Arautegia

Inprimatu

15/2020 DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez arautzen baitira nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1284
  • Xedapen-zk.: 15
  • Xedapen-data: 2020/02/18
  • Argitaratze-data: 2020/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak badaki langileen prestakuntza garrantzitsua dela EAEko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko. Horregatik, sektore horretako prestakuntza indartzen ari da, langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako laguntzen emakidaren bitartez, garapen teknologikoaren eta enpresa-berrikuntzaren alorretan.

Orain arte, laguntza horiei aplikatu beharreko araudia honako honetan dago jasota: urriaren 23ko 185/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzkoa, azaroaren 24ko 608/2009 Dekretuaren bidez aldatua.

Laguntzak arautzen dituen Dekretuaren eta bere eguneraketaren ondoren, langile ikertzaileei dagokienez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea aldarrikatu da. Lege horrek prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileei buruzko zenbait zehaztapen biltzen ditu. Halaber, berria da martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua, doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen estatutua onartzen duena.

Langile teknologoei dagokienez, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretua ere geroagokoa da.

Ondorioz, alderdi horiek laguntzak arautzeko dekretuan txertatu behar direla irizten da, dekretu horren beste eduki bat eguneratzeaz gain, hala nola laguntzak eskatzen dituzten pertsonei eskatu beharreko dokumentazioa edo hura aurkezteko modua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak espezializazio eta prestakuntza horiek sustatzeko abiarazitako ibilbidearekin aurreko ekitaldietan izan duenarekin jarraitzeko xedea duten laguntza-programen esparru orokorra finkatzen da dekretu honen bitartez.

Zehazki, helburua da tituludunek prestakuntza perfekzionatzea, eta, horretarako, enpresek, teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek, unibertsitateek eta sozietate publikoek garatutako I+G+b-ko proiektuetan parte hartzea, langile ikertzaile eta teknologo gisa.

Ikertzailearen Europako Gutunean (EEE/2005/251/CE), ikertzaileak definitzen dira jakintza, ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta teknika berriak sortzen diharduten profesional multzo modura. Kalifikazioa gorabehera, definizio horretan biltzen dira, haien karrerako edozein etapatan, ikerkuntzan eta garapenean profesionalki ari diren pertsona guztiak. Horrela, bada, ikerketa-jarduerak sustatzeak, prestakuntza-aldian dauden ikertzaileak kontratatuz, helburu du lanbide-jarduera ikerkuntzara bideratu nahi duten goi-mailako tituludunen berariazko prestakuntza bultzatzea. Hori guztia, Ikertzailearen Europako Gutunari eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeari (EEE/2005/251/CE) buruzko Europako Erkidegoko Batzordearen Gomendioaren arabera.

Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, lehendakariarenak, EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eskumenak eman dizkio nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industrien eta komertzializazioaren alorrean, baita nekazaritzako elikagaien politikan ere.

Dekretu hau idatzi da Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean xedatutakoa kontuan hartuta eta Hezkuntza Sailarekin bat etorrita.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 18an egindako bilkuran proposamen hori aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honen xedea zera da, langile ikertzaileentzako (doktorego-tesiak egin ditzaten) eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzen emakidari aplikatzekoa izango den erregimena ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren alorretan.

  2. Laguntza horien helburua langile ikertzaileen eta langile teknologoen prestakuntza sustatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko alor zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-antolakuntzan garatuko diren I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz.

Bi laguntza-programa ezarri dira:

  1. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntza-programa.

  2. Prestakuntza jasotzen ari diren langile teknologoentzako laguntza-programa.

    Laguntza-eskatzaileak bi programetarako sarbidea izango du, betiere horietako bakoitzean eskatutako titulu-eskakizunak betetzen baditu. Hala ere, ematen zaion laguntza horietako bakarra garatzeko baino ez da izango.

  1. Programa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzaren sektorearekin erlazionatutako arloetan doktorego-tesiak egin daitezen bultzatzea da, betiere, arlo horietan doktoregoa duten langile gutxi baldin badago eta beharrezkoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko egitura zientifiko-teknologikoan doktoreak sartzea, ikerketa-taldeak sendotzeko.

  2. Tesi-proiektua nekazaritza-, elikagaigintza- eta arrantza-arloko I+G+b-an eskumena duen Sailak (aurrerantzean, Sail eskuduna) estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako I+G+b proiekturen bati buruzkoa izango da. Lehentasunezkotzat eta estrategikotzat jotako proiektu horiek dagokion urteko deialdiaren aginduaren eranskinean bilduko dira.

  3. Doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea aplikatzekoak izango zaizkie laguntza-programa honen onuradunei; izan ere, atxikitze-zentroan sartzen diren egunetik aurrera, lege-dokumentu horien aplikazio-eremuaren barnean geratuko dira.

  1. Programa honen xedea nekazaritza, arrantza eta elikagaigintza arloetan langile teknikari espezializatuak prestatzea da, betiere, horiek etorkizunean sektoreko jarduerari (sektoreko enpresa eta elkarteen bidez) edota zientzia- eta teknologia-eragileen jarduerari ekin badiezaiokete.

  2. Laguntza honen onuradunak egin beharreko I+G+b proiektua Sail eskudunak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako ikerketa-proiekturen bati buruzkoa izango da. Ikerketa-proiektu horiek dagokion urteko deialdiaren aginduaren eranskinean bilduko dira.

  1. Laguntzen xede den proiektua, edonola ere, ondoren aipatzen diren motetako erakundeekin elkarlanean garatuko da:

    1. Langile ikertzaileentzako laguntza-programaren kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.

    2. Langile teknologoentzako laguntza-programaren kasuan, honako erakundeekin:

      1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.

      2. Nekazaritza, elikadura edo arrantzaren sektorean diharduten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresak edo elkarteak baldin eta arestian adierazitako arloetan prozesu berritzaile bati ekin nahi badiote, lehendik hasita zegoen ildo berritzaile bat indartu nahi badute edo jarduera berritzaile berrien sorkuntza bultzatu nahi badute.

      3. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorean aplikatu beharreko teknologiak diseinatzeko eta garatzeko helburua duten enpresak.

  2. Urteko deialdi bakoitzean, proiektuen zerrenda, horietako bakoitzerako onar daitezkeen titulazioak eta atxikitze-zentroak adieraziko dira.

  3. Atxikipen-zentroek erakunde kolaboratzaile diren aldetik, nahitaez bete beharko dute EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua (EAEko administrazio publikoen laguntzen eta dirulaguntzen araubideari buruzkoa), baita dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean adierazitakoa ere.

    Hitzarmen arautzaile bat formalizatuko da atxikipen-zentroekin, lankidetza hori nola gauzatuko den arautzeko. Hitzarmen arautzaileak bete beharko ditu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 16. artikuluan ezarritako baldintzak.

  4. Ezingo dute atxikitze-zentroaren izaera izan honako hauetan jasotako egoeretako batean edo gehiagotan dauden erakundeak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua.

