ordutegik kanpokoa, parte-hartzekoa, udalekoa, kirol-eskolakoa, etab.), bai erakundearena (publikoa/pribatua, klubak, jarduera fisikoen alorreko enpresak, etab.).

            Saioaren helburu didaktikoak, edukiak eta metodologia erregistratzea saioaren erregistratze-fitxan.

            Eduki fisikoak, teknikoak eta taktiko-estrategikoak integratzea proposatutako saioan.

            Jardueren sekuentziazioa: irizpide fisiologikoak, motibaziokoak eta zailtasun-gradukoak (espazio erlatiboa, estimulu kopurua, funtzioen abiadura, oposizio-maila, etab.) aplikatzea.

            Ataza motor espezifikoetan egin beharreko egokitzapenak aurreikustea, parte-hartzaileen ezaugarrien arabera (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak).

            Ikaskuntza sendotzeko tresnak (informatikoak, ikus-entzunezkoak) prestatzea, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza ahal denean erabiliz (euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

            Gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikustea.

            Eraginkortasuneko eta segurtasuneko irizpideak aplikatzea saioan espazioak, ekipamenduak eta materialak erabiltzeko proposamenean.

            Programa orokorra, jardueraren fitxa eta saioen kopurua/kokapena denboraldiko edo programako egutegian.

            Parte-hartzaileen taldearen fitxa. Kopurua eta oinarrizko datuak (izena, adina, etab.).

            Saioaren egitura. Motak. Saioaren erregistratze-fitxa. Kalkulatutako lan-denborak eta denbora errealak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen hastapenerako saio-ereduak, adin-profil edo kategoria desberdinetarako.

            Sekuentziazio- eta tenporalizazio-irizpide espezifikoak taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-ikaskuntzako atazetan.

            Planteatutako helburuen eta proposatutako jardueren arteko koherentzia bermatzeko irizpideak.

            Trebetasun espezifikoen irakaskuntza ataza globaletan integratzeko formulak.

            Parte hartzaileak (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) taldeko kirol-jarduera fisikoak egitera fidelizatzeko estrategiak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzak indartzeko tresnak.

            Taldeko kirol-jarduera fisiko zehatzak irakasteko saio espezifikoak, inguruneko beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, inbasioko kiroletako (saskibaloia edo beste batzuk) taldeko kirol-jarduera fisikoak, zelai zatituko kiroletako (boleibola edo beste batzuk) taldeko kirol-jarduera fisikoak, etab.

            Inbasioko kiroletako (boleibola) taldeko kirol-jarduera fisikoen hastapenerako irakaskuntza-saio espezifikoak:

            Saskibaloiaren ikaskuntza-prozesuko mailak: oinarri teknikoak, taktikoak eta estrategikoak, eta elkarren arteko lotura. Saioaren helburuak, parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) mailaren/adinaren/profilaren arabera. Koherentzia-irizpideak helburuen eta proposatutako jardueren artean. Progresio metodologikoa saskibaloiaren irakaskuntzan. Trebetasun espezifikoak. Saioetarako ariketak eta atazak. Zailtasun-faktoreak. Espazio erlatiboa, estimulu kopurua, exekuzio-abiadura eta oposizio-maila. Saskibaloiko kirol aurreko jokoak (jokatutako formak, egoera murriztuak, joko aldatuak eta mini kirolak). Saioak saskibaloi-eskoletan. Udalekoak edo kirol-klubetakoak.

            Zelai zatituko kiroletako (boleibola) taldeko kirol-jarduera fisikoen hastapenerako irakaskuntza-saio espezifikoak:

            Boleibolaren ikaskuntza-prozesuko mailak: oinarri teknikoak, taktikoak eta estrategikoak, eta elkarren arteko lotura. Saioaren helburuak, parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) mailaren/adinaren/profilaren arabera. Koherentzia-irizpideak helburuen eta proposatutako jardueren artean. Progresio metodologikoa boleibolaren irakaskuntzan. Saioetarako ariketak eta atazak. Zailtasun-faktoreak. Espazio erlatiboa, estimulu kopurua, exekuzio-abiadura eta oposizio-maila. Boleiboleko kirol aurreko jokoak (jokatutako formak, egoera murriztuak, joko aldatuak eta mini kirolak). Saioak boleibol-eskoletan. Udalekoak edo kirol-klubetakoak.

            Taldeko kirol-jarduera fisiko batzuen hastapenerako irakaskuntza-saio espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

            Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoko saioetan kontuan hartu beharreko oinarrizko segurtasun-arauak. Espazioa eta materialak kontrolatzeko eta haien erabilera eraginkorra egiteko teknikak. (Taldetan: parte-hartzaileen posizioa eta haien arteko distantziak, mugikarien ibilbideak, jokalarien mugimenduak, etab.).

            Saioaren idatzizko plangintzaren garrantzia baloratzea.

            Saioak aldizka eta prestasunez bidaltzea antolakundeko edo eskola-zentroko dagokion arduradunari.

            Sormena saioko irakaskuntza-jardueren diseinuan.

          4. Taldeko kirol-jarduera fisikoko hastapen-saioen zuzendaritza eta dinamizazioa.

            Saioaren hasieran eta amaieran dagokion informazioa komunikatzea: parte-hartzeko motibatzea.

            Diseinatutako fitxari jarraitzea, saioa egin bitartean, planifikatutakoa errespetatuz eta doituz, eta hobetzeko oharrak hartuz.

            Saiorako bertaratzea kontrolatzea.

            Atazak nola egin behar diren azaltzea: haien alderdi garrantzitsuak, gerta daitezkeen exekuzio-akatsak eta zenbait informazio-kanalen erabilera.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoko modalitate bakoitzaren ekintza motor espezifikoak erakustea.

            Intentsitate- eta zailtasun-maila egoera partikularrera egokitzea.

            Oinarri teknikoak aplikatzea jokatutako egoeretan eta erasoaren eta defentsaren antolaketa kolektiboan.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoak erabiltzea jolas-egoeretarako eta jolas-arloko egoeretarako.

            Detektatutako exekuzio-akatsak zuzentzea: akatsak eragin ditzaketen kausak, esku hartzeko une egokiak. Feedbackak sarritan erabiltzea (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

            Jardunari buruzko gogoeta egiteko eta hitz egiteko uneak ezartzea (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

            Metodologia desberdinak erabiltzea, saioaren helburuen arabera.

            Materialen eta ekipamenduen erabilera kontrolatzea ezarritako protokoloaren arabera. Taldearen fitxaren kudeaketa.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legea taldeko kirol-jarduera fisikoen jardun-testuinguru desberdinetan aplikatzea.

            Esku hartzeko teknikak, taldeko kirol-jarduera fisikoko saioen zuzendaritzan:

            Atazak eta elementu teknikoak azaltzea eta erakustea. Haien eraginkortasuna areagotzeko estrategiak: ikaskuntza-ereduak eta memorizazio-estrategiak erabiltzea, zenbait angelutatik errepikatzea.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoko txapelketak eta ekitaldiak zuzentzeko irizpideak, baliabideak eta arauak.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legea taldeko kirol-jarduera fisikoen jardun-testuinguru desberdinetan aplikatzeko gomendioak eta betebeharrak.

            Taldeko kirol-jarduera fisiko zehatzak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibide eta aholku espezifikoak, inguruneko beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, inbasioko kiroletako (saskibaloia edo beste batzuk) taldeko kirol-jarduera fisikoak, zelai zatituko kiroletako (boleibola edo beste batzuk) taldeko kirol-jarduera fisikoak, etab.

            Saskibaloiko hastapeneko taldeko kirol-jarduera fisikoak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

            Instalazioarekin, materialekin eta ekipamenduekin ohitzeko jarduerak. Oinarri teknikoak:

            Banakako eta taldeko eraso-teknikak: mehatxu hirukoitzeko posizioa, pibotatzea, botea, driblina, desmarkatzea, iskinak, errebotea, etab. Akats ohikoenak eta haien kausak.

            Banakako eta taldeko defentsa-teknikak: oinarrizko posizioa, desplazamenduak, iskinak, blokeoa, etab. Akats ohikoenak eta haien kausak.

            Oinarri teknikoak joko-egoeretan.

            Oinarrizko eraso-sistema taktikoak. Antolaketa kolektiboa. Kopuru-nagusitasuneko egoerak.

            Oinarrizko hartze- eta defentsa-sistema taktikoak. Antolaketa kolektiboa. Kopuru-nagusitasuneko egoerak. Kontraerasoa. Defentsa-balantzea.

            Joko-egoerak: 1x0, 1x1, 2x2, 3x3, besteak beste.

            Joko aldatua.

            Progresioa egoera taktikoen zailtasunean.

            Saskibaloian oinarritutako jolas-arloko taldeko kirol-jarduera fisikoak.

            Boleiboleko hastapeneko taldeko kirol-jarduera fisikoak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

            Instalazioarekin, materialekin eta ekipamenduekin ohitzeko jarduerak. Oinarri teknikoak:

            Banakako eta taldeko eraso-teknikak: oinarrizko posizioa, sakea, harrera, blokeoa, pasea, etab. Akats ohikoenak eta haien kausak.

            Banakako eta taldeko defentsa-teknikak:

            Oinarri teknikoak joko-egoeretan:

            Oinarrizko eraso-sistema taktikoak. Antolaketa kolektiboa. Nagusitasuneko egoerak.

            Oinarrizko hartze- eta defentsa-sistema taktikoak. Antolaketa kolektiboa. Nagusitasuneko egoerak.

            Joko-egoerak: 1x0, 1+1, 1x1 eta 2+2. 2x2 eta 3x3.

            Joko aldatua.

            Progresioa egoera taktikoen zailtasunean.

            Boleibolean oinarritutako jolas-arloko taldeko kirol-jarduera fisikoak.

            Taldeko beste kirol-jarduera fisiko batzuetarako jarraibide eta aholku espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

            Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

            Puntualtasuna saioa hasteko eta amaitzeko.

            Parte-hartzaileak (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) edo beste pertsona giltzarri batzuk egunez egun erakartzeko eta ilusionatzeko interesa izatea, esfortzua, lana eta intentsitatea baliatuta.

            Jarrera irekia, adeitsua eta errespetuzkoa beste pertsonekiko tratuan.

            Saioan inplikatzeko, taldean elkarreragiteko eta feedback garrantzitsua emateko jarrera banakakoekiko zein taldearekiko komunikazioan (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

          5. Taldeko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren ebaluazioa.

            Taldeko kirol-jarduera fisiko bakoitzaren ikaskuntza-mailak ezartzea.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako alderdi tekniko, fisiko eta taktiko-estrategiko esanguratsuak zehaztea, ikaskuntza-maila bakoitzean.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza teknikoak eta taktiko-estrategikoak ebaluatzeko tresna eta jarduera egokiak hautatzea, planteatutako helburuen arabera.

            Prozesu metodologikoaren ebaluaziorako tresnak diseinatzea.

            Jokalariaren (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) maila tekniko eta taktiko-estrategikoa ebaluatzea taldeko kirol-jarduera fisikoetan.

            Hobekuntza-proposamenak egitea. Autoebaluazioa.

            Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ebaluatu daitezkeen osagaiak. Ebaluazio-prozesuen helburuak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoetarako ezartzen diren ikaskuntza-mailak, eskola-kiroleko, parte-hartzeko kiroleko, kirol-eskoletako, federazioetako, kirol-klubetako edo -elkarteetako eta abarretako programetan.

            Ebaluatu beharreko alderdiak:

            Maila bakoitzeko alderdi fisiko, tekniko eta taktiko-estrategiko esanguratsuak. Maila bakoitzean exekuzioa zuzena dela zehazten duten irizpideak. Taldeko kirol-jarduera fisikoko programen ebaluazioan erabiltzen diren tresnak eta egoerak, eta haiek prestatzeko eta erabiltzeko irizpideak: Erregistro anekdotikoa; aurretiko ezagutzen erregistroa; erkatze- edo kontrol-zerrenda; erkatze-zerrenda, lorpen-adierazleak erabilita; autoebaluazio-fitxa; baterako ebaluaziorako fitxa; behaketa-eskala deskribatzailea; txantiloi erdi-irekiak; galdetegia; ikus-entzunezko bitartekoak eta bitarteko informatikoak; proba praktikoak; etab. Ebaluazio-prozesu horien tenporalizazioa.

            Parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) parte-hartze eta gogobetetasun-mailaren ebaluaziorako alderdiak eta tresnak:

            Parte-hartzaileen (haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak, eta jarduera egokituetako praktikatzaileak) beharrak, motibazioak, sinesmenak, jarrerak eta espektatibak. Ebaluazio-tresna espezifikoak: gogobetetasun-inkesta, elkarrizketa, autoebaluazio-fitxa, behaketa-eskala, galdetegia, erabiltzaileen bertaratzea erregistratzeko inprimakiak. Ebaluazio-prozesu horien tenporalizazioa.

            Saioaren autoebaluazioan eta saioaren edo programaren animatzailearen autoebaluazioan kontuan hartu beharreko alderdiak.

            Atazan eta xehetasunetan kontzentratzea.

            Zorroztasuna ebaluazio-tresnen aplikazioan.

            Jarrera kritikoa irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan hobetu daitezkeen alderdiekiko.

            Jardueretan inplikatuta dauden beste pertsona batzuek egindako iradokizunak entzuteko eta aintzat hartzeko jarrera izatea.

      8. lanbide-modulua: Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak.

        Kodea: 1141.

        Kurtsoa: 2.

        Iraupena: 160 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 9.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak adierazten ditu, proposamen didaktikoak jolas-ikuspegiz prestatzean manipulatu daitezkeen aldagaiak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen sailkapen desberdinetako multzokatze-irizpideak alderatu ditu.

            2. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen osagai fisikoaren, teknikoaren eta taktikoaren garrantzia baloratu du.

            3. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetako trebetasun tekniko espezifikoak lotu ditu oinarrizko trebetasun eta abilezia motorrekin.

            4. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen egiturazko osagaiak eta osagai funtzionalak baloratu ditu.

            5. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen oinarrizko arauak eta nomenklatura espezifikoa interpretatu ditu.

            6. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen berezko instalazio eta ekipamendu espezifikoen ezaugarriak eta segurtasun-baldintza optimoak argudiatu ditu.

            7. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarekin lotutako material espezifiko, egokitu, alternatibo eta lagungarrien aplikazioak probatu ditu.

          2. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-programetan inplikatutako baliabideak antolatzen ditu, segurtasun-, moldakortasun- eta efikazia-irizpideak definituta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak egiteko instalazioak, ekipamenduak eta behar diren materialak hautatu ditu, ahalik parte-hartze handiena lortzeko asmoz, eta segurtasun handieneko baldintzak bermatuz.

            2. Pertsonen antolaketa, materialen kokapena eta denboraren eta espazioaren erabilera definitu ditu tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetan.

            3. Espazioak eta joko-espazioak egokitu ditu, tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetan ikaskuntza, jolasa eta parte-hartzea sustatzeko moduan.

            4. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetarako materialaren, ekipamenduen eta instalazioen egoeraren etengabeko kontrola egiteko tresnak diseinatu ditu.

            5. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetarako laguntza- eta kontsulta-baliabideak zehaztu ditu (informatikoak, bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste).

            6. Parte-hartzaileek jarduera egiteko eraman behar dituzten jantziak eta material pertsonala zehaztu ditu, jantziak eta materialak egin behar den tresna bidezko kirol-jarduera fisiko zehatzerako egokiak direla bermatzeko.

            7. Bere ardurapeko arloari dagokion segurtasunerako eta arrisku-prebentziorako protokoloa egin du.

            8. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzan, bere erantzukizun-arloko segurtasunarekin eta arrisku-prebentzioarekin lotutako elementuen egoera egiaztatu du.

          3. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako saioak diseinatzen ditu, oinarrizko programarekin, jarduera motarekin eta erreferentziazko taldearekin lotuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoko saio baten faseak identifikatu ditu.

            2. Saioko helburu didaktikoak, edukiak eta metodologia definitu ditu, programazio orokorrarekin bat etorriz.

            3. Eduki teknikoak eta taktiko-estrategikoak integratu ditu tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-atazen sekuentzian.

            4. Jardueren sekuentziazioa egitean, irizpide fisiologikoak eta motibaziokoak baliatu ditu.

            5. Egokitzapenak diseinatu ditu ataza motor espezifikoetan, parte-hartzaileen profilen eta saioko helburuen arabera.

            6. Eman behar diren ikaskuntza-errefortzuak, eta informazioa emateko bitartekoak eta euskarriak aurreikusi ditu.

            7. Pertsonekin, baliabide materialekin, espazioekin eta ingurunearekin lotuta gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

            8. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak egitean sor daitezkeen arrisku-egoerak aurreikusi ditu, eta segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako hartu behar diren neurriak proposatu ditu.

          4. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen saioak gidatu eta dinamizatzen ditu, jardueraren eta taldearen dinamikara egokituta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dagokion informazioa eman du saioaren hasieran eta amaieran, tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetan parte-hartzera motibatze aldera.

            2. Atazak nola egin behar diren azaldu du, alderdi garrantzitsuak nabarmenduta, gerta daitezkeen exekuzio-akatsak aurreikusita, eta zenbait informazio-kanal erabilita.

            3. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetarako trebetasun motor espezifikoak erakutsi ditu, behar adina kalitatez, ikasleek egin behar duten atazaren irudikapen mental egokia eratu ahal izateko.

            4. Intentsitate- eta zailtasun-maila parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitu ditu, espazioak, materialak eta transmititzen den informazioa aldatuta.

            5. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak egitean detektatutako exekuzio-akatsak zuzendu ditu, eta akatsak eragin ditzaketen kausetan eta dagozkion uneetan esku hartu du.

            6. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak egitean/gauzatzean, parte-hartzaileen desinhibizioa errazten duen metodologia erabili du, pertsonen arteko harremanak eta haien inplikazio handiena sustatuz eta jardueraren garapena eta/edo harreman-giro egokia eragozten duten jokabideak eragotzita.

            7. Materialen eta ekipamenduen erabilera kontrolatu du eta sortu diren gorabeherak konpondu ditu.

            8. Tresna bidezko kirol anitzetako lehiaketak antolatzeko eta kontrolatzeko irizpideak definitu ditu.

          5. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-programa ebaluatzen du, jolas- eta kirol-ikuspegitik, programa optimizatzeko aukera ematen duten adierazleak zehaztuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko bakoitzaren ikaskuntza tekniko, taktiko eta estrategikoko ikaskuntza-mailak ezarri ditu.

            2. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako alderdi tekniko eta taktiko-estrategiko esanguratsuak zehaztu ditu, ikaskuntza-maila bakoitzean.

            3. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako esanguratsuak diren oinarri teknikoen alderdiak zehaztu ditu, ikaskuntza-maila bakoitzean.

            4. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza teknikoak eta taktiko-estrategikoak ebaluatzeko tresnak eta egoerak hautatu ditu, planteatutako helburuen arabera.

            5. Prozesu metodologikoa ebaluatzeko tresnak diseinatu ditu, tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetako parte-hartzaileen parte-hartze eta gogobetetasun-maila handieneko irizpideei jarraituta.

            6. Hobekuntza-proposamenak prestatu ditu, prozesu osoaren ebaluazioan bildutako informazioaren analisia eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuta.

            7. Ikus-entzunezko euskarriak eta euskarri informatikoak erabili ditu, erabakiak eta tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen praktikaren exekuzioan egindako behaketak aztertzeko.

        2. Edukiak:

          1. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak zehaztea.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoek eskola-kiroleko programetan (curriculumetik kanpoko jarduerak eskola-esparruan), udal-programetan, federazioen programetan, denbora librean, jolasaren arloko programetan eta abarretan duten presentzia aztertzea.

            Jardueraren informazio-fitxa egitea: tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ezaugarri / osagai guztien azterketa.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen eta haien egokitzapenen oinarrizko arauak interpretatzea.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen nomenklatura espezifikoaren erabilera eta irudikapen grafikoa.

            Tresna bidezko kirolak euskal kirol-ereduan: eskola-kirola, partaidetzako kirola, errendimenduko eta goi-mailako kirola. Tresna bidezko kirolak kirol-animazioan.

            Tresna bidezko kirolak sailkatzeko irizpideak: komunikazio motor nagusiaren tipologia, zerikusirik duten trebetasun motorrak (oinarrizkoak eta espezifikoak), espazioaren erabilera eta parte-hartze mota, alderdi taktikoak, erregelamenduarekin lotutako alderdiak eta parte-hartze mota. Proposamen didaktikoetarako eta jolas-arloko proposamenetarako inplikazioak.

            Programetan eskaintzen diren tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ezaugarriak, zenbait irizpide kontuan hartuta: alderdi fisikoak, teknikoak, taktikoak, estrategikoak eta erregelamenduzkoak. Keinu teknikoen, eta oinarrizko trebetasun eta abilezia espezifikoen osagai kuantitatiboa (indarra, denbora edo abiadura) eta kualitatiboa (erritmoa, presioa edo arintasuna).

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko zehatzen ezaugarri espezifikoak inguruneko (lehorrekoa, uretakoa, airekoa) beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, zelai zatituko tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak (tenisa, padela eta beste batzuk), partekatutako zelaikoak (euskal pilota eta beste batzuk), etab.

            Zelai zatituko tresna bidezko kiroletako kirol-jarduera fisikoen ezaugarri espezifikoak:

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen egiturazko alderdiak: erregelamendua, mugikaria, joko-espazioa edo espazio soziomotorra, denbora eta haren osagaiak, taldekideak eta arerioak. Zelai zatituko taldeko kirol-jarduera fisikoetako alderdi funtzionalak: banakako eta binakako modalitateak. Teknika edo exekuzio-ereduak, eraso- eta defentsa-printzipioak: komunikazio motorra eta estrategia motorra. Konponbide tekniko-taktikoak bilatzea. Pentsamendu estrategikoa. Zelai zatituko tresna bidezko kirol-jarduera fisiko motak, eta haien ezaugarriak eta printzipio komunak.

            Tresna bidezko beste kirol-jarduera fisiko batzuen ezaugarri espezifikoak, honako hauetan ageri direnak:

            Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

            Jarduera bakoitzaren ezaugarri espezifikoen inplikazio didaktikoak eta jolas-arlokoak. Transferentziak eta interferentziak ikaskuntzetan.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen erregelamenduak. Aldagaiak jolas-ikuspegitik manipulatzeko irizpideak: materialari dagokionez (mugikaria eta tresnak); xedeei dagokienez (zelaiko eremuak, puntuak, etab.). Egokitutako erregelamendua. Lehiaketa-erregelamenduak.

            Nomenklatura espezifikoa. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irudikapen grafikoa.

            Padelerako, teniserako eta euskal pilotarako instalazioen eta ekipamenduen zein tresna bidezko kirol-jarduera fisiko batzuekin lotutako instalazioen tipologia, ezaugarriak eta segurtasun-eskakizunak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen atzean dauden printzipioak ulertzeko interesa izatea, tresna metodologikoak diren aldetik.

            Elementu materialen (tresnak eta ekipoak) balio tekniko berriak kontuan hartzearen aldeko jarrera izatea.

            Inguruneko tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen eskaintzaren eta haren ezaugarrien ikerketan ekimena izatea.

          2. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako baliabideen antolaketa.

            Erabiltzaileei edo parte-hartzaileei orientabideak eta informazioa ematea, eraman behar dituzten jantziei eta material pertsonalari buruz.

            Behar diren instalazio, ekipamendu eta materialak bilatzea eta hautatzea: ahalik eta parte-hartze eta segurtasun handiena lortzeko irizpideak aplikatzea.

            Parte-hartzaileak eta materialak antolatzea jarduerari esleitutako instalazioan, espazioan eta denboran.

            Espazioak eta materialak pertsona mota desberdinen ikaskuntzarako eta parte-hartzerako egokitzea.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetan erabilitako materialak gainbegiratzea eta haien mantentze-lanak egitea.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetarako materialen inbentarioa (kokapena eta biltegiratzea, baldintzak, kantitatea, etab.). Instalazio, ekipamendu eta materialetan izandako gorabeherak erregistratzeko fitxak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetarako laguntza- eta kontsulta-baliabideak hautatzea. Informatikoak, bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.

            Parte-hartzaileek tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak segurtasunez eta eroso egiteko behar dituzten janzkera (oinetakoak eta arropa) eta osagarriak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak praktikatzeko instalazioak eta ekipamenduak.

            Instalazio motak eta instalazioen ezaugarriak. Eskakizunak. Instalazioen mantentze-lanekin, segurtasunarekin eta higienearekin lotutako araudiak.

            Instalazio irekiak.

            Instalazio itxiak.

