Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 55/2020 Dekretua, apirilaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 1957
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/04/21
  • Argitaratze-data: 2020/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duen apirilaren 21eko 55/2020 Dekretuaren testuan (2020ko apirilaren 30eko EHAA, 81. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten dira.

Artikulu bakarraren zortzigarren apartatuan, 2020/1913 (10/6) orrialdean,

hau dio:

Zortzigarrena. 6. artikuluari 9. paragrafo bat gehitzen zaio, honela idatzita: (...)

baina hau esan behar du:

Zortzigarrena. 6. artikuluari beste paragrafo bat gehitzen zaio, honela idatzita: (...)

Artikulu bakarraren hogeita laugarren apartatuan, 2020/1913 (10/8) orrialdean,

hau dio:

Hogeita laugarrena. 50. artikuluari 4. paragrafoa gehitzen zaio, eredu elektronikoei buruzkoa, honela idatzita:

  1. Prozedurak hasteko eskatzeko eredu espezifikoak eta sistema normalizatuak administrazio-prozeduraren legedian daude aurreikusita, eta honako hau ahalbidetuko dute: (...)

baina hau esan behar du:

Hogeita laugarrena. 50. artikuluari 3. paragrafoa gehitzen zaio, eredu elektronikoei buruzkoa, honela idatzita:

  1. Prozedurak hasteko eskatzeko eredu espezifikoak eta sistema normalizatuak administrazio-prozeduraren legedian daude aurreikusita, eta honako hau ahalbidetuko dute: (...)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.