  1. Laguntzen onuradunak dira doktorego-tesiaren proiektua edo ikerketa-proiektua egiteko laguntza lortzen duten pertsona fisikoak.

  2. Ezingo dira dekretu honetan araututako laguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeretako batean edo gehiagotan dauden pertsonak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua.

  1. Oro har, bi laguntza-programetarako:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, deialdiaren urteko urtarrilaren 1az geroztik gutxienez. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren, inoiz EAEn erroldaturik egon baina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.

    2. Europako Erkidegotik kanpoko pertsonen kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.

    3. Eusko Jaurlaritzaren barnean nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren arloetan eskumena duen Sailak emandako antzeko beste laguntzaren bat ez jaso izana.

    4. Atxikipen-zentroa Estatutik kanpo egotekotan, eskatzaileek nahiko ondo jakin beharko dute laguntza gauzatzeko zentroa dagoen herrialdeko hizkuntza, edo hura gauzatzeko behar den hizkuntza teknikoa. Beharrezkoa izatekotan, hizkuntzaren ezagutza egiaztatuko beharko dute, bai hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuaren C1 mailaren ezagutza egiaztatzen duten tituluen bidez, bai kalitatearen eta elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskudunak (aurrerantzean, zuzendaritza eskuduna) egin beharreko proben bidez.

    5. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat.

    6. Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea, erregelamenduz zehazten den moduan.

    7. Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamendu bidez zehaztutako terminoetan.

  2. Gainera, langile ikertzaileentzako prestakuntza-laguntzen eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Doktoregoko Ikasketa Ofizialak Arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzen barnean, doktoregorako sarbidea izateko honako hauetako edozein:

      1. Espainiako gradu-titulu ofizial bat, edo horien baliokidea den titulu bat, eta unibertsitate-masterraren titulu bat, edo horien baliokidea den titulu bat, izatea, baldin eta bi ikasketa horiek batuta, gutxienez, ETCSko 300 kreditu gainditu badira.

      2. Espainiako edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruko beste herrialde bateko unibertsitate-titulu ofizial bat izatea, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan 300 ECTS kreditu gainditu izana gutxienez; horietatik, gutxienez 60 kredituk master-mailakoak izan beharko dute.

      3. Espainiako gradu-titulu ofizial bat izatea, gutxienez 300 ECTS kredituko iraupena duena, Europako Erkidegoko zuzenbideko arauen arabera. Tituludun horiek arau honen 7.2 artikuluan ezarritako prestakuntza-osagarriak ikasi behar izan dituzte ezinbestean, salbu eta gradu-tituluari dagokion ikasketa-planak barne hartzen baditu ikerketa-prestakuntzako kredituak, master-ikasketetatik datozen kredituen baliokideak direnak, prestakuntza-balioari dagokionez.

      4. Unibertsitate-tituludunek, baldin eta, osasun-prestakuntza espezializatuko plazetarako sarbide-proban prestakuntzan plaza lortu ondoren, ebaluazio positiboarekin gainditu badituzte Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala lortzeko programa baten bi prestakuntza-urte gutxienez.

      5. Atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, unibertsitateak aldez aurretik egiaztatu badu Espainiako unibertsitate-masterreko titulu ofizialaren pareko prestakuntza-maila duela eta titulua eman duen herrialdean doktorego-ikasketak egiteko baliagarria dela. Onarpen horrek ez du inola ere ekarriko interesdunak duen aldez aurreko titulua homologatzea, ezta titulu hori aitortzea ere, doktorego-irakaskuntzetara sartzearen ondorioetarako ez bada.

      6. Goi-mailako hezkuntzarako kualifikazioen espainiar esparruko 3. mailari dagokion baliokidetasuna eskuratu duen unibertsitate-titulu ofiziala, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, baita kualifikazioen espainiar esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.

    2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, lau urte baino gehiago igaro ez izana gradu-titulua edo aurreko baldintzetako edozein titulu baliokide lortzeko ikasketak amaitu zirenetik. Honako salbuespen hauek aplikatuko dira:

      1. Aurreko epea titulua lortu zenetik 6 urtera arte luzatuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino aurreko 4. eta 6. urteen artean, gutxienez hiru hilabetez, 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.

      2. Aurreko epea titulua lortu zenetik 8 urtera arte luzatuko da Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BAME) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala badute (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).

      3. Artikulu honetako 1. apartatuan finkatutakoaz gainera, langile teknologoen prestakuntzarako laguntzen eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

        1. Betekizun hauetako bat:

          1. Goi-teknikariaren titulua izatea, Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat gainditu delako, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.3 artikuluari jarraikiz.

          2. Unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan masterreko ikasketa ofizialetan sartzeko ezarritako baldintzetako edozein betetzea:

          1. Espainiako edota Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruko beste herrialde bateko goi-mailako hezkuntzako erakunde batek emandako unibertsitate-titulu ofizial bat izatea, baldin eta titulu horrek interesdunari ahalmena ematen badio master-irakaskuntzetarako sarbidea izateko.

          2. Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, unibertsitateak aldez aurretik egiaztatu badu Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila duela eta titulua eman duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetara sartzeko balio duela.

        2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, lau urte baino gehiago igaro ez izana 3. apartatuko a) letran bildutako baldintzetako edozeinetan ezarritako titulua lortzeko ikasketak amaitu zirenetik. Honako salbuespen hauek aplikatuko dira:

          1. Aurreko epea titulua lortu zenetik 6 urtera arte luzatuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino aurreko 4. eta 6. urteen artean, gutxienez hiru hilabetez, 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.

          2. Aurreko epea titulua lortu zenetik 8 urtera arte luzatuko da Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BAME) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala badute (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).

      4. Eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiaztatu behar dituzte eskatzaileek artikulu honetan aipatzen diren eskakizunak.

  1. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntzen kasuan, laguntzak doktoretza-aurreko kontratu baten ezaugarriak izango ditu baliatzeko aldi osoan. Kontratuaren xedea ikerketa-lanak egitea izango da, aukeratutako eta esleitutako proiektuaren esparruan, eta lanaldi osoko erregimenean.

  2. Idatziz egingo dute kontratua atxikitze-zentroak (enplegatzaile gisa) eta prestakuntza jasotzen ari den ikertzaileak (langile gisa), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan, doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan edo horiek ordezten duen araudian eta indarreko lan-araudian xedatutakoari jarraikiz.

    Enplegatzailearen eta prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen arteko harremana 14/2011 Legean, 103/2019 Errege Dekretuan eta Langileen Estatutuan gai horri buruz xedatutakoaren araberakoa izango da.

    Kontratu horretan % 30eko murrizketa aplikatuko da Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotan doktorego aurreko kontratuaren bidez kontratatutako langile ikertzailearen kotizazioaren kontingentzia arruntengatik, ekainaren bateko 14/2011 Legearen hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren Xedapen Gehigarri bakarrean zehaztutakoaren arabera.