            Beste instalazio batzuk.

            Arkitektura-oztopoak eta instalazioen egokitzapena. Kirol-instalazio bateko aparatuak eta materialak ikuskatzeko sistemak. Mantentze-lanekin, segurtasunarekin eta higienearekin lotutako araudi espezifikoak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak egiteko material espezifiko eta lagungarria:

            Teniseko eta padeleko jardueretarako materialak (pilotak, erraketak, pilotak eramateko gurdiak, sareak eta zutoinak, etab.). Motak eta ezaugarriak. Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko batzuetarako materialak. Material espezifiko eta lagungarria hautatzeko irizpideak: parte-hartzailearen ezaugarriak, pista mota, etab. Material espezifikoaren konponketa txikiak. Tresneria. Gripak hautatzea eta erraketetan overgripak jartzea.

            Deskribapena, ezaugarriak eta haiek erabiltzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko segurtasun- eta eraginkortasun-irizpideak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako, jolas-arlorako edo kirol-animaziorako egokitu daitezkeen espazio, ekipamendu eta material ez-konbentzionalak.

            Tresna bidezko kirol-jardueretako kirol-instalazioen erabilera eta gozamena optimizatzeko irizpideak. Denboren eta espazioen antolaketa.

            Jardueraren jarraipena eta kontrola egiteko baliabideak: denboraldiaren programazioa, jardueraren informazio-fitxa, saioaren fitxa, taldearen fitxa, inbentarioa, exekuzio-txostenak, memoria, etab.

            Jarduerarako babes- eta kontsulta baliabideak: informazio-iturriak, etab.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetarako erabiltzen diren instalazioetako segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako oinarrizko protokoloak.

            Arrisku-faktoreak eta arriskutsuak izan daitezkeen eremuak. Beste profesional batzuekin koordinatzea. Erreferentziazko legedia eta araudiak. Tokiko eta autonomia-erkidegoko administrazio eskudunak.

            Profesionalaren erantzukizunak: bere eskumeneko segurtasun-alderdiak, instalazioen, ekipamenduen eta materialaren egoerarekin lotuta.

            Jarduerak segurtasunez eta eroso egiteko ekipo pertsonal eta material egokia erabiltzeko konpromisoa hartzea.

            Instalazioak, ekipamenduak eta materialak egoki erabiltzearen garrantzia baloratzea.

            Zorroztasuna segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako oinarrizko protokoloetako jarraibideak betetzean.

            Jarrera proaktiboa izatea jardueretan erabiltzen den materiala kokatzean eta biltzean.

          3. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen hastapenerako saioen diseinua.

            Saioaren helburu didaktikoak definitzea: programazio orokorraren interpretazioa egitea (sasoikoa, urtekoa, opor-aldikoa, intentsiboa, etab.), bai programarena (eskolakoa, eskola-ordutegik kanpokoa, parte-hartzekoa, udalekoa, kirol-eskolakoa, etab.), bai erakundearena (publikoa/pribatua, klubak, jarduera fisikoen alorreko enpresak, etab.).

            Saioaren helburu didaktikoak, edukiak eta metodologia erregistratzea saioaren erregistratze-fitxan.

            Eduki fisikoak, teknikoak eta taktiko-estrategikoak integratzea proposatutako saioan.

            Jardueren sekuentziazioa: irizpide fisiologikoak, motibaziokoak eta zailtasun-gradukoak (espazio erlatiboa, estimulu kopurua, funtzioen abiadura, oposizio-maila, etab.) aplikatzea.

            Egokitzapenak aurreikustea ataza motor espezifikoetan, parte-hartzaileen ezaugarrien arabera.

            Ikaskuntzak indartzeko tresnak prestatzea (informatikoak, ikus-entzunezkoak).

            Gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikustea.

            Eraginkortasuneko eta segurtasuneko irizpideak aplikatzea saioan tresnak, espazioak, ekipamenduak eta materialak erabiltzeko proposamenean.

            Programa orokorra, jardueraren fitxa eta saioen kopurua/kokapena denboraldiko edo programako egutegian.

            Parte-hartzaileen taldearen fitxa. Kopurua eta oinarrizko datuak (izena, adina, etab.).

            Saioaren egitura. Motak. Saioaren erregistratze-fitxa. Kalkulatutako lan-denborak eta denbora errealak.

            Taldeko kirol-jarduera fisikoen hastapenerako saio-ereduak, adin-profil edo kategoria desberdinetarako.

            Sekuentziazio- eta tenporalizazio-irizpide espezifikoak tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-ikaskuntzako atazetan.

            Planteatutako helburuen eta proposatutako jardueren arteko koherentzia bermatzeko irizpideak.

            Trebetasun espezifikoen irakaskuntza ataza globaletan integratzeko formulak.

            Parte-hartzaileak tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen praktikara fidelizatzea sustatzeko estrategiak eta irizpideak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzak indartzeko tresnak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko zehatzen saio espezifikoak, inguruneko (lehorrekoa, uretakoa, airekoa) beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, zelai zatituko tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak (tenisa, padela eta beste batzuk), partekatutako zelaikoak (euskal pilota eta beste batzuk), etab.

            Zelai zatituko (tenis, padel edo beste batzuk) tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen hastapenerako irakaskuntza-saio espezifikoak:

            Jardueraren ikaskuntza-prozesuko mailak: oinarri teknikoak, taktikoak eta estrategikoak, eta elkarren arteko lotura. Aplikazioak. Saioaren helburuak. Koherentzia-irizpideak helburuen eta proposatutako jardueren artean. Progresio metodologikoa jardueraren irakaskuntzan. Trebetasun espezifikoak. Zenbait profiletara egokitzea. Saioetarako ariketak eta atazak. Zailtasun-faktoreak. Teniseko, padeleko edo beste kirol batzuetako kirol aurreko jokoak (jokatutako formak, egoera murriztuak, joko aldatuak eta mini kirolak). Ikuspegi barne-hartzailea. Saioak kirol-eskoletan. Udalekoak edo kirol-klubetakoak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen hastapenerako irakaskuntza-saio espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

            Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoko saioetan kontuan hartu beharreko oinarrizko segurtasun-arauak. Espazioa, tresnak eta material lagungarriak kontrolatzeko eta haien erabilera eraginkorra egiteko teknikak. Lesioen prebentzioa.

            Saioaren idatzizko plangintzaren garrantzia baloratzea.

            Saioak aldizka eta prestasunez bidaltzea antolakundeko edo eskola-zentroko dagokion arduradunari.

            Sormena saioko irakaskuntza-jardueren diseinuan.

          4. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoko saioen zuzendaritza eta dinamizazioa.

            Saioaren hasieran eta amaieran dagokion informazioa komunikatzea: parte-hartzeko motibatzea.

            Diseinatutako fitxari jarraitzea, saioa egin bitartean, planifikatutakoa errespetatuz eta doituz, eta hobetzeko oharrak hartuz.

            Saiorako bertaratzea kontrolatzea.

            Atazak nola egin behar diren azaltzea: haien alderdi garrantzitsuak, gerta daitezkeen exekuzio-akatsak eta zenbait informazio-kanalen erabilera.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoko modalitate bakoitzaren ekintza motor espezifikoak erakustea.

            Intentsitate- eta zailtasun-maila egoera partikularrera egokitzea.

            Detektatutako exekuzio-akatsak zuzentzea: akatsak eragin ditzaketen kausak, esku hartzeko une egokiak. Feedbacka sarri erabiltzea.

            Jardunari buruzko gogoeta egiteko eta hitz egiteko uneak ezartzea.

            Metodologia desberdinak erabiltzea, saioaren helburuen arabera.

            Materialen eta ekipamenduen erabilera kontrolatzea ezarritako protokoloaren arabera. Taldearen fitxaren kudeaketa. Jardueraren kontrola eta dinamizazioa.

            Esku hartzeko teknikak, tresna bidezko kirol-jarduera fisikoko saioen zuzendaritzan:

            Atazak eta elementu teknikoak azaltzea eta erakustea. Haien eraginkortasuna areagotzeko estrategiak: ikaskuntza-ereduak eta memorizazio-estrategiak erabiltzea, zenbait angelutatik errepikatzea.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoko txapelketak eta ekitaldiak zuzentzeko irizpideak, baliabideak eta arauak.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legea tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen jardun-testuinguru desberdinetan aplikatzeko gomendioak eta betebeharrak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko zehatzak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibide eta aholku espezifikoak, inguruneko (lehorrekoa, uretakoa, airekoa) beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, zelai zatituko tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak (tenisa, padela eta beste batzuk), partekatutako zelaikoak (euskal pilota eta beste batzuk), etab.

            Teniseko tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

            Materialarekin, ekipamenduekin eta instalazioarekin ohitzeko jarduerak. Heldulekuak. Motak. Haien ezaugarriak eta aplikazio tekniko-taktikoa. Oinarrizko kolpeak: eskuinkada, errebeskada, bi eskuzko errebeskada, zerbitzua edo sakea, bolea, errematea. Kolpe mota bakoitzaren exekuzio-faseak. Funtsezko alderdi teknikoak eta taktikoak. Akats ohikoenak. Kausa posibleak. Zuzentzeko ariketak. Pentsamendu taktikoa eta harekin lotutako elementu teknikoak garatzeko jolasak eta atazak. Banakako jokoa eta binakako jokoa. Printzipio taktikoen irakaskuntza-ikaskuntzarako oinarrizko mugimenduak eta atazak.

            Padeleko tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak gidatzeko eta dinamizatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

            Materialarekin, ekipamenduekin eta instalazioarekin ohitzeko jarduerak. Heldulekuak. Ezaugarriak eta haien aplikazioa. Oinarrizko kolpeak: Eskuinkada, errebeskada, eskuin-bolea eta errebeseko bolea, goitiko pilota, dejada, errematea, horma bakarreko errebotea, horma biko errebotea, horma kontrakoa, sakea, errestoa. Kolpe mota bakoitzaren exekuzio-faseak. Funtsezko alderdiak. Akats ohikoenak. Kausa posibleak. Zuzentzeko ariketak. Pentsamendu taktikoa eta harekin lotutako elementu teknikoak garatzeko jolasak eta atazak. Oinarrizko mugimenduak eta printzipio taktikoak.

            Tresna bidezko beste kirol-jarduera fisiko batzuetarako jarraibide eta aholku espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

            Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

            Puntualtasuna saioa hasteko eta amaitzeko.

            Parte-hartzaileak edo beste pertsona giltzarri batzuk egunez egun erakartzeko eta ilusionatzeko interesa izatea, esfortzua, lana eta intentsitatea baliatuta.

            Jarrera irekia, adeitsua eta errespetuzkoa izatea beste pertsonekiko tratuan.

            Saioan, inplikatzeko, taldean elkarreraginean aritzeko eta banakako zein talderako feedback ugari emateko jarrera izatea.

          5. Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren ebaluazioa.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko bakoitzaren ikaskuntza-mailak ezartzea.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzaren ebaluaziorako alderdi tekniko, fisiko eta taktiko-estrategiko esanguratsuak zehaztea, ikaskuntza-maila bakoitzean.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza teknikoak ebaluatzeko tresna eta jarduera egokiak hautatzea, planteatutako helburuen arabera.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza teknikoak eta taktiko-estrategikoak ebaluatzeko tresna eta jarduera egokiak hautatzea, planteatutako helburuen arabera.

            Prozesu metodologikoaren ebaluaziorako tresnak diseinatzea.

            Tresna bidezko kiroletan ikaskuntzen lorpen-maila adierazten duten atazak diseinatzea.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetako jokalariaren maila teknikoa eta taktiko-estrategikoa ebaluatzea.

            Hobekuntza-proposamenak egitea. Autoebaluazioa.

            Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ebaluatu daitezkeen osagaiak. Ebaluazio-prozesuen helburuak.

            Eskola-kiroleko, parte-hartzeko kiroleko, kirol-eskoletako, federazioetako, kirol-klubetako edo -elkarteetako eta abarretako programetan tresna bidezko kirol-jarduera fisikoetarako ezartzen diren ikaskuntza-mailak.

            Ebaluatu beharreko alderdiak.

