Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 1984
  • Xedapen-zk.: 36
  • Xedapen-data: 2020/03/10
  • Argitaratze-data: 2020/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honen euskarazko bertsioan: 36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua (2020ko martxoaren 13ko EHAA, 51. zk.). Horrenbestez, honako hau zuzendu behar da:

Azken Xedapenetako Bigarrenaren 5. eta 6. apartatuetan, 2020/1538 (18/16) orrialdean,

honela dio:

  1. Honela aldatuko da 19.3 artikuluaren a) apartatua:

    "a) Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza".

  2. Honela idatzita geratuko da 20. artikulua:

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzak, kudeaketa-organo administratiboa denez, dekretu honen 5. artikuluan adierazitakoez gain, eskumen hauek izango ditu: (...)

Baina honela behar du:

  1. Honela aldatuko da 19.3 artikuluaren a) apartatua:

    "a) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza".

  2. Honela idatzita geratuko da 20. artikulua:

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak, kudeaketa-organo administratiboa denez, dekretu honen 5. artikuluan adierazitakoez gain, eskumen hauek izango ditu: (...).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.