  3. Kontratuak ondoz ondoko lau urteko iraupena izango du.

    Hala ere, desgaitasuna duen pertsona batekin sinatzen bada, kontratuak gehienez ere sei urteko iraupena izango du. Kasu horretan, kontuan hartuko dira ikerketa-jardueraren ezaugarriak eta jardueraren garapenean mugek izango duten eragina. Enplegu-zerbitzu publiko eskudunaren aldeko txostena beharko da; horretarako, zerbitzu horrek desgaitasuna baloratzeko eta orientatzeko talde tekniko eskudunen txostena eskatu ahalko du. Ondorio horietarako, desgaitasuna izango dute Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen eta haien Gizarteratzearen Lege Orokorraren testu bateginak -azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua- aurreikusitakoak.

  4. Laguntza baliatzen hasteko eguna eskumena duen zuzendaritzak finkatutakoa izango da; halere, aldez aurretik eskabide justifikatua egiten bada, egun hori atzeratu ahal izango da, baina inolaz ere ez hiru hilabete baino gehiago.

  5. Dekretu honen 22. artikuluan aurreikusitako uko-egiteen ondorioz onuradun bihurtutako pertsonek laguntza erabat baliatzeko geratzen den denbora-tartean baliatu ahalko dute laguntza, aurreko titularra baliatzen hasi zenetik zenbatzen hasita.

  6. Langile ikertzailearen kontratuaren iraupenaren zenbaketa eten egingo da aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua edota aitatasuna gertatzean. Kasu horretan, interesdunak etendako denbora-tartea berreskuratu ahalko du hala eskatzen badu, behin laguntza amaitu eta ez bazaio hari uko egin edo ez bada hura baliogabetu. Hala bada, eskumena duen zuzendaritzak laguntza berreskuratzeko baimena eman beharko dio interesdunari, baldin eta berreskurapena gutxienez hirurogei eguneko denboraldietan egiten bada eta esleitutako aurrekontuak ahalbidetzen badu.

  7. Doktorego titulua eskuratzeak kontratua azkenduko du, nahiz eta haren gehienezko iraupena agortu ez. Ondorio horietarako, ulertuko da doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren egunean doktorego-titulua lortu dela.

  1. Laguntzek dirulaguntzaren izaera izango dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

  2. Hogeita lau hilabeteko iraupena izango du laguntzak gehienez, prestakuntza jasotzen ari den langile teknologoa atxikitze-zentrora sartzen denetik zenbatzen hasita.

  3. Laguntza baliatzen hasteko eguna eskumena duen zuzendaritzak finkatutakoa izango da; halere, aldez aurretik eskabide justifikatua egiten bada, egun hori atzeratu ahal izango da, baina inolaz ere ez hiru hilabete baino gehiago.

  4. Dekretu honen 22. artikuluan aurreikusitako uko-egiteen ondorioz onuradun bihurtutako pertsonek baliatu ahalko dute laguntza aurreko onuraduna atxikitze-zentroan sartu zenetik amaitu arte gelditzen den epe osorako.

  1. Laguntzen onuradunek tutore bat izan beharko dute. Tutore horrek ikerketa, garapen teknologiko edo berrikuntzako proiektuaren garapena edo, hala badagokio, doktorego-tesiaren burutzapena gainbegiratuko du eta onuradunak gauzatu beharreko jarduerak zuzenduko ditu.

  2. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntza-programan, pertsona onuradunaren tutore edo zuzendariak izan daitezke proiektua gauzatzen den ikerketa-zentroarekin lotutako langile ikertzaileak baldin eta proiektu horren ikerketa-taldearen parte badira; beste unibertsitate edo ikerketa-zentro baten aintzatespena duten pertsonak ere izan daitezke tutore edo zuzendari. Laguntzarekin lotutako proiektua doktoregoa gauzatzen den erakundea ez den beste erakunde batean egiten bada, bi tutore eduki beharko ditu pertsona onuradunak: bat, proiektuaren barnean; bestea, unibertsitatearen barnean. Tutoreak derrigorrean eduki beharko du doktorego-titulua, eta atxikitze-zentroak egiaztatu egin beharko du kondizio hori.

  3. Langile teknologoen prestakuntzarako laguntza-programari dagokionez, prestakuntza enpresa edo elkarte sektorial batean egiten bada, enpresa edo elkarte sektorial horrekin lotutako tutore bat izan beharko du pertsona onuradunak, ikerketa-zentro, teknologia-zentro edo unibertsitate bateko beste tutore batez gain.

  1. Dekretu honetan arautzen diren laguntzetarako jarritako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan xede horretarako berariaz ezarriko diren aurrekontu-kredituetatik hartuko dira. Laguntzen guztizko zenbatekoa dagokion urteko deialdiaren aginduan jasoarazi beharko da.

  2. Artikulu honetan ezarritako guztizko zenbatekoa eta, beraz, baita laguntzen kopurua ere, aldatu egin daiteke, eskumena duen Sailaren aurrekontuan agortu ez diren baliabideak erabilita eta horien gainean ebazpena eman baino lehen. Eskumena duen zuzendaritzaren titularraren ebazpen batek emango du horren berri.

  1. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntzek eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzek diru-zenbateko finkoa izango dute urtean. Zenbateko hori laguntzen deialdiaren urteko aginduan zehaztuko da, ezarritako aurrekontu-baliabideen arabera.

  2. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntzek ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren d) letran eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan doktoretza-aurreko kontratuetarako ezarritako gutxieneko ordainsari-zenbatekoak errespetatu beharko dituzte. Laguntza horiek bideratuko dira atxikitze-zentroek ordaindu ditzaten langile ikertzaileen ordainsari gordina eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuota.

  3. Bi laguntza-programa horien onuradunek, gainera, laguntza osagarri bat izango dute, gastua 14.5 artikuluan ezarrita dagoen bezala justifikatuz gero. Prestakuntza-urte bakoitzerako zenbatekoa ere deialdiaren urteko aginduetan ezarriko da.

    Laguntza osagarri hori honako gastu hauek ordaintzeko baliatuko da:

    1. Doktorego-ikastaroetan matrikulatzea.

    2. Zientzia-biltzarretara, mintegietara, ikastaroetara eta lan-jardunaldietara joatea.

    3. Beste ikerketa-zentro eta teknologia-zentro batzuetan egonaldiak egitea. Horretarako ezinbesteko izango da tutorearen edo zuzendariaren adostasuna izatea.

      Egonaldi horien helburua da jarduera zientifikoen bidez ikerketa zientifikoa eta teknikoaren formakuntza hobetzea, ikerketa-proiektuan aplikatzeko teknika berriak ikastea, funts bibliografikoak eta dokumentalak kontsultatzea eta, egiten ari den tesiaren testuinguruan, prestakuntza zientifikoaren eta teknikoaren onerako, tesiaren garapena bultzatzeko eta doktoretza-titulua eskuratzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein ikerketa-jarduera egitea.