            Maila bakoitzeko alderdi fisiko, tekniko eta taktiko-estrategiko esanguratsuak. Maila bakoitzean exekuzioa zuzena dela zehazten duten irizpideak.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoko programen ebaluazioan erabiltzen diren tresnak, eta haiek prestatzeko eta erabiltzeko irizpideak:

            Erabiltzaileen bertaratzea erregistratzeko inprimakiak. Behaketa- eta erregistratze-fitxak (keinu teknikoak, jarrerak, erantzun taktikoak, etab.). Ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide informatikoak. Erabiltzaileen gogobetetasun-mailari buruzko inkestak. Helburuei buruz informatzeko liburuxka erabiltzaileentzat. Ebaluazio-prozesu horien tenporalizazioa.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko zehatzen ebaluazioa egiteko jarraibide eta aholku espezifikoak, inguruneko (lehorrekoa, uretakoa, airekoa) beharren, enpresa-eskariaren edo beste irizpide batzuen arabera hautatzekoak. Esate baterako, kantxa zatituko (tenis, padel edo beste batzuk), kantxa partekatuko (euskal pilota edo beste batzuk) eta abarretako tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak.

            Tenisean eta padelean ikaskuntzak ebaluatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak:

            Maila bakoitzean kolpeen exekuzioa zuzena dela zehazten duten irizpideak. Erantzun taktiko-estrategikoen egokitasuna zehazten duten irizpideak. Keinu teknikoen ebaluaziorako atazak. Ikaskuntzak ebaluatzeko egoerak tenisean eta padelean: joko errealeko egoera globalak, egoera murriztuak eta joko aldatuak, eta egoera bakartuak, keinu teknikoen behaketa espezifikorako. Espazioen eta materialen egokitzapena. Ikaskuntza taktiko-estrategikoak ebaluatzeko atazak: joko errealeko egoera globalak, egoera murriztuak eta joko aldatuak, erantzun taktiko jakin batzuk sustatzeko edo inhibitzeko.

            Tresna bidezko kirol-jarduera fisiko batzuetako ikaskuntzak ebaluatzeko jarraibideak eta aholku espezifikoak, honako hauetan erabiliak:

            Kirol-eskolako urteko programak eta lehiaketak eta haien ibilbideak (kirol-arloko parte-hartzeko ibilbideak, errendimendurako hastapeneko ibilbideak, eta talentuak identifikatzeko ibilbideak). Parte-hartzeko edo udaletako kirol-programak. Federazioen, kluben, kirol-elkarteen edo elkarteen programak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko programak.

            Parte-hartzaileen parte-hartze eta gogobetetasun-maila ebaluatzeko alderdiak eta tresnak:

            Parte-hartzaileen beharrak, motibazioak, sinesmenak, jarrerak eta espektatibak. Ebaluazio-tresna espezifikoak: gogobetetasun-inkesta, elkarrizketa, autoebaluazio-fitxa, behaketa-eskala, galdetegia, erabiltzaileen bertaratzea erregistratzeko inprimakiak. Ebaluazio-prozesu horien tenporalizazioa.

            Saioaren autoebaluazioan eta saioaren edo programaren animatzailearen autoebaluazioan kontuan hartu beharreko alderdiak.

            Atazan eta xehetasunetan kontzentratzea.

            Zorroztasuna ebaluazio-tresnen aplikazioan.

            Jarrera kritikoa irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan hobetu daitezkeen alderdiekiko.

            Emaitzak eraginkortasunez komunikatzea eta jardueretan inplikatutako pertsonek egindako iradokizunak entzuteko eta aintzat hartzeko jarrera izatea.

      9. lanbide-modulua: Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak.

        Kodea: 1142.

        Kurtsoa: 2.

        Iraupena: 160 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 6.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jarduerak programatzen ditu adineko pertsonen kolektiboentzat, kirol-jarduera fisikoen praktikak zahartze-prozesuaren aldagaietan duen eragina aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Adineko pertsonen ezaugarri fisikoak, fisiologikoak, psikologikoak eta soziologikoak baloratzeko eta erregistratzeko tresnak zehaztu ditu.

            2. Biztanleria-sektore horrekin lotutako patologia nagusiak baloratu ditu, bai eta patologia horiek jarduera fisikoen eta kirol-jardueren praktikarako duten garrantzia ere.

            3. Adinekoentzako gizarte- eta kirol-arloko inklusio-programetarako helburu espezifikoak planteatu ditu esparru motorrean, psikologikoan eta sozialean.

            4. Kirol-jarduera fisikoak diseinatu eta egokitu ditu, zahartze-prozesuaren eragina jasaten duten alderdi motorrak, psikologikoak eta sozialak hobetzeko.

            5. Adineko pertsonek kirol-jarduera fisikoak egiteko behar dituzten bitartekoak eta laguntza teknikoak ezarri ditu.

            6. Adineko pertsonek jardueretan parte hartzea sustatzen duten esku hartzeko estrategia metodologikoak ezarri ditu.

            7. Kirol-jarduera fisikoko programek adineko pertsonen elkarreragin sozialean duten garrantzia baloratu du.

          2. Gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzerako estrategiak aplikatzen ditu adineko pertsonen kolektiboentzat, kolektibo horiek jardueretan parte-hartze integrala izan dezaten sustatuz, eta haiek programazioaren helburuekin erlazionatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Esku hartzeko teknika espezifikoak garatu ditu, arlo motorrean planteatutako helburuetarako.

            2. Esku hartzeko teknika espezifikoak garatu ditu, arlo kognitiboan planteatutako helburuetarako.

            3. Esku hartzeko teknika espezifikoak garatu ditu, arlo sozialean planteatutako helburuetarako.

            4. Materialak eta praktikatzeko espazioak parte-hartze handiena lortzeko asmoz eta segurtasun handieneko baldintzak bermatuz erabili ditu.

            5. Jarduera fisikoa egiteak adineko pertsonen kolektiboen osasunerako dituen onurak baloratu ditu.

          3. Kirol-jarduera fisikoen egokitzapenak programatzen ditu, desgaitasuna duten pertsonak talde arruntetan gizarteratzeko, desgaitasun mota bakoitzaren arabera behar diren aldaketak aztertuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Desgaitasuna duten pertsonen ezaugarri morfologikoak, fisiologikoak eta portaerakoak aztertu ditu.

            2. Kirol-jarduera fisikoen egokitzapenak diseinatu ditu, desgaitasun fisikoa duten pertsonen gizarte-inklusiorako.

            3. Kirol-jarduera fisikoen egokitzapenak diseinatu ditu, desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarte-inklusiorako.

            4. Kirol-jarduera fisikoen egokitzapenak diseinatu ditu, desgaitasun sentsoriala duten pertsonen gizarte-inklusiorako.

            5. Desgaitasuna duten pertsonek kirol-jarduera fisikoak egiteko behar dituzten bitartekoak eta laguntza teknikoak ezarri ditu, desgaitasun motaren arabera.

            6. Desgaitasuna duten pertsonek kirol-jarduera fisikoetan errazago komunikatzeko eta jarduteko estrategia metodologikoak ezarri ditu.

            7. Kirol-jarduera fisikoko programek desgaitasuna duten pertsonen elkarreragin sozialean duten garrantzia baloratu du.

          4. Desgaitasuna duten pertsonentzako gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzerako estrategiak aplikatzen ditu, pertsona horiek jardueretan parte-hartze integrala izan dezaten sustatuz, eta haiek programazioaren helburuekin erlazionatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Desgaitasun fisikoa duten pertsonekin esku hartzeko estrategiak garatu ditu.

            2. Desgaitasun kognitiboa duten pertsonekin esku hartzeko estrategiak garatu ditu.

            3. Desgaitasun sentsoriala duten pertsonekin esku hartzeko estrategiak garatu ditu.

            4. Materialak eta praktikatzeko espazioak ahalik parte-hartze handiena lortzeko asmoz eta segurtasun handieneko baldintzak bermatuz erabili ditu.

            5. Jarduera fisikoa egiteak desgaitasuna duten pertsonen gizarte-inklusiorako dituen onurak baloratu ditu.

          5. Gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jarduerak programatzen ditu gizarte-bazterkeriako egoera jasateko arriskuan dauden pertsonen kolektiboentzat, kirol-jarduera fisikoen praktikak kolektibo horien sozializazio-mailan duen eragina aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboetan gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzearekin lotutako ezaugarri psikosozial espezifikoak baloratu ditu.

            2. Helburu espezifikoak planteatu ditu gizarte-bazterkeriako arrisku-egoera mota bakoitzerako, erreferentziazko erakundeen esku-hartzearen orientabideekin bat etorriz.

            3. Gizarte-bazterkeria jasateko egoeran dauden inguruneetan eta kolektiboetan harremanetarako trebetasunak indartzeko kirol-jarduera fisikoak diseinatu ditu.

            4. Gizarte-bazterkeriako egoera jasateko arriskuan dauden pertsona eta kolektiboen komunikazioa eta parte-hartzea errazteko eta kultura- eta gizarte-balioak transmititzeko esku-hartzerako estrategiak ezarri ditu.

            5. Baloratu du zer-nolako garrantzia duten kirol-jarduera fisikoko programek gizarte-bazterkeriako egoera jasateko arriskuan dauden pertsonen elkarreragin sozialean.

          6. Gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzerako estrategiak aplikatzen ditu, gizarte-bazterkeriako egoera jasateko arriskuan dauden pertsonen kolektiboentzat, programazioaren asmoekin erlazionatuta eta jardueretan parte-hartze integrala izan dadila baloratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen kolektiboei buruzko erabakiak hartzeko estrategiak garatu ditu.

            2. Kirol-jarduera fisikoak gizarte-inklusioko prozesuetan erabiltzea justifikatu du.

            3. Kirol-jarduera fisikoen alderdi sozializatzaileak garatzen dituzten esku-hartze estiloak erabiltzea.

            4. Material, espazio, jolas eta jardun-rol ugari erabili ditu, parte-hartzea ahalik eta gehien ahalbidetuz.

            5. Baloratu du zer-nolako onurak dituen jarduera fisikoak egiteak gizarte-bazterkeria jasateko egoeran dauden kolektiboen gizarte-inklusiorako.

          7. Gizarte- eta kirol-inklusioko prozesuaren ebaluazioa diseinatzen du, informazio garrantzitsua lortzeko aukera ematen duten tresnak ezarrita, esku-hartzearen helburuaren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Esku-hartze sozialeko prozesuen ebaluazio-ereduak gizarte- eta kirol-arlorako egokitu ditu.

            2. Ebaluazio-adierazleak eta -tresnak hautatu ditu, gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzeetarako planteatutako helburuen lorpen-mailaren kontrola eta jarraipena egiteko.

            3. Ebaluazio-teknikak eta -jarduerak aplikatu ditu, ezarritako helburuak eta esku-hartze bakoitzerako irizpideak aintzat hartuta.

            4. Ondorioak adierazi ditu, lortutako informazioaren interpretazioa abiapuntutzat hartuta.

            5. Hobekuntzak proposatu ditu, esku-hartze ez-egoki baten kausak identifikatu ondoren.

            6. Esku-hartzea hobetzeko ebaluazio-prozedurak ezartzeko garrantzia baloratu du.

        2. Edukiak:

          1. Gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jarduerak programatzea adinekoen kolektiboentzat.

            Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko zerbitzuen adineko erabiltzaileen profila aztertzea: erabiltzaile horiek kirol- eta jolas-hastapeneko jarduerarantz dituzten beharrak eta motibazioak identifikatzea.

            Erreferentziazko programazio orokorra interpretatzea, adinekoekin egiteko kirol-jarduera fisikoekin lotuta.

            Adinekoek jarduera fisikoko programa batean sartzeko izan ditzaketen arrisku-faktoreak hautematea. Kontrol jarraitua programa gauzatu bitartean.

            Adinekoentzako gizarte- eta kirol-arloko inklusio-programetarako helburu espezifikoak diseinatzea: esparru motorra, psikologikoa eta soziala.

            Kirol-jarduera fisikoak diseinatzea eta egokitzea: alderdi motorra, psikologikoa eta soziala hobetzea.

            Behar diren baliabideak eta laguntza teknikoak ezartzea.

            Parte-hartzea sustatzen duten esku hartzeko estrategia metodologikoak ezartzea.

            Jardueraren ebaluazioa eta jarraipena egiteko estrategiak ezartzea.

            Zahartze-prozesua. Adineko pertsonen ezaugarri fisikoak, fisiologikoak, psikologikoak, afektiboak eta soziologikoak. Autonomia pertsonala. Izaten diren aldaketak.

            Biztanleria-piramidea Euskal Autonomia Erkidegoan: Ondorioak.

            Adinekoek jarduera fisikoko programa batean sartzeko izan ditzaketen arrisku-faktoreak.

