Arautegia

Inprimatu

2/2020 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 692
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2020/02/10
  • Argitaratze-data: 2020/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. artikuluek Lehendakariari ematen dioten ahalmenaz baliatuz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2020ko otsailaren 4an egindako bilkuran aztertu ostean, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea ebatzi dut.

Horregatik, xedapen horietan ezarritakoa aintzat hartuz, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako legeetan xedatutakoaren arabera, hauxe

  1. Desegin egiten da 2016ko irailaren 25ean aukeratutako Eusko Legebiltzarra.

  2. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten da: 2020ko apirilaren 5ean egingo dira, igandean.

Euskal Autonomia Estatutuaren 26. artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, hauteskunde barruti bakoitzeko, 25 legebiltzarkide aukeratuko dira.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, hamabost egun iraungo du hauteskunde-kanpainak. Martxoaren 20ko 00:00etan hasiko da eta apirilaren 3ko 24:00etan amaituko da.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.