      Oro har, joan-etorriak garraio publikoetan egin beharko dira. Edonola ere, inguruabarrak kontuan hartuta, eskuduntza duen organoak baimendu dezake ibilgailu partikularrean egitea. Baimen hori emango da, destino-puntura garraio publikoan ailegatzeko zailtasun nabaria dagoela aipatu organoak aintzat hartzen badu.

      Egonaldien kasuan, ez dira finantzatuko mantenu-gastuak, ezta jarduera-zentrora joateko ohiko bidaia gasturik ere.

      Urteko deialdi-aginduetan zehaztuko dira asistentzietan eta egonaldietan onartuko diren gastuak, bai eta horien zenbatekoa ere. Horretarako, erreferentzia gisa hartuko da zerbitzu arrazoiengatik euskal administrazio publikoetako langileentzako kalte-ordainei buruzko araudia.

  4. Dagokion deialdi-aginduan ezarritako laguntzaren zenbatekoa aurreko deialdietakoa baino handiagoa bada, eguneratu egingo da dirulaguntzaren xede den jarduera egiten jarraitzen duten aurreko deialdietako onuradunek jaso beharreko zenbatekoa, betiere ordainsari-ekitatearen printzipioaren arabera.

  1. Martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuan, urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuan eta urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, bi laguntza-programa horien pertsona onuradunak besteren konturako langiletzat hartuko dira, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean barneratuta geratzearen ondorioetarako.

  2. Langile ikertzaileen kasuan, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko alta-eskabidea atxikitze-zentroak egingo du; langile teknologoen kasuan, berriz, Eusko Jaurlaritzak; bi kasuetan, interesduna zentroan sartzen den egunetik aurrera izango du alta horrek eragina.

  3. Onuradunek erantzukizun zibileko, istripuetako eta bidaia-laguntzako polizak izango dituzte. Bidaia-laguntzako estaldura hori izango dute jarduera Espainiako Estatutik kanpo egiten bada. Kasu horretan, interesdunek horren berri eman beharko diote zuzendaritza eskudunari, gutxienez 10 egun lehenago, egonaldiaren hasiera-data eta amaiera-data adieraziz. Hori egin ezean, Eusko Jaurlaritzak ez du erantzukizunik izango dagokion aseguru-poliza ez egiteagatik.

  1. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntzen kasuan, lan-kontratua gauzatzen denean ordainduko zaie lehen urteko ordainketa osoa atxikitze-zentroei. Hori baino lehen, atxikitze-zentroek kontratuen fotokopia igorri beharko dute, kontratua formalizatu eta hamar egun naturaleko epean. Hurrengo urterokoen ordainketa ekonomia-ekitaldi bakoitzaren hasieran egingo zaie atxikitze-zentroei.

    Bigarren, hirugarren eta laugarren urteetako ordainketak egiteko, atxikitze-zentroek aurkeztu beharko dute aurreko ekitaldiko onuradun bakoitzaren honako dokumentazio hau: nomina, nomina-agiria edo banku-transferentzia egin izana egiaztatzen duen agiria, eta RNT-langileen zerrenda nominala eta RLC-kotizazioen likidazioari buruzko agirien ereduak.

  2. Langile teknologoen kasuan, laguntzaren zenbatekoa aurretiaz eta aribideko urteko hiruhileko natural bakoitzean ordainduko zaie pertsona onuradunei, lehenengo eta azkeneko ordainketak izan ezik; horiek hainbanatuta egingo dira hiruhileko natural baten aldi berean gertatu ezean. Edonola ere, 21. artikuluan aipatutako onarpen-epea amaitu eta lehenengo bi hilabeteetan egingo da lehen ordainketa.

  3. Laguntzaren zenbatekoa finkoa izango da, eta urteko deialdiaren agindu bakoitzean erabakiko da.

  4. Finantzaketarako eman zaion laguntza iraungi edo deuseztatu egiten bada, inbertitu ez diren funtsak itzuli egin beharko dira.

  5. Laguntza osagarriak, orokorrean, urteko bi ordainketatan likidatuko zaizkie onuradunei, urte natural bakoitzaren erdialdean eta amaieran, ordainketa egin eta ordainketaren jatorrizko frogagiriak aurkeztu ostean, tutorearen oniritzia derrigorrezkoa izanik.

  6. Eskumena duen zuzendaritzak egiaztatzen badu onuraduna ez dela proiektuaren garapena aurreikusitako moduan egiten ari, laguntzaren itzulketari hasiera emango dio eta laguntza baliogabetu egingo du hura baliatzeko geratzen den denbora-tarterako, betiere interesdunari entzunaldia egin eta dagokion espedientea bideratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedaturikoari jarraikiz.

  1. Laguntzen urteko deialdia eskumena duen Sailaren titularrak emandako agindu bidez egingo da; agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean egingo da.

  2. Deialdiaren aginduak honako hauek jasoko ditu, gutxienez:

    1. Baliagarri dagoen aurrekontu-kreditua.

    2. Programa bakoitzerako deitutako laguntzen kopurua eta zuzkidura ekonomikoa.

    3. Eskabideak aurkezteko epea.

    4. Hautaketa Batzordearen osaera.

    5. Deialdi horretan langile ikertzaileen eta langile teknologoen prestakuntzarako estrategikotzat eta lehentasunezkotzat harturiko I+G+b-ko jarduketa-proiektuen zerrenda, atxikitze-zentroen zerrenda eta proiektu bakoitzerako onartutako tituluak edo ikerketa-arloak biltzen duen eranskina. Ikerketa-arloak dira ezagutzen, gaitasunen eta trebetasunen muin komun baten inguruan, proiektuaren atazak betetzeko Administrazioak beharrezkotzat jotzen dituen unibertsitateko titulazio ofizialen multzoak.

  1. Prozedura bideratzeko eginkizuna elikagaien kalitatean eta industrian eskumenak dituen zuzendaritzari dagokio.

  2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, eskatzaile guztiek laguntza-eskabideak telematikoki aurkeztuko dituzte, egoitza elektronikoaren bidez. Eskabideak aurkeztuko dira euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta, urteko deialdirako aginduan ezarritako helbideen bidez. Halaber, ondorengo izapide guztiak ere elektronikoki egingo dira, urteko deialdirako aginduan ezarritako helbideen bidez.

  3. Eskaeraren inprimaki-eredua eskumena duen Sailaren titularrak onartuko du Dekretu honen 15. artikuluan aipatzen den urteko deialdirako aginduan. Inprimaki-ereduak jaso beharko ditu, gutxienez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan aipatzen diren betekizunak.

  4. Eskabidearekin batera, urteko deialdiaren aginduan ezar daitekeen beste edozein dokumentuz gain, honako dokumentu hauek ere aurkeztuko dira:

    1. Nortasun Agiri Nazionala.

    2. Egiaztagiri akademiko osoa, hautagaiak lortutako kalifikazio guztiak eta horiek eskuratu zituen egunak adierazten dituena.