            Adineko pertsonekin lotutako patologiak eta haien garrantzia jarduera fisikoen eta kirol-jardueren praktikarako. Diabetesa, osteoporosia, artrosia, besteak beste.

            Adineko pertsonentzako kirol-jarduera fisikoen programa espezifikoak Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko organismo publikoetan. Beste antolakunde batzuen programak.

            Adinekoentzako gizarte- eta kirol-arloko inklusio-programetarako helburuak eta egokitzapenak: esparru motorra, psikologikoa eta soziala. Orientabideak, onura fisiologikoak.

            Adineko pertsonek jardueretan parte hartzea sustatzen duten esku hartzeko estrategia metodologikoak ezarri ditu. Komunikaziorako kanalak, kodeak eta erreferentzia-sistemak (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona). Taldeekin esku hartzeko teknikak.

            Kirol-jarduera fisikoko programen garrantzia adineko pertsonen elkarreragin sozialean. Ariketa fisikoaren onurak alderdi psikologiko eta soziologikoetan.

            Jarduera fisikoak adineko pertsonentzat duen garrantzia baloratzea, gizarte osasungarriago bat lortze aldera.

            Zorroztasuna egokitzapenak ezartzean.

            Informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzea.

          2. Adinekoen kolektiboetan gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzeko estrategiak aplikatzea.

            Esku hartzeko teknika espezifikoak garatu ditu, arlo motor, kognitibo eta sozialean planteatutako helburuetarako.

            Programatutako saioak ematea.

            Materialen eta jarduteko espazioen erabilera.

            Laguntza teknikoak eta eusteko behar direnak erabiltzea.

            Saioen jarraipena eta parte-hartzaileen eboluzioaren kontrola.

            Gaitasun fisikoak eta funtzionaltasuna hobetzeko edo haiei eusteko esku hartzeko estrategiak. Erresistentzia, indarra, malgutasuna, gorpuz-eskemaren berreziketa, oreka, koordinazioa, espazioaren pertzepzioa, erlaxazioa, arnasketa.

            Adinekoen taldeetan, egoera fisikoa hobetzeko jarduera fisikoak, osasuna eta ongizatea lortzera bideratuak (taichia, yoga, pilates, aerobic-a, uretako aerobic-a, mantentze-gimnasia).

            Ahalmen kognitiboak hobetzeko edo haiei eusteko esku hartzeko estrategiak. Oroimen semantiko eta sentsoriala, diskurtso-ahalmena, arazoak konpontzea, erabakiak hartzea, arriskuen balorazioa.

            Ahalmen sozialak hobetzeko esku hartzeko estrategiak. Parte-hartzea, komunikazioa (aukeran, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz: euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

            Jarduera fisikoak egiteak adineko pertsonen kolektiboen osasunerako izan ditzakeen onurak.

            Gizarte- eta hezkuntza-prozesuan adineko pertsonekin talde-lana egitearen garrantziaz ohartzea.

            Jarduera fisikoa egiteak adineko pertsonen kolektiboen osasunerako dituen onurak baloratzea.

          3. Desgaitasuna duten pertsonentzako gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jardueren egokitzapenak programatzea talde arruntetan.

            Desgaitasun intelektual, fisiko eta sentsoriala duten erabiltzaileen profila aztertzea: pertsona horiek kirol- eta jolas-hastapeneko jarduerarako dituzten beharrak eta motibazioak identifikatzea.

            Erreferentziazko programazio orokorra interpretatzea, desgaitasuna duten pertsonekin egiten diren kirol-jarduera fisikoekin lotuta.

            Kirol-jarduera fisikoen egokitzapenak diseinatzea, desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarte-inklusiorako.

            Kirol-jarduera fisikoen egokitzapenak diseinatzea, desgaitasun fisikoa duten pertsonen gizarte-inklusiorako.

            Kirol-jarduera fisikoen egokitzapenak diseinatzea, desgaitasun sentsoriala duten pertsonen gizarte-inklusiorako.

            Jarduera garatu ahal izateko, material eta ekipamenduetan egin behar diren egokitzapenak ezartzea.

            Desgaitasuna duten pertsonek kirol-jarduera fisikoak egiteko behar dituzten bitartekoak eta laguntza teknikoak ezartzea, desgaitasun motaren arabera.

            Estrategia metodologikoak zehaztea, desgaitasuna duten pertsonekin errazago komunikatzeko eta pertsona horiek kirol-jarduera fisikoetan esku hartzea sustatzeko; ahal dela, komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz (euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona).

            Desgaitasuna. Desgaitasun motak: fisikoa, sentsoriala, intelektuala. Desgaitasuna duten pertsonen kirol-profila.

            Desgaitasun fisikoa, kognitiboa eta sentsoriala duten pertsonen bereizgarri diren ezaugarri morfologikoak, fisiologikoak eta portaerakoak.

            Desgaitasun intelektualarekin lotutako nahasmenduak: hipotonia, arnas eritasuna, gaixotasun kardiobaskularrak, epilepsia, obesitatea, nortasunaren nahasmenduak, autoagresioak, psikosiak, depresioa, etab.

            Desgaitasun fisikoko ohiko patologiak: arantza bifidoa, garun-paralisia, gaixotasun neuromuskularrak, orno-muineko lesioak, esklerosi anizkoitza, poliomielitisa, anputazioak, etab.

            Ikusmeneko eta entzumeneko desgaitasuna: motak eta graduak.

            Jarduera fisikoa egiteko erabateko kontraindikazioak edo kontraindikazio partzialak.

            Kirol-jarduera fisiko egokituak. Egokitzapenak bitartekoetan, materialetan eta ekipamenduetan. Egokitzapenak proposatzean kontuan hartu behar diren irizpideak.

            Desgaitasunen edo patologien araberako kirol egokituak eta espezifikoak. Sailkapen funtzionalerako irizpideak.

            Jarduera fisikoa egiteko laguntza teknikoak eta teknologikoak. Laguntza motak: aldizkakoa, mugatua, zabala eta orokortua.

            Gerta daitezkeen gorabeheren prebentziorako eta kontrolerako jardun-protokoloa. Segurtasun-bitartekoak eta -neurriak.

            Desgaitasuna duten pertsonen inplikazioa kirol-jarduera fisikoetan. Parte-hartzea eta konfiantza bultzatzeko teknikak. Segurtasuna bermatzeko neurriak.

            Desgaitasuna duten pertsonek kirol-jarduera fisikoetan errazago komunikatzeko estrategia metodologikoak.

            Parte-hartzaileen taldekatze malguak, rolak eta funtzioak antolatzeko aukera ematen duten estrategiak, lankidetzarako eta elkarlanerako egoerak sustatuz.

            Zorroztasuna egokitzapenak tratatzean eta ezartzean.

            Kirol-jarduera fisikoko programek desgaitasuna duten pertsonen elkarreragin sozialean duten garrantzia baloratzea.

            Lantaldearekin eta diziplina anitzeko taldearekin kolaboratzea.

          4. Desgaitasuna duten pertsonen kolektiboetarako gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzeko estrategiak aplikatzea.

            Desgaitasun intelektual, fisikoa eta sentsoriala duten pertsonekin esku hartzeko estrategiak definitzea: haiek hartzean, agurtzean eta haiekin jardun bitartean erabili beharreko estrategiak.

            Jarduera, jolas eta kirol egokitu zein egokitu gabeak dinamizatzeko teknikak gauzatzea.

            Desgaitasuna duten pertsonen ohiko ikaskuntza-sekuentziak ezartzea.

            Laguntza teknikoak eta eustekoak maneiatzea.

            Materialen eta jarduteko espazioen erabilera.

            Pertsonal teknikoaren kokapena eta mugikortasuna jarduera egitean eta laguntzak aplikatzean.

            Desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko kirol-jarduera fisikoen egokitzapenetan esku hartzeko estrategiak: aldeak berdintzeko, mugak konpentsatzeko, etab.

            Apurka-apurkako egokitzapenerako irizpideak. Denboraren eta esfortzuaren kudeaketa.

            Kirol- eta jolas-arloko hastapeneko jardueren ikaskuntza-sekuentziak, desgaitasuna duten pertsonentzat.

            Kirol-jarduera fisikoen eta kirol-jolasen egokitzapenak desgaitasuna duten pertsonentzat: komunikazioa, espazioa, materiala, instalazioa, arauak, etab.

            Parte-hartzea handitzeko erabilera-estrategiak. Segurtasun-baldintzak.

            Jarduera fisikoak egiteak desgaitasuna duten pertsonen gizarte-inklusiorako izan ditzakeen onurak.

            Desgaitasunekiko errespetua izatea.

            Autokontrola eta naturaltasuna, desgaitasuna duten pertsonekiko arretak eta dinamizazioak dituen zailtasun erantsien aurrean.

            Gizarte- eta hezkuntza-prozesuan desgaitasuna duten pertsonekin talde-lana egitearen garrantziaz ohartzea.

          5. Gizarte- eta kirol-arloko inklusio-jarduerak programatzea gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen kolektiboetarako.

            Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden erabiltzaileen profila aztertzea: erabiltzaile horiek kirol- eta jolas-hastapeneko jarduerarantz dituzten beharrak eta motibazioak identifikatzea.

            Erreferentziazko programazio orokorra interpretatzea, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonekin egiteko kirol-jarduera fisikoekin lotuta.

            Kirol-animazioaren bitartez gizarte-inklusioan laguntzen duten erakundeak eta antolakundeak bilatzea eta aztertzea.

            Helburu espezifikoak planteatzea gizarte-bazterkeriako arrisku-egoera mota bakoitzerako, erreferentziazko erakundeen esku-hartzearen orientabideekin bat etorriz.

            Gizarte-bazterkeria jasateko egoeran dauden inguruneetan eta kolektiboetan harremanetarako trebetasunak indartzeko kirol-jarduera fisikoak diseinatzea.

            Esku hartzeko estrategiak ezartzea, honako hauek errazteko: komunikazioa, ahal dela komunikazioaren xede diren pertsonek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz (euskara, ingelesa edo gaztelania, dagokiona); gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden kolektiboen eta pertsonen parte-hartzea; eta kultura- eta gizarte-balioen transmisioa.

            Marjinazioa eta bazterkeria: kausak eta ondorioak. Gizarte-bazterkeriako egoeran eta egoera ahulean dauden taldeak: gizarte- eta kultura-desabantailako egoera, generoa, gabezia ekonomikoa, langabezia, gizarte-loturen haustura, etab.

            Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak. Ezaugarri psikosozial espezifikoak.

            Gizarte-bazterkeria eta kirol-jarduera fisikoa. Jarduera fisikoa eta kirola, integrazio-tresna gisa.

            Gizarte- eta kirol-arloko esku hartze ereduak, gizarte-bazterkeriako arrisku-egoeretarako. Animazio-metodologia.

            Erakunde adierazgarriak programen eskaintzan: ezaugarriak eta orientabideak.

            Kirol-jarduera fisikoaren arloko inklusio-jardueretako programen helburuak, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboentzat. Koherentzia-elementuak kolektiboen ezaugarrien eta antolakundearen/erakundearen jarraibideen artean.

            Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonekin eta kolektiboekin esku hartzeko estrategiak.

            Inklusiorako eta sozializatzeko baliabide metodologiko espezifikoak: jarduerak proposatzeko prozesuan benetako parte-hartzea izatea, txandakatzea komunikazio-harremanetan, berdinkideen arteko tutoretza eta rol-aldaketak, elkarreragin positiboa, aukera-berdintasuna, besteak beste.

            Pertsonen gizarte-bazterkeria eragiten duten egoerekiko eta kausekiko errespetua izatea.

            Baloratzea zer-nolako garrantzia duten kirol-jarduera fisikoko programek gizarte-bazterkeriako egoera jasateko arriskuan dauden pertsonen elkarreragin sozialean.

          6. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen kolektiboetan gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzeko estrategiak aplikatzea.

            Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen kolektiboetan erabakiak hartzeko estrategiak garatzea.

            Kirol-jarduera fisikoak gizarte-inklusioko prozesuetan erabiltzea justifikatzea.

            Kirol-jarduera fisikoen alderdi sozializatzaileak garatzen dituzten esku-hartze estiloak erabiltzea.

            Material, espazio, jolas eta jardun-rol ugari erabiltzea, parte-hartzea ahalik eta gehien ahalbidetuz.

            Gatazkak konpontzeko protokoloak diseinatzea.

            Gizarte-bazterkeria jasateko arriskua duten taldeetan arauak onartzeari eta erabiltzeari buruzko estrategiak: kontratuak, eztabaidak eta hausnarketak, eta rol-jokoak, besteak beste.

