Arautegia

Inprimatu

5/2020 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide batzuk aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1507
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2020/03/02
  • Argitaratze-data: 2020/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Justizia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Irailaren 29ko 23/2015 Dekretuaren bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten kideak izendatu ziren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera.

Geroago, Lehendakariaren ekainaren 30eko 18/2017 Dekretuaren, abenduaren 15eko 30/2017 Dekretuaren, urriaren 29ko 18/2018 Dekretuaren eta maiatzaren 21eko 17/2019 Dekretuaren bitartez, aldatu egin ziren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.2 artikuluaren arabera, artikulu horren 1. zenbakiko a) paragrafotik d) paragrafora arte (biak barne) aipatu diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diote bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitzen badu, salbu eta hautatzeko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.

Ildo horretan, kide batzuk ordeztu egin dira, hura hautatzeko eskumena duen organoaren erabakiz. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokionez, kide berri bat hautatu du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak. Bidezkoa da, beraz, horren izendapena formalizatzea.

Bestetik, foru-erakundeen ordezkari bat aldatu da Gobernu Kontseilu Foralaren izendapenaren bitartez.

Bestalde, EUDELEuskadiko Udalen Elkarteak izendapen berriak egin ditu, bere organoak eratu ondoren 2019-2023 legegintzaldirako.

Ondorioz, hauxe

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko:

    Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Gazteriako zuzendari Agurtzane Llano Cuadrado andrearen ordez.

  2. Foru-aldundiak ordezkatzeko:

    Eider Mendoza Larrañaga andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko foru diputatua, Imanol Lasa Zeberio jaunaren ordez.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien ordezkari gisa:

    Ane Beitia Arriola andrea, Elgoibarko alkatea.

    Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko alkatea.

    Iñigo Gaztelu Bilbao jauna, Larrabetzuko alkatea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.