    3. Curriculuma eta bertan aipatzen diren merezimenduak egiaztatzeko egiaztagiriak edo/eta ziurtagiriak.

    4. Errolda-ziurtagiria, 7.1 artikuluaren a) letran xedatutakoa betetzen dela egiaztatzen duena:

    5. Laguntza-proiektu horiek zergatik aukeratu diren justifikatzeko txosten laburra (bost orrialdekoa, gehienez); txosten horretan interesdunak dagokion gaiari buruz zer dakien azaldu beharko da, haren profil akademikoa eta profesionala aukeratutako gaiari egokitzen zaiola justifikatzen duten merezimendu pertsonalak deskribatzeaz gain.

    6. Beharrezkoa bada, dekretu honen 7. artikuluaren 2.b) eta 3.b) ataletan egindako salbuespenak egiaztatzeko agiri ofizialak.

    7. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direnaren egiaztapena.

    8. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, hau guztia adierazteko:

      1. Eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penalik zein administrazio-zehapenik, eta ez izatea horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.

      2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako debekurik ez izatea.

  5. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoari jarraikiz, eskabidea aurkeztuz gero, eskatzaileak baimena emango du zuzendaritza eskudunak zuzenean eskuratu ditzan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete dituela egiaztatzen duten dokumentuak, errolda-ziurtagiria eta nortasun-agiria. Hala ere, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimen horri, baina, kasu horretan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

  6. Eskabidea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa aukeraturiko hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko dira. Halaber, laguntza eskabidetik eratorritako izapideetan, eta dirulaguntzak esleitzeko prozedura osoan zehar, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da euskararen erabilpena arautzen duen azaroaren 24ko10/1982 oinarrizko Legean xedatutakoaren arabera.

  7. Eskabidea eta derrigorrezko gainerako dokumentazioa aztertu eta ikusten bada akatsen bat dagoela edo dokumentazioa ez dagoela osorik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan eskabideak zuzentzeko ezartzen diren arauak aplikatuko dira.

  8. Aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu eta ebaluatzeko beharrezkotzat jotako beste edozein informazio eta/edo dokumentu osagarri eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari zuzendaritza eskudunak.

Norgehiagoka-prozedura baliatuko da dekretu honetan araututako laguntzak emateko, publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta ez-diskriminazioaren printzipioen arabera, betiere eraginkortasun eta efizientziaz; halaber, azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritakoari jarraituko zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluarekin bat etorrita.

  1. Eskabideak aztertzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko den hautaketa batzordea eratuko da. Hautaketa Batzordea eskumena duen Sailari atxikitako hiru kidez osatuta egongo da. Horietako bat ikerketa-programen arduraduna izango da eta beste biak zuzendaritza eskuduneko pertsonal teknikoaren artetik aukeratuko dira, eta zuzendaritza horretako titularraren ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, hurrenez hurren, batzordeko idazkaria eta lehendakaria izendatuko dira.

    Hautaketa-batzordeak adituen edo aholkularien laguntza izan ahalko du. Aditu edo aholkulari horiek beren espezialitate teknikoen jardutera mugatuko dira, eta hitza izango dute, baina botorik ez.

    Hautaketa batzordeko kideak izendatzean ahaleginak egingo dira gizonen eta emakumeen arteko oreka egoteko. Halaber ahaleginak egingo dira Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan nahikoa gaitasun eduki dezaten.

  2. Hautaketa batzordeak, egokitzat jotako jarduketa guztiak ofizioz egin ondoren, eta laguntza-modalitate baterako eta besterako proiektu bakoitzeko hautagaiak aukeratu eta puntuatu ondoren, ebazpen-proposamen bat egingo du idatziz. Laguntzen emakidari buruz ebatziko duen organo gisako eskumena duen zuzendaritzaren titularrari zuzenduta egongo zaio ebazpen-proposamen hori.

Bi fasetan egingo da pertsona onuradunen hautaketa:

  1. Lehenengo fasea. Merezimenduen balorazioa.

    Gehienez ere, 25 puntu emango dira. Hautaketaren hurrengo fasera igaroko dira proiektu bakoitzerako lehen hamar postuetan geratu diren pertsonak, lehenengo fasean lortutako lehentasun-ordenaren arabera.

    Merezimenduak dagozkien ziurtagirien bitartez egiaztatu beharko dira, eta honako baremo honen arabera baloratuko dira:

    1. Espediente akademikoa: gehienez 10 puntu, honela banatuta:

      Nahikoa: 4.

      Oso ongi: 7.

      Bikain: 8.

      Ohorezko matrikula: 10.

    2. Eskatzailearen curriculuma eta hura laguntzaren xede den gaira zer heinetan egokitzen den. Gehienez ere 10 punturekin baloratuko dira honako hauen ziurtagiriak:

      1. Unibertsitate-ikasketekin lotutako gaien gaineko espezializazio-ikastaroak egitea, betiere 20 ordutik gorako iraupena badute, bertaratze- edo aprobetxamendu-ziurtagiria ekarrita; ikastaroaren ordu kopurua bildu beharko du ziurtagiri horrek, behean zehaztutako balorazioarekin. 5 puntu lortu ahalko dira gehienez.

      1. 50 ordu: 1 puntu ikastaro bakoitzeko.

      1. 100 ordu: 1,5 puntu ikastaro bakoitzeko.

        101-299 ordu: 2,5 puntu ikastaro bakoitzeko.

        300 ordu edo gehiago: 3 puntu ikastaro bakoitzeko.

  2. Lortu nahi duen proiektuarekin zerikusia duten praktikak egitea; 2,5 puntu emango dira gehienez, honako baremo honen arabera:

    Unibertsitatean edo/eta Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko edozein teknologia-zentrotan praktikak egiteagatik, 1,5 puntu emango dira gehienez. Hilabeteko gutxieneko iraunaldia frogatzen duen ziurtagiria ekartzen bada baino ez dira puntuatuko, eta praktikan emandako hilabete bakoitzeko 0,10 puntu emango dira.

    Nekazaritza, abeltzaintzaren, basozaintzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren arloetako enpresetan praktikak egin izatea baloratuko da: gehienez 1 puntu. Hilabeteko gutxieneko iraunaldia frogatzen duen ziurtagiria ekartzen bada baino ez dira puntuatuko; praktikan emandako hilabete bakoitzeko 0,05 puntu emango dira.

  3. Proiektuaren xedearekin lotutako zientzia-argitalpenetan parte hartzea eta/edo biltzarretara joatea; 1,5 puntu emango dira gehienez, baremo honi jarraikiz:

    Biltzarretara joatea: 0,25.

    Biltzarretako komunikazioak: 0,5.

    Argitalpenak: gehienez ere 0,75, banakako edo taldeko argitalpenak diren kontuan hartuta.

  4. Titulazio osagarria izateagatik 1 puntu emango da gehienez:

    Langile ikertzaileen kasuan, baloratuko da laguntzaren xedearekin lotutako bigarren unibertsitate-titulu bat izatea.