            Kirol-jarduera fisikoak eta kultura-balioak. Tokian tokiko kirolak eta kirol «unibertsalak», arauekiko berdintasuna, idoloak eta gizarte-portaerako ereduak.

            Sozializazioa eta kirol-jarduera fisikoak. Parte-hartzezko metodologia. Taldeen antolaketa. Gatazkak kudeatzea.

            Parte-hartzea handitzeko erabil daitezkeen estrategiak. Segurtasun-baldintzak.

            Jarduera fisikoak egiteak gizarte-bazterkeria jasateko egoeran dauden pertsonen kolektiboen gizarte-inklusiorako izan ditzakeen onurak.

            Kolektiboen inklusiorako eta sozializaziorako taldeak osatzeko teknikak.

            Errespetuzko jarrera izatea gizarte-bazterkeria eragin dezakeen egoera ororekiko.

            Gizarte- eta hezkuntza-prozesuan gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonekin talde-lana egitearen garrantziaz ohartzea.

          7. Esku-hartzeko prozesuaren ebaluazioa diseinatzea, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei arreta ematearen esparruan.

            Esku-hartze sozialeko prozesuen ebaluazio-ereduak gizarte- eta kirol-arlorako egokitzea.

            Ebaluazio-adierazleak eta -tresnak hautatzea, gizarte- eta kirol-arloko esku-hartzeetarako planteatutako helburuen lorpen-mailaren kontrola eta jarraipena egiteko.

            Ebaluazio-teknikak eta -jarduerak aplikatzea, ezarritako helburuak eta esku-hartze bakoitzerako irizpideak aintzat hartuta.

            Ondorioak adieraztea, lortutako informazioaren interpretazioa abiapuntutzat hartuta.

            Hobekuntzak proposatzea, esku-hartze ez-egoki baten kausak identifikatu ondoren.

            Ebaluazioaren ezaugarriak eta ebaluazio-ereduak, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen arretaren esparruan. Gizarte-arloko esku-hartze prozesuetako ebaluazio-adierazleak. Gizarte- eta kirol-arloko esku-hartze proiektuen bereizgarriak.

            Ebaluazio-prozesurako informazio garrantzitsua lortzeko aukera ematen duten erreferente pertsonalak eta testuingurukoak.

            Ebaluazio-teknikak, -tresnak eta -adierazleak, esku hartzeko esparruak kontuan hartuta eta inplikatutako kolektiboen arabera.

            Datuak aztertzea eta eztabaidatzea. Analisi kuantitatiboa, egiturazko analisia, interpretazio kualitatiboa eta erreferentziala.

            Ebaluazioaren garrantzia esku-hartze prozesuen hobekuntzarako.

            Gizarte- eta hezkuntza-prozesuan gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonekin talde-lana egitearen garrantziaz ohartzea.

            Lankidetzan aritzea gizarte-bazterkeriako egoera jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarte- eta hezkuntza-arloko ebaluazioan parte hartzen duten eragile eta profesionalekin.

            Lankidetzarako jarrera izatea, ebaluazioaren ostean erabakiak hartzeko.

            Esku-hartzea hobetzeko ebaluazio-prozedurak ezartzeko garrantzia baloratzea.

      10. lanbide-modulua: Kirol-jarduera fisikoak irakasteko metodologia.

        Kodea: 1143.

        Kurtsoa: 1.

        Iraupena: 99 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 8.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Ataza motorren zailtasuna ebaluatzen du, ataza horietan jokoan jartzen diren mekanismoak aztertuta, bai eta mekanismo horiek eboluzioaren zenbait unetan ikaskuntza-prozesuetan duten eragina aztertuta ere.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Irakaskuntza-eredu desberdinak aztertu ditu, haien oinarri diren teoria nagusiak kontuan hartuta, eta aintzat hartuta zer aukera ematen dituzten trebetasun motorren ikaskuntzarako.

            2. Ataza motorrean pertzepzio-mekanismoarekin lotura duten elementuak bereizi ditu.

            3. Ataza motorrean erabaki-hartzeko mekanismoarekin lotura duten elementuak bereizi ditu.

            4. Ataza motorrean mekanismo efektorearekin lotura duten elementuak bereizi ditu.

            5. Erabiltzaileetan, kirol-jarduera fisikoetako ikaskuntza-prozesuetan eragiten duten ezaugarriak bereizi ditu.

            6. Ataza motorren ikaskuntzaren zailtasuna erabiltzaileen heldutasun-uneetara egokitzeko beharra baloratu du.

          2. Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko programak egiten ditu, haiek osatzen dituzten elementuak lotuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ikaskuntza-programa testuinguruan jarri da, programa sustatzen duten erakunde moten arabera.

            2. Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko programa justifikatu du, testuinguruaren ezaugarrien eta beharren arabera.

            3. Helburuak ezarri ditu jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko programako zehaztasun-mailen arabera.

            4. Sekuentziazio-irizpideak definitu ditu irakaskuntza-programan, jarduera fisiko eta kirol-jardueren ikaskuntza errazten duten aldagaien arabera.

            5. Estrategia metodologikoak hautatu ditu, erreferentzia-taldearen eta jarduera fisikoen eta kirol-jardueren tipologiaren arabera.

            6. Jarduera fisiko eta kirol-jardueren programak egokitu ditu erabiltzaileen ezaugarrien aniztasunera.

          3. Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko programetan inplikatutako baliabideak antolatzen ditu, efikazia- eta efizientzia-irizpideak definituta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Material espezifikoak edo egokituak definitu ditu, jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko programen ezaugarrien arabera.

            2. Materialak, espazioak eta denborak definitu ditu, jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko programako lan-unitateen arabera.

            3. Pertsonen, materialen, denboraren eta espazioaren antolaketa definitu du, irakaskuntza-baliabide gisa.

            4. Materialak, espazioak, antolaketa eta jardun-denborak zehaztu ditu, erabiltzaileen ezaugarriak kontuan hartuta.

            5. Irakaskuntza-ingurune seguruak sortzearen garrantzia baloratu du.

          4. Kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzarako progresioak diseinatzen ditu, jarduera motarekin eta erreferentziazko taldearekin lotuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak ordenatu ditu, zailtasun-profilen arabera.

            2. Atazetan progresioak ezarri ditu, eduki moten arabera.

            3. Atazen egokitzapenak aurreikusi ditu, erabiltzaile mota bakoitzaren garapen motorraren, abstrakzio-ahalmenaren eta motibazioen arabera.

            4. Progresioen eta programazioko helburuen arteko koherentzia baloratu du.

            5. Ezarri du zer rol duten teknikariek eta erabiltzaileek atazak egitean.

            6. Irakaskuntzan progresioak ezartzeko beharra baloratu du, erabiltzaileen ikaskuntzak errazteko.

          5. Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak irakasteko programa ebaluatzen du, haiek optimizatzeko aukera ematen duten adierazleak zehaztuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-prozesuen ebaluazio-ereduak alderatu ditu.

            2. Jarduera fisikoen eta kirol-jardueren ikaskuntza-mailaren ebaluazio-tresnak egiteko irizpideak ezarri ditu.

            3. Erabilitako espazioen eta baliabideen efikazia eta efizientzia (funtzionaltasuna eta egokitasuna) egiaztatzeko tresnak ezarri ditu.

            4. Ezarritako helburuen betetze-mailaren baloraziorako sistemak zehaztu ditu.

            5. Ebaluazioan hautemandako desdoitzeak konpontzeko aldaketa-proposamenak egiteko formulak definitu ditu.

            6. Datuak eztabaidatzeko eta interpretatzeko egoerak eta elementuak zehaztu ditu.

            7. Zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko etengabeko jarrera izatearen garrantzia baloratu du.

        2. Edukiak:

          1. Ataza motorren zailtasunen ebaluazioa.

            Irakaskuntza-ereduen analisia: ereduon oinarri diren teoriak.

            Ataza motorrean pertzepzio-, erabaki- eta gauzatze-mekanismoarekin zerikusia duten elementuak bereiztea, eta elementu horiek ataza gauzatzea edo egiten ikastea nola zailtzen duten aztertzea.

            Irakaskuntza-atazak eta -estrategiak praktikan aztertzea.

            Ataza motorren irakaskuntza-proposamena, honako hauen arabera: gauzatze-mekanismoen zailtasuna, eta erabiltzaileen heldutasun-uneak eta ezaugarriak.

            Trebetasun motorren irakaskuntza-ikaskuntzako ereduak: teknikoa, praktikoa eta taktikoa.

            Ekintza motorrak gauzatzearen faseak eta mekanismoak:

            Hasierako informazioa. Pertzepzio-mekanismoa. Erabakiak hartzeko mekanismoa. Exekutatzeko mekanismoa. Emaitzen berri izatea (feedback).

            Irakaskuntza-atazak eta -estrategiak praktikan. Ezaugarriak, egiteko baldintzak, zailtasun-mailak. Motak:

            Diskretuak, seriatuak, jarraituak. Irekiak, itxiak.

            Eboluzio-etapak:

            Garapen motorra, kognitiboa eta afektibo-soziala. Heltze-etaparen ezaugarriak. Ikaskuntzarako inplikazio didaktikoak. Edukiak etapaka sekuentziatzea.

            Irakaskuntza-ereduekiko gaitasun kritikoa izatea.

            Zorroztasuna irakaskuntza zailtzen duten aldagaien tratamenduan.

            Ekintza motorrak ekintza horien zailtasunaren eta eboluzio-etapen arabera egokitu beharraren balorazioa.

          2. Kirol-jarduera fisikoaren irakaskuntzarako programak egitea.

            Irakaskuntza-programaren justifikazioa, programa sustatzen duten erakundeen eta testuinguruaren ezaugarrien arabera (hezkuntza-kirola, jolas-kirola, eta errendimendura bideratutako kirola).

            Helburuak eta edukiak sekuentziatzea, kirol-jarduera fisikoak irakasteko programako zehaztasun-mailen arabera.

            Metodo, estilo eta estrategia metodologikoak hautatzea, kirol-jarduera fisikoen tipologiaren eta erreferentzia-taldearen arabera (aniztasunaren arreta).

            Kirol-jarduera fisikoetarako programak eta unitate didaktikoak diseinatzea, testuingurura eta erabiltzaileen aniztasunera egokituta: haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak.

            Kirol-jarduera fisikoak irakasteko testuinguruak eta haien ezaugarriak Euskadin:

            Eskola-kirola. Kirol federatua. Kirol-elkarteak. Kirol-klubak eta -elkarteak. Udal-kiroldegiak eta -programak. Gimnasioak eta jarduera fisikoko zentro pribatuak. Naturan egiteko jardueren arloko enpresak. Denbora libreko elkarteak eta klubak. Kirol- eta jolas-ekitaldiak. Animazio turistikoa eta herri-jaiak. Erakunde publikoen edo pribatuen kirol-animazioko beste programa batzuk.

            Erabiltzaileen profilak (haurrak, gazteak, pertsona helduak, adinekoak) eta praktikarako motibazioak (hezkuntza, jolasa, errendimendua, osasuna, estetika, turismoa, denbora librea, etab.).

            Kirol-jarduera fisikoak irakasteko programaziorako oinarrizko elementuak: justifikazioa, helburuak, edukiak, orientabide didaktikoak, antolaketa eta tenporalizazioa, giza baliabideak eta baliabide materialak, eta ebaluazioa.

            Unitate didaktiko baten atalak: helburuak, edukiak, orientabide didaktikoak, ebaluazio-irizpideak.

            Kirol-jarduera fisikoen helburuak eta konpetentziak.

            Edukien tipologia: prozedurakoak, kontzeptualak eta afektibo-sozialak.

            Irakaskuntza-metodoak eta -estiloak, eta haiek ematen dituzten aukerak:

            Eredu gidatzaileak, eredua erreproduzitzearen bidezkoak, eta errakuntzarik gabeko ikaskuntza. Bilaketa eta aurkikuntza bidezko ikaskuntza, saiakuntza eta errakuntza bidezko ikaskuntza.

            Esku hartzeko eredu didaktikoak. Aniztasunaren trataeran aplikatu beharreko irizpideak:

            Irakaskuntza-estrategiak eta parte hartzen duten faktoreak:

            Globalak. Analitikoak. Fenomeno-estrukturala.

            Informazio motak irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan, honako hauen arabera:

            Jatorria: barne-informazioa, kanpo-informazioa. Informazio-kanala: ikusmenekoa, entzumenekoa, ukimenekoa, mistoa. Eskuratzeko unea: lehenagokoa, berehalakoa, geroagokoa. Esku-hartzearen izaera: deskriptiboa, ebaluatiboa, aginduzkoa, esplikatiboa.

            Teknikariaren eginkizunak kirol-jarduera fisikoak irakasteko programetan: irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua programatu, diseinatu, koordinatu, animatu, dinamizatu, prozesuan parte hartu, gidatu, zuzendu, kontrolatu eta ebaluatzea.

            Zorroztasuna kirol-jarduera fisikoak irakasteko programak egitean.

            Programazioaren eta irakaskuntzaren paradigmaren arteko koherentzia.

          3. Kirol-jarduera fisikoen irakaskuntzarako baliabideen antolaketa.

            Irakaskuntza-programa garatzeko behar diren giza baliabideak aurreikustea.

            Programatutako kirol-jarduera fisikoak egiteko behar diren materialak, instalazioa eta espazioak hautatzea.

            Pertsonak, materialak, espazioak eta denbora antolatzea, honako hauei buruzko irizpideak baliatuta: segurtasuna, motibazioa, gorabeheren kontrola, eta parte-hartze handiena.

            Antolaketako balizko egokitzapenak aurreikustea, erabiltzaileen eta kirol-jarduera fisikoaren praktikaren beharrak aintzat hartuta.

            Kirol-jarduera fisikoen giza-baliabideak. Sektoreko lanbide-kualifikazioak eta titulazioak.

            Kirol-jarduera fisikoak ezartzeko praktikarako espazioak, esku hartzeko aukerak eta aldaerak.

            Material espezifikoak eta egokituak. Kirol-jarduera fisikoak egiteko aldaerak eta haiek ematen dituzten aukerak.

            Gorabeherak antolatzeko eta kontrolatzeko irizpideak, kirol-jarduera fisikoen ikaskuntzan.

            Ikaskuntza-esparruak. Egin daitezkeen aldaketak, erabiltzaileen ezaugarrien arabera: haurrak, gazteak, pertsona helduak eta adinekoak.

            Irakaskuntza-ingurune seguruak sortzearen garrantzia baloratzea.

            Kirol-jarduera fisikoak irakasteko programetan baliabideak efikaziaz eta efizientziaz antolatzea baloratzea.

          4. Kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-progresioen diseinua.

            Programazioko helburuekiko, parte-hartzaileen eboluzio-etaparekiko eta egin beharreko jarduerarekiko koherenteak diren irakaskuntza-egoerak diseinatzea.

            Ikaskuntza transferentzia positiboa errazten duten irakaskuntza-progresioak proposatzea.

            Atazak ordenatzea, saioaren unearen, zailtasun-profilen eta eduki moten arabera.

            Aurreikustea zer aldaketa egin daitezkeen saioan ataza motorren ikaskuntza eta ahalik parte-hartze handiena errazteko.

            Kirol-jarduera fisikorako, erreferentziazko talderako eta haren aniztasunerako irakaskuntza-progresio egokiak dituzten saioak diseinatzea eta garatzea.

            Kirol-jarduera fisikoen zehaztasun-mailak eta programazio-sekuentziak: programazio orokorra, unitate didaktikoa, saioa, progresio didaktikoa.

            Kirol-jarduera fisikoen berezko irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak, talde edo pertsona parte-hartzaile bakoitzera egokituak (garapen motorra, motibazioak, abstrakzio-maila, besteak beste).

            Kirol-jarduera fisikoen progresio didaktiko bat egiteko irizpideak:

            Transferentzia positiboa. Zailtasun-maila. Ikaskuntza esanguratsua. Antolaketa eraginkorra. Printzipio metodologikoak.

            Kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-atazak sekuentziatzeko, tenporalizatzeko eta ordenatzeko irizpideak.

            Kirol-jarduera fisikoen saio baten faseak:

            Informazio-fasea. Beroketa. Fase nagusia. Lasaitasunera itzultzea. Ebaluazio-fasea.

            Saio baterako inprimakiaren atalak:

            Jarduera, taldea, ordutegia, materiala. Deskribapen idatzia eta grafikoa. Helburuak eta edukiak. Tenporalizazioa.

            Kirol-jarduera fisikoen terminologia eta sinbologia.

            Teknikariaren eta erabiltzaileen rolak atazak egitean: animatzailea, hezitzailea, gidaria, bideratzailea, behatzailea, parte-hartzailea, laguntzailea, etab.

            Irakaskuntzan erabiltzaileen ikaskuntza errazteko progresioak ezartzeko beharra baloratzea.

            Ezagutzaren eraikuntza kolektiboa, atazak sekuentziatzeko.

          5. Kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-prozesuaren ebaluazioa.

            Kirol-jarduera fisikoak irakasteko prozesuaren ebaluaziorako ereduak aztertzea.

            Kirol-jarduera fisikoen ikaskuntza-helburuen betetze-maila ebaluatzeko irizpideak ezartzea.

            Erabilitako espazioen eta baliabideen efikazia eta efizientzia (funtzionaltasuna eta egokitasuna) egiaztatzeko tresnak zehaztea.

            Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuko elementuak ebaluatzeko tresnak erabiltzea.

            Ebaluazioko datuei buruzko eztabaida eta interpretazioa.

            Kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-jarduerari buruzko txostenak eta memoriak egitea.

            Irakaskuntza-prozesurako aldaketa- eta hobekuntza-proposamenak egitea.

            Datuak eztabaidatzeko eta interpretatzeko egoerak eta elementuak zehaztea.

            Kirol-jarduera fisikoak irakasteko programak ebaluatzeko ereduak, irizpideak eta tresnak.

            Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuko elementuei buruzko ebaluazio-adierazleak: testak, galdetegiak, behaketa-orriak, elkarrizketak, talde-teknikak, beste ebaluazio-teknika batzuen artean.

            Ikaskuntzak ebaluatzeko jarduerak, irakaskuntza-programan jasotako helburuei erreparatuta.

            Ebaluazio-memoriak eta -txostenak, irakaskuntza-programaren erakunde sustatzailearentzat eta erabiltzaileentzat.

            Kirol-jarduera fisikoen praktikaren programazioak eta ebaluazioak ikaskuntza-tresna gisa dituzten onurak.

            Zerbitzuaren efikazia eta kalitatea hobetzeko etengabeko jarrera izatearen garrantzia baloratzea.

            Ahalmen kritikoa eta autokritikoa, hobetzeko tresnak diren aldetik.

      11. lanbide-modulua: Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua.

        Kodea: 1144.

        Kurtsoa: 2.

        Iraupena: 50 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sektoreko enpresak sailkatu ditu, antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera.

            2. Ereduzko enpresen ezaugarriak adierazi ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren eginkizunak eta antolamendu-egitura eman ditu aditzera.

            3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

            4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

            5. Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

            6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

            7. Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak zehaztu ditu, bai eta betebehar horiek aplikatzeko baldintzak ere.

            8. Proposatzen diren produkzioko edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

            9. Proiektua lantzeko jarraitu beharreko laneko gidoia egin du.

          2. Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

            2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

            3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

            4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoak identifikatu ditu.

            5. Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

            6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

            7. Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

            8. Diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta landu du.

            9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

          3. Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta inplementazio-beharren arabera antolatu ditu.

            2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

            3. Jarduerak gauzatzeko behar diren baimenak identifikatu ditu.

            4. Jardueretarako jardun- edo exekuzio-prozedurak finkatu ditu.

            5. Inplementazioaren berezko arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren bitartekoak eta ekipoak definitu ditu.

            6. Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

            7. Ezartzeko baldintzei dagokien balorazio ekonomikoa egin du.

            8. Proiektua inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

          4. Proiektua gauzatzean, haren jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaien eta tresnen hautaketa justifikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

            2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

            3. Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta egon litezkeen konponbideak ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu ditu.

            4. Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

            5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

            6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

            7. Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

          5. Proiektua aurkezten eta defendatzen du, eta proiektua egitean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesuan eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

            2. Proiektuaren aurkezpena prestatu du, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliz.

            3. Proiektuaren azalpena egin du, helburuak eta eduki nagusiak deskribatuz eta bertan jasotako ekintza-proposamenen aukeraketa justifikatuz.

            4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

            5. Proiektua defendatu du, eta behar bezala arrazoituta erantzun die ebaluazio-taldeak eginiko galderei.

      12. lanbide-modulua.- Ingeles teknikoa.

        Kodea: E200.

        Kurtsoa: 2.

        Iraupena: 40 ordu.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta haien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea identifikatu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak igorri ditu, egoera jakin batzuetan: hitzorduak, produktu bat bidaltzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/aparatu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Ahozko argibideak identifikatu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako jarraibideei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Ohartu da mezuen zentzu orokorra ulertzea dela garrantzitsuena, mezuko elementu guztiak banan-banan ulertzea baino gehiago.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean, diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

            8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

            9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

          2. Sektoreko eta nazioarteko merkataritza-transakzioetako berezko dokumentu idatziak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarri eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo bidaltze-orria, fakturak, erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Euskarri telematikoen bitartez (posta elektronikoa, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            4. Sektoreko webgune bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

            5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

            8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            9. Profilarekin lotutako lanbideak eta lanpostuak identifikatu ditu.

            10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

            11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

            12. Curriculum vitae bat egin du, bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko, Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideekin bat.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den gizarteko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

            5. Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.

        2. Edukiak:

          1. Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta zaletasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoari eustea eta haren jarraipena egitea: laguntza ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

            Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

            Mezua behar beste ulertu ahal izateko moduko hots eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Laneko elkarrizketa bat prestatzea, bere prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, esapide preposizionalak eta adberbialak, ahots pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarketak.

            Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

            Atzerriko hizkuntzek lanbide-munduan duten garrantziaz konturatzea.

            Errespetuz jokatzea eta ulertzeko zein ulertarazteko interesa izatea.

            Informazio-trukean parte-hartze aktiboa izatea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta igortzea.

            Formatu desberdinetan igorritako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Erlazio logikoak identifikatzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektorearen berezko testu profesional errazak eta egunerokoak egitea.

            Puntuazio-markak erabiltzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Testu koherenteak egitea.

            Bere lan-ingurunearekin lotura duen lan-eskaintza baten iragarkiaren atalak ulertzea.

            Bere profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta motibazio-gutuna.

            Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa, webguneak.

            Hizkuntzaren erregistroak.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Curriculum vitae europarraren eredua.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Errespetuz jokatzea eta ulertzeko zein ulertarazteko interesa izatea.

            Beste kultura batzuetako alderdi profesionalekiko interesa agertzea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuak koherentziaz garatu behar direla baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

            Portaera sozial eta profesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi ona emateko.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeetako elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan, arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      13. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

        Kodea: 1145.

        Kurtsoa: 1.

        Iraupena: 99 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 5.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Enplegu-aukerak hautatzen ditu, lan-munduan txertatzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzarako aukerak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Enplegua lortzeko hizkuntza ofizialak ezagutzeak duen garrantzia baloratu du.

            3. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbideak eta ibilbide profesionalak identifikatu ditu.

            4. Tituluaren profilarekin lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren konpetentziak eta jarrerak zehaztu ditu.

            5. Tituludunarentzako enplegu-hobi eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            6. Enplegua bilatzeko prozesuan erabilitako teknikak zehaztu ditu, genero-estereotipoek identitate pertsonala eta soziala eraikitzekoan eta erabakiak hartzean duten eragina aztertuz.

            7. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden hautabideak aurreikusi ditu.

            8. Nortasunaren, nahien, jarreren eta erabakiak hartzeko iritzi propioa eratzeko gaitasunaren balorazioa egin du.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lanbide-profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.

            3. Lantalde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek beren gain hartutako eginkizunetan eta iritzietan nahitaez izaten den aniztasuna balioetsi du.

            5. Aintzat hartu du talde bateko kideen artean gatazkak egoteko posibilitatea erakundeen berezko ezaugarria dela.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak erabiltzen ditu eta betebeharrak betetzen ditu, eta gaitasuna dauka horiek lan-kontratuetan aurkitzeko.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Pertsonek lan-harremanetan dituzten hizkuntza-eskubideak identifikatu ditu.

            4. Lan-harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            5. Kontratazio-modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            6. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak xedatutako neurriak baloratu ditu.

            7. Lan-harremanak aldatu, eten eta azkentzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            8. Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            9. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak konpontzeko prozedurak aztertu ditu.