    Langile teknologoen kasuan, baloratuko da laguntzaren xedearekin lotutako bigarren titulu bat izatea, deialdian eskatutako maila berekoa edo handiagoa.

    1. Ingelesa, alemana edo frantsesa jakiteagatik, 2 puntu gehienez, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan hizkuntzen jakintza frogatzen duten tituluen araberako honako banaketa honi jarraikiz:

    1. 2: 1 puntu.

    2. 1: 1,5 puntu.

    1. 2: 2 puntu.

    1. Euskara-mailagatik, gehienez 3 puntu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan euskararen jakintza frogatzen duten tituluen araberako beheko banaketari jarraikiz; honako hauetan dago bilduta: Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua; Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua:

    1. 2: 1,5 puntu.

    2. 1: 2,5 puntu.

    1. 2: 3 puntu.

      Puntu-berdinketaren kasuan, espediente akademikoan puntuazio handiagoa lortu izana baliatuko da berdinketa hausteko irizpide gisa.

      1. Bigarrengo fasea. Elkarrizketa pertsonala.

        Lehengo fasean lortutako lehentasun-ordenaren arabera proiektu bakoitzerako lehen hamar postuetan geratu diren pertsonak bigarrengo fasera igaroko dira; bigarrengo fasean elkarrizketa bat egingo zaie pertsona horiei, ea hautagai bakoitzaren profila hautaturiko ikerketa-proiektuaren xedera egokitzen den aztertzeko eta ebaluatzeko (10 puntu gehienez), behean adierazitako irizpideen arabera. Bigarrengo fase horren puntuazioa arrazoituta egongo da Batzordearen aktetan, eta lehenengo fasean lortutakoari erantsiko zaio:

        Eskabidean aurkeztutako memoriaren defentsa eta argudiaketa, laguntzaren xede den gaiari buruz frogatutako jakintza neurtuta: 6 puntu gehienez.

        Proiekturako hautagaiaren trebetasun- eta jarrera-profilaren egokitzapena. Irizpide horren haztapena egiteko, aukeratutako proiektua, eskatzen dituen abileziak eta hautagaiak elkarrizketan erakutsitako abileziak hartuko dira kontuan: 4 puntu gehienez.

        Bi fase horiek amaitu ostean, bi faseetan lortu daitezkeen guztirako 35 puntuetatik gutxienez 15 puntu lortzen dituzten pertsonek gaindituko dute hautaketa-prozesua; hortik aurrera, Hautaketa Batzordeak lehentasun-ordena ezarriko du hautagaien artean.

  1. Hautagaien ebaluazioa egin ondoren, eta Hautaketa Batzordearen ebazpen-proposamena aztertu eta gero, proiektu bakoitzerako puntuaziorik altuena lortu duten pertsonei laguntzak esleitzeko ebazpena emango du zuzendaritza eskudunaren titularrak. Eskabidean ipinitako lehentasun-ordena loteslea izango da.

  2. Ebazpena emateko gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, eskabideak gaitzetsi egin direla ulertu ahalko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Administrazioak berariaz ebazteko duen betebeharrari utzi gabe.

  3. Hautaketa batzordeak egindako ebazpen-proposamena loteslea izan ez arren, hortik ateratzen den esleipen-ebazpenak erabaki hori funtsatu behar du.

  4. Laguntzak esleitzeko ebazpenak hauek bildu beharko ditu, programa bakoitzerako eta dagokien puntuazioekin: laguntza esleitu zaien hautagaien zerrenda; laguntzari uko egiten zaion edo laguntza onartzen ez den kasuetarako, ordezkoen zerrenda; eta baztertutako eskabideen zerrenda, baztertze horiek eragin dituzten arrazoiak zehaztuta.

  5. Laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitalpen horrek jakinarazpen gisa balioko du. Argitalpenaz gain, interesdun bakoitzari banan-banan jakinaraziko zaio ebazpen osoa, baina kasuan kasuko pertsonari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuta agertuko dira. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

  6. Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak nekazaritzan, arrantzan eta elikadura-politikan eskumena duen sailburuordeari, hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpena argitaratzen edo jasotzen duenetik aurrera, edo hiru hilabeteko epean, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedaturikoaren arabera.

  1. Laguntza esleitu zaiolako jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun balioduneko epearen barruan, hautatutako pertsonek honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte zuzendaritza eskudunean:

    1. Laguntza onartzeko agiria.

    2. Dekretu honen 23. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hautagaiak lan ordaindurik egiten ez duela eta beste laguntzarik jasotzen ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.

  2. Dokumentu horiek ez badira horretarako ezarritako epearen barruan igortzen, hautatutako pertsonak emandako laguntzari uko egiten diola ulertuko da; laguntza hartzeko eskubidea galdu dela aitortu beharko da eta emakida-ebazpenean jasotako ordezkoen zerrendan lehenengo postuan dagoenari emango zaio. Kasu horietan ere, eskabidean ezarritako lehentasun-ordena loteslea izango da.

  3. Onuradunak laguntza onartzen duenean, hori emateak eta hortaz baliatzeak ez du inolaz ere esan nahi kontratu edo estatutu bidezko harremanik dagoenik onuradunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean. Ez du esan nahi, ezta ere, onuraduna atxikita geratuko zaion zentroak edo enpresak proiektua garatzekoak geroago pertsona hori plantillan sartzeko inolako konpromisorik hartu behar duenik.

  1. Onuradunak laguntzari uko egiten badio, harengatik jasotako kopuru ekonomikoetako batzuk galduko ditu. Itzuli beharreko zenbatekoa garatzeke geratzen den laguntza-denboraldia kontuan izanik kalkulatuko da, baldin eta onuradunak jada kobratu badu denboraldi horri dagokion dirua. Nolanahi ere, laguntzari uko egin arte egindako jardueren memoria bat aurkeztu beharko du onuradunak.

  2. Laguntzari uko egiten bazaio hori jasotzeko aldiaren lehenengo hiru hilabeteen barruan, ordezko hautagaia izendatuko da onuradun, dekretu honen 13. artikuluaren hirugarren apartatuan adierazten den moduan, laguntza baliatzeko geratzen den denboraldirako.

  3. Laguntzari lehenengo hiru hilabeteak igaro ondoren egiten bazaio uko, zuzendaritza eskudunak baloratuko du ea komeni den beste onuradun bat izendatzea ordezkoen zerrendatik, laguntza baliatzeko geratzen den denbora-tartea kontuan hartuz.

  4. Laguntzaren onuradunen batek 23. artikuluan ezarritako bateraezintasuna dakarren lan-jardueraren bat egiteko asmoa badu, proiektuaren zuzendariak edo tutoreak txostena egin ondoren, laguntza jasotzeari eta dagokion proiektua gauzatzeari dagokienez aldi baterako etenaldia egitea eskatu ahal izango du, eta aldi horretan ez du laguntzari dagokion ordainsaria jasoko. Lan-arrazoiengatik aldi batez laguntza etetea baimendu ahalko den gehieneko denbora-tartea sei hilabete izango da laguntza osorako.

  5. Laguntzaren onuradunak aldi batez laguntza etetea eskatu ahal izango du ezinbesteak bultzatuta; zuzendari eskudunak ebazpen bidez aitortu beharko du ezinbeste hori, eta aurreko paragrafoan ezarritako sei hilabeteko muga izango du gehienez ere laguntza osorako.

  1. Dekretu honen eraginpeko laguntza baliatzea ez da bateragarria izango, inolaz ere, pertsona onuradunaren eta edozein erakunde edo enpresa publiko edo pribaturen arteko kontratu-edo estatutu-loturaren bat dakarren ordaindutako ezein lanekin.

  2. Laguntza bateragarria izango da atxikitze-zentroz besteko zentroren batean aldi batez egoteko jasotako laguntzekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago, egotzitako gastuen bikoiztasuna dela eta. Zuzendaritza eskudunari eman behar zaio egoera horren berri.

  3. Zuzendaritza eskudunak baimena eman diezaioke onuradunari irakaskuntza-lanen (ikastaroak, biltzarrak edo mintzaldiak) edota ikerketa-lanen (liburuak, artikuluak edo erakusketak) ondorioz dirua jasotzeko, baldin eta lan horiek zuzeneko lotura badute onuraduna egiten ari den proiektuarekin; nolanahi ere, aldian behingoak izan behar dute halako lanek, eta ez ohikoak. Jasotako zenbateko horiek ezin dute gainditu laguntzaren urteko zenbateko gordinaren % 30.

  4. Halaber, prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen kasuan, laguntzen hastapen-eta ikerkuntza-izaera kontuan izanik, langile ikertzaileentzako dekretu honetan araututako beste prestakuntza-laguntza bat ezin jasotzea eragingo du laguntza amaitzeak edo hari uko egiteak.

  1. Ikerketa-proiektua gauzatzeko behar duten lankidetza eta laguntza jasotzea atxikitze-zentrotik, zentro horrek ahal duen neurrian.

  2. Atxikitze-zentroan integratuta egotea, eta bertan parte hartzea, zentroaren funtzionamendu-araubideak ezarrita duen moduan.

  3. Atxikitze-zentroko funtzionamendu-araubideak ematen dizkion opor-erregimena, lizentziak eta baimenak baliatzea.

  4. Egin duen ekarpenarekin bat etorrita, interesdunak ikerketa-esparruan gauzatu duen prestakuntza-jardueraren ondorioz sortutako jabetza intelektualaren eskubideez baliatzea, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak ezarritakoari jarraikiz. Eskubide horiek ez dute egindako ikerketak sorraraz ditzakeen beste eskubide batzuekiko menpekotasunik izango; gainera, horiekin bateragarriak eta metagarriak izango dira. Horrek ez du eraginik izango lan kolektibotik eratorritako baldintzatzaileetan, prestakuntza jasotzen ari diren langileak ikerketa-proiektu kolektibo batean parte hartzen ari direnean edo horri lotuta daudenean.

  5. Industria-jabetzaren gaineko eskubideei dagokionez, dagokion deialdiak xedatutakoa hartuko da kontuan, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legearen esparruan; gainera, hala badagokio, Ikerkuntza-erakunde publikoetan egindako asmakizunak ustiatzeari eta lagatzeari buruzko urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko da. Aipatutako eskubide horiek ez dute, inola ere, soldata-izaera izango.

  6. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen kasuan, ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 14. artikuluan aitortzen zaizkion guztiak eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 12. artikuluan aitortzen zaizkion guztiak.

  7. Ezarpen-zentroak onartzen dizkien eskubide guztiak, baldin eta bateragarriak badira deialdi honetan xedatutakoarekin.

  1. Onuradunak laguntza onartzeak honako betebehar hauek bere gain hartzea dakar berekin:

    1. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntzen kasuan, onuradunak egiaztatu beharko du unibertsitateko doktorego-programaren batean onartua izan dela, programa horren ardura duen unitateak edo, hala badagokio, doktorego-eskolak edo graduondokoak emandako idazkiaren bidez. Betebehar hori doktoratu aurreko kontratua formalizatzen denean egiaztatu beharko da, eta kontratuari onarpen-idazkia lotu beharko zaio.

    2. Laguntzaren xedea esleitutako proiektuaren arabera garatu beharko da, proiektua gauzatzen ari den zentroan ezarritako erregimenari eta diziplinari eutsiz.

    3. Urtero aurkeztea doktorego-programaren edo, hala badagokio, doktorego-eskolaren batzorde akademikoak egindako txostena, garatutako jarduera baliozkotzen duena.

    4. Proiektuaren helburuak betetzeari buruzko txostenak aurkeztu beharko dira, sei hilean behin, zuzendaritza eskudunean. Txosten horiek laguntzaren zuzendariaren edo tutorearen oniritzia izan beharko dute.

    5. Hauek aurkeztea: batetik, laguntzak dirauen urteroko bakoitzaren azken hilabetea baino lehenago, urteko txostena (hamar orrialdekoa gehienez), laguntzak iraun duen urtean egindako ikerketa-jardueren laburpenarekin; bestetik, hala badagokio, hurrengo urterako lan-plangintzaren txostena (bost orrialdekoa gehienez), helburuen zehaztapena eta metodologia jasoko dituena, eta baita denborazko plangintzaren eskema ere. Bi txosten horiek proiektuaren zuzendariaren edo tutorearen oniritzia izan beharko dute.

    6. Behin laguntza amaitu dela, aztertutako gaien, planteaturiko problematikaren, konponbide posibleen eta abarren xehetasunak bilduko dituen azken txostena aurkeztea. Laguntza amaitzen den egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barnean aurkeztu behar da azken txosten hori zuzendaritza eskudunean, eta haren zuzendariaren oniritzia eduki beharko du. Lanaren emaitzak argitaratu badira, zuzendaritza eskudunari bidaliko zaizkio lan horien separata edo kopiak. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako laguntzen kasuan, behin hura defendatzeko doktorego-tesia aurkeztu ondoren, zuzendaritza eskudunari igorriko zaio horren kopia bat.

    7. Laguntza baliatu bitartean egiten diren argitalpen guztietan, bai eta doktorego-tesian ere, azaltzea Sail eskudunaren zein programaren onuraduna den.

    8. Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, ikerketa-jarduera gauzatzeko orduan erakunde horien izenak erabiltzea, atxikitze-zentroen barne-araudien eta horiek sinatutako akordio eta hitzarmenen arabera.

    9. Laguntza emateko hasierako baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eskumena duen zuzendaritzari eta atxikitze-zentroari aldaketa horien berri ematea. Hasierako baldintza horietan edozein aldaketa sartzeko, ezinbestekoa izango da eskumena duen zuzendaritzaren baimena lortzea. Eskatzaileak arrazoitutako eta sinatutako idazki baten bitartez egingo da aldaketa-eskabidea, eta aldaketa horretan sartutako pertsona guztien oniritzia izan beharko du. Edonola ere, baimendutako aldaketek ezinbestean bermatu beharko dute aldaketa horien ondoriozko kalitatea laguntza ematea eragin zuen kalitatearen antzekoa izango dela eta orduan emandako kalifikazioak ez direla aldatuko.

    10. Diruz lagundutako jarduketen xedea edo izaera errotik aldatzen duen gertakariren bat sortzen bada, horren berri ematea eskumena duen Sailari, eta Sail horri laguntzea jarduketa horien berrikuspena, ikuskaritza, jarraipena eta kontrola egiten.

    11. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen zertarakoaren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.

    12. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

    1. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen kasuan, ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 15. artikuluan eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 11. eta 13. artikuluetan ezartzen diren betebeharrak.

  2. Pertsona onuradunak esklusiboki jardun behar du proiektuan. Hala eta guztiz ere, prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileek, beren jarduera unibertsitate batean gauzatzen badute, doktoretza aurreko kontratuaren iraupen osoan zehar gehienez ere 180 ordu eman ahalko dute irakaskuntza-lanetan, ezin izango dutelarik urte bakoitzeko 60 ordu baino gehiago eman; nolanahi ere, irakaskuntza-lanek ezin dute inolaz ere ahuldu laguntzaren ikerketa-eta prestakuntza-helburua.

  3. Edonola ere, zuzkidura ekonomikoak jasotzeko, prestakuntza jasotzen ari den ikertzaileak bere betebeharrak bete beharko ditu. Betebehar horiek ez badira betetzen, laguntza baliogabetzeko dagokion prozedura bideratu ahal izango da eta, hala badagokio, baita laguntza itzultzeko prozedura ere.

  4. Dekretu honetako laguntzen onuradunei ez zaie laguntzarik emango eta emandakoa ez zaie ordainduko, baldin eta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultze-edo zehapen-prozeduraren bat hasi bada eta prozedura hori oraindik izapidetzen ari bada.

  1. Atxikitze-zentroak honako betebehar hauek izango ditu, oro har:

    1. Zuzendaritza eskudunari jakinaraztea, baldin eta laguntza emateko hasierako egoerari uko egiten bazaio edo egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna eragiten duen edozein jazoera gertatuz gero; laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragoz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da.

    2. Langile onuradunei behar duten laguntza ematea, eta dagokien jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko aukera ematea.

    3. Programa behar bezala garatzen ari dela egiaztatzea, kontuan izanik onuradunari ezin zaiola eskatu bere ikerketa-lanaren garapenarekin lotuta ez dagoen beste ezein jarduera egitea.

    4. Langile ikertzaileei edo teknologoei aukera ematea hori ikertzen ari den Sailetan, institutuetan eta erakunde publiko edo pribatuetan integratzeko.

    5. Zuzendaritza eskudunak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen erabileraren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.

    6. Tratu-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta langileen aniztasunarekiko eta desberdintasunarekiko errespetuaren printzipioak betetzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

    7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak.

    8. Izenpetutako hitzarmenetan ezarritako konpromisoak betetzea.

  2. Prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileen kasuan, ezarritako lan-harremanaren ondoriozko betebeharrak alde batera utzi gabe:

    1. Laguntzaren onuradun den langile ikertzaileari lan-kontratua egitea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak horren inguruan ezartzen duenari jarraikiz, indarreko laneko legediaren arabera, eta agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako betekizunekin.

    2. Zuzendaritza eskudunari igortzea langile onuradunekin sinatutako kontratuen kopia bana.

  1. Laguntza-programa honen esparruan egindako azterlanak eta lanak argitaratu ahal izango ditu eskumena duen Sailak, onuradunaren eta proiektua garatu deneko zentroaren adostasunarekin.

  2. Azterlanak eta lanak argitaratzeko, onuradunak zuzendaritza eskudunaren berariazko baimena beharko du.

  3. Aurreko paragrafoan ezarritakoari utzi gabe, onuradunak egindako ikerketa-lanaren ondoriozko artikulu, biltzarretarako komunikazio eta gainerako argitalpen guztietan, horien kopia bana bidali beharko zaio zuzendaritza eskudunari, eta eskumena duen Sailaren langile teknologoentzako eta prestakuntza jasotzen ari diren langile ikertzaileentzako prestakuntza-laguntza baten bidez Eusko Jaurlaritzak horiek finantzatu dituela adierazi beharko da.

Laguntza itzultzeko prozedurari ekingo zaio laguntzaren onuradunak edo atxikitze-zentroak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53.1 artikuluan adierazitako kasuetako batean sartzen badira, agindu honetan eta bete beharreko gainerako arauetan aipatutako baldintzak edo betebeharrak betetzen ez badituzte, edo dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez badituzte, betiere Legegintza Dekretuaren 53. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta laguntzak emateko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

  1. Dekretu honetan xedatutakoa betetzen ez den kasuetan, hau izango da prozedura:

    1. Prozedura hasteko agindua zuzendaritza eskudunaren titularrak emango du. Eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.

    2. Ebazpen horretan, prozedurari hasiera emateko arrazoiak jasoko dira, eta hamabost eguneko epea emango da alegazioak egiteko.

    3. Alegazioak jaso ondoren edo aurkezteko epea alegaziorik egin gabe amaitzen bada, prozedurari amaiera emango zaio zuzendaritza eskudunaren titularraren ebazpen bidez.

    4. Hamabi hilabetekoa izango da, gehienez ere, itzultze-prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea.

    5. Ebazpenean jasotzen bada arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela jakinaraziko da eta, hala badagokio, adieraziko du diru-zenbatekoak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, baita laguntza ordaindu zenetik dagozkion legezko interesak ere; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Borondatezko epetzat joko da epe hori.

  2. Borondatezko epean laguntza itzultzen ez bada, horren berri emango zaio organo eskudunari, premiamendu-bidean laguntza hori berreskura dezan, aplikatu beharreko lege-araudian xedatutakoari jarraikiz.

Eusko Jaurlaritzaren barnean nekazaritza- elikagaigintza-eta arrantza-arloko I+G+b-an eskumena duen Sailak datuak dagokien babes-mailarekin tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Berariaz indargabetuta geratzen da urriaren 23ko 185/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzkoa (2007ko azaroaren 13ko EHAA, 218. zk.), bai eta hura aldatzen duen azaroaren 24ko 608/2009 Dekretua ere (2009ko abenduaren 18ko EHAA, 243. zk.).

Aurrekoa alde batera utzita, dekretu horiei jarraikiz emandako ebazpenak eta egintzak aplikagarriak izango dira aurrerantzean ere, haien ondorioak erabat amaitu arte.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aplikazio osagarria.

Agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez garatua).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Garapen-gaikuntza.

Baimena ematen zaio eskumena duen Sailaren titularrari dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezko diren xedapen guztiak hartzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.