            10. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            11. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du, eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen figurek dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langileari eta enpresaburuari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta prestazioetarako eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak azaldu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzia duten lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki bateko arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak azaldu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Enpresa txiki edo ertain baten larrialdi- eta ebakuazio-plan baten proiektua egin du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak:

          1. Laneratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

            Lan-ibilbiderako interes, konpetentzia eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea:

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea. Egungo eta etorkizunerako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Laneratzeko beharrezkoak diren dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Ikaskuntza- eta enplegu-aukerak Europan. Europass, Ploteus.

            Etengabeko prestakuntzak tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Genero-estereotipoek identitate pertsonal eta sozialaren eraikuntzan duten eragina aztertzea.

            Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

            Egoki laneratzeko lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntzaren balioa azpimarratzea.

          2. Gatazkaren eta lantaldeen kudeaketa.

            Antolakunde bat pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lantaldean izan ditzaketen rolak aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Lantaldeen sorrera aztertzea.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazkaren definizioa: ezaugarriak, sorburuak eta gatazkaren etapak.

            Gatazkak konpontzeko edo desagerrarazteko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Erabakiak hartzerakoan norberak dituen interesak eta gaitasunak aztertzea.

            Proiektu profesionala eta bizitza-proiektua. Erantzunkidetasuna.

            Lanean ari diren pertsonek genero-indarkeriarik gabeko lan-giroaz gozatzeko duten eskubidea.

            Berdintasun-eskubidea, baztertua ez izatekoa, osotasun morala, intimitatea eta lana izatekoa, eta duintasuna babestekoa.

            Pertsonen ekarpenek enpresa-helburuak lortzeko duten garrantzia balioestea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

            Komunikazioa talde-lanerako funtsezko faktoretzat baloratzea.

            Parte-hartzearen aldeko jarrera izatea lantaldeetan sortu daitezkeen gatazkak konpontzeko.

            Gatazkak konpontzeko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            6/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko pertsonek duten eskubidea aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, hitzarmen kolektiboak.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko pagak, soldataz kanpoko ordainsariak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, PFEZa.

            Kontratua aldatu, etetea eta amaitzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana eta abar.

            Lana arautzeko beharra baloratzea.

            Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa agertzea.

            Legez xedatutako bideak laneko gatazkak konpontzeko modua direla aitortzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Sindikatuek gizartea hobetzeko eragile gisa duten eginkizuna aitortzea eta balioestea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsalak zer garrantzi duen aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-eremua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazio motak, prestazioak jasotzeko eskakizunak, eta prestazioengatik jasotzen diren zenbatekoak.

            Langileei beren eskubideen eta betebeharren inguruko aholkua emateko sistemak.

            Gizarte Segurantzak herritarren bizi-kalitatea hobetzeko duen eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioei nahiz prestazioei dagokienez, iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            «Arrisku profesionala» kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Prebentzio-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa agertzea.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza transmititzearen garrantzia balioestea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko oinarrizko arauak aztertzea.

            Laneko arriskuen prebentzioaren arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plana egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lana eta lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Laneko arriskuen prebentzioaren eta osasunaren arloan esku hartzen duten eragileak eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            Laneko arriskuen prebentzioaren garrantzia eta beharra baloratzea.

            Laneko arriskuen prebentzioko eta laneko osasuneko eragile gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasuna errazago eskuratzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Bere ezagutza baloratzea eta dagokion kolektiboaren larrialdi-planei zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Enpresek eta banakoek dituzten betebeharrak aztertzea, norbera babesteko neurriak erabiltzeari dagokionez.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena egitea balioestea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia balioestea.

            Proposatutako jardueretan parte-hartze aktiboa izatea.

      14. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

        Kodea: 1146.

        Kurtsoa: 2.

        Iraupena: 60 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 4.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Ekimen sortzaileari lotutako trebetasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu ditu.

            2. «Kultura ekintzailea» kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu ditu, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren laneko ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunak enpresa-kulturaren parte gisa zer-nolako garrantzia duen kontuan hartuta.

            6. Arriskuaren kontzeptua aztertu du, jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezina den heinean.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du; enpresa-ideia aukeratzen du, eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio-arloan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu, eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Inguruko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-errealitatea eta euskaraz behar den dokumentazioa identifikatu ditu.

            8. Tituluarekin lotura duen enpresa baten balantze soziala egin du eta eragiten dituen kostu eta onura sozial nagusiak deskribatu ditu.

            9. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak txertatzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            10. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

            11. Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta enpresa eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du, eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta "sistema" kontzeptua aztertu du, enpresari aplikatuta.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturala.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko ETE baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak ETE bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterketarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu; horretarako, kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzen ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

            7. Dokumentazio hori guztia enpresa-planean txertatu du.

        2. Edukiak:

          1. Ekimen sortzailea.

            Tituluari lotutako sektoreko jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaile izateko funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Ekintzailetzaren arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            «Enpresaburua» kontzeptua.

            Kirol-esparruko emakumeek lideratutako enpresa-ekimenak.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta gizarte osoarekiko (garapen jasangarria).

            6/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera pertsonek ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea aztertzea.

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Erantzukizun soziala eta etikoa sektoreko enpresetan.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa bat sortzea eta abiaraztea.

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            «Enpresa» kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (Ogasunekoak eta Gizarte Segurantzakoak, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeen erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.

            Administrazio- eta lege-izapideak betetzeko errespetua izatea.

          4. Administrazio-funtzioa.

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: altxortegia, emaitzen kontua eta balantzea.

            Zerga- eta lan-arloko dokumentuak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak eta abar.

            «Kontabilitatea» kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lan-arlokoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazio- eta lege-izapideak betetzeko errespetua izatea.

      15. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

        Kodea: 1147.

        Kurtsoa: 2.

        Iraupena: 360 ordu.

        ECTS kredituetako baliokidetasuna: 22.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu du.

            3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.

            4. Zerbitzu-ematea garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            5. Giza baliabideek jarduera behar bezala garatzeko izan behar dituzten konpetentziak baloratu ditu.

            6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedapen-kanalen egokitasuna identifikatu du.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera, eta berdintasunerako, baztertua ez izateko, integritate moralerako eta pertsonen intimitaterako eskubideak betez.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuan behar den prestasun pertsonala eta denbora-prestasuna. Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta ardura). Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerako arrisku-prebentzioari dagokionez. Lanbide-jardueraren kalitateari lotutako jarrera-eskakizunak. Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiekin lotutako jarrerak. Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak. Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan laneratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrizanak.

            2. Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri ditu abian norbera babesteko ekipamenduak.

            4. Garatu diren jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

            5. Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

            6. Esleitutako lanaren erantzukizuna hartu du, eta jasotako aginduak interpretatu eta bete ditu.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta sortutako gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

            9. Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

            10. Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

          3. Denbora librerako gizarte- eta kirol-arloko animazio-jarduerak programatzen ditu, era guztietako erabiltzaileentzat eta zenbait testuingurutan, enpresaren irizpideei jarraituta eta programen talde arduradunekin lankidetzan arituta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lantokiaren eta garatzen diren programen berezko ezaugarriak identifikatu ditu.

            2. Dagokion informazioa eskatu die programa bakoitzaren hartzaileei.

            3. Esku hartzeko proposamen bat definitu du, balia daitezkeen baliabideen eta denboraren arabera.

            4. Parte-hartzaileen ezaugarrietara eta esku hartzeko testuingurura egokitutako jarduerak proposatu ditu.

            5. Helburuentzat eta hartzaileentzat egokiak diren esku hartzeko estrategiak hautatu ditu.

            6. Pertsonekin, baliabide materialekin, espazioekin eta ingurunearekin lotuta gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

          4. Jolasen eta banakako, taldeko eta tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-saioak diseinatzen ditu, erabiltzaile eta bezero mota guztientzat, programazio orokorrean ezarritako irizpideei jarraituz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lantokiaren eta lantokian garatzen diren programen berezko ezaugarriak identifikatu ditu.

            2. Dagokion informazioa eskatu die programen hartzaileei.

            3. Esku hartzeko proposamen bat definitu du, balia daitezkeen baliabideen eta denboraren arabera.

            4. Irakaskuntza-ikaskuntzako atazetan, dagozkion egokitzapenak egin ditu, parte-hartzaileen eta esku hartzeko testuinguruaren ezaugarrien arabera.

            5. Zenbait kirol-jarduera fisikoren irakaskuntzarako estrategia metodologikoak hautatu ditu, helburuetara eta jardueren hartzaileetara egokituta.

            6. Atazetan, sekuentzia egokia bete du, irizpide fisiologikoei, motibaziokoei eta ikaskuntzen eraikuntzakoei jarraituta.

            7. Pertsonekin, baliabide materialekin, espazioekin eta ingurunearekin lotuta gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

          5. Denbora librerako animazioko jarduerak gidatzen eta dinamizatzen ditu, parte-hartzaileen gozamena eta segurtasuna bermatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Naturaltasunezko harremanak izan ditu parte-hartzaileekin, bere portaera soziala haien ezaugarrietara egokituta.

            2. Denbora eta espazioa ahalik parte-hartze handiena lortzeko asmoz eta segurtasun handieneko baldintzak bermatuz konbinatu ditu.

            3. Materialen erabilera errentagarri egin du, parte-hartzaileak behar bezala antolatuz.

            4. Parte-hartzaileak motibatu ditu, jardueran ahalik gehien inplika daitezen.

            5. Praktikan, pertsonarteko harremanak sustatzeko metodologia erabili du, adeitasunezko eta konfiantzazko giroan.

            6. Gertatu direnean, portaera disruptiboak bukarazi ditu, asertibitate-estrategia egokiak erabiliz.

            7. Jardueraren kontrola eta jarraipena egin ditu, eta jarduera egitean gertatu diren gorabeherei erantzun die eta haiek konpondu ditu.

          6. Jolasen zein banakako, taldeko eta tresna bidezko kirol-jarduera fisikoen irakaskuntza-saioak gidatu eta dinamizatzen ditu, parte-hartzaileen gozamena, ikaskuntza eta segurtasuna bermatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dagokion informazioa eman du saioaren hasieran eta amaieran, kirol-jarduera fisikoetan parte-hartzera motibatze aldera.

            2. Denbora eta espazioa ahalik parte-hartze handiena lortzeko asmoz eta segurtasun handieneko baldintzak bermatuz konbinatu ditu.

            3. Materialen erabilera errentagarri egin du, parte-hartzaileak behar bezala antolatuz.

            4. Ataza motorrak nola egin behar diren azaldu du, kasuan-kasuan dagozkion informazio-kanalak erabiliz.

            5. Atazen intentsitatea eta zailtasun-maila, espazioak eta materialak parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitu ditu.

            6. Detektatutako exekuzio-akatsak zuzendu ditu, eta akatsak eragin ditzaketen kausetan esku hartu du.

            7. Praktikan, pertsonarteko harremanak sustatzeko metodologia erabili du, adeitasunezko eta konfiantzazko giroan.

            8. Gertatu direnean, portaera disruptiboak bukarazi ditu, asertibitate-estrategia egokiak erabiliz.

            9. Jarduera kontrolatu du, eta jarduera egitean gertatu diren gorabeherei egoki erantzun die.

          7. Irakaskuntza- eta animazio-jardueretako programak ebaluatzen ditu, kalitate-irizpideak sartuta, zerbitzuaren eskaintzan bikaintasuna lortzeko asmoz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ezarritako ebaluazio-tresnak aplikatu ditu, irakaskuntza- eta animazio-programen eta -jardueren egokitasuna ebaluatzeko.

            2. Jarduera osatzen duten elementuak ebaluatu ditu:

              Erabilitako espazioak. Instalazioak. Tresneria eta materiala. Erakundeko pertsonal inplikatua. Jardueraren garapena. Elementu osagarriak eta laguntzaileak. Parte-hartze mailak. Parte-hartzaileen gogobetetasun-maila.

            3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu, jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

            4. Prozesu osoan sortutako informazioa baliatuta, dagozkion txostenak egin ditu eta koherentziaz aurkeztu ditu, etorkizuneko programazioetan kontsultatu eta erabili ahal izateko moduan.

            5. Norberaren esku-hartzeari buruzko gogoeta egin du, aplikatutako ezagutzen, trebetasunen eta jarreren balorazioa eginda.

            6. Hobekuntza-proposamenak prestatu ditu, prozesu osoaren ebaluazioan bildutako informazioaren analisia eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuta.

              (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik